Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko maiatza

1592ko ekainaren 17an Martin Bertiz Alloz, Bertiz dorretxeko (nomima zaharreko leinuetxea) jauntxoa zena zendu zen. Denbora zeraman bere eginkizunak ez zitula betetzen ahal eta Bertizko jaurerriko aferak bere emaztea, Beahamouteko Juanak eramaten zituela. Juanak 1595ko urtearen hasmentan Pedro Arretxea, Oronozko Arrretxea jauregiko nagusia ta Bertiztarren parientia, Bertizko jaurerriko administrazailea izendatuko du.

Oieregiko eliza. Argazkia Juaquim Naval.www.panoramio.com

Oieregiko eliza. Argazkia Juaquim Naval.www.panoramio.com

Halaxe zela ta, kontatzen da/du (Florencio Idoate “Rincones de la historia de Navarra” liburuan), urte hortako apirileko igande batean, Bertizko adminstrazaile karguaren jabetza berrie Oieregiko elizan hartzea zela, Pedro Arretxea (jubon berri batekin) bere emaztea eta bere arrebarekin (ta eskribau batekin) agertu zela.. Eliza barruan zegola ta karguaren jabetza ofiziala in behar zela, Pedrok, Elizako aulki nagusienan (Bertizko jautxoena eta altare ondoan zegona) exeritzeko asmoa erakutsi zuenean, eliza barruan zeuden Bertizaraneko bertze jauntxoak aurpegi txarrez eta kopeta ilunez tokia ezezetatu zioten. Hori ikausita, eskribanoari agindu zion jauregiko andreak bere mesedeari emandako lizentzia irakur zezala. Eskribanoa gazteleraz irakurri zun, lizentzia gazteleraz bai zegon eta gero denek ulertzeko dezaten, eskuarara itzuli zun. Denek ulertu zutenean , iskanbila hasi zen, Lehenengo solastu zuna Pedro Arraioz izan zen Zozaiako jauregikoa eta elizako nagusia zena, honek, dokumentuaren kopia bat eskatu zen, bere konfiantzako batek irakurtzeko. Honen ondoren, Sarrateako nausie, Juanes de Sarratea jauna, bortizki protestatuz iraina haundia egiten zizaiola Oronozkoa administrazailea proposatua izana, eta kanpotar batek ez zin zula iñoiz exeritzen ahal Bertiztarren aulkian, nahiz eta hauek ez izan, toki hori soilik Bertizko jaunarena edo jaurerrian bizi zenarentzat zela garbi utzi zun eta kasu hortan Pedro Arretxea ez baldintza bat ezta bertze betetzen zun. Hirugarren bat ere kontra ere agertu zen, Matxikotenako nausia  eta euskaraz ere aipatu zun Oronoztarrak ez zula eskubiderik aulki horretan exeritzeko…baina ez zun ezertarako balio zeren protestatzen zuten biztartean, Pedrok eta bere emaztea, elizako toki garranzitsuenean exeri ziren eta kargu hartzearen zeremonia hasi zen. Zeremonia akituta, eta prozesioan ateratzerakoan (mezara berriz sartzeko), bikarioaren atzetik, bigarren posizioan Zozaiako jauna jarri zen (Eliza bere lurretan zegon) eta honen gibelean Pedro Arrtxeak, Sarrateari aintzinatuz, honek bortizkeriarekin bere bigarren postua defenditu zun, lehenik hitzekin eta gero eskuekin! Eskribanua sartu zen biek banatzera, baina bere paper eta litzentiakin batera lurrean akitu zun. Azkenian elizatiarrak bi jauntxoa banatzea lortu zuten. Bi jauntxokin mailatuak, kolpetuta ta ubelduraz beteta, baina bakoitzan bere tokian, Arretxeak Bertiztarren tokian, meza hasi zen….Baina afera ez zen egun hortan akitu, Pedroren etsaiak elizan egindakoaz gordetuko zioten eta ordainduko zula zin egin zuten. Egun batzuk gerora, Pedro Arretxeak Gartzaingo Iturbide leinu etxean zegola, Palotegi izeneko bat eta Sarratearen osaba, Martin de Reparazea, Pedro presoa eramatearekin intenzioarekin palazioaren aurrean agertu ziren. Hortarako aginte bat zutela edo lortu izan zutela erranez, Iturbideko nagusiak sartzea utzi zien, palazio barruan Pedrok erresistenzia ezarri gabe, bere ezpata (daga) eman zien, eta hori bezain pronto Reparazeakoa irainka hasi zen  eta “eskuz eta zangoak  burdinez (kateatua) lotuta eramango ziola espetxera eta erakutsiko ziola dula nola bizi beharko zen” ohikatzen zion, Ondarrian dirudi aginterik ez zutela eta etxeko nausia Iturbidetik bota zien eta bi bahitzaileak alde egin behar izan zuten. Ez zen hor gauza gelditu eta aurrez aurrez eta egunez bahitzea gaizki atra zizaionez, bertze modu batean eta gauaren iluntasuna aprobetxatu bahitzea saitu ziren. Huntakoan Baztango almirantearen laguntza zeukaten, Alzugaray izeneko almirantea! honek ezpata ta arkabuzez hornitutako gizon batzuk utzi zien eta jakinda Pedrok Berruetan zegola ta gauan Oronozera joan beharrezkoa zela, bidean ezkutaturik…gau osoa pasatu zuten, zeren bahitu izan behar zena gau hori Berroetan pasatzea, azken momentua erabaki bai zun….txoritxo batek zerbait erran ondoren. Post hau iteko erabil den materiala Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) . Andoni Esparza Leira.

