Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh”, “¿Cerdioc hic uztariz?”, “Vay eguiada amendira”, Vay eguiada”, “Egiada orrelaco gauza baxuec guc ecarri guinducen”
Hitz hauek, Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua)” liburan bildutakoak dira eta Etxauzko kondearen eta Juan Iturbide “Baztandarren ijituen kondea” artekoak dira, azken honek Baztanen indako lapurketa batzuen ondorioz deklaratzerakoan. Juan Iturbide ijitua zen eta ijitu euskaldun guztiok bezala, erromitxelaz solasten zuen, erromitxela zen.
Historikoki, ijitoak nomadak izan dira. Erraztasun handiz aldatu izan dute bizilekua Baina badira ijito batzuk duela urte asko nomada izate horri uko egin ziotenak. Salbuespen hori, non eta gurean aurkitzen dugu: Euskal Herrian. Erromintxelak dira eta betiko geratzeko etorri ziren. XV. mendean, Iparraldetik sartu zirenean, hemengo kultura ezagutu eta betiko bertan kokatzea erabaki zuten. Gainera, hizkuntza propio bat sortu zuten: Erromintxela (hizkuntzak eta etniak izen bera hartzen dute).

XX.mende hasierako euskal ijitu familia- Argazkia, Auñamendi enziklopedia
Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere) ijito edo buhame euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta romania batzen dituena, erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu. XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta egun Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.
Ijituak edo zingaroak Euskal Herrira 1425-1450 urte artean ailegatu ziren, zitoak Nafarroan, buhamiak (Bohemiatok zetoztelakoz?) Zuberoan eta Baxe Nafarroan, Kakarotak Lapurdin, motxaileak Gipuzkun ta Bizkaian,,,izen ezberdinez ezagutuak baina bere artian erromitxelak deitzen eta sentitzen ziren. Euren bizimodua zela eta lan eta etxe finkorik gabe, lege propiekin, sistema kampotik egotera-jazartuak izan ziren eta eskean eta lapurretan ibilitzen ziren. Baita ere lur propioen falta lanbide jakin batzuetan espezializatu ziren, hala nola saskiak, espartinak egitea, eltzeak konpontzea (kaldereroak), hile mozketan (hortaz motxaileak).
XV.mendean errotutako ijitoak kalderash hiztunak ziren, euskararen eta romaniaren arteko antzekotasun morfologikoak eta fonologikoak izateak aunitz erraztu zuen eta eskuaraz ikatsi eta solasten zuten, baina diotenez edo uste denez,”egaxuek” (euskaldunek) ez ulertzeko sortua izan zen, hortaz erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartuz gai hiztegia eta hitzak romaniarenak dira; dikelatu (ikusi), kurratu (lan egin), mangatu (eskatu), txoratu (lapurtu), kamatu (maitatu), zuautu (lo egin), egaxi (Ijito ez den emakumea), fula (kaka), txau (seme), kalu ( beltza)….
Taldea laster gizarteratu zen Euskal Herrian, tokian tokiko euskalkiak erabiliz, Baliteke aunitzek Euskal Herrian geratzea aukeratzea Europan jasandako jazarpenetik ihes egiteko. Hala ere, Euskal Herrian ere jasan zuten jazarpena. Adibidez, 1602an Nafarroako Gorteek lege berri bat atera zuten «erromes» guztiak atxilotzeko eta sei urteko galera zigorra ezartzeko. XVIII. menderako jarrera aldatu egin zen eta ijitoak gizarteratzea zen helburu berria. Adibidez honetan Nafarroako Gorteek 1780. eta 1781. urteen artean 23. Legea atera zuten, «agintariek bildu, kokaguneak eta lan onestak bil diezazkieten…» Erromintxelek beren burua ijitotzat hartzen badute ere, kalo ijitoetatik bereizi izan dira, eta xangogorri edo hankagorri da kalo ijitoei deitzeko erabili duten izena. Erromitxela artean,Echeberria, Etxebarria, Valdés, Vega eta Berrio abizenak ohikoak dira.

