Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko urtarrila

Aita Donostia


1886ko urtarrilaren 10ean, hamar seme-alaben artean hirugarrena izan da,  Jose Gonzalo Zulaika Arregi, Aita Donostia, jaio zen. Sei urte zituenean, 1892an, eskolan hasi zen Donostiako marianisten ikastetxean. Gurasoek, euskaldunak izan arren,  ez zieten seme-alabei eskuara irakatsi eta frantsesa izan zen, gaztelaniatik aparte, ikasi zuen bigarren hizkuntza, bere bizitzan benetan baliagarri izan zuena bertzalde. Eskuara ikasteari gero egin zion, bere kabuz, Lekarozen herri kulturan murgildu zenean.

Familiatik ez zekarren Jose Gonzalok musikarako zaletasunik eta neba-arreben artean ere ez zen inor izan joera hori izan zuenik. Baina laster konturatu ziren gurasoak (Jose Antonio Zulaika Alberdi eta Felipa Arregi Etxeberria) eta biolin txiki bat erosi zioten. Zortzi urte zituenean, solfeoa ikastera bidali zuten .

aita donostiBi urteko ikasketa xumeak egin ondoren,  1896an  Lekarozko kaputxinoen ikastetxera, batxilergoa burutzeko, etorriko da. Hemen bai, Ismael Etxezarra ikastetxeko irakaslearekin musikan urrats handiak egiteko aukera izan zun, musikarekiko zaletasuna piztuz. Lekaroza heldu eta hurrengo urtean, hamaika urte zituenean, burutu zuen ezagutzen dugun lehendabiziko konposizioa: ikastetxean jotzen zen goizeko Diana orkestrarako moldatu zuen, 16 urtekin kolegioko organista zen, edo hobe errana, harmoniuma jotzen zuen (urte haietan 1922ra arte ez zego-en organorik ikastetxeko elizan).

. Musikarako zeukan gaitasuna ikusirik, 1908ko abuztuaren 24an, komentuko nagusiek Bartzelonara bidali zuten et 1910an Donostiara,Bernardo Gabiola organistarekin konposizioa ikastera.

Batxilergoa amaitu zuenean, fraide (kaputxinoa) sartu zen , Frai Jose Antonio de San Sebastian izenarekin. Hamar urte geroxago, euskararekiko grina piztu zitzaionean, Donostia izena hartu zun. 1908ko abendua-ren 19an apaiztu zen Iruñean eta  23 urte bete zituen egun berean, meza berria eman zuen Donostian. Meza berria eman ondoren, musikako gaitasuna ikusita, irteera ugariagoak egiteko baimena ematen diote Lekarozko nagusiek. Eta 1909an Burgosera doa han zeuden fraide frantsesekin hauen hizkuntza hobetzera. Baita ere, Silosko beneditarren komentura musika gregorianoa ikastera. Aita Donosta hamar urtez Lekauzko komentuan irakasle gise egon zen 1909tik 1919ra, musika irakasten gehien bat.

Fraide berezia izan zen musikari lotua zegoenez, hainbat salbuespen  izan zun bai bidaiatzeko eta bai ikasketak burutzeko (bertze fraideak misioetara bidali zituzten). 1915an Bartzelonan zela ta, Felipe Pedrell musikaria eta folklorista ezagutu zuen eta honek baieztatu zion kantu biltzen zerabilen lana garrantzitsua izateaz gain, herri baten kulturarako ezinbertezkoa zela.

Baztanen  1911 aldera hasi zen euskal kantu bilketan, bere bizi guztian jarraituko zuen lana izanen zena. Batzanen ere eskuara mintzatzeari egin zion. Ebangelista Ibero, Lekarozen 1897an apaiztua izan zen eta honek ” Ami Vasco”1906an argitaratu zun, Abertzaletasunaren ikasbidea, izan zen liburua! Baina Aita Ibero erbesteratu zuten Hijarko komentura eta han hil zen 1909an, 36 urte zituenean eta Aita Iberorekin hurbileko harremanik ez zunizan baina bai Aita Roman Berarekin (Iberoren jarraitzailea izan zena). Aita Berak; euskaltzale sutsua zen honekin sortu zitzaion Lekauzen euskal kultura eta euskararekiko grina. Baina Aita Bera eta bertze euskal fraide batzuk (Sabino Aranaren bultzadari eutsi ziotenak) erbesteratuak izan ziren Ozeaniako Guam uhartedira.

