Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko abendua

Denborako bidaiaria

VIAJERO1

 

Goitiko argazkia, aspaldi ibili da nere familian, egia erteko gaztia ninzenean sabaian, aitetxiren kutxa zahar batean aurkitu nun. Garaian, arreta deitu zidan: gizona, lepoan daraman “kaskuak” antzekoa, atorra zurie ….baina ez nun argazkia ulertze, Elizondo eta aurrean tipo bat, desberdina zen garai hartako argazkiekin, baita ere nik gaztea nintzenean ateratzen ziren argazkiekin, ez zegon planoan erdian,  patua zegola iduritzen zizaidan….hau da, argazki txar bat zen. Baina gaur egungo tendentziak ikusita…ulertu dut sabaian zegoen argazki zaharra…selfie bat da! XX.mende hasierako selfie bat!

Bera da argazkilaria, berak atera zun argazkia, garai haietako segapoto batekin, edo zertaz ez! “fuellezko” eskusko “Photo hall” batekin,  edo agian “Kodak Brownie” batekin, garaikoak bai ziren, zeren argazkia ikusita, bederen 1926 baino lehen atraia dago (Eliza dorrearen kokapena).

Captura de pantalla 2015-12-28 a la(s) 19.21.37

Kodak Eastman 1915-1926

Argazkia aurkitu nuenean aitatxi zena, hila zegon, amak, argazkiaz ez zekiem ja eta amatxiren gana joan nintzen. Amatxik zerbait zekien, aitetxik kontatuta, argazki hori bere istorioa bai zeukan eta ia bikotea zirenean, Pedrok (nere aitetxia) zerbait kontatu zion…argazkikoa, aitatxiren zenaren “nagusia” izan zen dendora batez. Aitatxi 11 urteko  mutikoa zen eta egun bazutz, Elizondon agertutako argazkilari baten “laguntzailea” (gauzak eramateko mutikoa) izan zen. Izenaz  Iriarte, Inziarte edo halako zerbait deitzen zen, euskara zekien baina euskara arraro bat, arraroa…bere arropa arraroa bezala…Kontatu zionez egun batzuz argazkiak atera zuten, jendeari, paisaia…ez aunitz,,,aitatxi zion argazkilari txarra zela…argazki makina erabiltzen ikasi berria zela..hiru egun ondoren etorri zen bezala Inziarte edo Iriarte “jauna” desagertu zen.

 

Urte batzuk geroxago, ia koxkorrago zenean etxera zijoala (Antzabordan) Iriarte jauna agertu zizaion,,,,barkatzea hala bapatean joatea deus erran gabe eta laguntzagatik ordaindu gabe joatea ere, txanpon batzuk eman zion, gasna bat eta…argazki hau….guzti horregatik, aitatxik argazkia altxor bat bezala gordetu zun…nik aurkitu arte.

Istoria kontatu zidanean  amatxi Mari Kruz, erran nun nire barrura erdi broma erdi serio….jo! denborako bidaiaria dirudi…baina gaur egun ikusita argazkia, zihur nagu  denborako bidaiaria dela, ez soilik bere arropagatik baizik argazkiaren konposizioa eta tendenziagatik (selfia), gaur egungo bidaiaria izanen zen… etorkizunarako selfi bat  atratzen!

Post hau 2015ko abenduaren 28an argitaratu zen (santos inocentesen egunan)

 

Read Full Post »

