Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko ekaina

1834ko urriaren 12, Baztan osoa Elizondo ezik Karlisten eskuetan dago, Elizondon liberalak nagusi dira (abuztutik). Abuztuan Rodil jeneralak 8.000 isabelinokin iritsi zen Elizondora (Karlistak alde eginez). Jose Ramon Rodil y Pampillo markesa, Elizondo defenditzeko Miserikordian edo franzesadetik Kaserna izenarekin zautzen den eraikinan (gero kuartela izenarekin iritsiko zaiguna) fuerte iten da ,eta herria pareta batez inguratuko du, baina hau ez da… gaurko historioa.

1834ko urriaren 12an, Errazun ilunabarrean, gazte bat afusilatu behar dute, boluntario karlistak 24 urteko Juan Salvador Echeverria, erratzuarra Pedro Manuel “Egurandi” Lekauztarra  eta Mª Josefa Alzaburu errazutarraren semea, plazara eramanen dute, bere errua…egun batzuk lehenago mozkorra egonez”Elizondoko kasernara Erreginaren tropekin borrokatzera gan behar zela” ertea izan zen.

Afusilamentu hau, gerra honetan eman zen lehena dela dirudi (erratzukokontuak bloga dioenez)lehenbizikoa izandako  honekin hasiko da gerra honetako ezaugarri zakarrena Baztanen: ejekuzio sumarioa, hau da hartu eta hil, afusilatu.

Abenduaren  14an Elizondon bertze hiru baztandar afusilatuak izanen dira plazan, kasu hontan tiro botako dutenek Erreginaren tropak  (isabelionak) izanen dira eta hiru baztandarrei; 53urteko Bernardo Gortari oronoztarra, 38 urteko Pedro Antonio Etxebarria arizkundarra eta Jose iturria lekauztarrari, karlistak izatea leporatuko diete.

1835ko ilbeltzaren 10 an Elizondon berriz ere ,juicio sumario bat izanen da, hontan, erregina gobernatzailaren mandatuz afusilatuko dutena (pasar por armas) 60 urteko Martin Fermin de Legarreta, Elizondarra izanen da, honekin bortz baztandar afusilatuak izan dira azken lau ilabetetan

Gerra segitzen du, kronikak diote 2000 karlista lau kaiñonekin (batzuk hiru diote, bi kañon ta obus bat) Elizondo sitiatua dute Sagastibeltza buru izanez, Cristinianoak (isabelinoak, guiristinoak) gutti dira kasernan eta gainera kolera izurritea jasan dute berriki. Karlistak kontrolatutako herrietan (Erratzu bezala) juicio sumarialak izanen dira ere, seigarren baztandarra atxilotua eta bertan afusilatua Arraiozen emanen da, 1835ko otsailaren bortzean. Arraiozen bizi den 50 urteko Lorenzo Echaide oieregitarra izanen da.

Egun bat gerorago, (otsailak 6) zapigarrena afusilatuko dute Gartzaingo herrian. Gartzaingo apez etxean agertu zen D. Jose Bergara, 5º Batallon de Navarra-eko kapellana, ofizial baten laguntzarekin erranez afusilatuko zutela heri horretan  Antonio de Arriaga, Carabineroari (erregiñaren soldadua) egun batzuk lehenago Elizondon preso hartua izan zena. Presoa kapellan karlistarekin konfesatu zen eta bere gorpua Gartzaingo parrokian lurperatua izan zen.

Minak (cristiniano jeneralak) Elizondoko sitioa austea erabakitzen du eta horretarako Oraá  eta Ocaña jeneralak baztanera igorriko ditu. Otsaila 6an Ocaña Belatera ailegatzekotan bere hiru batailonekin (2.400 soldadu) 7º eta 9º Bat. de Navarrarekin topatuko da. Belate tiroka gainditu ondoren Anizeraino ailegatu ziren, lo egitera. Hurrengo egunean Zigara abiatu eta herria fuerte eginen dira. Egun hortan karlistek Zigako erasoa baino lehen Belateko liskarran, karlistak harrapatutako zazpi soldadu, Almandozen juizio sumario baten ondoren afusilatuko dituzte (zazpiak kanpotarrak ziren).

