Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko ekaina

Erromitxela.

Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh”, “¿Cerdioc hic uztariz?”, “Vay eguiada amendira”, Vay eguiada”, “Egiada orrelaco gauza baxuec guc ecarri guinducen”

Hitz hauek, Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua)” liburan bildutakoak dira eta  Etxauzko kondearen eta Juan Iturbide “Baztandarren ijituen kondea” artean dir azken honek Baztanen indako lapurketa batzuen ondorioz deklaratzerakoan. Juan Iturbide ijitua zen eta ijitu euskaldun guztiok bezala,erromitxelaz solasten zuen eta  erromitxela zen.

Historikoki, ijitoak nomadak izan dira. Erraztasun handiz aldatu izan dute bizilekua Baina badira ijito batzuk duela urte asko nomada izate horri uko egin ziotenak. Salbuespen hori, non eta gurean aurkitzen dugu: Euskal Herrian. Erromintxelak dira eta betiko geratzeko etorri ziren. XV. mendean, Iparraldetik sartu zirenean, hemengo kultura ezagutu eta betiko bertan kokatzea erabaki zuten. Gainera, hizkuntza propio bat sortu zuten: Erromintxela (hizkuntzak eta etniak izen bera hartzen dute).

XX.mende hasierako euskal ijitu familia- Argazkia, Auñamendi enziklopedia

Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere) ijito edo buhame euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta romania batzen dituena, erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu. XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta egun Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.

Ijituak edo zingaroak Euskal Herrira 1425-1450 urte artean ailegatu ziren, zitoak Nafarroan, buhamiak (Bohemiatok zetoztelakoz?) Zuberoan eta Baxe Nafarroan, Kakarotak Lapurdin, motxaileak Gipuzkun ta Bizkaian,,,izen ezberdinez ezagutuak baina bere artian erromitxelak deitzen eta sentitzen ziren. Euren bizimodua zela eta lan eta etxe finkorik gabe, lege propiekin, sistema kampotik egotera-jazartuak izan ziren eta eskean eta lapurretan ibilitzen ziren. Baita ere lur propioen falta lanbide jakin batzuetan espezializatu ziren, hala nola saskiak, espartinak egitea, eltzeak konpontzea (kaldereroak), hile mozketan (hortaz motxaileak).

XV.mendean errotutako ijitoak kalderash hiztunak ziren, euskararen eta romaniaren arteko antzekotasun morfologikoak eta fonologikoak izateak aunitz erraztu zuen  eta eskuaraz ikatsi eta solasten zuten, baina diotenez edo uste denez,”egaxuek” (euskaldunek) ez ulertzeko sortua izan zen, hortaz erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartuz gai hiztegia eta hitzak romaniarenak dira; dikelatu (ikusi), kurratu (lan egin), mangatu (eskatu), txoratu (lapurtu), kamatu (maitatu), zuautu (lo egin), egaxi (Ijito ez den emakumea), fula (kaka), txau (seme), kalu ( beltza)….

Taldea laster gizarteratu zen Euskal Herrian, tokian tokiko euskalkiak erabiliz, Baliteke aunitzek Euskal Herrian geratzea aukeratzea Europan jasandako jazarpenetik ihes egiteko. Hala ere, Euskal Herrian ere jasan zuten jazarpena. Adibidez, 1602an Nafarroako Gorteek lege berri bat atera zuten «erromes» guztiak atxilotzeko eta sei urteko galera zigorra ezartzeko. XVIII. menderako jarrera aldatu egin zen eta ijitoak gizarteratzea zen helburu berria. Adibidez honetan Nafarroako Gorteek 1780. eta 1781. urteen artean 23. Legea atera zuten, «agintariek bildu, kokaguneak eta lan onestak bil diezazkieten…» Erromintxelek beren burua ijitotzat hartzen badute ere, kalo ijitoetatik bereizi izan dira, eta xangogorri edo hankagorri da kalo ijitoei deitzeko erabili duten izena. Erromitxela artean,Echeberria, Etxebarria, Valdés, Vega eta Berrio abizenak ohikoak dira.

,1891Carmen eleberriaren azala

Librería Española, 1891

Agian Erramintxel ezagunena edo famatuena (literaturan) euskualdekoa dugu, Carmen zun izena eta Etxalarrekoa zen,,,eta beretaz  Elizondoko Jose Lizarrabengo txoratu ta kamatu zen. Carmen literaturako pertsonaia, Prosper Mériméek izen bereko eleberrian sortua (1845, gero opera famatua egondo dute) da. Maitasun eta heriotzazko kontakizuna da, eta Carmen askatasunaren, erotismoaren  irudi bihurtzen da bertan. Jatorrizko obran, euskaldunak dira Carmen Etxalarkoa erromitxela eta Don José Elizondokoa militarra, eta euskaraz mintzatzen dira zenbait pasartetan, beno ekuaraz eta erromitxelaz!.