Urdazubiko Lezeak Nafarroako Goi Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsuenak dira, Ikaburuko Lezea ezagunak hauen barne egonik. Ikaburuko lezeko lehendabiziko ezagupenak 1808 urtekoak dira, Indepentziako gudan babes toki bezala erabilia izan baitzen. 1965 urtean ereki ziren turismoarendako ateak, eta gaur egun Urdazubiko Udalarenak dira, lezeak toki erakargarri eta zaindu batean bilakatu dituenak…baina ez dira bakarrak . Zelaieta kobazuluen gunekin gain, Alkerdi eta Leorlas auzo artean,A lkerdiko eta Berroberria haitzuloak daude. Urtxume deitutako errekak  kareharrian filtratuz leize, galeria haizulo sortu ditu eta azkenik atraz eta sartuz ,urak, Ugarana ibaian batuz 16km -tara dogoen kauntauri itsaosara aimaitzen dute

kobazulo hauetan, berezitasun  bat dute, Nafarroan labar artearen lekuko bakarra… Alkerdiko kobazuloa da, Zelaieta-Berroberria sistema espeleologikoaren parte da. Alkerdiko Kobatxoa edo Berroberria eta Alkerdiko Koba hegoaldera orientaturik daude, Historiaurreko okupazio garrantzitsuak dituzte eta agian elkarrekin lotura dute, erten dutenez bi kobazuloen sarrera,  kobazulo bakar baten bi sarrerak dira.

Captura de pantalla 2015-12-16 a la(s) 19.01.30

Bi haitzulo txiki hauek Alkerdi-ko auzoan, harrobietatik hurbil, kokatzen dira. Espeleologo frantziar ospetsuak, Norbert Casteret-ek, Berroberria “haitzen azpian babes ederra” aurkitu zuen 1933an; eta “grabatuak” zeukan haitzulo bat, Alkerdi.

Berroberriak, maila topografiko baxuagoan dago,  Erdi, Goi eta Azken Madeleine aldiko (16.000-11.000 urte), Azil (Aziliense) aldiko (10.000-9.000 urte) eta Mesolitoko (9.000-8.000 urte) aztarnekin. Jakintsuak diotenez Alkerdiko Kobak erabilera dentsitate baxua du, Paleolitoan noizbeinkako babeslekua izan zitekeen, agian Urdazubi ibaiak Berroberria urperatu zuen garairen batean. Kanpaleku iraunkorra inguruan zuen gizatalde txiki batek erabiliko zuen, inguruko baliabideak ustiatzeko behin-behineko kanpaleku moduan, ehizarako puntu garai bat delako, aurkituriko harrizko tresnak armen puntak dira.

Erabilera aztarnak Gravete (Gravetiense) aldikoak (30.000-22.000 urte) dira. Sakonenean Erdi Madeleine aldiko (16.500 edo 14.000 urte) zenbait animalia irudi zizelatu aurkitu ziren, bisonte bat eta orein bat, bertze bisonte baten eta zaldi baten atzak ere. Azken irudi bat otso baten burua izan daiteke, labar artean oso animalia arraroa da otso

Hauek dira Nafarroan oraingoz aurkitu diren Paleolitoko labar adierazpen bakarrak. Guneak Pirinioetako bertze kobazulo batzuetako taldeekin lotura izan dezake, une jakin batzuetan gizatalde ibiltariek Alkerdi ehizarako leku moduan erabiliko zuten.

Aurkikuntzen istorioa jarraituz, 1939an Loriana-ko Markesa izango da  ikerketa batzuen ondoren erabilgarri ezberdin batzuk aurkituko duna eta gaur egun  Bilboko Museo Arkeologikoan aurkitzen direnak. 1959an J. Maluquer de Motes bere prospekzioa hasi zun etaaurkitutrakoa Nafarroako Museoan daude. Alkerdi-ko haitzuloan hagin bat aurkitu zuten. Data denbora dioenez  24.000 urte ditu, Nafarroan gizaki baten aztarna zaharrena izanez.Azkenik 70. eta 80. hamarkadan Ignacio Barandiaran ikertu zitun

Alkerdi-ko haitzuloan, grabatuak (ez dira marrazkiak) eta Berroberria-koan haitzuloan historiaurreko gelako ziurtasun jendetza, aurkitu dute, arpoiak , erran nahi  ezezaguneko harearizko (caliza) zinzelatutako harri-txafla bat  .Alkerdi-ko eta Berroberria-ko haitzuloek azken indusketa 1996an egin zenez gero itxita daude…eta gaur egun…arriskuan daude, beno, arriskuan aspalditik daude