Otsailaren 14n Espoz y Mina generalak Zigara iristen da (Elizondoko bidean) eta bere mandatuz, Almandozen arrapatu duten Iturengo Juan Bautista de Agesta karlista konfidentea Zigako plazan fusilatua izanen da. Otsailak 17 ia Elizondon, Mina siñatzen du 35 urteko Bernardo Goñiren fusilamendua. Bernardo Arraioztarra zen baina Lekauzen bizi zen eta Donozteben karlistendako bolbora itea leporatzen zioten.

image_preview

kañon karlistak. Irudia http://www.zumalakarregimuseoa.eus

Mina Elizondon 20ia artio egon zen, baina berriz bueltatu izan zen, buelta hontan, Zumalakarregikin topatzu zen Larremiarreko zelai txurietan (martxoak 12)  eta 200 soldadu guttiagokin  martxoaren 13an Elizondora iritsi zen . Biaramunean, martxoak 14. Giristinanoak Lekaroz  inguratua zuten. Minak bazekien Lekaroz karlista zela, eta ongi uste zun handik karlisten kainonek Elizondo tirokatzen zutela (Bordazuri inguruan hainbat artilleria arrasto ageri izan dira) eta haien bila joan zen.

Cristinianoak Lekauzko gizonek herriko plazan bildu zituzten eta Minak haiengana hurbildu zen eta  eskuaraz agurtu eta galdetu zien ”Kañonak non dira?”, lekaroztarrek ez zekitela, berriz Minak erran zien hilaraziko zituztela eta herria erreko zuela ez baitzioten erraten, eta dirudi ez ziotela ja erran … Soldaduak Minaren aginduak jarraitzen, bosnaka kontatu eta bortzgarrena (el quinto) soka batekin lotu eta bereizten zituzten. Zazpi bereiztuak izan arren, hiru afusilatu zuten, Lehenegoa, alkate jauna afusilatu zuten, 29 urteko Juan Bautista Barreneche, gero, nola ixilik jarraitzen zuten Martin Meoqui (57) eta Juan Martin Goñi (30) afusilatu zuten herriko plazan. Jakina da , hau ondoren Minak Lekarozeri sua ematea agindu zuela. Bitxikerri bezala aipatu Orabideako bazter batean, lohian lurperatuak, harpatu zituztela kainonak eta diotenez kainonak garraiatu zituzten behiak afusilatu izan ziren ere( pensatzen dut ere bertzeak bezala konfesatuko zutela bere “krimena”.

Baina afusilamenduak ez ziren emen amaitu,Martxoak 19 odolez bete zen berriz Elizondok plaza, Don Carlosi leiala izateagatik 55 urteko Juan Ignacio Iribarren Arizkundarra izan zen fusilatua, Etxalarreko Miguel Martin Iparaguirrekin batera.

Ekaina 5, liberalak Elizondo utziko dute eta karlistak Baztan osoa kontrolatuko dute gerra amaitu artio, Gerra zazpi urte iraun zuen (1833-1840),  Baztanen 21 afusilatuak izan ziren ( karlistak desetore fransa bat ere fusilatu zuten baina honek hildakoa eginda han utzi zioten).

Post hau egiteko erabili den informazioa:

erratzukokontuak-ballarena blog zoragarria

zumalakarregimuesoa .eus web horria

 

 

 

 

Advertisements

Read Full Post »

 

Klonikak diote XIX.mendeko bidaiari ingeles batek Baztan hitza arabiarretik zetorrela eta lorategia erran nahi zula. Baita ere kontu zaharrak erten digute gure eskualdean, Ohieregiko Reparazea jauregia “hospederia zenean” Inglaterrako Eduardo VII (Lancasterreko dukea) egunak eta gauak pasatu zitula ta normala zela Sunbilla eta Mugaire artean Baztan-Bidasoa ibaian amuarrainak eta izokinak arrantzatzen, baita ere diote ingelesak izan zirela amuarrainak arranzatzeko “moska”ren teknika ekarri zutenak.

