Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko azaroa

Gure mendiek, gordetzen dituzte inguru magikoak eta udazkeneko lehengo ostoak erortzen direnean hoietako bat ekartzen gaitu haizegoa hontan. udazkeneko urre kolorezko jantzitako Belateko pagadian sartuta eta galzada zahar (jakintsuak ez dira ados patzen erromatarra edo erdi arokoa den) ondotik ibiliz , Baztaneko santiago bidea segituz, Belateko Santa Maria monastegian gelditzea derrigorrezkoa iten zaigu.

Captura de pantalla 2015-11-19 a la(s) 17.40.42

Belateko Ama Birgina monasterioa Argazkia Oscar Guindano eta bere navarranatural.blogspot.com blogetik hartuta da

Santa María , Nafarroako “katedralizio fundazio” delako monastegi-hospitalea dugu eta XII. mendeko dokumentazioan agertzen da lehen aldiz. Gaur egun bi konstrukzio besterik ez dira gelditzen, eta nahiz eta orain dela gutxi berritu, nahiko gaizki daude. Eliza barneluzego bat bakarrik dauka eta hegoaldean nabarmentzen da tximina haundi bat etsiaren ondoan jarrita. Baita iparraldean gogorgarri batzuk nabarmentzen dira ere, baina badirudi hauek geroxeago eraikiak izan zirela, alde bakoitzean atrio bat zegoen baina gauregun ez dago. kanpoaldean sarrerean nabarmentzekoa da bere portada erromaniko xumea.

Belate-ko monastegia,  1160an sortua izan zen. 1165etan Alejandro III aita saindua bula batean aipatzen du Iruñeko gotzaingoarena dela.  Kalonjeek prioretza sortu zuten, “Belate-ko priorea” izenburuarekin, ospitalearen ondare-errentei esker mantentzen zen prioretza.  Monasterioaren egiturari dagokionez, monasterio-ospitale mistoa zen, ez zen arraroa garaia haietan. Priorea gobernatzen zituen erlijo gizonak eta priore emakume bat monjak, baita ere  bertze elizgizon baziren laguntzaile moduan eta ez zirenak “paniaguadoak” (bazkari eta ohe batengatik lana iten zutenak) deitutakoak eta ainbat fraile laguntzaile. Monastegiia erromes eta beharsuenentzat zen baina baita ere bere inguruan eskariak edo “limosnariak” ibiltzen zioren sorospenak jasozen.

Captura de pantalla 2015-11-19 a la(s) 17.38.02

Belateko monastegiaren (ermita) eraikin bat. Argazkia almonteparaque.blogspot.com. blogetik hartuta dago eta egilea andonire5 da.

XIV. mendearen aldera badakigu prioren  ondareak administratzeaz arduratzen zen persona bat zegola “hartzaile” (receptor) deitzen ziotena eta baitera ospitaleko “racionero-a” zena. Adibide gise, dakigu 1325an Aimeric-ek eta Jurdana izeneko prioreak gonernatzen zutela monastegia

Monastegi-ospitala nahiz eta lau ohe soilik izan, bere karitatezko izaerabeti mantendu zuen. Udan, handik pasatzen ziren erromesek sagardoa eta ogia jasotzen zituzten, eta bere bideari jarraitzen zioten normalki. Hala ere, neguan, batzuk hogei egunetan geratzera heltzen ziren eta surik, oherik, arroparik, salda onik, sagardoa eta ogia, ez zitzaien inoiz falta izan. Garbitasunari dagokionez, hartaz arduratzen ziren bi emakume zeuden (donak). Nafarroako Erregeek eta apezpikuek babestu izan zuten. Monasterioak garrantzi handia izan zuen eta edukitze garrantzitsuak izan zitun: Berarenak ziren Elveteko Askoko hospitala , Lekaroz eta Almandozko elizak, San Martin de Unxeko eliza, Beireko Santiago basilika…

Captura de pantalla 2015-11-19 a la(s) 17.38.24

Bertze eraikina, baserri itxura duna. Argazkia almonteparaque.blogspot.com blogatik hartuta dago eta egilea Andinre5 da.

