Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko martxoa

11041213_928034417230266_7415472052034011617_o

Baztan ikastolako lehenego ikasleak (1970-1971 ikasturtea) Argazkia. nafarroaoinez.eus

Nafarroa Oinez15 Baztanen izan behar dela ta, Baztango Ikastola urtean zehar hainbat ekitaldi, ekimen, hitzarmen…antolatu eta parte hartzen ari da. Martxoaren hasieran Baztan Ikastolako lehenengo ikasleak afari baten inguruan Arriarte Elkartean berriz bildu ziren, beren irakasle izandako Mari Karmen andereñoarekin. Merendu-afariaz gozatzeaz aparte, elkarrekin bizitako oroitzapen eta pasarteak ere berreskuratzeko parada izan zuten bertan, eta berrelkartzeagatiko poztasunaren artean, oroipena ere egon zen Baztan Ikastola posible egin zuten guztientzat,…baita ere Andereño Mari Carmen 34 urte baino lenago izan zen andereñoz, Elizondoko lehenengo ikastolako  Pilare Alba Loyarte andereñoz!

Elizondoko ikastola, Elizondar abertzaleek bultzatuta errepublikako azken ikasturtean irekia izan zen, Haien artean Ignacio Iturria zegon, euskaltzale izugarria zena beti euskeraz mintzatzen zena, euskaltzale sutsua zena. Iturriak, liburuak, alkiak, maiak, andereñoren soldata… Pilare Alba andereñoren soldata. Ignazio aparte  aipatzekoak dira Lekarozko komentuko zenbat fraide, Aita Miguel de Alzo batik bat. Honek Eusko Ikaskuntzaren “Comisión de Enseñanza Primaria” delakoaren partaide izateagatik erakunde horren laguntzak erreztu ez ezik Pilareri andereñoar kontaktatu, aholku eta behar zituen laguntza guztiak ematen zizkion ere. Erran dugun bezala, kasturtea martxan patzeko Donostian magisteritza bukatu berria zeukan 21 urteko andereño goizuetar Pilare Alba Loiarteri deitu zioten, Bera Elizonderat joan bezain laister urriaren lehenbiziko egunetan kurtsoa 30 umekin hasi zen. Ikastola Antxitoneko trinketearen ondean Beitonean, (gaur egungo Braulio Irarte karrikaren 22.na) etxean zegoen. Urtew haunitz ondoren Pilare Alba ia adinan sartue ,ikastola ireki zenean ongi oroitzen zen: “Nahiz eta ilun xamarra izan, mahaiak eta alkiak argiak ipiniz gauza polita sortu zen. Handia, handia ez zen, baina hasteko ongi.” “Eskubidea eman zidaten egiteko neorrek, jartzeko nahi nun bezala eta ordun jarri nien uniforme bezala, batatxo urdin bat, denak berdintsuak egoteko. Liburu kontun, nahi nun guztia, materiala eta dena, dana. Ez dut pentsatzen ordaintzen zutela asko. Hori dana Ignacio Iturria Jaunak egiten zuela”,

602-goizueta-pilare-alba

Pilare Alba100 urte bete zuen egunean (2013-11-14) Argazkia ttipi ttapa.eus

Hala eta guztiz ere, ikasturteari hasmenta eman bezain fite jaiotzen ari zen ikastola berriari arazo larriak ailegatu zitzaizkion. Urriaren bukaeran lurraldeko inspektorea zen Angeles Barriolaren txostena zela medio Dirección General de Enseñanza delakoak. Elizondo ikastolari bere funtzionamendurako beharrezkoa zen baimena uko egin zion. Haur guziek handik atera, eta berriz sakabanatu ziren, hedatu ziren alde guzietara, barreiatu ziren eta hola gelditu zen”. Egoera honek 1936ko Otsaileko hauteskundeak burutu arte iraundu zuen. Frente Popularraren garaipenarekin ikastolako aintzindariek berriz baimena eskatu eta berehala ireki zuten, ikasturte honetako gelditzen ziren hilabeteak problemarik gabe igaro zirelarik. Pilare Alba andereñoaren oroitzapenen arabera: “Giro nahiko ona, eragozpenik ez nuen izandu, lagunak genituen danak, elkarrekin joaten ginen goizero Lekarotzera, eta eskola aldetik erreztasun guztiak eduki nituen. Pedagogia aldetikan, ikasleak oso txikiak izaten zirelako liburuak baino gehiago irudiak erabiltzen nituen eta horiek egin beharko nituen. Nire gusto handiena neretzako izan zan eragozpenik ez eukitzea.” Bertze ikastolei bezala, Elizondokoari Espainiako gerrarekin behin betiko itxiera heldu zitzaion. Baztanera hasi ziren etortzen kamionak eta kamionak eta hainbertze requete eta falange eta Arizkunenean paratu zuten bere Koartela. Berehala, bi egunen buruan, requeteak joan ziren ikastolara eta lenbiziko ereki zuten, sartu ziren barnera eta atera zituzten hango liburu guziek, eta erre zituzten denak,alkiek, eta maiak, karroetan bertze eskoletara eraman zuten.