Captura de pantalla 2015-12-16 a la(s) 19.00.49

Zelaieta 3 kobazuloa sunsitua .Argazkia erran.eus

Erran behar da, zonaldean marmol-erauzketa aspalditik egiten dela, aipatzekoa da 1928an barreno baten  leherketan  Zelaieta 1 izenekin zautua izan zen kobazuloa agertu zela, bere aztarnategiarekin (silex puske aurkitu ziren). Jatorrizko sarrerea zen, zihur historiaurreko garaiko lur mugimenduagatik zigilatuta geratu zena…1965ean ematen zaio Mármoles Baztán-eko enpresari Zelaieta-ko harrobien ustiapenena. Garai haietan   ezdago ez sentsibilizazio soziala ezta  legedi bat eta harrobia inguruko kobazuloetan (Zelaieta 1, Zelaieta 2 eta Zelaieta 3)  galdu edo suntsitu zena ezinezkoa da ez errekuperatzea ezta jakitea. 1974tan eta 1975etan Viana-ko Printzea Erakundearen Espeleologia Saila, hainbat ikerketa eta zonako lanak egiten ditu, aztarnategi-esistentziak eta Zelaieta 1eko, Zelaieta 2ko haitzuloetan, Ikaburuaan eta Harrobiko Haitzuloan (zeramika, silex, egonaldi-hondar, etab.)  interes arkeologiko eta paleontologikoko elementuek badituztela adierazten dute eta arriskuan daudela (Alkerdikoa eta Berroberriarekin batera)   marmol explotazioarengatik (leherketak). 1975 teknikariak haitzuloetako  suntsiketa salatzen dute.

 

Captura de pantalla 2015-12-16 a la(s) 19.00.06

Hartz baten atzaparkada, Zelaietan. Argazkia Satorra espeologia taldea 

1995 Nafarroako gobernuak “Bienes de Interés Cultural (BIC)” izendatuz “babesten du” soilik Alkerdi eta Berroberria,,,bertzeak ez eta leherketaz eta leherketaz, Zelaietako kobazuloari “sarrera  gehiago” agertzen zaio, Zelaieta 4, Zelaieta5, Zelaieta 6… Zelaieta 2 kobazulua desagetuz….. Sarrerak hauek Zelaitea sistema izenarekin deitutako haitzulo haundi eta edeerrarekin lotuta daude, ez katalogatutako haitzulo batekin komunikatzen dituzten hainbat ahoa dira. Bere barnean historiaurreko hartzeko oinatzak aurkitu dire interesa haundiko bertze elementu batzuekin batera.

2014an bisita batean Alkerdin grabatu berri batzuk aurkitzen dute, hilabete batzu geroago leherketa batean Zelaieta 3ko sarrera suntsitzen da (estaltzen da) eta eztanda babestutako Alkerdin nabaritzen da….Hola segituz,,,,oraindik ez diren aurkitu ikertu edo agertutako kobak eta aztarnak eta gure historia galtzeko arriskuan gaude…..sos Alkerdi !

Post hau iteko erabili den informazioa.

El Gravetiense de la cueva de Alkerdi (Urdax, Navarra): análisis y contexto de su industria“. Ana CAava, Irantzu Elorrieta e Ignacio Barandiaran. MUNIBE (Antropologia-Arkeologia). 2009

Sos Alkerdi Bloga.sosalkerdi.blogspot.com

SOS ALKERDI! Un patrimonio excepcional en peligro. nabarralde.com.

Cuevas de Alkerdi y Berrobidea. cuevasurdax.com

Alkerdi: labar artea Nafarroan, Alkerdi. www.ekainberri.com

Read Full Post »

Intzako Damaso.

