Kondaira bat dio, Belate inguruan lapur maltzur ta anker batek bere babestokia zuela. Belatetik, erreinuko “bide real-a” zena (baita ere “donejaku” bidea zen) pasten zen, bidea Baionatik Iruñera joaten zen, bidea ohikoa eta artont jende igarotzen zuen; erromesak, garraioak, jauntxoak….hauxe da, arront aproposa bidelapurrendako. Kondairako bidelapurra, fama haundikoa zen, bera bezain haundia…fama zun, hiru metro luzera neurtzen zula erten zuten!…baita ere mile “otxin” lapurtu zitula (garaiko txanpona, otxin=lau frankoko txanpona, ochosen hitzatik datorrena) eta hortaz bere izena Miel Otxin… Mielek ez zun bakarrik bidairiak lapurtzen edo erasotzen, baita ere noizbeinka bere zaldi basati gainean Belate inguruko herrietara jausten zen , eta herritarrei zuten guztia ematea behartzen zien….Hoietako herri bat, Belatetik hegoaldera dagona, Lantz zen, bide “reala” erditik pasatzen zena eta eta bidaiari aunitz bere posadan aterpea artzen zutena, horretaz bidelapurra Lanz herrira bertze herrietan baino gehiagotan agertzen zen. Honek in zun, lanztarrak ia nardatuta eta Ziripot izeneko baten laguntzaz (dirudi ipuin bidez herritarrei konbenzitu zien juntu aurre iten ahal ziotela) egun batean, Miel Otxinek plazan bere zaldi gainean agertu zenean eskatzera haien sosa, artoa eta bitxiak…herritarrek eskaerri uko itea errebelatzea.
Ziripot herritarren aurrean jarriz, erran zion ezeztz, aski zela bere basakeriaz ta nagusikeriaz, ez ziotela ja emanen! joan dezala Baztan aldera edo Ulzamara! Lantzen ez zuela gehiagorik eramanen! Mielek asertuta bere zaldia astindu eta honek buelta emanez ostikada bat eman zion Ziripoti, lurrera botaz! Herritarrek hori ikusita, gizon batek aurre egin ziola eta han, denak egonez… konturatu ziren aise gehiagoi zirela! eta lapurra eta bere zaldiari inguratzen hasi ziren. Zaldikoa atsotsaz eta hainbertze jendea gainean ikusita, beldurte, nerbiostu eta bere onetik atrata bi hanketan jarri zen…bere zalduna lurrera eroriz alde eginez. Bandidua han gelditu zen kriston ipurdikada hartuz, lanztarrak tenorea aprobetxatuz bere gainean erori ziren eta eskuetan zeukaten guziakin (isatsak, antzarrazteluak…) kolpatzen hasi ziren. Bertze aldetik herriko arotza eta ferratzaileak zaldiaren atzetik atra ziren, zaldikoa eroka zebilen Lantzen barna, baina azkenian ferratzaile batek lortu zun arrapatzea eta zaldi basatia domatzea. Plazan berriz, Miel Otxinek pikotan lotuta zeukaten, lotuta eta kolpeatua, epaitzeko pres zeukaten eta… epaitua izan zen, erruduna atera eta suan erretzea zigorra izan zuen!…..Erran behar…epaitzen zioten bizitartean,,,,norbait konturatu zela, Ziripot ausarta oinik lurrean segitzen zula ezin altxatuz eta herritarren lagunduta altxatua izan zen eta lanztarren txaloak, bibak eta gorak jasan zitun….horrela izan edo ez bazan….sar dadila kalabazan!!!
Kondaira, ipuina…baina zer dago Lantzeko iñauteriko personaien gibelean?…egie eda eremu haietan (Belate ingurua) bidelapurre pile ibili eta aritu direla,,,baina Miel Otxin haietako bat zen?, hori zen bere izena? Otxin? garai bateko sosatik datorkio “abizena”? edo Otsailako “otso”tik dator?…edo… berdina da? azken finean otsoak negu gorritan herrietara jautsi eta harrapatzen zuten guztia eramaten zuten, harrapakariak bai dira!….Otsoa…erroma zaharreko ain justu garai hauetan (otsailan) “lupercales” jaiakin zerikusia du (lupus=otsoa)….badakigun gauz bakarra da, nafarroan ohitura zaharren duen iñauteria deal.
