Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko apirila

Jakina denez, 2015ko Nafarroa Oinez besta, Baztan Ikastolak antolaketaz arduratzen da, Besta honekin inguruan hai¡bat ekimen elkar dire, eta hoietako bat OINEZ BASOA da.

Oinez Basoa Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) bultzatutako proiektua da. Proiektu hau 2008an sortu zen, Nafarroa Oinez bestak, hots, ikastolen bestak, naturan duen ekologia-inpaktuaz jabetu ginelarik. Izan ere, baliabide naturalak kontsumitu, hondakinak sortu eta berotegi-efektuko gasak isurtzen baititu bestak. Uzten duen aztarna ekologikoa gutxitzeko asmoz, Oinez Basoa sortzea erabaki zen, besta ospatzen den tokian ingurumenaren kalitatea hobetuko zuen testigantza bat uzteko behin betiko; natura-gune autoktono bat birsortzea, alegia.

Orain arte, lau baso ezberdin sortu dira: mendebaldeko baso bat Arbizun, baso mediterraneo bat Tafallan, ibaiertzeko baso bat Tuteran eta baso jangarria, hegazti basoa eta zabortegi eremua berreskuratzeko basoa Zangozan.

Captura de pantalla 2015-04-23 a la(s) 17.00.12Baztan Ikastolak proiektu honen lekukoa hartu du orain arte egindakoa eskertuz eta onartuz. Erronka baso berri bat sortzea da, Baztango Oinez Basoa. Oinez Baso guztien oinarri beretik abiatuta, Baztango Oinez Basoak gauza gehiago eskaini eta aukera ezberdinak ematea nahi du: Alde batetik, bi zuhaitz espezieren kontserba­ zioan laguntzea, Prunus lusitánica-Portugalgo Erramua eta Carpinus betulus-Pago Lizarra, hauek Kopuru ttipian bada ere, mantentzen dira Baztanen eta inguruan babestuak izanda. Eta bertzetik gure aitatxi­amatxiek basoarekin zuten konpro­mezua gogoratzea proposatu dira; Basoa landu eta kudeatzeko zeukaten modua, ohiturak eta MINDITZEA, garai batean herri bakoitza bere minditzea zuen. Minditzeak, gero basoetan landatzeko erabiliko ziren landare haztegiak ziren. Baztaneko oinez basoaakoak, ezagutzen den  martxan izandako azken minditzea zautu zutenekin, kontaktatu eta nolakoak eta zertarako ziren azaldu, solastu  eta dokumentatu dute.

Zimizteko mindeitza, argazkia www.oinez.basoa

Zimizteko mindeitza, argazkia http://www.oinez.basoa

Ziga herrian, Zimeztei deitutako lekuan kokatuta dago minditze (baztaneraz) edo mindeitza. Bertan, auzolanean egiten ziren lanak. Herriko familia gehienek edo denek hartzen zuten parte eta, gero, familiaka edo baserrika banatzen ziren arbolak. Landatutako arbolak bertako haritza, haritz amerikarra eta gaztainondoak izaten ziren gehienetan. Arbolen haziak lortzea, berriz, alkatearen zeregina zen. Minditzaren auzolana urtean bitan egiten zen, eta urteroko eginbeharra zen. Lehenbizikoa neguan, otsailean. Lanak taldeka banatzen ziren: batzuek aitzineko urtean kendutako arbolen tokian lurra prestatu eta aitzurtu, errekak egin, erein eta, gero, berriz lurraz estali. Banatu beharreko arbolak ipurditik moztea zen bertze batzueneginbeharra, horien tokian berriak landantzeko. Arbola hauek guztiak ondoko borda baten kanpoko aldean mukurutzen zituzten banaketa egiteko. Mindeitza inguruz inguru ixten zuen hesiaren edo paretaren mantenu lanak ere egiten zituzten, betiere pareta puskak erortzen baitziren jausitako adarren ondorioz edo aziendak botata. Banaketaren momentuan, herriko familia guztiei arbola kopuru bera ematen zitzaien. Arbola gehienak lur komunaletan birlandatzen ziren. Baso bat zegoen tokian landatzen ziren, edo eroritako arbol baten ordez bere tokian. Batzuetan, bakoitzak bere lurretan landatzen zituen, baina ez zen ohikoa. Soberan gelditzen ziren arbolak saltzen saiatzen ziren, betiere arrazoizko salmenta eginez. Bigarren auzolana uda garaian izaten zen, ekainaren bukaeran (San Juan inguruan). Lan hauetan parte hartzea irekiagoa zen eta haur, gazte eta helduak ibiltzen ziren auzolanean belar txarrak kentzen, lekua garbi uzten eta jorratzen. Mantenu orokorra izaten zen. Bai neguan eta bai udan ere, eguneko minditzaren auzolanak akitzen zituztelarik, otordu txiki bat egiteko ohitura zegoen. Badira 50-60 urte inguru Zigan minditza egiten ez dela, baina gaur egun oraindik badira ohitura horren aztarnak. Izan ere, azkeneko aldiz landatu eta erein zituzten arbolak gaur arbola helduak dira.