Eguna Abenduaren 3an, Frantzisko Xabierkoaren egune, eskuararen Nazioarteko Eguna izaten da. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, eskuaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Gure zilborrara bituz, erran, gure eskuara (Baztango euskara) “Baztanera”  (euskalkia) dela, haub da Baztan ibarreko euskalkiari, baztanera deitzen zaio eta “baztaneraz” Ibarreko herri guztietan, eta hor bakarrik, hitz egiten da.

Luis Luziano Bonaparte prinzeak  Baztango hizkera iparraldeko goi nafarreraren barrenean sailkatu zuen, baina bertze batzuk edo bertze batzutan berriz, Baztango hizkera lapurteratzat jo izan da, muga haraindiko euskalkiaren jarraipentzat alegia.

Baztanera osasuntsu, (herri batzuetan bertzebatzuetan biano gehiago,)dagoen euskalkia da. Literatura zaharrean gauza handirik ez badago ere, ezin da erran erabat abandonaturik egon denik, batez ere ez baitira gutxi XIX. mendeko idazki erlijiosoak.

Bertzaldetik franko ongi dago ikertua. Alde batetik Pello Salaburuk egindako ikerketak ditugu ta bertzetik  G. N’diayen lana,  Amaiurko hizkeraren gaineko lana (Structure du dialecte basque de Maya, La Haya 1970), ahaztu gabe Mariano Izetak prestatuko hiztegia eta idatzitako artikuluak. Baita ere baztanaera “Elizondoko euskara” lehen aipatutako, Bonaparte prinzipea eta Bruno Etxenike ilertu, landu ta sailaktu zuten….eta 1920an baita ere Intzako Damaso aita kaputxinoa ibili zen bailarako eskuara ( eta Nafara osoakoa) ikertzen.

Captura de pantalla 2015-12-02 a la(s) 19.40.18

Guraso eta anai-arrebekin lehenengo meza egunean

Aita Damaso,Miguel Olasagarre Zubillaga izenarekin Intzako herrian jaio zen, 1886ko urriaren 19an. Mutiko argia zela Madoz herriko apaiza (familia Madotzera bizitzera joan zen) ohartu egin zen horretaz  Seminariora joan beharko zukela aipatu zien, eta hamalau urterekin, justu XX. mendearen hasieran, Iruñeko Elizbarrutiko Seminarioan ikasketak hasi zituen. 1902an Aita Kaputxinoetan sartu zen Zangotzako nobiziotegian. Kaputxinoen artean ohi zen bezala, izena ere aldatu zuen Fray Dámaso de Inza hartuz. Humanitateetako hirugarren ikasturtea  Tuteran egin zun eta  Apaizgai formazioa  berriz, Iruñean 1907-1911 bitartean. Iruñeko Katedraleko San Frantzisko Xabierren kaperan, 1910eko abenduaren 17an, apaiz ordenatu zen.

Aita Damaso ere haurtzaroan guztiz euskalduna izan zen. Hala ere, ikasketa urteetan euskara ahaztera iritsi zen. Tuteran zegoelarik, 18-19 urte zituenean ama bisitatzera joan omen zitzaion eta ama-semeak ezin izan zuten elkar ulertu eskuaraz, ezta erdaraz ere ez, amak ez baitzekien erdararik. Ulertzekoa denez, negarrari ekin omen zion amak. Hain sartu zitzaion bihotz zolan gertakizun mingarri hura Frai Damasori euskalduntasunaren kontzientzia esnatu zizaiola eta euskara berres-

kuratzeko erabakirik sendoena hartu zun. Behin Iruñean finkatu eta apaiz lanetan hasita, herriko jendearekin harremanean sartu zen, Iruñean hainbertze herritatik joandako jende euskalduna bizi zen ( XX. mendearen hasieran Nafarroan eskuararen hedadura geografikoa bera ere zabalagoa zen gerora ezagutzen duguna baino). Horri esker, Aita Damasok berriro  euskararekin murgildu  zen. Eliz gizona zenez, eliza eta erlijiozko lanetan hasi zen Aita Intzaren euskal jarduera publikoa.

