Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko urria

Maiskortenea etxea Lekaroz Irudia antzinako.org aldizkari digitalatik hartuta dago.

Maiskortenea etxea Lekaroz
Irudia antzinako.org aldizkari digitalatik hartuta dago.

XIX.ren mendearen erdialdera. Lekarozko Maiskoternea baserrian,  Jose Francisco Pío Berasueta eta Ana María Meaka bere Jose, Josefa, Ventura eta Hilario seme-alabekin bizi dira. Garaiak gogorrak dira bailaran eta jakinda ohituren arabera, seme nagusiak baserria hereda dezake eta bertziak etxetik joatera behartuta daude. Garai haietan, irteerarik ohikoenak izaten zen bai eliza katolikoan sartzea edo Amerikara emigratzera. Azken hau izango da bi anai gazteenako aukeratutako irtenbidea eta Baztan-eko bertze gazte aunitzekin batera, 3 hilabeteko bidaian sartzuko dira. Hilario, gazteenak, une horretan 15 urteren inguruan ditu guraso eta anai-arrebei  agur erteten dienean, jakinez  ez dituztela berriro ikusiko inoiz.

Errepublika Argentinarra berria da,  Espainiatik 181an independizatu zen. Estatu berria “basamortuaren konkistan” murgilduta dago, Kanpaina hau, behin betiko panpaz jabetzeko da, indiarrei kenduta ordoki zabal eta emankor hauek Argentinako lurraldeak izanen ziren, baina indigenek errepikatutako kolonizazio-saioei uko egin zieten. Aspalditik ( XVII eta XVIII. mendetan zehar) Kabildoek baimentzen zuten noizbehinka Buenos Aires bezalako hiritar batzuk, espaniar kontroletik kanpo eta ez menderatutako lurraldean “entradak” itea , abere ugarieko lurraldeak zirenez (zimarron) hainbat abere arrapatzeko intenzioarekinur . Aipaturiko “sarrerak” gaurko Balcarce-reningururaino iritsi ohi ziren. Baina kolono baten behin betiko lehen aldiz kokatu zena ez zen 1819 urtea arte.

Indiarrak (maputxeak), bere lurraldeetako usurpatzaile bezala kolono europarrak kontuan hartzen zituzten eta bere erasoak, konstantea dira hainbat urtetan, barne 1884ko gudu| handiena, eta ofizialki “Basamortuko konkista-rik” amaiera eman zuna. Indigenek denak batera, pilaka, gudua praktikatzen dute, zaldika, lantza luzeaz eta “boleadoreak” armatutaz. Halakotan gero Balcarce herria izango denaren biztanleak “Sierra Chatan” babesten ziren.

Testuinguru honetan, Hilario Berasueta Meaka-n eta bere anaia Castelli-ra lehenik eta behin iristen dira, han bi anaiak banantzen dira eta Venturakoo pista hemen galtzen duga. Hilario Balcarce-ra iristen da (1865) eta  Santa Elenako rantxo batean lanean hasiko da. Rantxoa Lekarozetik etorritako Zaharrea familia kudeatzen du.

Bista horizontean galtzen den ordoki neurrigabe haietan (panpan), euskaldun aunitz ”alanbrelari” (alambrador) bezala dirutza handiak egiten ari dira. Unearen kontsigna kosta ahala kosta “indiarrei korrika egitea” (correr al indio) da, hortaz erraztasun-mota guztiak kolonoei ematen zaizkie. Estatuak lur bat alanbratzen duenari jabetza ematen dio. Pampa alanbratzean  maputxen kontraerasoei aurrei iten die. Ingalaterrako alanbreaz kargatutako itsasontziak datozte, eta hura arantzez (arantzako alanbrea  Argentinan asmatzen da) betetzen da. Lan horretan euskaldun talde ezberdinak aritzen dira kilometro et kilometroak alanbaratzen. Lurraren pilatzea iritsi zen eta Estatuak lege bat atera zuen ez zela 11.000 hektareaa baino alanbratzen ahal  (Penintsula Iberiarraren bikoitza)

La Pampa Argazkia http://www.taringa.net etik hartuta dagoHilario nerabeak lekauzko Zaharrea-etarako lan egiten hasten da, hauek ez ditue alanbratzen baizik idi-gurdi batzukin alanbrea (ta bertze elikagaiak) Buenos Airesetik kartzen dute  eta Buenos Airesera, larru, artile…).  Buenos Aireserako bidaiaren zailtasun nagusia ibaiak dira, hain zuzen mendebaldeko panpako erdian dauden Samborombón eta Salado ibaiak; zubirik ez dago, eta urak hazita badatoz mandazainek haiek ibia igaro ahal izateko jaits daitezela arte itxaron behar dute. Horrela, Hilario gazteak sei hilabeteren inguruan behar du Buenos Airesera bere gurditxoaz joateko eta Balcarce itzultzeko; bi bidaia egiten ditu beraz urtean.