Erregeaz babestua izan arren, monastegia arpilatzeak, suteak…jasan ditu eta hori egiten du hasierako eraikinetatik ia ia ja gelditzea. Historio “ofiziala” (eta gezurteroa) erten du 1512an Labrit erregearen tropak Iruñetik ihes iten zutelarik manastegian harrapaketetan sartu zirela dio…baina hori jakina da ez zela horrela izan baizik arpilatzetan ibili zirenak (dokumentatua dago, baina nola historia garaileak idazten dute) Diego Lopez Ayalaren soldaduak (oñazitarra eta gaztelaniarren aldekoa) kañonak bereganatu ondoren (Belateko bataila)  Belate eta Almandoz inguruan ibili zirela eta egun horietan eskualde hau kriston basakeria pairatu zuen gipuzkuarren eskutik . Belateko monastegia sakeatua izan zen, lapurtua eta expoliatua, Almandoztarrei ganadua lapurtu zieten eta balorezko gauzak ere eraman…eta badakigu horrela izan zela zeren Nafarroako Obispoak hilabete batzuk geroago (1513) monastegiko Lope Erro priorea erranda, exkomunioia aurkeztu zun Monastegia sakeatu eta basakerien egileei, hau da… Lopez de Ayala eta oñazinotarrentzat exkomunioa eskatu zun. Pasarte hau aparte 1764aren apirilako 23an animaleko suteak jasan zun,,,sutea ez da inoiz jakin nola sortu zen baina ti tau batean monastegia kixkaldu zun, mende berberan baina bukaeran (1793)  eta franzestean barne (kobenzio gerran) berriz erre eta arpilatua izan zen.

1764ko sutean, Ama Birjinaren jatorrizko irudia hondatu zen eta berri bat in zutela (gaur egun Alkozen dagona) berriz momastegia altxatu zutenean, baina franzestearen behin betiko suntsiketaren ondoren tamaina txikiko baina ederki landutako Ama Birginaren Irudia Alkozera eramana izan zen.

 

Post hau iteko erabil den materiala.

“MONASTERIO HOSPITAL DE SANTA MARÍA DE VELATE”. Miren Koro Campos Santacana.  Revisión del Arte Medieval en Euskal Herria. no 15 (1996), pp 265-271.- Donostia: Eusko Ikaskuntza.

Advertisements

Read Full Post »

Dominne mattua..

Domine Mattua, Domine Mattua, Domine Mattua….Maten baizu sos bat, ta errezatuko dazut Aite Gure bat” haur kanta ohikoa da enzutea saindu guztien egunan (azaroaren bata) eta arimen  eguneko goizean (azaroak 2), Elizako atarian, bere inguruetan eta kanpusantuan.

Ia aspaldi Gabriel Inbuluzqueta Alcasena kazetari elizondarrak, bere ““Cuestaciones infantiles en Todos los Santos y día de Difuntos en Baztan-Bidasoa” idaz lanan, kanta honen ezaugarriak, zenzua eta bitxikeriak bildu zitun.

Captura de pantalla 2015-11-04 a la(s) 19.35.50

domine mattua Elizondon, 1992. Argazkiak Gabriel Imbuluzqueta Alcasenaren . “Cuestaciones infantiles en Todos los Santos y día de Difuntos en Baztan-Bidasoa”. idatzlanatik hartura dago

Gabrielek dionez edo bederen bildutako informazioan, aurkitu zen, Anizen (Legasan eta Arantzan ere) ez zela kantatzen edo bederen, dirubiltze eskaeraren ohiturik ez zela. Baita ere, izaten ahal zen, Zugarramurdiren kasuan bezala, apaitz batek aspaldi debekatzea. Zugarramurdin esaldia aldaketa txiki batzukin kantatzen zen “beazu aita gure” duda sortzu “beazu” ,”behar duzu” edo “begirazu” zetorren. Egia da Zugarramurditik Beraraino haurrak iduritsua kantatzen zutela baina herri bakoitzak, hitzak txikitu, uzkurtu aldatu, erderatu…egin direla baina argi gelditu morfologiagatik kanta aspaldikoa eta zaharra dela.

