Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko Iraila

Itzatarrak, Maya herri bat da, ain justu gaztelaniar koloniazaileak mesoamerikan menderatu eta oinperatu zuten azken herri Maya. Itzatarrak, gaztelaniarrek Amerika ertañara iritsi zirenean, Peten (gaur egun Guatemala) bizi ziren, Itza lakuaren inguruan (itz-a dirudi ur sorginduak edo aztiaren ura, erren nahi duela). 1525an ia Hernan Cortesi aurre egin zioten, 1618an faile franziskotarrak evangelizatzen saiatu ziren, baina hauek ere Cortes bezala alde egin behar izan zuten. Maya hauek ia 100 gexago libre eta burujabe segitzen  zuten…1697 artio, baztandar kolonizaile amorratu batekin topatu ziren artio, eta guda batzuk ondoren, garaile atera zena.

Baztandarra Yukatameko gobernatzailea zen. Yukatan ez zegon ongi komunikatua birreinatoko beretze kapitania ta eskualdekin , eta itzalen lurretik “erreinuko bidea” (camino real) pastu behar zela bururatu zizaion. Honek “adelantado de Peten” tituloaz gain, bere aitetxi-osaba bezala “konkistatzaile” titulua ere eman zioten.  Konkistatzaile berrie hau, Martin Ursua eta Arizmendi arizkundarra zen.

Martin, Arizkungo Ursuako dorrean 1653ko hilbeltzan jaio zen, bere gurasoak Juan Ursua eta Arizmendi eta Maria Aguirre ziren, bere aitetxi-osaba, berriz Pedro Ursua ezaguna zen.

Ursutarrak kolonietan ongi finkatuta zeuden eta Martinek, etorkizuna han paratuta zeukan. 1680 Ameriketara joaten da, eta  Juana Bolliorekin  Nuevo Mexikon ezkonduko da .  Juana Yukataneko Kapitanía generalaren administratzailearen alaba zen (Santiago Bollio) eta 1692an aurkitzen dugu baztandarrari, Campecheko (Yukatam) destakamenduko sargento mayor gise.

340px_diego_velazquez_cuellar

Martin Ursua Arizmendi 

Imperioaren zerbitzuan urte batzuk egon ondoren, 1965 Carlos II proposatzen dio Yukataneko Kapitaniarako (gobernatzailea). Kargo hau maten diote, bearak aiptu eta prometitu bai zun gobernadorea izanda ,inguruko indiar “inzibilizatuak”, menperatuko zula, hasieran ebangelizatuz ta hala ez bazen indarrez murriztuz, bakea ekarriko zula eta Yukatam Guatemalako kapitaniarekin “camino realaren” bidez lotuko zula, komerziorako bide seguru bat erekiz.

1695ko martxoan Ursuak bidea egiten hasiko da, Campecheko hegoaldetik Petenera. Aurretik, Alonso Garcia kapitaina  bidaltzen du lurraldea exploratzeko. Talde hau atzera in behar du quejache gerlari talde batekin topatzen bai dira. Hau ez zen izan eraso bakarra eta ia kasi bi urte ondoren, erasoak eta porrotak jasatzen, bidea eginez eta ondoan gotorlekuak edo postuak altxazen, bidea 1696ko Itza lakuaren iparraldera iristen da, lakuaren bertze aldean irla batean Itzea erreinuko hiriburua dago, Nojpetén (baita ere deitua Tayasal edo Tah Itzá)

Itzeako erreinua erdibanatua dago, 1695tik hegoaldetik  Guatemako kapitaniatik ere, Itzaleie eraso diete. Ursuako Martin 1697ko otsailaren 26 soldadu talde haundi batekin lakuara iristen da, baita ere itsasontzi bat eraikitzeko behar den tresneria ekarri du. Galeota bukatuta dagoenean, itzadarren hiriburua amore egiteko nahiakin Peten Itza lakua zeharkatuko du. Itsasontzia  14 m luzera du , 12 arruan, bortz artillería pieza eta 114 soldadu joaten dira. 28tik mayatarrak baztandarraren pozizioak erasotuko dute, baina min haundia ez dute egingo.