Captura de pantalla 2015-12-02 a la(s) 19.39.58

Migel Olasagarre Zubillaga, Aita Damaso Intzakoa (1886-1986)

Kataluniako kaputxinoek, katalanez argitaratzen zuten aldaizkaria antzekoa beraie argitaazten ahal zutela bururatu zizaioa OieregikoAita Buenaventurari, eta honek Intza aitari zuzendaria izatea proposatu zun. Oieregikoak..eta hala izan zen 1913an, “Irugarrengo Prantziskotarra” argitaratu zuten, 1936rarte hilabetero agertuko zen zortzi orrialdeko al- dizkaritxoa izan zen. Gustu handiz irakurtzen zen euskal etxeetan eta ongi zabaldu zen Euskal Herrian, batez ere Nafarroako herrietan.

Handik urte batzuetara, gaztelaniaz zuten Mensajero Seráfico aldizkariaren antzekoa eta hobeagoa ere atera behar zutela euskaraz pentsatu zuen berriro Aita Oieregik, eta hontarako ere Aita Damasori eman zitzaion aurrera eramateko agindua, eta bera izan zen “Zeruko Argiaren” sortzailea eta bultzatzailea. Lehenengo zenbakia 1919. urtean atera zen eta etenik gabe jarraitu zuen ateratzen 1936rarte. Askotariko gaiak erabiltzen zituen: sineste eta moral irakatsiak, gertakizunak eta kontu adierazgarriak, misioetako gaiak, olerki eta musika erlijiosoak…, eta haurrentzat ere bazuen tartetxoa. Arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian, sei mila bazkide lortu baitzituen, kolaboratzaileak ere lurralde guzietarik zituelarik.

1918aren irailean, Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresuan sortu zen Euskaltzaindia, Azkue, Campion, Eleizalde eta Urkijo j izan zirelarik aurreneko euskaltzainak. Eusko Ikaskuntzak, 1919ko udazkeneko lehen egunean, Donostiako Aldundira euskaltzainez gain euskaraz argitaratzen ziren aldizkari nagusien zuzendariak ere deitu zituen. Beraz, Irugarrengo aldizkariaren zuzendaria zen Aita Damaso ere han izan zen. Batzar garrantzitsua izan zen hura, zeren Euskaltzaindiaren Estatutuak bertan onartu ziren eta bertan hautatuak izan ziren gainerako euskaltzainak:Txo- min Agirre, Pierre Broussain, Adema, Inzagaray, José Agerre, J. B. Eguzkiza, R. Olabide eta P. Lhande. Nafarrak bi ziren: Campion eta Agerre.

Jose Agerre iruindarrak utzi egin behar izan zuen Euskaltzaindia, lanbideagatik Sevillara bizitzera joan behar izan zuelako. Horra, beraz, Aita Damaso Intzakoa, Campion, Urkijo eta Azkuek aurkezturik, Agerrek utzitako aulkia betetzeko, 1920ko ekainaren 24an, euskaltzain hautatua izan zen. Sei hilabete geroago, 1921eko urtarrilaren 27an, Baztanen,  Elizondoko Udaletxean eskaini zuen bere sarrera-hitzaldia. «Sei illabete joan dira, gaur nere gain artzera noan (sic) eskeñi zitzaidan ezkeroz: ta ala ere nere gorputzetik oraindik ez da atera, berri onekin nere biotzean sartu zan bildurra» hitzekin hasi zen.

Captura de pantalla 2015-12-02 a la(s) 19.40.49

Bildu zituen euskal-esaerek arrakasta handia izan zuten

Erran dugunez bazal 1920an Baztanen ibili zen herriz herriz, baserriz baserriz, notatxoak hartzen eta hemengo eskuara ikertzen. Baztanen eta Nafarroako bertze euskaldun erremutan  egindako Ikerketen ondorioz  horren ondorioz, 1922an Euskera aldizkarian “Naparro’ko aditz-laguntzallea. Zuketazko esakeran” artikulo interesgarria argitaratuko zun.