Amaiurren domine mattue ondoren “mai baiten, Aita guria errainen dut”. “mai” aintzinako zentimo laurdena bat da. Azpilkuetan “mai” sose neurri bezala ere erabiltzen zen baina “aita gurea” desagertzen zen. Errazun “sos bat” (por zierto “sos” da garai bateko kobrezko txanpon bat) erabiltzen dute eta “naizu aita gure bat” segitzen dio. Arizkunen “matuttine errainen dut”, argi geldituz “matuttine hitza matutiak direla (goiz goizeko mezak, maitines).

Elizondon dokumentatua dago XIX.mende bukaeran “Domine maika, donime maika…” hitzekin asten zela ta gero argi jakin gabe gaur egungo “Domine mattua” esaldira aldatu zela. Domine argi dago latineztik datorrela (jaun) baina bai maika eta matttua (matxua erdaldunendako) erranaia eztakigu…batzuk diote “domine, me adiuva” latinismotik datorrela “jauna, lagun nazazu). Elbeten elizondon bezala eta Iruritan “izea maitua” eta “osaba maitua”. Arraiozen, Gartzainen eta lekauzen emakumei kantatzen denean “ixo mattua” “ixo” izeba hitzaren kontrakzio izanez eta gizonei “oxa mattua” (osabaren kontrakzioa) Zigan berdin da gizon edo emakume eta “ixo mattua” kantazen dute (edo zuten). Orono-Mugairen berriz, ez da ez gizona ezta emakumea ezberdintze eta guztioi “maitu, maitu” kantatzen diete.

Kuriositate bezala aipatu, kanta bazutan diru mota ezberdinak erabiltzen direla, “mai” eta “sos” eta honek adierazten digu bederen ze zaharra izatel halden kanta,,,baina inguruan oinik aintzinako diru bat eskatzen dute….maravediak!!. Itturen haurrak eskebiltzearen kantan “marabeditxoak” eskatzen dute, Oizen “marabittu” Sunbillan “osaba gaishoa marabittu”, Zubietan marabitxo bat “, Elgorriagan  “maraittu, maraittu” ta Donezteben “marauttu, marrauttu”…bertze gauze bat da Almandozen “mixi birikua” eskatzen dutela eta erranahia eskapatzen zaigula.

DOMU SANTUAREN DATAREN |ESANAHIA
Urbano IV  Aita Sainduak XIII mendean Domu Santuaren jaia ezarri zuen ofizialki, nahiz eta lehenago Gregorio III.a aita santuak San Pedro-ren basilikako Domu Santuko kapera bat konsagratu azarao 1 erako. Ospakizun hau hala ere bat etorri zen celtarrien Samhain-aren ospakizunarekin, urte zeltiarren  azken egunarekin.

Data horrek markatzen zuen ere, leku aunitzetan, nekazaritza-urtearen amaieran: behin garia, sagarrak (hemen ) mahatsa  bilduta eta dolarean sartua zapaltzeko, ekiten zitzaien animalen erosketak, atzeratutako ordainketei eta lur-alokairuetako urteroko kontratuak, eta  jai horrek balio zuen abereen ukuiluratze sasoiaren hasiera izateko, tresna berriak iteko konpontzeko …feria garaia. Beraz, Domu Santuak prestaketa irudikatzen du, kulturalki, natura lozorroan, itxurako heriotzako motan, sartzen den |urtaro berrirako, negurako.

