Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko maiatza

 

1938ko maiatzaren 22an, Espainian Gerra Zibila hasi eta bi urtera, Ezkabako Gotorlekutik –San Kristobaleko Fortea ere deitzen zaiona, libre izateko intenzioarekin Errepublikarekiko leialak ziren 795 presok ihes egin zuten Frantziako mugara iristsi nahian.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ezkabako gotorlekua. Argazkia ecorepublicano.com

Frankistek, pertsekuzio gupidagabe baten ondoren, iheslarietako 206 harrapatu eta bertan hil zituzten, eta gainerako gehienak ere preso hartu zituzten berriro. Hildakotaz erran gehienak Ezkarbarte mendiko iparraldean erahilak izan zirela (ansoainen hilak erregistratuak daude) bertziak hies bidean fusilatuak.

Presondegiatik atra ta ondoren ez zen plan orokor bat, mendi beiti egin eta Frantizarako norabidea hartu helburua zuten. Guttik izan ziren hegoaldera abiatu zirenak, hoietako lau biaramunean Artikan fusilatuak izan ziren (egun batzuetara Elkarten aurkitutako iheslari bat ere fusilatuko zuten)

Bertze batzuk ipar-ekialdeako bidea hartu zuten, Atarrabia eta Arre aldera eta hortik Eguesko ballara zeharkatuz Frantziara iristeko intenzioa zaukaten. Bailarako herrietara talde txikitan edo bakarka iritsiko dira, batzuk gosetuak eta zairituak herrietako alkateri entregatuko dira eta honek autoritatetara, batzuk, hor betan fusilatuak izanen dira (hamabi Julaspeñan, lau Ibirikun, Galdurozen bat, Belzunzen bertze bat….. Ekainaren 5 Urizen bi preso hatzemanduak izanen dira, ondoan Ardaizko amildegia dago, 1985 Satorrak espeologia taldeak bi gizonen gorpuzkiak aurkituko dituzte almindegian . Bitxikeri bezala aipatu, epaiketa ondoren ihesaldiaren burua izatea salatuak izandandako 17etatik, gehienak inguru hauetan harrapatuak izan zirela (14 Iruñan fusilatuak izanen dira)

Baina ipar-ekialdeako norabide ez zen gehiengorako ihes-bidea izan, harrapaketak eta fusilaketak ikusita Olaibar-eko, Odieta-ko eta Anue-ko haranetan emandak, seinalatzen dute, bailara hauetatik Alduideko bailarara iristea sahiatu zirela gehienak.

Karabineroen komandatzia (mugaz harduratzen ziren) notizia jakin bezain pronto, bere posiziak mugitzen dute eta Olabe-Ostiz “sektorea” indartu eta itxiko dute. Olaben (57 biztanlekin.), Mugazain-poliziak ihesegindako 412 preso eginen ditu (falangista errekete milizianoak eta guardi zibilen laguntzaz baliatuko dira). Gehienak Txaraka mendiko inguruan harrapatuak, haunitz autobusez iruñara bidaliko dute baina talde bat Olabeko lastegi (silo) batean atxikituko dute. Biharamunean Soraureko bidean fusilatuak izanen dira. Guzti honen harduraduna Ruperto Viñé Ovejero karabineroen tenientea izan zen eta bere nagusia, Salvador Sánchez Duart teniente koronela hitz hauekin zoriondu zion; “Le felicito por su sagacidad y resistencia física nada comunes, y por haber llevado el servicio con un espíritu y entusiasmo ejemplares y con un resultado brillantísimo”, en palabras de su teniente coronel, Salvador Sánchez Duart.

Baina batzuk “sektore” hau gainditzen dute, Lizaso eta Ostizen artean bi iheslari fusilatuko dute. Baita ere ostizen ekainaren 15an harrapatutako bi iheslari zuhaitz batetik urkatuko dituzte….Anueko bailaran ere, harrapatzailen barrasakeria nabaria da, Burutaineko eskolan biltzen zituzten harrapatzen zutenak, egun batzuen ondoren Arletako zubian hiltzen zituzten. Etsaien ere hiru iheslari lurperatuak daude. Etulainen inguruan 20 eta 23 urteko bi bilbotar arrapatu zuten egun batzuk ondoren Irungo bidean fusilatuak izan ziren (1999an Olagueko bariantea iten ari zirela, exkabadora bat bi gorukin topo egin zen, beraiek izaten ahal zirela pensatzen da), Aritzun bertze bi, Egozkuen bertze bat hila ta lurperatua….Lantzen talde bat harrapatua izan zen, dirudi, bildots bat hartu eta jan zutela eta sua salatu zien. Hauek ere errepidean fusilatuiak izan ziren zortzi ain zuzen.