Bestalde, Uztaila zela Pilare Alba oporretan egotea arren Elizondotik zebilen eta Gipuzkoatik abiatuz Bizkaiara joan zen. Bizkaia Nazionalen eskuta ez zegoenik hango Mundakako ikastolan 1936-1937 ikasturtean aritu zen.Eta Bizkai Nazionalen eskutan gelditu zenean atzerrira joaten ziren umeekin Iparralderat alde egin zuen eta Donibane Garazin zeuden haur errefuxiatuen artean klaseak ematen egon zen.

Pilare, 1913ko Azaroaren 14an  Iruñan jaio zen baina Goizuetako Lubienea etxean  eta famili abertzal baten barnean hazi zen. Bere ikasketak Irulan eta Donostin in zun Elizondoko ikastolan lan egin baino lehen Iturengo eskolan aritu zen. Familia abertzalekoa izaki, gerra garaian Eusko jaularitzako lan eginen dut eta Mundakako ikastolako andereñoa izan zen, hortik Frantzira alde egin behar izandu zuen. Gerra ondoren bueltatu eta monja sartu ,30 urtez monja bezala egon zen Mungia eta berriz ikasketak eskuaraz emateko aukera izan zenean, monja izatea utzi zuen, eta Bilboko hainbat Ikastolatan andereño gise segitu zuen 10 bat urtez. 2015ko urtarrilaren 30an Goizuetan  eta 101 urte zuelarik zendu zen gure Ikastolako lehenego andereñoa!.

Read Full Post »

2015ko otsaila

Otsailako 19an (Ortzegune) Baztango Udalak antolatua, ERREKA ETA UHOLDEEI BURUZKO EZTABAIDA FORUAizan zen.  Bortz pertson adituez osatutako mahai inguruan errekak eta uholdeei buruz solasteko aukera izan zen. Mahai-inguruan: Kantauri isurialdeko Uren Konfederazioko Felipe Román eta Noemí López, Nafarroako Gobernuko Uren zerbitzuko César Pérez, Camino Jaso biologoa eta erreka nahiz ur aferetan aditua, Julia Ibarra uraren kultura berri bat elkarteko kidea eta Iñaki Antiguedad EHUko Hidrogeologiako katedraduna parte hartu zuten.

Adituek 10 minutuz beren oinarrizko ikuspegia aurkeztu zuten eta gauz interesgarriak entzun ziren, bakoitzak bere ikuspuntutik eta arrazoiekin. Nafarroako Gobernuko César Pérez teknikariak 201uko uztailekoa tanta hotz bat izan zela erran zuen. Tanta hotzak kantauriko isurialdean ere ematen direla eta gainera, Baztan haranak dituen ezaugarriengatik ekaitzak bertan gertatzeko joera dagoela…eta..tanta hotza ere izan zela 1913ko uztailan gertatutakoa eta baita ere tanta hotza izan zela 1953ko urriko uholdetan!aipatuz uholde historiko horretan bortz persona eskualdean (baztanen?) hil zirela.

Datu horrekin gelditu nintzen, bai bai badakit…aipatu zutela ere, erreka zer den  eta errekak euri-urak isurtzeko bideak direla, errekek beren funtzionamenduak dituztela (Camino Jaso), 0 arriskurik ez dagoela erran zuen, baina arriskuak ttipitu daitezkeela. Klima aldaketarengatik erauntsiak gero eta gehiago eta gero eta zakarragoak direla (Iñaki Antiguedad). Baztanen eta Elizondon uholdeak gertatzeko kontzentrazio denborez…baina nik, bortz hildakoekin gelditu nintzen! bortz hildakoekin tematua!!

Inglaterra egoaldeko etxe bat 1953ko prezipitazioak ondoren. Argazkia noqueremosinundarnos.blogspot.com.es

Zer gertatutakoaz enteratzea (teorikoki ) errexa zen, Biaramunean Liburutegira joan eta fondo lokalan behituko nun…baina ai ene! ze sorpresa…1903tik egunkarietan Baztani buruz agertzen diren notiziak biltzen dituen liburuak…1950 urtean akitzen dira!!…1950. urtean!!…Begiratuz ta galdetuz, egie da 1953ko urriaren 14an izadako uholdeak benetan historikoak izan zirela ez baztanen soilik (bortz hildakoen notizia eztut konfirmatzen ahal) ezta Baztan-Biidasoaren ibarran, baizik Euskal Herria osoan eta Europako Iparraldean (Erberea, Inglaterra,,,) ere.