Read Full Post »

2015ko maiatza

Baztan Ikastolak antolatuko du heldu den urriaren 18an Nafarroa Oinez besta eta, horren baitan, hainbat jarduera egiten ari da urtean zehar. Apirilean Artea Oinez erakusketa ibiltaria inauguratu zen Iruñean eta, orain, Baztanera heldu da. Maiatzaren 6tik 21era Elizondoko Arizkunenean paratuko dira ikusgai “Baztan, barnetik kanporat” erakusketa osatzen duten 59 artelanak. Baztan inspirazio iturri izan duten eta duten artisten lan gehienak olio-pinturak dira, baina badaude eskulturak, grabatuak eta serigrafiak ere.

Artea_OINEZ_A3_Baztan

Arta oinezeko Elizondoko erakusketaren kartela

Baztango Arizkunenea kultur etxean erakusketa asteazkenean zabaldu bada ere, inaugurazio ofiziala ortziralean, maiatzaren 8an, izanen da. Ekitaldian, Jose Mari Apezetxea margolari erratzuarrak omenaldia jasoko du. Baztan Ikastolak aitortza ttipia egin nahi izan dio Apezetxeari urte hauetan guzietan egindako lanarengatik.

Jose Mari Apezetxea Erratzuko Zubietea etxean sortu zen 1927an. Txikitatik pintatzeko zaletasun eta erraztasun handiak erakutsi zituen, eta autodidakta modura eta oinarri anitzekin landu zuen hau. 1940 eta 1947 artean bi ikasketa prozesu arras garrantzitsu gauzatu zituen.”
Hasteko, Iruñeko Seminarioko egonaldia aipatzekoada (1939). Hemen formakuntza humanistiko sendoa hartu zuen eta honek oinarri intelektual inportantea eman zion, bizitza bera ulertzeko eta aitzinago artearen Historiarat eta estetikarat hurbiltzeko ere. 1940an, bere lehen saria irabazi zuen Erakusketa Misional Handiko kartel lehiaketan, eta 8 urte beranduago ohorezko diploma eman zioten Iruñeko Udalak antolatutako margo txapelketa batean.

Sin título-1

N.O 2015 Baztan-eko Grafismo batzordeak egindako ilustrazioa

Bigarren ikasketa prozesua, Javier Ciga margolari ( familia zena) ezagunaren eskutik hartutako formakuntza artistikoa izan zen, (1943-47). Hau ez zen ohi bezala Cigaren akademian gauzatu (Iruñan), baizik eta uda sasoian, Ariztia fondan, Elizondoko Etxenikea etxean zehazki. Cigarendako arront garranzitsua zen bere ikasleek haien pinturaren helburua ikustea. Cigak, ezagutzen, aukeratzen, koadroan sartzen eta enkajatzen laguntzen zien, baita osagai plastikoen , konposozioaren, ikuspuntuaren, argi eta itzalen jokoaren eta margo zuzenketaren antolakuntzan ere. Apezetxeak hemen hasi zen ofizioa ikasten,hau da, kolorearen sekretuak, nahasketak, margolaritzaren magia… Era berean, genero ezberdinetan trebatu zen ere, giza irudiarekin gorenerat ailegatuz.
1947an, 20 urterekin, Seminarioa utzi zuen. Momentu konplikatua izan zen erratzutarraendako, izan ere, bere ikasketekin segitu ahal izateko Madrilerat edo Pariserat jo behar zuen, baina garaia zailal zirela ta, aitari (familiak zuen ohial dendan) laguntzen gelditzea erabaki zuen, bere karrera artistikoa alde batera utiz. Erratzun gelditzea bere gain hartutako erabakia izan zen, eta honek, bakardadea baino, askatasun osoa eman zion. 50. hamarkada inguruan, Fidalgo Elizondorat zerbitzu militarra egitera etorriko da eta bien artean adiskidetasun sendo bat sortuko zen, eta inportanteago dena, elkarlan artistiko bat, margotzeko areto batekin hezurmamitu zena. Ana Mari Marin elizondarra haiengana hurbilduko zen, eta modu horretan gerora Baztango Margolariak izeneko taldea izanen zenaren hezurdura finkatu zuten (ondoko 65 urtetan margolari gehiago batu dira talde honetarat, panorama piktoriko aberats bat sortuz). Fidalgoren bitartez, Apezetxeak Ibarrola, Oteiza eta bertze hainbertze ezagutu zituen, eta konstruktibismorat hurbildu zen Arteta eta Vázquez Díazen obrari esker. Garai honetakoa da, 1954koa konkretuki, bere lehendabiziko binakako erakusketa, Fidalgorekin batera Iruñeko Ibañez Etxean ikusgai izan zena.