Pasaden mendearen XX. hamarkadaren akabaila, Primo de Riveraren diktaduran inautea debekatzeko lehenengo legeak ezartzen direla…egie da debeku hori ez dela herri guztietara zabaltzen eta hamar urtez erten ahal da (errepublika garaian ez zen arazorik) herri aunitzetan (ttikietan eta mendialdean daudenak gehien bat) ba modu batean edo bertzean ospatzen segitzen dutela. Baina Nafarroan 1937 (nazionalak jaun ta jabe direla) inauteak ospatzea etentzea sahiatuko dira eta ia 1940 debekua ezarriko da…

1944. Lantz
Baina lau urte geroago, 1944an José María Iribarren, Esteban Uranga eta Ignacio Baleztena karlistak, iñauteak folklorearen begibistatik ikusita eta dokumentatzeko aizakiarekin, baimen bat lortuko dute egun batez eta soilik Lantzen iñautea ospatzeko.
Iribarrenek idatzita utziko du nola zen “Miel Otxinek”_Hiru metroko lastozk erraldoia. Kapelaz edo txanoaz jantzita, kartoizko aurpegia (lehen diote artilekoa edo iratzez egina zela), alkandora, faxa gorrikoa, galtza urdine ,larruko edo gomako polaink. Bi pago-adar erabiliz armatzen dute: bat besoetarako, eta bertze luze bat urkilan errematatuta, enborrerako eta hanketarako.
Baita ere Iribarrenek aipatzen digu, garai batean Miel Otxinen gibeletik (desfilean) bi “dama” zuriz jantzita joaten zirela, Dama hauek liburu batzuk eramaten zuten (La pasion) eta erten zuenez erraldoiaren familiarrak adierazten zutela eta izenaren aferaz, “Miel” Migueltik datorrela eta inguruko bandido baten izena zela.
1964an Caro Baroja eta bere Anaia Pio “Navarra. Las cuatro estaciones” dokumentala grabatzearen auzakiarekin, berriz lortuko dute tradizio zaharra Lantzen ospatzea. 20 urte geroxago Miel Otxin lantzeko plazan errea izanen da eta hortik aintzin orain artio segituko da urtero erretzen. Baroja aniak aipatuko dute Miel Otxin inauteri berbera dela, “gaitzaren, bizioetako sinboloa” da berez” “pharmakos” bat (erruduna). Inauteriko Miel Otxin-en urtaro honetan eta urtean zehar bertze tokitan erretzen diren bertze personaiak antzekoa edo berdina dela (erretzea, purifikatzea). Izenari buruz, aintzinako sosaren teoria aipatzen dute, batzuk badirenak horrela dioetala (herrian?) erranez (mile otxin).
Alfredo Asiainek bere liburuan “Otsailean: en el mes del lobo” aipatzen digu Otxin, otso izarekin zerikusia dula eta honek aldi berean otsailarekin. Miel Otxinen izaera, erraldoia, antropomórficoa, paganoa eta bizitza basatiko eta, otsoa bezala jokatzeko era, sasoiaren estilora, harrapaketan oinarritutako bizimodua…kaotikoa otsoa bezala gaitzeko sinboloan bihurtzen dio.
Otsoa otsaila.. eta aistion aipatutako lupercale festa paganoa, non “luperziak” (otsoaren lagunak) menditik jausten ziren erdi biluzik odolez margotuta eta larruzko tirekin herritarrek (gehienbat emakume gaztei jotzen zioten) kolpatzeko. Luperziak 15 urteko gazteak ziren eta jatorria zeukaten edo sinbolizatzen zuten, mutikoa izatetik gizonera pasatzeko erritoa (mendian deus gabe eta animaliak hiltzen pasatu behar zen proba). Tirak “februak” deitzen ziren eta eizetakoa animalien larruak ziren (animali inpuruak), februru hitza zerikusi haundia izanen zun latinezko “Februalis” hitzakin (garbitzen duna, purifikatzen duna)….eta erdarazko Otsailari izena emango zion. Februekin aipatu dugun bezala jotzen zuten errito besta hontan, purifikatuz…honek burura ekartzen nau,,,Txatxoak eta bere isatsak aparte….Arizkungo damen…adarrak…Lesakako zakuzarren puxikak…joaldunen isopoa…kolpez kolpez purifikazioa, suarekin batera,,,”Febreron” garbitzen dunaren ilan…otsailan… otsoaren ilabetean, otsoaren lagunak…..argiago?, laranja eta borobile? Kalabaza!
Post hau iteko erabili den materiala
ASIÁIN ANSORENA, Alfredo. “Otsailean: en el mes del lobo”. Sukil. Cuadernos de cultura tradicional, pp. 283-308. Iruñea: Ortzadar, 1998.
CARO BAROJA, Julio. “Folklore experimental: El carnaval de Lanz (1964)”. Príncipe de Viana aldizkaria. Iruña: Institución Príncipe de Viana, año XXXVI, nº 98-99, 1965
IRIBARREN, José María. “Carnavales de Lantz en el año 1944.” Principe de Viana errebista, año V, nº 17, pp. 393-420. Iruña: Institución Príncipe de Viana, 1944.
Utzi erantzun bat