Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko Iraila

Hiru urte daramat udako egun bazuk Països Catalans pasten, eta haurten, Diadako egunean, Irailako 11an, han nengoen, ez Bartzelonan, baina bai Gironako herri ttiki eta soberanista batean, Castello D´Empordan.

Goiz esnatu ninzan ta kusi nun nola autobus pile Bartzelona aldera atraz ziren eta nola atra baino len fusiller talde bat, bere kasaka urdinekin, “salvak” bota zituzten Rafael Casanovasen omenez eta Bartzelonara autobusen joaten ziren omenez baita ere.

Fuseller Irudia tabernadelacenturia.com webgunetik hartuta dago

Fuseller
Irudia tabernadelacenturia.com webgunetik hartuta dago

Banekien Diada, Kataluniako Egun Nazionala (katalanez Diada Nacional de Catalunya) dela eta baita ere banekien Rafael Casanovas (Bartzelonan bere estatua lorez betetzen dutena) “politiko” bat zela…baina ja gehiagorik ez!. Katalandarren ilusioaz kutsatu ondoren (Diada, azken urtean soberanismoa aldarrikatzeko festa haundia bihurtu da) festa eta aldarriketaren jatorrian murgildu nintzen

Diadan, 1714ko irailaren 11 Oinordetzaren Gerra (Borbondar ta Austria etxeen artekoa) bitartean Bartzelonaren erorketa gogoratzen dute. Ondorengotza Gerra (1701-1713/1715), Karlos II.a hil ostean hasi zen, Espainiako koroaren oinordekotza zela eta, gertatutako nazioarteko gatazka armatua izan zen. Europako herrialde gehienak parte hartu zuten eta, Ipar zein Hego Amerikako kostaldeetan ere borrokatu zen. Izan ere, Espainiako erregetzaren ondorengotzaz gain, Europako botere nagusien arteko oreka ere erabaki zen.

Karlos II.a Espainiakoa 1700ean hil zen, Filipe Borboikoa, Anjouko dukea eta Louis XIV.a Frantziakoaren biloba, oinordekotzat utzita. Horrela, Filipe V.a Espainiakoa bihurtu zen (Borbon dinastiako lehena). Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak, Espainiako tronuaren gaineko eskubideak aldarrikatu zituenean hasi zen gatazka (Karlos II.ren famila zen). Gilen III.a Orangekoa Ingalaterrako erregeak  ez zuen onartuko Frantzia eta Espainiak familia bakar baten mendean egoterik eta bi herrialde horien aurkako aliantza osatu zuen, Herbehereak, Inperio Santua, Portugal eta Savoiarekin batera.

Gerra 1713ko Utrechteko Itunarekin eta 1714ko Rastatteko Itunarekin amaitu zen…Europan…Espainian berriz 1715an,Filipe V.aren tropen setioaren aurrean Mallorkak amore eman zuenean. Filipe Espainiako tronuan kokatzea lortu arren,Karlos VI.a Habsburgokoa eta Austriako artxidukea (Leopoldo I.aren semea) 1705an Espainiako errege-nahi gisa agertu zen. Gaztela, Nafarroa, Galizia eta Andaluzia Borboi etxeari leial egon ziren baina Aragoiko koroa Austriako Karlos erregegaiaren alde egin zun.. 1707an Filipe V.ak Valentzia, Zaragoza eta Lleida berreskuratu zituen eta Aragoiko foruak deuseztuko ditu, eta horrek bultzatu zituen katalanak bereari irmo eustera. 1513an Europan gerra akituta eta Inglesak bere interesak lortuta (Utrechteko Itunan siñatzen da Frantzia eta Spainia inoiz ez dela batuko) alde iten dutenean, Kataluñako istituzioak bere foruak ez galtzeko gerra segitzea erabakitzen dute, Gerra segitzeko “Tres Comuns de Catalunya” ( Katalunyako Diputazioa, Bartzelona conselleria eta El Braç militar de Catalunya) Katalunyako ejerzitoa sortzen dute.

Argazkia Xavier Calzada, Receazionista argazkilaria. Argazkia http://www.xavicalzada.com/ web horritik hartuta dago. “Girona Resisteix!” ekitaldikoak dira

Garai hoietan, Bartzelona bertze lurraldetako autriatar aunitz zeuden, bere herrialdeetatik eskapo eta hori kontuan hartu zen ejerzitoko bataionak eta errejimenduak osatzerakoan…eta Bartzelonaren defensarako bertze erregimenduen artean sortzen dute “El Regiment d’Infanteria nº4 “Santa Eulàlia” edo navarresos-en errejimentua izenarekin zautzen zena.

Santa Eulalia errejimendua nafartar soldaduez osatua zegon eta erran dugun bezala Bartzelonaren defentsan ibili ziren. Hen buru eta koronela baztandar bat zegon (beno egi erteko erdi Baztandarra) José Iñiguez Abarca y Ursua koronela, autriaziar etxearen jarraitzaile petoa (nafartar jauntxo gehienak Borbon etxearen alde in zuten). Jose Iñigez 1708ti Navasko Markesa zen Aurtxidukea bere fideltasunaz sari moduan izendatu zionetik.

Jose Iñigez Abarka y Ursua, Zangozarra zen, Abarca etxea (jatorria Jacka inguruan dago) aspalditik Zangotzan finkatuak zeuden. Jose Iñigezen aita Diego Iñigez de Abarca Zangozarra zen (Austiatarren gorteaan kargu garranzisuak izan zun) ama berriz Felipa ursua baztandarra zen, Elizondoko Arretxe etxekoa.

Erran behar nafartar batailon honetan,,,1714ko irailaren 11 Bartzelona bi hilabete sitiatua egon ondoren, nafartar gutti bazirela eta Katalandarrak osatzen zutela, napar soldau haunitz gerra utzi zuten eta bere herrialdera joan ziren, horren ondorioz rejimentuko koronel baztandarra ordezkatua izan zen Katalandar koronel batez  (Antonio del Castillo y Chirino koronela).

Bartzelona Borbondarren tropaz erori zen, naiz eta katalandarrek urte bat gehiago burrukatu zuten bere foruengatik (ez zuten austriar etxeagatik borrokatzen, Artxidukea 1713an abandonatu zien) borboitarren garaipen honekin Aragoiko koroak zeuzkan barne-arautegiak deuseztatu ziren, eta Gaztelakoak ezarri ziren….Katalunya bere independentzia galdu zun.

Oharra, Rafael Casanova, Borboikoek hiria setiatu zutenean, conseller en cap edo alkatea zen, Bartzelonako defentsa antolatu zuen. 1714ko irailaren 11n Bartzelonako harresietan agertu zen, eskuan Santa Eulaliaren bandera zeramala, Kataluniaren askatasuna galarazi nahi zuten Borboiko osteei aurre egiteko asmotan, baina larriki zauritu zuten. Gaur egungo espainolarral diote autiartarra zela, baina ez Rafael Casanova i Comes katalan abertzalea izan zen, Catalanarrak (Aragoiko koroa) artxidukea apollatu zuten bere foruak mantentzen zuelako edo mantenduko zulakoz. 1713an Europa bakea sinatzen denean, Katalandarrak berak bakarrik gerra  Borbondiarren  aurka segitzea erabakitzen dute, bere foruak, bere independentzia jokoan bai zegoen.

Post hau iteko erabili den material.

http://www.biografiasyvidas.com-eko Rafael Casanova artikuloa.

wikipediako “katalunyako ejerzitoa” wikia

wikipediako “ Espainako Ondorengotza Gerra

Read Full Post »