Eleberrian, kontalariak ((arkeologo frantziarrak bat), espainatik zehar doan bidai batean,  José Lizarrabengoa Jauna, jatorri nafarreko militar ohi bat (Baztángo ,Elizondokoa) zautzen du. José Jaun istorio ikaragarria kontatzen dio: delitua bere bidean gurutzatu zela, Armadaratik aldendu zen,  arrastatua, bandidoa bihurtua…  ijito sentsual batez maitatu bai zen, literatura izan arren Prosper Mériméek beti erran zun berak entzutako egiazko istoria zela nobela kontatzen zula. Premier Iberiar penisulatik aunitz bideratu zun eta Euskal Herriaeta euskaldunak ezagutzen zun ez da arraroa ezta bitxia bere nobelako personaiak euskaldunak izatea eta eta ain expreski eskualde hontakoak!.

Erromtxelaz erran, 1885. urtean hasi zirela mintzo honen ikerketak, Justin Cenac-Moncautek aipatzen duenez. Honek Ipar Euskal Herrian topatu zituen zenbait hiztun. Victor de Rochas soziologo frantziarrak 1876ko Les Parias de France et d’Espagne (cagots et bohémiens) bere liburuan azaldu zuen Ipar Euskal Herrian bizi ziren ijitoak ez zirela frantsesez aritzen baizik eta euskaraz. 1905. urteko Resurreccion Maria Azkueren Diccionario Vasco-Español-Francés lanean erromintxelezko hitz batzuk ageri dira. Horietako gehienak delinkuentziarekin zerikusia dutenak dira: Xorkatu (lapurtu), txuri (labana), txor (lapur) eta gisa horretakoak. 1906an Jean Baptiste Daranatzek Eskualdun Ona egunkarian hiztegi bat argitaratu zuen. 1921. urtean Berraondo eta Oiarbidek azterketa sakona egin zuten…XX. mendearen bukaeran, erromintxel herriaren historiari, bizimoduari eta hizkuntzari buruz ikerketa-proiektua hasi zen, Kale Dor Kayiko gobernuz kanpoko erakundeak bultzatuta eta Euskaltzaindiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen diru-laguntzarekin.

Gaur egun Hego Euskal Herrian egun 500 erromintxel hiztun inguru daude, hau da erroldatutako 21.000 ijitoen %2 ; Ipar Euskal Herrian, berriz, beste 500 bizi dira. Hego Euskal Herrian dauden hiztun gehienek 80 urte baino gehiago dituzte, gainera, gutxiago dira erraz aritzen direnak (batzuk gaztelaniaz, euskaraz eta kaloz ere erraz hitz egiten dutenak). Talde etnikoko adin ertainekoak elebidun pasiboak izan ohi dira. Gazteak, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz baino ez dira mintzo . Ipar Euskal Herrian, aldiz, belaunaldi arteko transmisioa badabil oraindik ere.

Gibelurdinak

Post hau iteko erabili den materiala

https://www.gitanos.org/upload/91/42/cult_erromintxela.PDF (pdf artxiboa)

wikipediako hainbat wiki

https://eu.wikipedia.org/wiki/Erromintxel

https://es.wikipedia.org/wiki/Carmen_(novela)

http://aboutbasquecountry.eko “Los gitanos que se hicieron bertsolaris y su- enagua mixta que puede desaparecer” artikuloa (23/8/2013).

www.kaledorkayiko.org/erromintxela

Advertisements

Read Full Post »

Julio Nombelak, 1868an argitaratutako  bere “Crónica de Navarra” liburuan kontatzen du, laino itxiko goiz batean Belate igarotzen ari zenean,  Lantzeko “guardiano” bidelapurren istorio beltza entzun zula eta gidatzen zionen ahotik errana, bidelapur talde hori, bandido talde bakarra izan dela, iparraldeko bide hauek odolez bete dutenak!, guardiano horiek ohiture bai zuten bere biktimak Almandoz inguruan bazen (baden) leize edo almindegi batera botazia!.