Baztango paisajea, Apezetxearen eskutik.

Baina (arte adituak diote) bere ibilaldia etenaldi bat izanen zun, garai ilunak ziren, artisten lana ez zen sobera baloratzen, eta Apezetxearen lana ixilune handiak izan zun. 70. hamarkadatik aitzin hau aldatu zen, Arte garaikidearen aita den Cézanneren pinturarekin topo egin eta bertze mundu baterako ateak ireki zizkion […] Hemendik aitzin, Apezetxeak, espazio bat sortuko du kolorearen bitartez, non formak, geometria, masak eta argia bata bertzearekin uztartuko dituen, bere lan piktorikoa den osotasun bat lortuz. Honek guztiak, formen perfekzioaren printzipioarekiko haustura ekarri zion, ikuspuntu ez ortodoxoak eta oreka ezegonkorrak nagusitu baitziren bere lanean,bere obran hain ohikoa den eta modu kontrolatu batean abstrakziorekin gorenera ailegatuko den berrikuntza azpimarratzen dutenak.
Barrokizazioa eskapoz Apezetxeak baztango paisaia berritzen du, geometrismo konstruktibista batetik abiatuta. Baserriak eraikin geometriko gisa irudikatuko ditu, bertze forma geometriko garbiak ikusiko dira bere metetan, zubietan, harlauzen mugetan edo baztango herrien itxuran eta mendietan, Apezetxearen lanean Gorramendik piramide itxurako mendi forma hartzen du, zeruarekin bat egin eta espazioa itxiz.

Ibilbide artistikoa gain aipatu beharrezkoa da 1995 eta 2010 urteen artean burututako irakasle lana (Tomas Sobrinorekin batera), bien artean udako ikastaroak eskaini dituzte, ezagutza praktikoen transmisioan oinarrituta, eta honi esker, margolari berriak loratu dira, zonaldeko jarraipen artistikoa ziurtatuz. Apezetxea Baztango margolarien dekanoa dugu eta oraindik margotzen segitzen du, Baztango paisaiak bukolikotasunez beteak erakusten diguna. Apezetxea, bertze hainbertze margolari bezala, Bidasoako Eskolaren partaidetako hartua izan bada ere, honek hetereogeneotasun handia planteatzen du ohiko izendatzaile batetik abiatzen bagara, parekotasun handiagoa du Baztango Margolariak izenarekin ezaguna den taldekideekin, Baztangoak bertakoak direnak edo haranaren lilurapean kanpotik etorritakoak. Taldekideekiko adiskidetasun loturak kohesio handiagoa eman dio, nahiz eta haiengan garapen nabarmen bat egon, figuraziotik estilo ezberdinetarat, influentzia inpresionistak, postinpresionistak, konstruktibistak eta oinarri figuratiboaren abstrakzioa ere agerian utzi dituztenak.”

Euskal margolarien artean nortasun berezia eta ibilbide luzea du Apezetxeak eta hori guztia aintzat hartu nahi izan du aurtengo Artea Oinezek.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Artea Oinezko katalogoko Pello Fernández Oyareguiren “Baztango paisaiaren geometrialari” artikuloa.

erran.eus-eko “Jose Mari Apezetxea margolari erratzuarra omenduko du Nafarroa Oinezek maiatzaren 8an” sarrera.

centroartisticodelbidasoa.blogspot.com-eko “Jose Maria Apezetxea Fagoaga” sarrera.

Read Full Post »