Lantz pastuta, Baztango lurretan , Belaten iheslari bat fusilatu zuten. Kasu hontan harrapatu eta hil ziotenak Elizondo akuartelatua zegoen militar talde bat izan zen, hobe errana batallon horren buru zegoen tenientea hil zion. Kontatzen denez Asensio teniente (Elizondo akuartelatu) berak, bere pistolakin tiro bat buruan emanez hil zion, dirudi batalloneko soladauak fusilatzeari uko egin ziotela. Afera da, hilabete batzuen ondoren ( abuztua 25) Elizondon (behartuta) akuartelatua zegoen Luis Izaguirre soldadu Basauritarra zegola (solidarios Vascos militantea izana) Erratzuko bidea hartu eta desertatuko du. Ia Iparraldean, Hendaiako konsuladuan deklaratuko du, Elizondotik mugiarazi ziotela 700 iheslariekin topatzera erranez arras arriskusuak zirela (guardiak hil dituztela) eta agindua jaso zuela, presorik ez egiteko baizik eta aurkitzen zutenei tiro botatzea. Baita ere dio berak ez zula batere ikusi baina dakiela Belaten iheslari batekin topatu zirela eta Raimundo Asensio Tenienteak fusilatzea agindu zuela baina soldaduak ez zuten adore nahikorik fusilatzeko eta tenientea eta bi karabinero hil zutela Belateko portu gainean.

Jovino-Fernandez

Jovino Fernandez leondarra muga bakarrik gaindizea lortu zun. Argazkia http://www.losfugadosdeezkaba1938.com

Azken sektore hau gainditu zutenak ( ia exkas) Esteribar ibarratik Kinto realera abiatzen dira, Alduideko bailarantz. Nafarroako gobernadore militarraren kezka iheslariak Kintoko basoetara urbiltzea zen, han sartutamuga errex irabaziko bai zuten. Muga hori Armadarekin, miliziareki, mugazainekin eta guardia zibilakin bereziki zainduko dute…baina bidean hainbat harrapatu eta hil arren ..Erro eta Baztan tartetik, Urkiaga eta Lindus menditik hiri lortu zuten albuidesko lurretara iristea,,, hamar eta hamalau egun bitarteko ihesaldi epiko baten ondoren: Jovino Fernández (CNTeko), José Marinero eta Valentín Lorenzo, CNTko eta UGTko sindikalistak bere helburua lortu zuten.

Halako ihesaldirik ez da izan Europako historia osoan, ainbertze iheslariekin eta animaliko errepresioarekin. Datu ofizialak 206 hil zutela diote baina testiganzak bilduz eta aportazio ta dokumentu berriekin erten da seguraski berreun gehiago kontatu behar direla…baita ere diote laugarren bat lortu zula iparraldera pasatzea.

Jatorriz Azagratarraeta adin txikikoa zen preso zegoenean gotorlekuaneta ihesaldian bere lagunak galdurik eta beso batean zaurituta zegola, Bankako baserri batera iritsi omen zen, Olabarrietako baserrira Haria errekaren ondoan. Baserrian babestu zuen artzain Martin Urrels izena zuen .

Post hau iteko erabili den materiala:

Ezkabako Gotorlekuko iheslariak, 1938 web gunea

Los fugados de Ezkaba 1938. Fermin Ezkieta Yaben. (Pamiela 2013

Advertisements

Read Full Post »

Apirila osoa, Dolores Redondok bere Baztan” triologiarentzan sortutako fikzio munduan murgilduta egon naiz. Aritzakunen polizia zientifika ikusi nun nerabe baten korpuari argazkia atratzen, Bertizko pagadian Basajauna nabari nun, Babordiko mehategi galdu batean hezur mukuruak aurkitu, Lesakan ,Engaxi  izebaren etxeko lehioak busti nitun, Leurtzan Ane Arbizu aurkitzera lagundu nien eta baita ere Elizondoko hilerrian Ane galduaren hobiratzean (ehorzketan) egon nintzen.

11709609_1182594871766251_2558405066282113536_n

“Arbizutarren” hilobiaren aingerua

Liburuan, Aneren familiaren hilobiaz erten digu “ …Arbizu familiaren hilobia adar-bide bat hasten zen lekuan zegoen; panteoiaren gainean aingeru bat zuen, nagitasunez eta asper-itxuraz, gizakien saminari jaramonik egin gabe, lauza altzairuzko barra batzuen gainean herrestarazia zuten lur-emailei begira balego bezala….” argi uzten, Elizondoko hilerriko egiazko hilobi batez oinarritu edo erabili duela, Iturzaeta-Barno familako panteoia.

Marmol txurizko eta harri grixaz egindako panteón familiarra, itxura paregabekoa du eta kalitate haundiko konposizio eskultorikoa da (aingeruaren irudiagatik batez ere). Marmolezko Eskultura, gogoetako posizioan sarkofago gainean erdi etzanda dagon aingeru bat du protagonista, eta bere gibelean, erdian zintzelatutako arantza koroa bat duen  gurutze haundi bat ageri da. Sepultura XX. mendeko II.hamarkada bukaerakoa da eta “T. Altuna. San Sebastian” firma ageri da, hau da Tomas Altuna eskultore-argin donostiarra da, Tomas Altuna eskultore preziatuak egindako sepultura bat da.