el_lago_peten_itza_en_el_tiempo_de_la_conquista_1697

Peten Itza lakua. Mapa wikipedia.org

Martxoaren 10an itzako nobleziaren mandataria batzuk iritsiko dira eta errendituko direla aipatzen dute, hiru egun gerorako gelditzen dira Kan Ek-ek (Itzalen erregea) agertzeko eta baketasunan Carlos II .aren menpekoa dela siñatzeko (baita ere erlijio kritaua hartze zula egiaztatzeko). Kan Ek-ek ez da inoiz agertuko eta Martin Ursuak erasoa aginduko du. Galeota, Ursua barne, Nojpeténerutz irtengo da. Laku erdian indiar kanoa flota haundi batekin topatuko dira, kanoak lakuaren zabaltsun osoa hartzen dute, ibar batetik bertzera (600m). Ibarrak ere arkulariz beteta zeuden eta pilaka kanoak ateratzen dira galeota inguratuz. Itzatarrak geziz erasotzen dute, Ursuak erasotzeko agintzen du, mosketeak eta kainonak itzalak eskapo egitea lortzen dute, Martinek bide erekia du hiriburuaraino. Nojpetén kañonatu ondoren, soldaduak hirian sartuko dira eta bataila odoltsu baten ondoren  itzal gerlari aunitz hil eta biztanleak ohianera hies eginez, koloniazaileak hiri abandonatu baten jabea izanen dira. Martin Ursuak Austriako Karlos II.aren bandera ezarriko du irlaren erdian. Konkistatzaileak ohianetan eta Peteneko lurretan sakabanatu ziren, urrengo egunetan itza aunitz erail eta preso hartuko dute, hoien artean bere erregea Kan-ek. Nojpetén  «Nuestra Señora de los Remedios y San Pablo, Laguna del Itza» izendatuko dute eta  porrot honekin mesoamerikan garaitu gabeko azken erreinu askea eta independientea zen Itza erreinua ( eta herria) desagertuko da.

Martinek inoiz ez zun izan lurralde hori kontrolatu eta Peten, Yukatan eta Guatemala arteko kapitanietan banatzen dute. Baztandarrak, Arizmendi gaztelua izeneko gotorlekoa ereikiko du eta soldadu destakamentu bat utzikodu (oinik itzal batzuk basoetan bizi ziren).  Dominiko fraideak lakuaren inguruan hainbat monastegi egingo dute eta  kristaututako herri indigenak lakuaren iguran ezarriko dira. Kolonatzaileak, bizirik gelditzen ziren itzatarrak indiar hauekin nahastuko dute, baina 1704an itza nahasi hauek  inperiatzaileen aurka armetan altxatuko dira eta Nojpeten berreskuratuko duten arren, berriz menperatuak izango dira.

Nojpeten koloniarren eskuan erori zenean erten da, Petan Itza lakuaren inguruan 60.000 mayatar bizi zirela, hamar urte geroxago gerratea eta eritasunen ondorioz  %88 desagertua zegon . 1708an  soilik 6.000 mayatar baziren Petenen.

“Bide erreala” ez du inoiz fuznionatuko, distantzia luzea da eta zalla mantentzeko, urte gutxitan erabiltzeari utziko da baina Matineri ospe haundia eman zion. Felipe IV dinastia berriaren lehenengo erregea (Borbondarra) 1706an Lizarragako kondea izendatzen dio eta sari gise Filipinako gobernatzailea izendatuko dio. Kargua 1709ko abuztuan hartuko du eta Manilan  gobernatzen  egonen da, 1715ko hilbeltzaren 4 artio, data hortan zendu bai zen baztandarra.

