XIX.ren mendearen erdialdera. Lekarozko Maiskoternea baserrian, Jose Francisco Pío Berasueta eta Ana María Meaka bere Jose, Josefa, Ventura eta Hilario seme-alabekin bizi dira. Garaiak gogorrak dira bailaran eta jakinda ohituren arabera, seme nagusiak baserria hereda dezake eta bertziak etxetik joatera behartuta daude. Garai haietan, irteerarik ohikoenak izaten zen bai eliza katolikoan sartzea edo Amerikara emigratzera. Azken hau izango da bi anai gazteenako aukeratutako irtenbidea eta Baztan-eko bertze gazte aunitzekin batera, 3 hilabeteko bidaian sartzuko dira. Hilario, gazteenak, une horretan 15 urteren inguruan ditu guraso eta anai-arrebei agur erteten dienean, jakinez ez dituztela berriro ikusiko inoiz.
Errepublika Argentinarra berria da, Espainiatik 181an independizatu zen. Estatu berria “basamortuaren konkistan” murgilduta dago, Kanpaina hau, behin betiko panpaz jabetzeko da, indiarrei kenduta ordoki zabal eta emankor hauek Argentinako lurraldeak izanen ziren, baina indigenek errepikatutako kolonizazio-saioei uko egin zieten. Aspalditik ( XVII eta XVIII. mendetan zehar) Kabildoek baimentzen zuten noizbehinka Buenos Aires bezalako hiritar batzuk, espaniar kontroletik kanpo eta ez menderatutako lurraldean “entradak” itea , abere ugarieko lurraldeak zirenez (zimarron) hainbat abere arrapatzeko intenzioarekinur . Aipaturiko “sarrerak” gaurko Balcarce-reningururaino iritsi ohi ziren. Baina kolono baten behin betiko lehen aldiz kokatu zena ez zen 1819 urtea arte.
Indiarrak (maputxeak), bere lurraldeetako usurpatzaile bezala kolono europarrak kontuan hartzen zituzten eta bere erasoak, konstantea dira hainbat urtetan, barne 1884ko gudu| handiena, eta ofizialki “Basamortuko konkista-rik” amaiera eman zuna. Indigenek denak batera, pilaka, gudua praktikatzen dute, zaldika, lantza luzeaz eta “boleadoreak” armatutaz. Halakotan gero Balcarce herria izango denaren biztanleak “Sierra Chatan” babesten ziren.
Testuinguru honetan, Hilario Berasueta Meaka-n eta bere anaia Castelli-ra lehenik eta behin iristen dira, han bi anaiak banantzen dira eta Venturakoo pista hemen galtzen duga. Hilario Balcarce-ra iristen da (1865) eta Santa Elenako rantxo batean lanean hasiko da. Rantxoa Lekarozetik etorritako Zaharrea familia kudeatzen du.
Bista horizontean galtzen den ordoki neurrigabe haietan (panpan), euskaldun aunitz ”alanbrelari” (alambrador) bezala dirutza handiak egiten ari dira. Unearen kontsigna kosta ahala kosta “indiarrei korrika egitea” (correr al indio) da, hortaz erraztasun-mota guztiak kolonoei ematen zaizkie. Estatuak lur bat alanbratzen duenari jabetza ematen dio. Pampa alanbratzean maputxen kontraerasoei aurrei iten die. Ingalaterrako alanbreaz kargatutako itsasontziak datozte, eta hura arantzez (arantzako alanbrea Argentinan asmatzen da) betetzen da. Lan horretan euskaldun talde ezberdinak aritzen dira kilometro et kilometroak alanbaratzen. Lurraren pilatzea iritsi zen eta Estatuak lege bat atera zuen ez zela 11.000 hektareaa baino alanbratzen ahal (Penintsula Iberiarraren bikoitza).

Hilario nerabeak lekauzko Zaharrea-etarako lan egiten hasten da, hauek ez ditue alanbratzen baizik idi-gurdi batzukin alanbrea (ta bertze elikagaiak) Buenos Airesetik kartzen dute eta Buenos Airesera, larru, artile…). Buenos Aireserako bidaiaren zailtasun nagusia ibaiak dira, hain zuzen mendebaldeko panpako erdian dauden Samborombón eta Salado ibaiak; zubirik ez dago, eta urak hazita badatoz mandazainek haiek ibia igaro ahal izateko jaits daitezela arte itxaron behar dute. Horrela, Hilario gazteak sei hilabeteren inguruan behar du Buenos Airesera bere gurditxoaz joateko eta Balcarce itzultzeko; bi bidaia egiten ditu beraz urtean.
Seguru baiezta dezakegu Hilario eta bere anaia Argentinara iritsi zirenean, hizkuntza gaztelaua ignoratzen zutela. Hau ohiko zirkunstantzia zen euskal emigratzaileengan. Honek bere erlazio-zirkulua baldintzapean jartzen zuen nabarmen, eta behar bada horretaz Hilario, bere patroi lekauztarraren alabarekin Leona Zaharrearekin ezkonduko zen. Leona eta Hilario 12 seme izango dute. Leona eta Hilario-ko, seme zaharrena Sebastián Berasueta Zaharrea-izanen da. Segidan Sebastianek idi gurdiekin eta mandozain gise bere aitarekin lanean jarriko da, gurditxo-tropela gero eta haundiago da, gainera panpa erdian zubiak iteko proposamena bada. Ia ezkonduta eta urte batzuen ondoren kapataz gisa lan eginez, kapitala lortzen du eta bere kontura ezartzen da, idiak ez dira behar ia, zaldiek eta karretak arinago bai dira, erepideak moldatuta daude ta zubiak pres.
Baina, ordurako Balcarce-ko hiriak aurreratu da: 1884tik telegrafo-bulego bat du eta Probintzia-Bankuaren sukurtsal bat ere; lehen eliza 1886an inauguratzen da eta 1892an trenbidea hirira iristen da, familia honen bizitza erabat aldatuz. Buenos Aireserako gurdi garraioak zentzua izaten uzten du eta Sebastián-ek orga handiko tropa bat izatetik, zaldiek botatako karro batera pasatuko da, soilik Balcarceeko landetako ale ekoizpenak eramanen ditu tren geltokira.
Trenarekin hiru belaunaldiko mandozaina lekauztarrak desagertuko dira, gaur egun Berasueta abizena arjentinan zehar zabaldua dago ta kuriosoa da Buenoas Airesen Berauseta “garraioak” izeneko enpresa ttiki bat izatea, Berauseta Osvaldo y Abe Tlransportes Por Carretera: Lotes Completos, Mercancías Diversas.
Post hau iteko erabili den materiala
Garagotiko orakulua blogs .”Un puente dinamitado y reconstruido” artikuloa. Oier Gorosabel 2009/07/31
Utzi erantzun bat