Zigako minditze herrikoa zen baina batziren bertze bazuk pribatuak zirela eta zuhaitzen salmentarako erabitzen zirela, Errazun adibidez. Toponimian ere mindeitza, mindaitze,minditze toponimoa aurkitzen ahal dugu Baztango ainbertze tokitan: Unaindegiko Minditzea, Mindaizko erreka Urrizaten, Mindaitz, Arizkungo Ordokin, Elbeten (basoa eta baso barruan harrizk etsi aztarnnakin) Mindetze (larrea) Lekauzen, Mindaizko erreka eta Mindaizko borda Burga eta Iñarbegi artean…

Post hau iteko erabili den materiala:

www.oinezbasoa.eus webgunea.

Read Full Post »

1793ko apirilean adierazi zen Konbentzio-gerra Euskal Herrian (martxoaren 7 Frantzia Kataluinan sartzen da). Guerra hau Luis XVI.a gillotinatuz hil eta gero Europako monarkiek Iraultza Frantsesean sortutako Konbentzioaren aurka egindako gerra (1793 – 1795) da.

Apirilaren hasieran, Izpegiko lepoan Libertateko Arbola  landatua agertzen da. Arbolan adarretan zapel errepublikanoa du eta, Conventioneko eskarapelarekin, gorri, xuri eta azula. Adar batetik dilinden, karta bat, erregea, burua moztua agertzen den karta. L’Ärbre de la Liberté landatu dutena Baigorritarrak dira, beno obe errana Euskal ehiztariak izan dire. Apirilak 20an Izpegi frantsen eskuetan dago,  50 Chasseurs Basques zaintzen dute, baina ez dute aunitz iraungo

Frantziako chasseurs basques Frantziako Iraultzan, Pirinioetako mugak defendatzeko sortutakoo infanteria arineko gise ehiztari taldeak ziren. Ipar Euskal Herriko zenbait lagun armak berez hartu zituen eta, 1792ko azaroan Biltzar Nazionalaren ordezkariek lau konpainiatan batu zituzten, Chasseurs Basques (euskaraz: Euskal Ehiztariak) izena hartuko dutenak. 1793ko maiatzaren 7rako, jadanik 10 konpainia ziren, 4 batailoietan antolatuak. 2. batailonako buruzagia, Harizpe etorkizuneko

Jean Isidore Harizpe, Lehendabiziko Harizpeko kondea (Baigorri, 1768ko abenduaren 7a – Lakarra, 1855eko maiatzaren 26a), Frantziako Armadan aritutako euskal militarra izan zen, 1851an Frantziako mariskal bihurtu zena. Irudia wikipedia

jeneral Baigorritarra zen. Konbentzio Gerra hasi zelarik (1793-1795), 1793ko hasieran, Donibane Garazi inguruko mendixkak defendatu zituzten.

Espainiarrak kontraerasoan 1793ko ekainan eta Baigorrin burrukatu ondoren Donibane ingurura iristen dira, Eiheralarrera eta hango gaztelua  ehiztariak  1 – 8 aurkako desabantailaz defendatu zuten. Garaipen hari esker, espainiarrek ezin zuten Frantzian barrena sartu eta 1794an egoera erabat aldatu zuen. 1794 armada frantziarrak (espainiarrak Ipar Kataluniatik botatzeaz gain), Katalunia eta Hego Euskal Herria konkistatu zituen, Miranda de Ebro ere okupatuz. Hegoaldea konkistatzeko bidea,Euskal ehiztariak ereki zuten, 1794ko ekainaren 3an Aldudeko guda izenarekin zautuko den bataila irabazi ondoren.