Seguru baiezta dezakegu Hilario eta bere anaia Argentinara iritsi zirenean, hizkuntza gaztelaua ignoratzen zutela. Hau ohiko zirkunstantzia zen euskal emigratzaileengan. Honek bere erlazio-zirkulua baldintzapean jartzen zuen nabarmen, eta behar bada horretaz Hilario, bere patroi lekauztarraren alabarekin Leona Zaharrearekin ezkonduko zen. Leona eta Hilario 12 seme izango dute. Leona eta Hilario-ko, seme zaharrena Sebastián Berasueta Zaharrea-izanen da. Segidan Sebastianek idi gurdiekin eta mandozain gise bere aitarekin lanean jarriko da, gurditxo-tropela gero eta haundiago da, gainera panpa erdian zubiak iteko proposamena bada.  Ia ezkonduta eta urte batzuen ondoren kapataz gisa lan eginez, kapitala lortzen du eta bere kontura ezartzen da, idiak ez dira behar ia, zaldiek eta karretak arinago bai dira, erepideak moldatuta daude ta zubiak pres.

Baina, ordurako Balcarce-ko hiriak aurreratu da: 1884tik  telegrafo-bulego bat du eta Probintzia-Bankuaren sukurtsal bat ere; lehen eliza 1886an inauguratzen da eta 1892an trenbidea hirira iristen da, familia honen bizitza erabat aldatuz. Buenos Aireserako gurdi garraioak zentzua izaten uzten du eta Sebastián-ek orga handiko tropa bat izatetik, zaldiek botatako karro batera pasatuko da, soilik Balcarceeko landetako ale ekoizpenak eramanen ditu tren geltokira.

Post hau iteko erabili den materiala

Trenarekin hiru belaunaldiko mandozaina lekauztarrak desagertuko dira, gaur egun Berasueta abizena arjentinan zehar zabaldua dago ta kuriosoa da Buenoas Airesen Berauseta “garraioak” izeneko enpresa ttiki bat izatea, Berauseta Osvaldo y Abe Tlransportes Por Carretera: Lotes Completos, Mercancías Diversas.

Post hau iteko erabili den materiala

Garagotiko orakulua blogs .”Un puente dinamitado y reconstruido” artikuloa. Oier Gorosabel 2009/07/31

Read Full Post »

Urriaren 18 bat

Urriarean 18an, igandean, Elizondon…festa haundia…..(oineza?)…izan zen…1921ko urriaren 18an…Elizondoko herria aski apaindu zen, fronton berri bat inaguratu behar bai zen.

Festa eguna Banda Recreoren goiz goizeko kalejirakin hasi zen, herrian barna ohiko txun txunarekin ibili ondoren, herriko autoriatateak bildu eta prozesiaoan Agustin Jauregia eta Esperanza Iriarte etxera abiatu ziren. Agustin eta Esperanza, Mexikon bizi zen Braulio Iriarteren alaba eta iloba ziren, eta erratekoa da, inaguratzen zen frontoia, Txokotoko Martindeneako Braulio Iriartek bidalitako sosekin eraikia izan zela.

Meza ondoren, “autoritateak” Martindeneara joan ziren eta etxeko pareta batian, Braulio Iriarte kalea patzen zuen txaflana erakutsi zuten, eta hortik ainzi Eguzki kalea Braulio Iriarte kalea bezala zautua izan dugu. Kalea izendatu bezain pronto fronton berrian lehenego partidua jokatu zen, Palazko partidoa. Donostiko Real Soziedadeko Eguia eta Larrañaga Iruñeko  Benak-Bat elkarteko Irurita eta Mariano Iribarren elizondarraren aurka aritu ziren, naparrak garaile ateraz.

