Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko martxoa

Bakeola burdinola.

Burdinola bat, burdin minerala landu eta burdina lortzen zen antzinako lantegia da. Lehenengo burdinolak mendietan kokaturik zeuden , bertan burdin minerala eta, egurrikatza egiteko beharrezkoa zen , egurra zeudelako . Haizeola edo agorrola (lehorreko olak) izena hartzen zuten eta mendian eraikitzen ziren harrizko labeak ziren. Garai hontako aztarna gutxi aurkitzen da Euskalerrian, euri eta haizearen eraginean dauden tokitan eraiki zirenez, hormak behera erori eta desagertu direlako gehienak.

XIV. mendean hasi zen uraren indarra erabiltzen, mendietatik ibai-ertzeetara mugituz burdinolak. Burdinolen urrezko garaia XVI. mendean izan zen, ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda, Kantauri ixurian zabaldu ziren , baita ere gure eskualdean, Baztanen hiru dokumentatuak daude, Olazar Elbeten eta bertze biak  Urdazubiko monastegiak kudeatuak. Hoietako bat Beheko-ola zen. Odoldizun zubiaren ondoan zegon, hauxe da Dantxarinean eta 1414tik funzionatzen zuela ageri zaigu. eya monje premontretarrak 1839an (Mendizabalen desamortizazioa gertatu zen) alde egin zuten artio funzionatu zun. Bertzia, monastegiatik gora zegon eta Gaineko-ola zuen izena eta 1577an funtzionatzen hasi zen. Monjeak  Baztán-eko lurretan ereiki zuten (Azpilkuetan) eta jakinda burdinola zenbat baliabide naturalak erabiltzen zutela eta kanpotarrak gise hartu zituztela, baztandarrak funzionatzen hasi bezain pronto burdinola suntsitu zuten.

Toberagile_Pagina_05_Imagen_0001

Azkue burdinola (Ibarra Gipuzkoa) 1917. Fototeka Kutxa, Fondo Marin

Honen bidez Monastegia eta Baztanen arteko auzia izan zen eta auzi honek 1584ko sentetzia arbitrarioarekin amaitu zen. Mugak eta bazka-eskubideak zehaztu aparte, bien artean parte berdinetan Gaineko-ola zegoen inguruan burdinola berreikitzea agintzen zuen eta baita ere burdinolaren izena erabakitzen zuen, burdinola berria, Bakeola deituko zen, bakearen burdinola.

Bi alderdiak sententzia arbitrarioa behin betiko eran onartuta, 1584ko maiatzaren 4an biltzen dira, Baztan eta Urdazubiko mostegiaren arteko bizikidetasun soziala eta kolaborazio industrialaren abiapuntua izanen da. Negoziaziotan  Baztan, bailarako alkate “perpetua” zen Sancho Iturbide jauna ordezkatuko du, monastegiari Abada. Bileran hiru “testigo jakintsu” ekartzen dute, hiru hauek ferronak dira, burdingizonak. Garaiko “ingeniero hauek”, maese Juan de Hualde Lesakarra, “emaesse” Domingo  Iparraguerre eta  Domingo  Dolagaray, azken bi hauek  Ezpeletarrak, izan ziren. Iparraldeko ferronak  Senperen eta  Ainhoan zeukaten burdinolak eta Lesakarra Bortziri burdingizon haundienetako bat zen. Hiruak, presa, auspoa, labeak, kanalak, etxolak, animaliak (burdina garraiatzekoa), burdigizonen etxebizitza….kostatuko zuen balorazio “in situ” egin zuten. Maese Hualdek, gauz  guztiak kontuan hartu, bideak konpondu, burdina eta etxebizitzako zati gehiena egurrez izanda…lanako kostea 1.900 dukadokoa izanen zela zion eta 300etan arrendatzen (alokatu)  zula . Iparraguirrek baieztatzen du baina erten du kanalak iterakoan  lekua ikusita “haitzak” agertuko zirela eta kostea gehiago izanen zela. Urteroko alokairuari buruz, eskarmentu haundiko gizona zela ( bortz burdinola arrendatuak ditu) dio eta ikatza garraiatzea  arazorik ez dagonez (bai burdina zeren landutako burdina Beheko-olara eraman behar zenez) 200 dukadotan arrendatzea dio. Bitxikeri bezala, eskribanoa idatzia utzi zun emaesse Iparagerre ez zula testrifikazioa sinatu idazten ez bai zekien. Hirugarren  burdigizona ofizioko gizon xumea zela aipatzen du eta azalpen haundirik gabe  lanak 1.800 dukado kostu zuela eta 150 etan alokatuko zula erten du (honek ere ez zuen sinatu).