1953. urtea, oso nahasia izan zen meteorologikoki, urtearen hasieran esaterako, milaka pertsona hil ziren Ipar Itsasoaren inguruko herrietan, europako haize ekaitz batek sortutako uholdea zela eta, errate baterako Erbeeretan ura 4metrotara igo eta dikea autsi ondoren 1.800 pertsonak hil ziren. Iraila eta Urriaren hasieran nahiko euri gutxi jausi zen Euskal Herrian, dena den urriaren 11n euria egiten hasi zen. Egun aunitzetan Europa gainean egondako antizikloi baten babespean egon ondorean, antizikloia ekialderantz aldendu zen eta Afrika iparretik etorritako aire beroa Iberiar penintsulan zabaldu zen. Aldi berean, Britainia Handiaren iparraldean zegoen behe presio gune bat, hegoalderantz abiatu eta aire hotz masa bat heldu zen Iberiar penintsulara. Urriaren 13an, ezegonkortasun atmosferikoa areagotu eta behe presio gune bat sortu zen Bizkaiko golkoan.

Behe presio guneak, hegoaldetik zetorren aire beroa eta iparreko aire hotza nahasten zituen, eta nahaste horren ondorioz, fronte bat eta garapen azkarreko prezipitazioak sortu ziren. Prezipitazioak izugarriak izan ziren ordu gutxitan…Elizondon 118 l/m karratu, Sunbillan 115, Segidan Baztan Bidasoa ibaia gain in zun, Erratzutik, Iruineraino. Kalteak izugarriak izan ziren eta adibide gise,  erten da Bidasoko trena euren trenbide, zubi eta tuneletan jasotako kalte handien ondorioz, (krisiak jota zegon) behin betiko itxi behar izan zuela handik urte gutxira, konponketa gastuei aurre egin ezin zutela ta.

Leizaran ibaia Andoaindik pasatuz 1954ko urriaren 14an

Baina gure eskualdea auserki kaltetua izan arren, kalte gehien izan zuen herrialdea eta egoera larriena jasa izan zuena Gipuzkua izan zen (Oño jendearen burutan 1933ko uholden oroizapenak zeuden). Ordu gutxitan, Urola, Deba, Oria eta Urumea ibaien urek Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Arrasate, Bergara, eta beste hainbat herriak urez bete zituzten. Egun hartan, 300 litro baino gehiago jausi ziren Gipuzkoako hainbat tokitan (313 Arditurrin), eta 200 litrotik gora Igeldo edo Errenteriako estazio meteorologikoetan. Euritearen indarraren adibide urriaren 14ean Igeldon gaueko hamaiketan bost minututan jasotako 11,2 litroak. Ibaiek bi eta hiru metroko maila gainditu zuten eta Tolosan esaterako denda gehienak urez bete ziren. Gipuzkoan 27 persona hil ziren uholdearen ondorioz, gehienak (16 ) uholde haietako gertakaririk larrienan, La Guipuzcoana autobus konpainiaren autobus batek izandako istripuan.

Autobusa urriaren 14eko arratsaldeko seietan atera zen Donostiatik. Zestoako Iraeta auzoaren parean, autobusa ez atzera ez aurrera geratu zen, motorrean ura sartu zelako. Autobusa handik ateratzeko zerbaiten bila joan bitartean, ura gorantz joan zen, eta minutu gutxitan metro eta erdikoa zen uraren altuera. Autobusaren barruan hogeitabost pertsona inguru zeuden, eta batzuk barrutik ateratzea lortu zuten arren, barruan hamasei pertsona geratu ziren, kanpora ateratzera ausartu ezinik. Autobusa soka batekin eusten saiatu ziren, baina azkenik gaueko ordu bietan, soka apurtu eta autobusa urak eraman zuen barruko hamasei pertsonak hil zirelarik.

Revista Norte egunkaria “El Norte en luto” artikuloan kontatzen duen bezala, autokarra auto bat errepidean gelditurik zegona laguntzeko gelditu zen, Autobuseko txoferra eta bertze baten bat (lau) atra eta laguntza bila Zestorantz abiatu ziten, soka batzukin itzuli zirenean, konturatu ziren autokarra metroak eta uretako erdiak inguratuta zegoela jada, ura parabrisaraino ailegatzen zen eta kotxea….korronteak eramana, barruko bikotearekin batera (hilko zirenak). Autobusa ez atzera ez aurrera giten ahal zun,  barruan hogeitabortz pertsona inguru zeuden, eta batzuk barrutik ateratzea lortu zuten arren, barruan hamasei pertsona geratu ziren, kanpora ateratzera ausartu ezinik. Autobusa sokarekin eusten saiatu ziren, baina azkenik gaueko ordu bietan, soka autsi eta autobusa urak eraman zuen barruko hamasei pertsonak hil zirelarik, guztira Zestoa inguru hortan gau hortan 22 persona hil ziren.

Hau1953an gertatu zen, 20 urte lehenago Euskal herria orokorrean 1933an antzeko paretzido 1913an baita ere (lokalago) bertze tanta hotza eta 1983 Bizkaian….zorionez 2013an estadistika autsi ta 14an… ibaia atra zen….kuriosoa!

Post hau iteko erabili den materiala

arranbela blog-eko “Uholdeak eta errekaren gaineko eztabaida mamitsu” sarrera.

Wikipediako “1953ko Gipuzkoako uholdeak” wikia.

gara.naiz.eus-ko “14 octubre 1953 El dia que la lluvia cayo a cielo toto sobre Euskal Herria” artikuloa.

Read Full Post »