Baztanera zihoan hiru pasabideak menpean izateko asmotan, Jacques Léonard Muller jeneralak bere ezkerraldeko dibisioari, Lavictoire jeneralak zuzendutako euskal ehiztariaz osatutakoa, Baigorri ta Baztanen dagoen Berderiz ( iparraldekoak eta frantsen dokumentutan Berdaritz agertzen da) lepoa eta Izpegi hartzeko agindua eman zion, erdialdekoak Amaiur hartzen zuen biztartean. Berderiz/Berdaritz Aldudetik Elizondora eramaten duen bide egokiena eta azkarrena da garai haietan. Orduko denboretan merkantzien garraioa (orgak) hortik pasten zen  eta gerra honetan puntu estrategikoa izanen zen,  Berderiz kontrolpean zuena,  Aldudeak eta Baztan kontrolpean izango zuen. Berderiz lepoaren kontrola izateko Espainiako Karlos IV.aren soldadueek Elokadiko muinuan gotorlekua zeukaten (egie erteko bi gotorleku ziren,baita ere gotorleku txikiago batzuk baziren Lindutzen eta Atxistoien)

7.berderiz.1

Berderiz/Berdaritz Aldudetik Elizondora eramaten zuen bide egokiena eta azkarrena zen. Argazkia, erratzukokontuak-ballarena.blogspot.com

1794ko ekainaren 3an, 1.500 frantziar soldaduk, goizeko 9tan Urruska mendian zeuden eta Elokadiko posizioa defendatzen zuten 300 espainiar eta hiru kainon eraso zuten. Lavictoire jeneralak zuzendutako euskal ehiztariek Berdaritz eraso eta artilleriaren sua jasanda eta Lavictoire hil zen, espainiarrek gotorlekutik jaitsi eta erasoari ekin zioten. Anabasa aprobetxatuz, Jean Isidore Harizpek zuzenduak, euskal ehiztariak gotorlekuan sartu ziren eta espainiarrak barneko gotorlekuan errefuxiatu ziren. Gotorlekua kanoikatu ondoren, 308 defendatzaileek amore egin zuten eta Baztanerako bidea zabalduz penintsularako bidea ireki zuen, Baztan, Oiartzun eta Donostiatik Tolosaraino konkistatuz….

1795ean, Espainiarekin bakea akordatu ondoren, euskal ehiztariak mugan kantonatuak izan ziren. 1798ko irailerako, batailoi batera murriztuak. 1800ean, Libournera eramanak ziren, eta bigarren batailoia berreraikia izan zen. 1800eko kanpianian batailoi biak bigarren lerroan daude, armée des Grisons izeneko taldean, eta 1801eko apirilaren 21ean Bernara bidaliak ziren. 1806an, Bostgarren infanteria arineko Erregimentu sortu eta Jenan garaipena lortu zuten. 1808, hirurehun euskal ehiztariek Murateko Ohorezko Guardia Espainian sortu zuten eta 1812an batailoia Armada Handia (frantsesez: Grande Armée) osatu zuen Errusiako kanpainarako, Bitxikeri bezala ere aipatu “euskal ehiztariak” Uruguaiko Gerra Handian (gaztelaniaz: Guerra Grande edo Guerra de la Triple Alianza) ibili zirela. Gobernu Coloradoak 1845eko apirilaren 8an Euskal Ehiztarien Erregimentu (edo Batailoi) bat sortu zuen, Montevideoko setioan eta Juan Bautista Brie de Laustan izpurar koronelaren zuzendaritzapean. Uniforme urdinez eta txapel gorriz jantziak, gehienak Ipar Euskal Herriko etorkinak  ziren.

Unitateak, 650 lagun osatua, bere estatu-nagusi, logistika, musika eta artilleria propioa zituen. Guztira, Granadari Konpainia bat, Tiratzaile Konpainia bat eta zazpi Infanteria Konpainiak osatua zen.

Blancos aurkariek, bertze Euskal Ehiztarien Erregimendua sortu zuten, hau Hegoaldeko euskaldunez osatua, gehienak Karlistadetan egondako beteranoak osatzen zuten.

Post hau iteko erabili den materiala.

eu.wikipedia.org-eko “Euskalehiztariak” wikia.

eu.wikipedia.org-eko“Aldudeko gudua” wikia.

eu.wikipedia.org-eko “Jean Isidore Harizpe” wikia.

puntubi.com-eko “konbentzio gerra” sarrera.

berria.eu-eko mendia/ibilbideak ataleko “Beartzundik Elokadi eta marrapietara” ASIER AGIRRESAROB-eren artikuloa,

erratzukokontuak-ballarena.blogspot.com-eko “Baztan-17921795-2-kapitulua” posta.

Read Full Post »