Bi egun geroxago (maiatzaren 6an) junta, berriz Elizondon biltzen da  eta erabakitzen dute  11 urte terdiz Urdazubiko monastegiak Bakeolaren kudaketa izanen dula (lanaren kostea monastegioarena izanen da) baita ere Huarte eta Iparagerre “maesei” (Dolagaray ez da dokumentutan ia gehiago agertuko) galdetzen diete  zenbat kostatuko den ferronen etxebiziza harrizkoa izaten bada. Biek 80 dukado gehitu beharko zela errango dute.

_hierro_15e4045c

Burdinaren eguna Urdazubin. Argazkia diariodenavarra.es

1584ko Maiatzaren 17an Urdazubiko monastegian bilduta akordioa sinatzen dute: Monastegiak bi budingizonen informea segituz kostearen ardura hartuko zuela. Hamaika hurte terdiz  kudeatuko zula irabaziak beraientzat izasen oso osorik, hamaika urte terdi hoien ondoren Baztanek irabazien erdian jasango zun. Ikatza egiteko egurre mozteko eskubide osoa izanen dutela (salbuespen batzuekin), Monastegiak nahi badu burdinola bertze hirugarren bati alokatzen ahal diola…

Monjeak prisa emanen dira eta 1585ko Apirilan 23an, Baztandarrei notifikatzen diete Bakeola burutua dagola (beno etxebizitza akitu gabe dago oinik). Ezpeletarra zion bezala “haizak” agertu ziren kanalak iterakoan eta horren ondorioz sortutako kosteak konpensatzeko kudapena 14 urtera gehitzea eskatuko dute.

1586ko urriaren 10an bi maesek monastegiako eta bailarako ordezkariakin biltzen dira erranez burdinolaren lan guztiak amaituta  daudela baina funzionamenduan abenduartio ez zela egongo. Usufruktuaren 14 urteak 1686ko urtarrilaren 1tetik kontatzen hasi zen.

Bake garaiak ziren eta bederen 50 urtez dirudi dena ongi joan zela, dokumentatuta dago 1600 urtatik Baztango bailara irabaziak jasotzen hasi zela. 1622an Bakeola Donibaneko Lohitzuneko Juanes eta Juanot Araneder anahiei arrendatzea erabakitzen da, garai honetan negoziaziotan Baztango alkate gise  Ursuako Sancho ageri da. 400 dukadogatik bi burdinolak kudeatuko dute bi anaiek .

Burdian bizkaiko mehategietatik itsatsontziz Donibane Lohitzunera ekartzen zuten. Donibanen monjeak bere enbarkaderoa zuten, hortik ibaiaz Askainera eta hemendik idiz tiratutako gurditan Monastegiko biltegira. Bi anaiak alokairua bi mugako txanponetan ordaindu behar zuten, erdia Frantsez sosakin ta bertze erdia Espainako erreinuko sosakin.

Burdinolaren konpoketak, presa, etxebizitza, hauspoa… bere kargu zen, baina erretzen bazen edo bi erreinu arteko gerra baten ondorioz izandako kalteak Baztango bailara eta Monastegian artean ordaindu beharko zuten…eta hori pastu zen, 1936an Frantziako erreinua 30 urteko deitutako gerran (Europa erdian 1618-1648 artean izandako gerra edo parte hartze militarrak) parte hartzen du (Espainako erreinua sartua zagon europako erdialdean zeukan lurraldetan) eta mugan izandako erasoaldi batean (1638an franziarrak Irun eta hondarrabia hartuko zuten) Bakearen burdinola eraso eta sunsituko dute.