Hau guztia ikusirik eta komentutik kanpo herritarrekin euskaraz hasi eta bere kabuz ikasi zun. Pixkanaka pixkanak hizkuntza menderatuz, idaztera ere ausartuko zen, hondarrian Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1932.

Dantzak bildu, artikuloak idatzi, musika konpositzioak sortu,hitzaldiak ,eta ikasketak… Baztanen, Euskal Herrian, Espainian ,Europan eta Hego Ameriketan ibili zen….1918an Lekaroz utzi  eta Madrilera bere ikasketekin segitzeko joanen da. Madrileko eskolatik egon ondoren Parisera joan zen 1920an eta Eugene Cools maisuarekin ikasketak hasiz.

Euskal musikari aunitz biltze dira Parisen euskaldunak aparte Ricardo Viñes pianista )Bartzelonako garaitik zautzen dio) Maurice Ravel, Erik Satie, Francis Poulenc, Federico Mompou…zautu ta harreman iten du eta Parisko edo han dauden musikarien artean, ezaguna izatera iristen da- Musikariak aparte bertze artistak zautzen ditu: Marthe Spitzer eskultorea ( Bizpahiru busto egin dio, bat Lekarozen egon zen). Antzerki munduko Henri Ghéon ezagutzen du baita ere Cavaille-Coll organogile famatuaren fabrikako nausia eta harremanetan  hasten da Zulaika-Arregi gurasoek Lekarozko ko- mentuari organo oparitu nahian, Handik bi urtera,1922ko abuztuaren 20an estreinatuko da organo Lekauzen.

Captura de pantalla 2016-01-10 a la(s) 23.56.29

Eugene Cools irakaslearekin konposizioa eta orkestrazioa ikasten du eta. sinfonista trebea bihurtzen da. Baina ez da musikagintza ardura bakarra; ikerle eta idazle gise segitzen du, Parisko liburutegi eta artxiboetan euskal kulturari dagozkion dokumentuak bilatzen  ditu

1924n Arjentinan  eta Uruguaien ibiliko da eta Euskal musikari buruzko hitzaldiak eman ditu Buenos Aires, Bahía Blanca, Córdoba, Rosario eta Montevideon. Euskal Herriko hiriburuetan eta hiri nagusietan hitzaldi ugari eman zituen; baina kanpoko toki aunitzetan ere: Salamanca, Santander, Praga, Bartzelona, Pabe, Paris, Angers, Madril, Londres, Basilea, Erroma… Ehundaka hitzaldietatik aparte hainbat aldizkaritan euskal kulturari buruz artikuluak argitaratu zituen. Aunitz dira “Apuntes de folklore vasco” izenburupean kaleratu zituen lanak, “Lan Osoen” lehen hiru tomoetan argitaratuak. Hitzaldiak,berriz,IV.etaV.tomoetan
Bueltan Madrilen Parisen berriz San Frantzisko j¡homenez poemak sinfikoak estrenatzen. 20. hamarkada eta  30. hamarkada hasiera lan haundiko urteak dira; estrenuak, konposaketak, ikerketak, musika eta folkloreari buruzko biltzarretara joaten…, Hainbat zereginen artean hartu alemana ikasi zuen, hizkuntza honetan musikari buruzko bibliografia ugaria argitaratuta bai zegon ta.

Urte hoietan, eta erbesteratua izan baino lehen, musika guneetan, eta bereziki Parisen, ezagutua  eta famatua zen  Aita Donostia.

Espainiako gerra hasita, euskaltzale ta abertzale aunitz bezala, azaroaren 3an erbestera doa, Dantxarineako mugatik iparraldera pastuko da eta hortik Okzitaniako Tolosara . Hiru urte beteko ditu hiri hortan, konposaketetan segitzen du. Gerra amaituta haibat errefuxiatuak muga pasten dute eta Tolosako komentua hiesi doan espainiarrez betetzen da, hiru hilabetez laguntz enaritzen da baina jende faltagatik gomendiozen diote  Mont-de-Marsan-eko komentura joatea

Euskal herritik  hurbilago  dago Landetako hiriburu horretan. Egia erteko, hango komentuan baino denbora gehiago emanen du Baiona, Donibane, Azkain eta Lapurdiko bertze herrietan . 1941an Baionara aldatuko du egoitza. Bi urte bete zituen Baionan. Biarritzeko Saint-Charles parrokian organista izan zen eta Gelasio Aranbururekin Sine Nomine Korala sortu zuen. 1942an Felipa Arregi hil zitzaion Donostian. Ama gaixoa zegoenean  ez zuen  ikusteko baimenik lortu, aina hil ondoan utzi zioten mugaz honantz etortzen hilabete baterako. Azkenik, 1943ko apirilaren 1ean bueltatuko da  Lekaroza.