Artikulo hortan aipatzen du (bertze gauz batzuen artean): “Baztan’goa, Baztan’en bi eratara itzegiten dute. Baztan-Basaburu’koak egitten dittute Naparriparraldekoak bezalaxe ñ’ek eta beste aldean ez dute ñ’rik (…)“Ara: Nintzan eta nintzen esaten dute Bazt. Bas, ta beste aldean berriz nitze…… Erran behar Damasok,  aditzaren bereizketak bildu zituela eta Elizondoko hitzaldian aditza hartu zuen gaia, Aditza bai zuen euskararen atalik garrantzitsuena bezala: «Txorotako artu naute gure erritar batzuek. Baño gure erritar auek ez dakite euskal izkuntza arrigarria bada… Aditza edo berboa dala bere galdorra ta bere goragarria,…”. Inza-k eman zituen behaketek garranzitsuak dira eta aukera ematen du ikustea, mende hasierako baztanera gaurko datuekin konparatuz , prozesu natural batean batu edo “hondatu” den.

Nafarroako hizkeren aditza bilduz lan bikai- a egin zuen, baina ez zen inola ere lan baka-rra izan. Aipatzekoak dira, esaterako, Euskera aldizkarian argitaratzeko urteetan bildu zi-tuen «Esaera-zarrak» eta bereziki aipatzekoa da: Euskeraren Adiskideak elkartearen sorrera Iruñean. Aita Damasok  euskaraz gero eta gehiago idazten zela eta irakurleak ere zaindu egin behar zirela burutan izandae, «euskal-irakurle» elkarte bat egitea bururatzen zaio.

1936an dena aldatzen da.Gerra hasi zenean,  Hondarribiko komentuko bikarioa zen.  Gerra hasieran milizianoak (errepublikatzaleak) sartzen dira ta preso hartzen dute fraideak, gerora eusko gudaiak eta ertzantza monastegia berreskuratzen dute eta fraideak bere eginkizunekin segitzea uzten dute eta  Irailaren 7an faxistak sartu ziren, eta orduan ere euskal eta abertzale itzala zutelako berriz ere preso.

Azkenik Aita Damaso Altsasura bidali zuten eta han ere ez zitzaion atsekaberik faltatu. Arrasateko parrokoa irabazleak erail zutelarik Damasori ere beldurra sartu zitzaion, harekin gutun harremanik izan baitzuen. Horretaz eta porsiakaz kaputxinotarrak azaroan Txilera bidali zuten. 1968an bueltatzen da Iruñara, borondate berdinakin bai eliz lanetan, eta baita ere euskal gaietarako. Euskara Batua-ren lehen urratsak ematen hasiak zirenean itzuli zen Euskal Herrira. 1968an gori-gori aurkitzen zen «h» letraren arazoa, eta horrek aunitz nahastu zituen bazterrak, batez ere adinekoen artean, eta agian areago hain luzaro herritik kanpo egon zenarengan. Bertzalde, zuen adinean (82) ez zuen bere burua gai ikusten erabilera berria ikasi eta hartara ohitzeko eta ez zene arau berrietara egokitu. 1986ko irailaren 21ean, 100 urte betetzeko 28 egun falta zitzaionean Iruñan zendu zen

Post hau iteko erabili den materiala

Nafarroko euskalkiak. euskarabidea.es

Inza Damaso de.  www.enciclopedianavarra.com

Miguel Olasagarre (1886-1986) Aita Damaso Intzakoa . Rosa Miren Pagola. www.euskara.euskadi.net

Subdialecto de Baztan-Variedad de Elizondo. www.euskaltzaindia.eus

Read Full Post »