Baina ingelesetarako, Arthur Wellesley, Wellingtongo Marquésaren soldaduak, Independenzia gerraren” azken txanpanBaztanen borrokatu egin zuten. 1813an Iruña frantsen eskuetan egon arren, napoleonen soldaduak atzera egiten dute eta Wellingtonen tropak posizioak hartzen dute. Uztailaren lehenegoan 500 Ingles Berroetan frantsekin topo egiten dute eta Almandozera erretiratzen dira (Berroetan Frantsen postua zegoen). Lau egun geroxago  Cameron-en Brigada Belateko  zeharkatu eta Berroetatik eta Aniztik frantsak kanporatuko ditu.  Zigaraino iritsiko ziren baina baina tropak frantsak igotzen direla ikusita Sir Hill jenerala ziga Utzi eta Anizera bueltatuko da eta Apeziturri errekako ertzetan aurrez aurre eginen dute. Lord Wellingtonek Lantz herrian ezarriko du Kuartel Nagusia.

General-Wellington

General Wellington, Arthur Wellesley (Lancasterreko dukea)

Uztailaren 6an inglesak (portuges ejerzitoarekin) Baztanen sartzen ari dira baina haran osoa zeharkatu behar dute oraindik. Hill jenerala bere kuartela Elizondon ezarriko du. Iruritatik portugesen kainonekin pasatzen ari dira, kainon hauek inglesenak baino ttikagoak dira eta hemengo hemengo bideendako aproposagoak dira. Frantsak, Gazan jeneralaren tropak Otsondon daude “Mayako” postuan, borrokorako pres. Lor Welligton Iruritan ezarriko da. Uztailaren 8an Gazan jeneralak utzi zuen Otsondoko lepoa eta “Maya” ko posizioa galtzen dute . Hiru egunetako guda honetan frantsek 35″bajak” izanen dute eta  ingelesek, 8 batalla honi “the petty (txikia) campaign of the Bastan”izenarekin zautoko da. 12an frantsa guztiak kanporatuak izanen dira eta 15an Aliatuek Bera hartuko dute eta gisa honetan Irun-Bidasoa-Baztan-Aldude-Orreagako muga kontrolpean izanez.

Baina  egun hauek baino lehenago, Baztan Bidasoa frantsen eskutan dagonean, Ingles bat dugu eskualdean, informazioa jasotzen, bideak ezagutzen, frantsen postuak anotatzen…1813ko otsailan Goizueta herritik Ruman koronelak bere nagusia den  D’Urban generalari zazpo horriko informe bat bidaltzen dio (hilabete haietan D’Urban tropak Garesen daude).Carlos Santacara SanchezenManuscritos ingleses sobre Navarra en 1813” lanan ageri den bezala, Rumanek, informean bere nagusiari aipatzen dio nola eta nolakoak diren bideak Goizuetaraino iristeko, eta ia herri hortatik nola iten ahal dute Franziako mugara iristeko. Azaltzen dio bide errexena (bideak txarrak direla dio) Bortziriatik dela (cinco villas) egon dela Iganzin, Lesakan, Etxalarren (Aranzan ez) Donozteben eta Baztanen. Iganzi pastua bideak hobeagoak direla dio, Etxalarretik mugan titau batean daudela arazorik gabe, Beratik ere bidea badela artilleria pasteko. Arreta gehiago maten dio Franziari Iristea Baztandik, Hondarribitik Bidasoa ibaia segituz Donozteberaino bidea eta zubiak onak dirrela (aipatzen du ibaia garai batean nabigatzen ahal zela). Bertze bidea Baztanera iristeko Iruñetik dela, tarte zallena Belateko portua izanen zela,baina artilleria problemik gabe pastuko zela. Aipatzen dio otsailan egon zenean elurrik ez zagola mendietan eta frantsak Berroetan, Oieregin,  Urdaxen, Maian Irurita eta Elizondon (kuartel nagusia) dutela. Baita ere azaltzen dio Urdaxtik nola sartu Baztanen, Orreagatik eta Erronkaritik..Azkenean bere konklusioa da Orreagatik aratago ez dela pasten ahal, (Orreagako bidea txarra izan aren frantsak artillería hainbat alditan pastu duela) baina Baztandik ekialdera mendiak elurtuak daudela. Bitxikeri bezala aipatzen du Orreagako eta Burgeteko guarnizioei esker ezin izan aula Orbaizetako fabrica de armas ikertu ahal.