,1891Carmen eleberriaren azala
Librería Española, 1891
Agian Erramintxel ezagunena edo famatuena (literaturan) euskualdekoa dugu, Carmen zun izena eta Etxalarrekoa zen,,,eta beretaz Elizondoko Jose Lizarrabengo txoratu ta kamatu zen. Carmen literaturako pertsonaia, Prosper Mériméek izen bereko eleberrian sortua (1845, gero opera famatua egondo dute) da. Maitasun eta heriotzazko kontakizuna da, eta Carmen askatasunaren, erotismoaren irudi bihurtzen da bertan. Jatorrizko obran, euskaldunak dira Carmen Etxalarkoa erromitxela eta Don José Elizondokoa militarra, eta euskaraz mintzatzen dira zenbait pasartetan, beno ekuaraz eta erromitxelaz!.
Eleberrian, kontalariak ((arkeologo frantziarrak bat), espainatik zehar doan bidai batean, José Lizarrabengoa Jauna, jatorri nafarreko militar ohi bat (Baztángo ,Elizondokoa) zautzen du. José Jaun istorio ikaragarria kontatzen dio: delitua bere bidean gurutzatu zela, Armadaratik aldendu zen, arrastatua, bandidoa bihurtua… ijito sentsual batez maitatu bai zen, literatura izan arren Prosper Mériméek beti erran zun berak entzutako egiazko istoria zela nobela kontatzen zula. Premier Iberiar penisulatik aunitz bideratu zun eta Euskal Herriaeta euskaldunak ezagutzen zun ez da arraroa ezta bitxia bere nobelako personaiak euskaldunak izatea eta eta ain expreski eskualde hontakoak!.
Erromitxelaz erran, 1885. urtean hasi zirela mintzo honen ikerketak, Justin Cenac-Moncautek aipatzen duenez. Honek Ipar Euskal Herrian topatu zituen zenbait hiztun. Victor de Rochas soziologo frantziarrak 1876ko Les Parias de France et d’Espagne (cagots et bohémiens) bere liburuan azaldu zuen Ipar Euskal Herrian bizi ziren ijitoak ez zirela frantsesez aritzen baizik eta euskaraz. 1905. urteko Resurreccion Maria Azkueren Diccionario Vasco-Español-Francés lanean erromintxelezko hitz batzuk ageri dira. Horietako gehienak delinkuentziarekin zerikusia dutenak dira: Xorkatu (lapurtu), txuri (labana), txor (lapur) eta gisa horretakoak. 1906an Jean Baptiste Daranatzek Eskualdun Ona egunkarian hiztegi bat argitaratu zuen. 1921. urtean Berraondo eta Oiarbidek azterketa sakona egin zuten…XX. mendearen bukaeran, erromintxel herriaren historiari, bizimoduari eta hizkuntzari buruz ikerketa-proiektua hasi zen, Kale Dor Kayiko gobernuz kanpoko erakundeak bultzatuta eta Euskaltzaindiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen diru-laguntzarekin.
Gaur egun Hego Euskal Herrian egun 500 erromintxel hiztun inguru daude, hau da erroldatutako 21.000 ijitoen %2 ; Ipar Euskal Herrian, berriz, beste 500 bizi dira. Hego Euskal Herrian dauden hiztun gehienek 80 urte baino gehiago dituzte, gainera, gutxiago dira erraz aritzen direnak (batzuk gaztelaniaz, euskaraz eta kaloz ere erraz hitz egiten dutenak). Talde etnikoko adin ertainekoak elebidun pasiboak izan ohi dira. Gazteak, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz baino ez dira erromitxelaz mintzo . Ipar Euskal Herrian, aldiz, belaunaldi arteko transmisioa badabil oraindik ere.
Gibelurdinak
Post hau iteko erabili den materiala
https://www.gitanos.org/upload/91/42/cult_erromintxela.PDF (pdf artxiboa)
wikipediako hainbat wiki
https://eu.wikipedia.org/wiki/Erromintxel
https://es.wikipedia.org/wiki/Carmen_(novela)
http://aboutbasquecountry.eko “Los gitanos que se hicieron bertsolaris y su- enagua mixta que puede desaparecer” artikuloa (23/8/2013).
Utzi erantzun bat