Post hau egitekoi eranili den materiala

wikipedia.org “Conquista del Petén” wikia

Cultura Peteinera y mas blogaren “ Tras la verdadera historia de la conquista de los  Itzaes de Peten” Artikuloa.

wikipedia.org “Martin de Ursua eta Arizmendi” wikia

 

Advertisements

Read Full Post »

Bailarako ordenantzetan dio iratzea ez zela mozten ahal Irailako (iratzearen hilabetea) lehenengoa iritsi artioa, San Jil izan artio!. Baserri eta etxe bakoitzak egokitua zeukan lur komunalatik irazelai (idezelai) bat belaunaldiz belaunaldiz trasmititzen zena. Gaur egun “iratzea itea” iratzea moztea, iratze metetan patzea ia apenas egiten da, baino bazen garai bat iratzea oso garranzitsua zela. Iratzarekin, ongarri iten zen, bai metazirietan edo “kamantza” bezala, kamantzak artzaien guaziak iratzez egiñakoak izanez gain baita ere aberenak dira eta kamantza hauek animalien gorotzakin nahastuta ongarria eta simaur bihurtzen zen, ongarri naturala eta primerazkoa izanez.

374857_320262727999474_1222233489_nIratzea moztea oso gogorra zen eta ez bakarrik bere zurtoia gogorra delakoz eta sega, denbora guztian zorrozten egon behar zelako, baizik baita ere normalki iritzelaiak baserritik urrun zeudelakoz eta iratze moztua leretan ekarri behar zelako. Urtean behin mozten da eta oso garrantzisua zen Irailaraino itxarotxea, zertaz tenore hontan iratza “heldua” dago eta lehenago mozten baldin bazen arriskua izanen zen urrengo urteetan ez zelakoz aterako. Baita ere garranzi haundia dauka bakoitzak egokitutako eremutik moztea, ezin zen eta debekatua zegoen bertze edozein lekutik moztea, baita ere garrantzi haundikoa da urtero moztea edo behipin ez egotea bi urte segidu moztu gabe, zeren irazelai bat abandonaturik harras txarra izanen zen mendirako, aproposa izanen zelakoz suteak izateko.

Iratzearekin iratze-metak iten dira, eta han ustelduko da. Iratzea ez zaie ematen haziendari janari edo bazka bezala zeren ez da jangarria animaliendako, gañera arriskutsua izanen zen jango bazuten. Usteldua izan ondoren eta ongarrian bihurtuta, simurtuko dira zelai eta belai guztiak, ziklo naturalaren urrats guztiak emanez.

534032_429569953735417_92185939_nGarai hauetan ere, Udazkenaren atetan gaudenz, egurra prestatzen da eta baita ere San Jil-endako, egurre loteak eskatuta egon behar dira (Abuztuak 31 azken eguna). Hau ere eremu komunalatik egurra aprobetxatzen da ta horrela baita ere mendia eta basoak garbitzen dira, lote hauetan gehienbat etxeko supazterretarako edo sutondotarako da baina baita ere nekazal tresnak egiteko, egurra ematen da, meten metaziriak iteko, lerraferrak iteko (gaztañak gaztañondotik botatzeko makile)… Hemen ere bailarako ordenantzetan argi uzten du, egokitutako lotea menditik ateratzeko eta etxera eramateko 9 hilabeta daudela, Irailatik Maiatzaartio .

Bitxikeri bezala erran, 50. hamarkadan hemen zeuden militarrak (ofizialak)ziren, moztu, zer moztu ta nori moztu erabakitzen zutenak. Meakan zeukaten kuartelak eta han inguruan mozten zuten egurra, herritarrek, turnoko ofizialari erosten zioten. Egurra ordaindu eta etxera eramateko , soldadu dozena alokatzen zuten, Soldaduak artu eta herritarren etxeko atearaño eramaten zuten egurra. Normalki etxekoa, soldaduei bost duro eta gosari on bat ematen zieten baina batzutan ezta hori, san Jil inguruko bertze erranairu zaharra baieztatuz  “San Jil arrapà dena ta bil”

Read Full Post »