Bailarako ordenantzetan dio iratzea ez zela mozten ahal Irailako (iratzearen hilabetea) lehenengoa iritsi artioa, San Jil izan artio!. Baserri eta etxe bakoitzak egokitua zeukan lur komunalatik irazelai (idezelai) bat belaunaldiz belaunaldiz trasmititzen zena. Gaur egun “iratzea itea” iratzea moztea, iratze metetan patzea ia apenas egiten da, baino bazen garai bat iratzea oso garranzitsua zela. Iratzarekin, ongarri iten zen, bai metazirietan edo “kamantza” bezala, kamantzak artzaien guaziak iratzez egiñakoak izanez gain baita ere aberenak dira eta kamantza hauek animalien gorotzakin nahastuta ongarria eta simaur bihurtzen zen, ongarri naturala eta primerazkoa izanez.
Iratzea moztea oso gogorra zen eta ez bakarrik bere zurtoia gogorra delakoz eta sega, denbora guztian zorrozten egon behar zelako, baizik baita ere normalki iritzelaiak baserritik urrun zeudelakoz eta iratze moztua leretan ekarri behar zelako. Urtean behin mozten da eta oso garrantzisua zen Irailaraino itxarotxea, zertaz tenore hontan iratza “heldua” dago eta lehenago mozten baldin bazen arriskua izanen zen urrengo urteetan ez zelakoz aterako. Baita ere garranzi haundia dauka bakoitzak egokitutako eremutik moztea, ezin zen eta debekatua zegoen bertze edozein lekutik moztea, baita ere garrantzi haundikoa da urtero moztea edo behipin ez egotea bi urte segidu moztu gabe, zeren irazelai bat abandonaturik harras txarra izanen zen mendirako, aproposa izanen zelakoz suteak izateko.
Iratzearekin iratze-metak iten dira, eta han ustelduko da. Iratzea ez zaie ematen haziendari janari edo bazka bezala zeren ez da jangarria animaliendako, gañera arriskutsua izanen zen jango bazuten. Usteldua izan ondoren eta ongarrian bihurtuta, simurtuko dira zelai eta belai guztiak, ziklo naturalaren urrats guztiak emanez.
Garai hauetan ere, Udazkenaren atetan gaudenz, egurra prestatzen da eta baita ere San Jil-endako, egurre loteak eskatuta egon behar dira (Abuztuak 31 azken eguna). Hau ere eremu komunalatik egurra aprobetxatzen da ta horrela baita ere mendia eta basoak garbitzen dira, lote hauetan gehienbat etxeko supazterretarako edo sutondotarako da baina baita ere nekazal tresnak egiteko, egurra ematen da, meten metaziriak iteko, lerraferrak iteko (gaztañak gaztañondotik botatzeko makile)… Hemen ere bailarako ordenantzetan argi uzten du, egokitutako lotea menditik ateratzeko eta etxera eramateko 9 hilabeta daudela, Irailatik Maiatzaartio .
Bitxikeri bezala erran, 50. hamarkadan hemen zeuden militarrak (ofizialak)ziren, moztu, zer moztu ta nori moztu erabakitzen zutenak. Meakan zeukaten kuartelak eta han inguruan mozten zuten egurra, herritarrek, turnoko ofizialari erosten zioten. Egurra ordaindu eta etxera eramateko , soldadu dozena alokatzen zuten, Soldaduak artu eta herritarren etxeko atearaño eramaten zuten egurra. Normalki etxekoa, soldaduei bost duro eta gosari on bat ematen zieten baina batzutan ezta hori, san Jil inguruko bertze erranairu zaharra baieztatuz “San Jil arrapà dena ta bil”
Utzi erantzun bat