Julio Nombela (Madrid, 1836 – ib. 1919), Baztanen ibilitako gazetaria, novelista eta Cabrea general Karlistaren idazkiaria izan zen,

Kontatu zioten, udako gua epel batean Belate gainean, portua zeharkatzen ari zen haurdun zegon emakumi bati eraso zutela. Guardianoak lapurtuz gain emaukemea bortxatu saiatu ziren, dirudi emakumea bidelapurrei ezagutu zitula eta hauetako bat, salatzeko beldurra ikusita labankada bat eman zion. Ustekotan hilik zegola, bertze alditan bezala, gorpua desagarterazteko Almandozko leizera bota zuten. Emakumea hilik ez zagon eta leizeko zorua kolpatu bezain pronto ohiuka hasi zen…Guardianoak emakumea ixiltaratzeko harriak botatzen hasi ziren eta bizpa hiru harrikada ondoren, emakume haurduna ixili zen, obe errana, betirako ixialaratzi zioten!

Baina nortzuk ziren “Guardiano” izeneko bidelapur hauek?…ba goitizena zion bezala…Guardiak ziren Lantzeko guardiak, Belate bidea zaintzea (bandidoz) ardura zeukaten guardiak ziren. Hiru anai eta kuñatoa osatzen zuten guardia-bidelapur taldea eta haien buru, doike! sarjentua zegon.

IXX. mende hasierako (1809 -1817) urtetan aritui ziren okerkeri, gaiztakerietan eta bidaiariak erasetan. Goizez bida eta bidaaiarik zaintzen, eta gauz aurpegia ezkutatuta zaindutakoak oldartzen. Bat baino gehiagotan gertatu zen, bere harrapaketen salaketa jaso zutela, eta itxura iten kriminalen atzetik abiatzen ziren. Ultzamatik Batzanera, gainean sosakin zebilen guziak berekin topatzea arriskua zeukaten, lehenik bidean akonpañatzen zuten eta erranaez arriskua pastua zela ta gelditzen dena arroxaz betetako bidea gise zela,..bidexkak eta laburbideak hartuz, arropaz aldatu, km batzuetara itxarotzen zieten

Gaua batean, Etxaide-tik hurbil, bidelapurrek gainera etorri zioten Iruñetik itzultzen zen zahar bati. Eramaten zuena kendu ondoren mendiko barnera gidatu zuten, eta zuhaitz batean lehen bera egin zuten zorigaiztoko hirukote baten ondoan lotu zuten. Bidelapurrek joanda, zaharra ihes egita lortu zuen, eta Lanz-era iritsi zenean, bere erasotzaileak tabernan aurkitzen ziren, afaltzen, ongi afaltzen, zaharrari eta hirukoteari lapurtutakoarekin!. Dirudi Lantzatarrak bazakitela beresarjentua lapurretan ibilitzen zela, baina iñor ez zen ausartzen salatzea, guardia gizona maltzurra ta ankerra bai zen, izua hain izugarria sartzen zien bere aurrean ezta arnasa hartzen zutela, baita karabinarekin esku xaulia zen eta punteri onekoa!

captura-de-pantalla-2017-02-09-a-las-8-18-31

Almandozko herria . Argazkia Pello San Millan

Anozibarreko Salbatorena etxeko nagusia, gau batean Belate inguruan ustekabean harrapatu zien bidelapurrei, gizonak koldartu gabe sarjentorengana hurbildu eta lapurketetan ibiltzeagatik atxilotzera etorria zela erran zion. Guardia, kezka jari gabe, pasu bat gehigo ematen bazun, tiro eginen ziola meatxatu zion, Anozibartarra pausoa eman eta bere ezurrak, emakume haurduna bezala Almandozko leizan akitu zuten.

Gauza da jendea pixkanaka pixkana, egoeraz aspertuta zeudela eta aurre iten hasi ziren eta 1817ko urte bukaeran Lizasoko barride baten salaketaz, lau bidelapurrak Benta Kemadan musetan ari zirela atxilatuak izan ziren. 1818Ko abenduaren lauan lauetatik hiru Iruñeko plazan urkatuak izan zire, laugarrena 18 urte zuenez  soka lepoan patu zioten eta bere kideak nola hiltzen ziren ikustera behartu zioten. Gorpuak  zatikatu zituzten eta haien puskak  bere hilketa nagusietako lekuetatik banatu zituzten. Haietako bateko burua Anozibarreko Angilu iturrian patu zuten, bertzearena Lantzeko Ganbo iturrian, zatiak Belaten zehar sakabanatu zuten eta baita ere ezurr batzuk ta buru bat Almandozko leizan bukatu zuten.

Post hau iteko erabili den materiala.

“Bandidos y salteadores”José María Iribarren Rodríguez; Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 3. urtea, Zº 9.a, 1

Read Full Post »