Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko otsaila

Afrikako istorioak.

2015ko Otsaila

Egun hauetan notizia da, Euskal Herrian bizi den Hassana Aalia Saharar iheslariari Espainiak asilo politikoa ukatu diola. Hassana, Mendebaldeko Saharako Aaiún hiriburuan sortu zen 1988an. Gaztetatik bere herriaren ( Marokogatik zapaldua) defentsan militatzeari ekin zion. Horren ondorioz, hainbat aldiz atxilotua eta torturatua izan da, azken aldia 2011n Saharar jendarteak jasaten zuen egoera penagarria salatzeko protesta bezala eraiki zuten Gdeim Izik kanpamentuaren bortizki ustearen harira atxilotu ziotenean. 2012an Hassana beka bat zela medio Euskal Herrira etorri zen, ikasketetan ari zela ta, atxilotzeko agindua emana zegoela jakin zuen. Orduan Espainiar estatuan asilo politikoa eskatu zuen, eta orain asilo hori ukatu diote, hori salatzeko eta orohar saharar herriak bizi duen muturreko egoera salatzeko Euskal Herrian egiten ari diren mobilizazioen harira Elizondoko plazan elkarretaratzera deitu zun Baztango Askapenak. Bide batez, Saharaztan elkarteak Otsailaren 27rako, Saharar Errepublika Demokratikoaren aldarrikapenaren urteurrena dela ta antolatua duen elkartasun egunean parte hartzeko deia ere egin zuen.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa  (الجمهورية العربية الصحراوية الديمقراطية, Al-Jumhūrīyya al-`Arabīyya as-Saharāwīyya ad-Dīmuqrātīyya, arabieraz) Mendebaldeko Saharan osatutako estatua da. Fronte Polisarioak 1976ko otsailaren 27an espainako azken soldadua alde egin ondoren Bier Lehlora oasisa independentzia aldarrikatu zuen eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaa (SAED) izena eman zion, baina Espainiak Saharako bere koloniatik alde egin bezain pronto ere Marokok eta Mauritaniak okupatu zuten. Fronte Polisarioak abiatutako nazio askapeneko gerraren ondorioz, 1979an Mauritaniak lur horretatik alde egin zuen, baina Marokok ez. Gaur egun SAEDek  Morokok okupatuta ez duen lurraldea kudeatzen du. Saharako Errepublika Demokratikoaren hiriburua Aaiun da, baina hau Marokok okupatuta duela Bir Lehloura mugitu zen. Hala ere de iure (factoko) hiriburua Tindouf da, eta han bizi dira errefuxiatu gehienak. Marokoren arabera eskualdearen izena Hegoaldeko Probintziak da, hiru probintziatan banaturik: Guelmim-Es Semara, Laayoune-Boujdour-Sakia El Hamra eta Oued Ed-Dahab-Lagouira, baina de iure Sahara Espainiarra izena gordetzen du oraindik (Nazioarteko zuzenbidearen arabera, eskualdeko burujabetza eta administrazioa de iure espainiarren eskuetan dago oraindik).

Saharratarren lurradea, 1958tik 1976 urte artio Spainako probintzia izan zen, “Sahara Espainiarra itsasoz haraindiko probintzia” izena zuen, 1958an Mendebaldeko Espainiar Afrikako Saguia el Hamra eta Río de Oro eskualdeek batuz sortutako probintzia. Lehenago lurralde horiek Afrikako espainiar kolonia eta protektoradoa izan zen. Espaniar ejerzito

Iturria. wikipedia.org

koloniala 1884tik Afrikan presentzia nabaria izan zuen eta erran dugun bezala bai Sahara eta bai Afrikako Iparraldeko Riff zonalde menditsua spainiarren eskuetan protektorado gise egon ziren (beitu atxikitutako mapa)…eta doike ejerzito kolonial horretan ( gero Legion-a izanen zena) baztandar batzuk ibili ziren, batzuk bueltatu ziren eta bertze batzuk bizia Afrikan utzi zuten.

Bueltatu ziren artean, daukagu Beartzungo Karakoetxea bordako Juan Bautista Elbetarra, Xan Batist bezala ezaguna zena eta gazte garaian Riffeko gerrara bidali ziotena, eta ohorez eta domina batekin bueltatu zena. Riffeko gerra 1911 eta 1926 artean Rifeko tribuek Abd el-Krim eskutik gidatuak Espainia eta Frantziako inperio kolonialen aurka egindako matxinada izan zen. Gerra gogor ta luze hortan Elbetearrak bere domina irabazi zun, kontatzen dutenez batailan galdutako kainon bat errekuperatzea lortu zun. Ertekoa da dominarekin (eta ohorearekin) batera bularran ere bala batekin etorri zela, eta bala hori bihotzaren ondoan kokatua hil artio (80 hamarkadan) eraman zula, kentzea ezinezkoa bai zen.

Bertzea aldean, Afrikako iparraldean eta gerra berberan gorpua han utzi zutenak, adibide gise daukagu Julian Santamaria Zunda tenentea, (aita aldetik Burgos aldekoa eta ama aldetik eskualdekoa), Julian Tenente gaztea legioneko tenetea da, “La legion” gerra honetan sortzen da, ejerzito koloniala ta erregularra, motibazioa galdua du, mandoak korruptoak dira…eta Frantziarren “legion extranjeran” oinarritzen dira.

teniente-blaco2by2bnegro-2

Argazkia literaturalegionaria.files.wordpress.com blogatik hartuta dago

Julian Santamaria 1932ko abuztuaren 18an Tifarauin hiriaren inguruan hilko dute, Lejioneko Iª eta II. banderak gotorlekutik atrako dira hirira etortzen den “convoy” bat babesteko intenzioarekin, baina errifertarrek baso bateetik enboskatuko zieten eta egun oso bateko bataiola ondoren lejionariak atzera eginen dute. Hildakoen datuak ikusita bataila gogorra izan omen zen, zeren 91 soldadu heri, 30 legionari, kapitana, eta 7 ofizial (hoien artean Tenente Baztandarra) hil bai ziren. Kontatzen da ere Garzilasok (Raimundo Garcia Garcia) D, de Navarra-ko zuzendaria izanen zena eta garai haietan gzetari gise (korresponsal) Marokosen aurkitzen zela Julian Santamariai buruz bere kronika batean bere ausardia, kemena eta ohoreagatik goraipatu eta laudatu ziola.

Post hau iteko erabili den materiala

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan , (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006). Lander Santa Mariaren “30 años de lo de “Xan Batist” y otros, que no sirvió de nada” artikuloa.

Wikipediako “Sahara Espainiarra“, “Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa” eta “Rifeko gerra” wikiak.

arranbela.blogspot.com-eko “hassanna sahararrrari elkartasuna” artikuloa

Advertisements

Read Full Post »