Tomas XIX. mende bukaeran eta XX.mende hasieran izandako marmolista dugu, dokumentatu dago 189o bere tailerra Donostiako Polloeko hilerri ondoan kokatua dagola, eta ia hilerri erromantiko horretan (bere maixu Domingo Ezeiza batera) hainbat panteoi ikusgarrien egilea dela; Sotomayor dukeen hileta-monumentoa, Echebarria Lorbes familiaren panteoia edo Echeguren familaren mausoleoa. Dirudi, Tomas arterako trebezia dula (bere maixua baino gehiago) eta ia 1898an eskultor marmolista bezala ageri da (baitere argin gise). Bere lan gehiena Gipuzkuan  egin zuen baina ikusi dugunez Nafarroan ere eta ez soilik Elizondon, baizik baita ere Baztan-Bidasoan zehar hainbat panteoi utzi digu.

Elizondoko hilerrian aingeruarena aparte, bertze bi daude, biak ere garai berekoak , bata 1928koa (Burdaspal-Ainziburu familia) eta bertze 20. hamarkadakoa ere (zehaztu gabe), eta material berberan eraikiak. Bi hauek, nahiz eta Iturzaetarren  panteoiarekin konparatuz xumeagoak izan, baita ere kalitate artiskoko lana dira, bai bere frontisagatik, baita erreliebeagatik (Iraizoz Larralde eta Ziáurriz Iraizoz familiakoan emakume pensakor bat zinzelatua agertzen da) bertzeetatik nabarmentzen dira. Arizkunen ere bertze hiru daude, Ixurnea etxekoa, 1923koa eta zarberritua izan arren Altunaren frontisa matendu dutena, Elizainzenea etxeakoa eta Pertalatx familiakoa (altunaren diseinu tipikoa duena). Zigan Arretxeako etxearena Altunak egindakoa da eta hontan errealismo haundiko Jesusen busto baten eskutura ageri da eta kalitate haundikoa lana izanez gain inpakto bisual haundia du.

Baztandik aparte,  Doneztebeko hilerrian hiru badire, 1919-1920 urtetan hiruak eginak, Igantzin bat (Irrisarri familiako) 192o koa, Oieregin (Narbarteko hilerrian) Lasaga-Oharriz familiako panteoia 1923koa. Hilerri beran, bertze bide badire Etxebarria familiakoa, talde eskultoriko haundi batekin, Jesus guruzatua, frontisa zutabez apaindua, harrizko jarroiak sugarrekin….Bertzia, Bidartea etxekoa, bi kolumna jonikoaz enmarkatuta kalitate haundiko San Francisco de Asisen erreliebe batekin. Handik ez urrun Legasan,Nafarroan baden eskultura-diseinu panteoi ederrenetako bat dago. Hontan, bi pitxerren artean aingeru bat agertzen da apal baten gainean, dimentsio handikoa eta apokaliptiko kutsuarekin. Konposizioa Gurutzean Aurpegia Santuarekin  ixten da. Tomás Altunaren kalitate artistiko arras oneko lana da, dotoretsua. Gainera panteoia, hilerriaaren aldapa batean kokatua dago eta bertzengandik aurseki nabarmentzen da. Bertze panteoi eskultorikoa bat eta baita ere, aingeru batekin (hontan egalak irekiak) Ituren aurkitzen da (hau ere Nafarroko ederrenetako bat da).

Iturengoarena antzekoa ere, Berako kanposantuan aurkitzen dugu,Arozena Astondoa etxeko panteoia. Edertasun handiko eta kalitate haundiko lana, gogoeta-jarreran, sarkofago baten gainean jarrita aingeru bat agertzen da turuta bat bere eskuetan dula. Konposizioa marmol txuriz eta harriz grixaz egina dago eta baita ere 20. hamarkadan sinatuta dago. Beran ere Altunaren bertze 2 panteoi aurkitzen ahal dira, biak ere bere apaingarri, ornamentu eta eskultura ederrekin, Etxandi familiakoa Elizondoko aingeruaren iduritsua (turuta bat du eskuean) eta Ezponda familiarena bere dama pensakorrarekin, baita ere.

José Ma Muruzábal del Solar historiatzailea (doktorea) 2013an Baztan Bidasoako hilerriak bisitatu eta ikertu zitun Altunaren panteoiak bilatuz, denetara 19 bildu zitu, aipatuz agian gehiago izaten ahal direla zeren aunitzetan artistaren sinadura desagertu da. Altunai buruz badakiguna 40. hamarkadan utzi zula eskulpitzeaz eta tailerra bere semeak segitu zutela, baina hauek aitaren esku artistikoa ez zutela harria eta marmola guttiago erabili eta hormigoizko panteoiak egiten hasi izan ziren .

Post hau iteko erabili den materiala

El Escultor Tomás Altuna en Navarra: obras en la comarca Baztan Bidasoa” Muruzábal del Solar, José María. Geografìa eta Historia 22.Z. Iruña: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2015. Págs. 193-217

Argazkiak

“El Escultor Tomás Altuna en Navarra: obras en la comarca Baztan Bidasoa” Muruzábal del Solar, José María. Geografìa eta Historia 22.Z. Iruña: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2015. Págs. 193-217

Read Full Post »