12:30 etan 350 personako bazkaria eman zen Elizondoko belai batean eta garaiko kronika diotenez Agustin Jauregia (Braulioren iloba) ordaindu zun. Bazkalostean euskal dantzak eta bortzak aldera Baztandarren eta doneztebetarrean (estelarra) arteko laxozko partidu ederra (estelarra) jokatu zen. Partidua bortz jokora amaitu zen zeren diruddi berandu in zizaion eta akitu gabe utzi izan behar zuten.

Kuriositate gise aipatu atsalde aldera, automobil bat iritsi zela Elizondora egun hortan. Bisitariak Asturiako prinzipea eta bere semea “el infantito” (jjj ala ageri da garaiko egunkarietan) ziren…baita ere diote jendea urbildu zela eta kotxea bulkatu zutela bazkaria iten zen zelaira eta hitz batzuk bota zutela erranez denbora gehiagokin bueltatuko zirela.

Sus majestades joanda eta partidua amaituta emanda txistularen eta musika bandaren hordue etorri zen eta afaria aparte 12ak artio dantzaldia izan zen.

Elizondo fronton berria zun Braulio Iriarte frontoia izenarekin zautuko dena, urte piletan ez da soilik pilotako jokuetan aritzeko erabilia, frontoi hortan aizkora desafio ederrak izan dira, aspaldiko idi probak, zezenak”toreatu” oilarrakin jolastu, herriki kirolako ainbat proba, patinatu, bizikletan ikasi, gaueko iluntasunaz aprobetxatuz lehengo tragoak edan ta porroak probatu….edozein elizondarraren zatia bat da…baina urteak ta urtaiak pasata…frontoia txukun toke bat eskatzen zun

Braulio Iriarte frontoia orain dela urte batzuk Argazkia http://www.euskalkultura.com

Ia urte batzuk, eta Pedro Olaizola alkatea zela, frontoia estaltzeko  intentzioa izan zen, eta hortarako (sosako aferak zirela) Mexiko emakume aberatsaren gana joan ziren (kartaz bidez). Garaia haietan (gaur egun ere) Mexikoko emakume aberatsena eta eragin handikoa edo beso luzeko (influientea) Maria Asuncion Aranburuzabala Larregui zen (da) eta doike! amaren aldetik baztandarra (Elbetekoak) eta Braulio Iriarteren ondokoa da.

Asuncion, Televisako nagusia izanez gain eta bertzen empresen burua izateaz aparte Grupo Modelo-ren(coronita garagardoa ekoizten duen empresa) nagusia da. Grupo Modelo, Braulio Iriarte eta Jose Larregui (Braulioren iloba) baztandarrak 1913an Levadura Comprimida Leviatán, S.A., (ogiarendako legamiak iten zuten) sortutako empresan jatorria du. Braulioren hil ondoren empresa buru Jose Diaz Leondarra izan zen eta honen ondokoa (ia Grupo Modelo zen) Feliz Aranburuzabal gipuzkoarra ordezkatu zun. Honen seme bat Pablo, Jose Larregui elbetarraren Lucrezia alabarekin ezkondu zen. Hauek izanez Mexikoko emakume botresuaren aitak. Baina diru pile izan arren, erran behar ez zula bere aitetx-osaba bezala egin (sosa sorta bidali) edo beno agian ez zizaion inoiz karta iritsi, baina afera da, gauz batetik edo bertzetik frontoia estalperik gabe triste zikiña eta ilun segitu zula.

Urte batzuk geroxago eta Xabi Torres Alkate gise, frontoia kolorez biziez berpizten da. Kaleko Artista batzuei esker frontoian grafitiz apaitzen da eta orain dela gutti (2015ko irailan) Elizondoko Herria (Mikel Sobrino alkate izanez) eta auzolanez bidez frontoiari sarrera egokitu de, zabalago (baita ere ondoan dagon laxoko pilotazelaiari) barrura sartzeko erosoago izateko, zeren frontoia huntako  urriaren 18an ere jendez beteko da zeren 2015ko Nafarroa oinezeraren 2.guneko “Elizondo” zati bat izanen da…

Post hau iteko erbili den materiala

“Homenaje a Don Braulio Iriarte artikuloa. El Pueblo Navarro. 1921.9.20

Read Full Post »