Hortik ainzin Monastegiak sahiatuko da berreikitzen baina Baztango bailara ez du ongi ikusten zeren irabazten zuenarekin, ez zuen pena merezi dirua sartzea eta horduen pues… Bakeola ez zen gehiago erabiliko… burdinola gise.

bakeolaweb

Ilustrazioa,  Dorrea elkartea. dorrea.blogspotcom

Egia da Burdinolen urrezko garaia XVI. mendean izan zen, ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda, baina XVII. mendean euren gainbehera hasi zen, ingeles eta suediarren teknologia aurreratuagoei aurre egin ezin zietela. Dena den,  Euskal Herrian azken burdinolek XIX. mendera arte iraun zuten…..Gaur egun Azpilkuetan Bakeola izeneko baserrie dago ta Orabidean, izen berbereko borda ba da.

Post egiteko erabili den materiala

Ferrerías y ferrones por tierras de Baztán.Pérez de Villarreal, Vidal.Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra Pamplona, urtea 10, zº. 28 (ur.-apir. 1978)

 

Read Full Post »

2002tik honat urtero Ramon Latasa Saria antolatzen da Sunbillan. 2005an Antton Espelosin sunbillandarraren “Ramon Latasa, Basoko aizkolaria” liburua argitaratu zen. Horrez gain, 2007an inauguratutako herriko plaza berriak Ramon Latasa plaza izena du eta  bertan aizkolariaren brontzeko eskultura bat paratu zuten. 2016an bere heriozaren 25. urteurrena dela ta martxoaren 6an omenaldia eskeini zioten, bere sorterrian. Herritarrek historiako aizkolari hoberenetako bat izan zenaren memoria mantentzen dute….baina ez da beti hala izan, bakarrik eta ahaztua hil bai zen  1991ko otsailaren 25ean Elizondoko zarretxean.

Buruan daukat hil zen eguna, lagun baten ama, zarretxean lan iten zun eta lagun horren etxean negoen bere ama etorri zenean berriarekin…..egie erteko kaso aunitz ez genion egin, egie erteko…ez nekien nori buruz solasten ari zen!  eta….” izandako aizkolari onena” “omenaldi gabe joan zaigu”  eta halako esaldiak, inportanzia gutti zitun , metallicako “justice for all” disco berria enzuten ari ziren 17 urteko bi mutikoentzat.

latasa-ramon_29567_1

Ramon Latasa Elizondo. Argazkia euskomedia

Denborarekin (gehienbat Espesolinen liburuarekin) jakin nun, nor izan zen Ramon Latasa eta konturatu ta ulertu nun Mari-ren (lagunaren ama) hitzak eta haserrea, Ramon Latasa Elizondo, historiako aizkolari hoberenetako bat, izan zela …baina baita ere fama, ospea, dirua, miseria zorigaizak eta bakartasuna zautu zuen gizona izan zen.

Ramon 1930eko maiatzaren 24ko Sunbillako Aguria baserrian sortu zen, familia xume batean (erten dute oinutsik hazi zela, alpargata pare batendako ez baizuten). Aita basoko lanean aritzen zen, idi parearekin enborrak ateratzen. Eskola laster utzi eta aitari laguntzen hasi zen. 17 urterekin Iratiko oihanera joan zen lanera. Langile bizkorra zen eta sekulako trebetasuna zuen aizkorarekin. Melillan, soldadutza iten zegola afrikar sukarra harrapatu zun baina sendatu orduko berriz ere oihaneko lanari lotu zen. 1954an 24 urterekin, lankideek animaturik, lehenbiziko apustua jokatu eta irabazi zuen Lekunberrin.