Pensatzekoa da Ruman koronela bidaiari-espia gise aritu zela Baztanen eta informazio horrekin uztailan Hillen soldaduak  Baztanen zerekin aurkituko zuten jakinda, sartuko zirela.

Kronika segituz, Uztaila erdialdera Baztan frantsik gabe gelditu zen, Inglesak, portugesak eta espainolak nagusiak dira, baina ez luzerako.Frantsak armada berrantolatzen hariko dira. Oinik Iruña eta Donosti Frantsen eskuetan daude eta Uztailaren 25an, William Stewart generalaren ardurapenean Baztango sarrera edo gerra liburutan zauzen den bezala “el paso de Mayas” (Alkurrunz eta Antsentegi mendiartekopasabidea) -ti sartuko dira Iruña inglesen asediotik askatzeko asmoz. Goizeko 9:00tan d’Erlon-en gizonak Antsetegira urbilduko dira eta Pringle ingles Brigadarekin topo eginen dute, brigadier honek bi egun lehenago ailegatu zen Baztanera ,Stewart jenerala Erratzu aldera joana zen (Auzan frantsa su haundiak piztu zuten), Sir Hill Alduidesen zagon eta Wellington Lesakan. Egun guztia lur eremu horretan borrokatzen egon ondoren, ilunabar aldera Inglesak, atzera iten dute Elizondora abiatuz, ta han, dena bilduz, Iruritan babesten dira.

Sir Hill eskapo eta frantsak atzetik ta bereien gibeletik  Lesakatik, Welligton, honek bere zahartzaroan bere biografian idazterakoan aipatuko du hori izan zela Independentziako gerran, izan zuen huts bakarra! Baztanen!

Baina abuztuaren batan Sorauren, Soulten ejercitoa (Orreagatik sartu ziren fransak ) topo eginen du Inglesekin (Pirineoko bataila izeneki zauzen dena) eta honetan bai inglesak aterako dira garaile. Hori Ikusita, Soult porrota galanta izan dula Soraure-nen, D’Erlon-ek (Lizason hartu ta garaitu zion Sir Hill-eri) etorri den bidetik atzera inen du eta Baztanera, Franziara bueltatuz

Abuztuan gerrako frentea finkatu da Baztango mendietan. Soldaduak, milaka, non nahi, espainiarrak, ingelesak eta portugaldarrak, fransak bakarrik Iruñan ta Donostin. Hilabeteak pasten dira,Iruñean diren frantsak ari dira errendizioa prestatzen. Azaroak 1, Iruñea errenditzen da, aliatuak Donostia eta Iruñea hartu ondoren, Frantziako inbasioa prestatzen hasten dira. Beren tropa guziak pilatzen ari dira mugetan.Erasoa Baiona aldera izanen da, Lapurdi aldera baina Nafarroa Behera, nolabait, alde batera uzten dute, Azaroaren 9an Baztanen Wellington zeukan 25.000 soldadu ak (inglesak portulgaldarrak eta espainiarrak), Otsondon barna, Urdazubi aldera pastuko dira, Lapurdi konkistatzera

Post hau iteko erabili den materiala

“Manuscritos ingleses sobre Navarra en 1813” Carlos Santacara Sanchezen-. Revista Prinzipe de Viana  Año LXXV Núm. 260 (2014)

erratzukokontuak-ballarena.blogspot.com. bloga

Carlos Canalesen “breve historia de la guerra de la independencia” liburua, Nowtilus S.L. 2006.

http://www.peninsularwar.org web horria. (Amaiurko batailaren deskribapena, inglesez dago)

http://remilitari.com web horria

Read Full Post »