DSC_7929

Kalabatza bat Arizkunen (laurentx bidegurutzean)

Samhain-en  zeltar tradizio  aipatuz, V. mendean sajonak lurralde zeltak okupatu zutenean Samhain-en tradizioa jaso zuten, hauek  kristatasuna hartzean festa All Hallow Even, (sakratu guztiaren bezpera) izena hartu zuen  eta geroxago hitza kontrazioaren bidez, gaurko Halloween-aren besta izanen da. Ospakizun horretan zehar, arimen bisita, sorgin, iratxo eta mamueen paseo gogoratzen da, umeak mozorrotzen dira eta atez atez doaz kuia (kalabaza) hutsez, giza aurpegi antzarekin eta trick or treat oihukatzen txantxa (trick-a) edo dirua, gozokiak (treat-a)…azken finean gure “domine mattuaren” antzekotasuna nabaria da.

Baina dirueskea ez da antzekotasun bakarra, zeren gure kulturan kalabazak hutearen afera ez da arraroa izan. Oier Araolaza dantzan.eus webgunean, bere “Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen” artikuloan azaltzen duen bezala testigantza edo  lekukotasun pile badire, eta ez aspaldiko garai batekoak (XX. mende hasiera auserki pastuta) euskal herrian (Asturias ta Galizian ere) kalabatzatzak hustu giza aurpegia in eta barruan kandela bat patzen zirela:

Juan Jose Araolaza (Zizurkil, 1943). Mutil koskorra zela Zizurkilen ezagutu zuen Arimen Egunaren inguruko festa. Kalabazak hustu, begi eta ahorako zuloak egin eta kandelak jartzen zizkioten barruan. Ilunpetan irudi ikaragarria eragiten omen zuen.
Joakina (Oiartzun). Joakina gogoratzen da kalabazu hustu, zuloak egin eta kandela barruan jartzen iotela, jendea beldurtzeko. 
-Herminia Lazpita (Berriz). “Gabean edo iluntzean ipinten zan kalabazea, begiak eta ahoa egin, barruan kandelea sartu isiotuta, kanpatorrean. Kalabazea hustu egiten zan, zuloa egin azpitik, haziak-eta kendu, eta gero ipinten jakon kandelea barruan eta begiak eta ahoa aterata ipinten jakozan, zein da buru baten formea. Eta sartzen jakon kandelea erdian, eta hareek begietatik eta surretik-eta, argia ikusi egiten zan. Ganera orduan ez egoan argirik kaleetan, dana ilunetan. Eta ha ba, izentazinoa kalaberearena izango zan, nik pentsau, gazteak gintzazan eta, baina hortxe ipinten zan kalaberearen…” 
-Mutrikuko adinekoek. “Santu Guztien inguruko gauren batetan (…) herriko gaztetxoak alde batetik bestera ibiltzen omen ziren jendea beldurtzen. Egun batzuk lehenago inguruko baratzetan kalabazak lapurtzen zituzten, gero hustu eta barruan kandelak sartzeko. Kalabazak atarietan-eta jartzen zituzten. Kanta bat ere bazen horren inguruan: «Xesteron kontra, animen alde…» (Xestero Mutrikuko ehortzailearen izena zen). XX. mende hasierako urtetan egiten zela behintzat badakigu.
-Arabako Errioxan. “Nire amak txikitan kalabazak hartu, hustu eta kandela bat sartuta bihurrikeriak egiten zituzten herrian. Nnire herria arabako Errioxan dago, eta tradizioa belaunaldi horretan galdu zen (duela 55 bat urte).”….

Eta horrela eta halakoa, Ulzaman, erriberran, Iruñaldean…testigantzak aurkitzen ahal dira….

Post hau egiteko erabili den materiala

IMBULUZQUETA ALCASENA, Gabriel. “Cuestaciones infantiles en Todos los Santos y día de Difuntos en Baztan-Bidasoa”. En: Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 61. Pamplona: Institución Príncipe de Viana; Gobierno de Navarra, 1993; pp. 41-46.

BIDADOR JOXEMIEL. “Cuestaciones infantiles por Todos los Santos en la cuenca de Pamplona: Los Txinurris*” Eusko Ikaskuntza. 2010

ARAOLAZA OIER “Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen“. dantzan.eus. 2009/11/09

Read Full Post »