1956an Tolosan,  Alberdiri irabazten dio, 1957an  Ramón Yurrebasorieta Tolosan eta Urretxun ere…baina urte haietan, aizkolari nabarmenena ,”erregea” Juan José Narvaiza «Luxia» gipuzkuarra da eta harekin ere 1959ko apirilaren 26an Donostin apustu mitikoa jokatuko du. Historian izandako apustu haundiena izan da, aurkari bakoitzak 500.000 pezta jokatzen zen. Ikusmin ikaragarria piztu zuen apostua. Zezen plaza lepo bete zen, 17.890 ikusle. Luxia 50eko hamarkadako aizkolari hoberena zenez gero, dirua bere alde atera zen. Latasa, ordea, sasoi betean zegoen, sei hilabete baitzeramatzan apustua prestatzen. Eta ezustea gertatu zen: lan erdietan sunbildarrak minutu bat eta 18 segundoko aldea kentzen zion azkoitiarrari eta azkenean abantaila askoz handiagoa izan zen. Egun horretaz  “Lexoti” bertsolariak halako bertsoak bota zitun Latasari buruz.

Naparra lanian ikusitako zenbaitek esan genduan:

«gure Jainkuak len olakorik izan ote du munduan»,

orrek egurra ebakitzen du zerra makinan moduan,

aundiyak txiki gelditzen dira Ramón Latasa’n onduan,

odol beroko azkoitiarra orra nola utzi duan»

Urte horretako ekainaren 14an, Lekeition beste balentria handi bat egin zuen: 5 metro eta 15 zentimetroko zirkunferentzia zuen eukalipto enborra 3 ordu eta 17 segundotan ebaki zuen. Handik aurrera, zenbait urtez aizkora probetan jaun eta jabe izan zen.

Luxiarekin jokatutako apostutako diruarekin zerrategi bat jarri zun eta horretaz bizitzea pensatua zun baina….egun batian zerrategia sua hartu eta dena kiskalita gelditu zen, gainera, bere bazkidea hartaz aprobetxatu zen eta Latasak lur jota berriz zerotik hasi behar, berriz… mendian lanean hasi zen, mendian eta gau lanean.

1963ko urtarrilean, pakete  (zama) bat pasatzen ari zela, guardia zibilekin topo egin zuten. Latasa, paketea lurrera botata, ihesi joan zen, baino guardia zibil baten tiroak izterrean jo zuen. Etxera iritsi eta han egun batzuz sendatzen saiatu zen, etxetik atra gabe, baina ezin sendatuz ondarrian, medikuarengana joan behar izan zuen. Iruñean operatu zuten eta urte bat behar izan zuen sendatzeko. Guzti honek gastu eta diru galera handiak ekarri zizkion (250.000 pezeta ordaindu behar izan zituen)

1964ko abenduan errekuperatuta Polipasoren (Mikel Irazusta) aurka jokatu zuen apustua,   gipuzkoarra nagusituz . Handik aurrera gorabehera handiak izan zituen bere jardueretan. Kontuan hartu behar da Latasa mendian oso gogor aritzen zela lanean eta ez zela beti sasoi betean plazara ailegatzen, baina garaipenak ere izan zituen. 1966an Donostian  “Arriya”rekin batera  Espainiako binakako aizkolaris txapelketan parte harzten du ta irabazten dute, hau izan zen irabazitako, lehenbiziko txapela. 1967an Espainiako banakakoa irabazi zuen, 1968an Espainiako zutikako txapelketa eta 1974an Espainiako binakakoa Usategietarekin, honek azken saioa izango da.

Latasak belaunaldi berrietako aizkolari aunizen maixua izan zen, Latasarekin ibili ziren ikasten; Migel Berakoetxea, Patxi Astibia, Arria II.a, Mikel Mindegia…

Azken urteak Elizondoko zahar etxean pasatu zituen eta erran dugun bezala han hil zen 1991ko otsailaren 25ean, 60 urte zituela.

 

Post hau iteko erabili de materiala

Ramon Latasa” wikia. Wikipedia.eus

Ramon Latasa Elizondo” sarrera. Auñamendi enziklopedia.

 

 

 

 

 

 

Read Full Post »