Captura de pantalla 2016-01-10 a la(s) 23.57.22.png

Menchu Gal egindako erretratoa

Lekaroza heldu zenean hutsik aurkitu zuen komentuko gela eta liburuak eta artxiboko dokumentu guztiak sakabanatuta (gerrako urteetan hospitala bihurtu zen).  Egun haietan, Buenos Airesen “De música vasca” liburua, argitaratzen da, gerra ondoko bere lehen argitalpena izango zen. 1944Bartzelonan dago Instituto Nacional de Musicología delako gonbidatua, han egin zezakeen ikerketa ikustera. Folklore eta etnografiari buruzko datuak biltzea bere ardurapean jarri zuten eta 6.000 fitxatik gora bete zituen. 1945an, Catalunyako herri kantak harmonizatu eta olerkari katalanen poemak ere musikatu zituen eta erbestean hasitako “Missa pro defunctis” konposizioa akitu zun. Bartzelonan zegoela, eta Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen monografien sailean argitaratu zen 1951n “Música y Músicos del País Vasco “eta 1952an liburuki bakar batean”Historia de las Danzas de Guipuzcoa” eta “Instrumentos musicales del País Vasco”. 1953an Bartzelonatik bueltatu zen, bederatzi urte pastu zitun.

Baztanera itzuli zenean (1953ko uztailaren 1ean),  hemengo musikariekin hasi zen lan harremanetan. Elizondoko  Juan Erasorekin, eta Tolosan zegoen Jabier Bello Portu eta Felipe Gorritiekin.

1956ko ekainaren 8an eman zuen azken meza Lekarozen,, udan gaizki sentitu ondoren Abuztuaren 30ean hil  Jose Antonio Donostia Lekarozko ko mentuan. Irailaren 1eko hiletetan, berak eskatuta, gregorianozko meza kantatu zioten. Irailaren 5ean, Aita Donostiaren Missa pro defunctis kantatu zuen Elizondoko koralak, azken agurra emanaz euskal musikak izan duen gizaseme garrantzitsuenetako bat

Post hau iteko erabili den materiala

Bidegileak. Jose Antonio Donostia (1886-1956). J.A.Arana Martija. 2001eko azaroa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

 

Read Full Post »

J. Tadeo Biela (ahots zaharra)

TADEO BIELATadeo Biela Lopez Elizondoko Dolaetxean jaio zen 1872an, abeslaria eta olerkaria zen. Gazterian, Franzisko Biela osabak,  Lesakako organista zela ta, erakarri zuen musikaren mundura. Eliz ikasketak hasi bazituen ere, filosofiako hirugarren ikasturtean geratu zen. Aparteko abeslaria, Iruñeko orfeoiaren tenore bakarlaria izan genuen eta beranduko idazle agertzen zaigu. Olerkari gisa bere olerki gehienak zabaldu gabe utzi zituen eta galdutzat eman behar dira baina argitaratutakoak (olerkiren bat edo bertze) Euskal Esnalea aldizkarian (euskara berpizteko sortutako elkartea) agertu ziren, errate baterako 1927an “Umezumari” izenburuko olerkia agertu zen

Bere olerki edo idatzitakoa gutti ailegatu izan arren bai ailaegatu zaiguna bere ahotsa da. Bielaren ahotsa jasota dago Nafarroako Euskararen Mediatekan, orain mende bat Rudolf Trebistch ikertzaile eta etnografo austriarra 1913an euskal herrian pasatutako udan Tadeori grabaketa batzuk in zio, Grabaketa hauek eta euskal herrian zehar indakoak uda hortan ( kantak gehienak) euskaraz dauden grabaketarik zaharrenak dira.

Grabaketan (mediateka-n klikatu entzuteko) soinu txarra izan arren baztandarren azkartasuna adierazteko pasarte bat kontatzen digu.

t-viela

J.Tadeo Bielaren komerzioa Elizondon. Argazkia KSS

Tadeok Arotzarena jauregiaren beheko aldean (gaur egun Izeta erlogudenda dagon tokian) elikagai edari eta denetako komertzioa izan zun.

 

 

Read Full Post »