Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2015(e)ko urtarrila

Hilbeltzako aste Beltza zoragarri ta interesgarrie pastuta, haizegoa ere hontan kontu beltza bat kartzen du, huntakoan ere gerra zibilako garaikoa, baina ez eskualdean gertatutakoa baizik Granada urrunean gertatutakoa, baina hori bai, hila edo hobeto errena, eraila (fusilatua izan baizen) basztandarra! Jesus Yoldi Bereau arizkundarra.

escanear0003

Jesus Yoldi arizkundarra (argazkia roeterojo.blogspot.com-etik hartuta dago)

Jesus, 1894ko abenduaren 4an Arizkunen jaio zen, ikasketak gustokoak zitula 17 urtekin Zaragozan batxilleratoa akitu zun eta Zaragozan bertan 1915eko irailaren 25ean, Zaragozako Unibertsitatean bikain notarekin eta ikasketa-amaierako aparteko sariarekin Kimikako zientzia-lizentziaduna atrako du. Bi urte geroxago eta 23 urtekin Kimika sailean Doktorea izendatuko dute. 1918a  Sevillako Unibertsitatean zegon klaseak ematen eta 1922an (28 urtekin) Cadizeko Medizina fakultateko Kimika orokorrako katedra lortu zun. 1924an Granadara bidaltzen dute ta hemen Kimik Orokorreko Zientzia-Fakultadeko katedraen titularra izanen da.

Katedratikoa izanez gain, Arizkundarra unibertsitateko komunitatearen eta baita ere hiriko kide nabaria zen, Granadako intelektualen eta errepublikatzale ingurutan mugitzen zen, Federico García Lorca poeta laguna zun eta baita ere Madame Curie eta Pieter Zeeman (biek Fisika eta Kimika Nobel sarituak) laguntasuna izan zun. Yoldi baztandarra alemaniarra daki (garai haientan zientzi arloan hizkuntz nagusia da) eta Europako zientzilarien artean ezaguna da. Bizi zen hiriko errealitatea ikusita; langabezia, analfabetismoa, miseriak eta jauntxokeriak (kazikosmoa)  konpromiso politiko eta soziala hartu zun. Konpromiso hori eskualdeko alderdi errepublikano batean afiliatzen gauzatu zun eta, geroago Manuel Azañaren Ezker Errepublikano alderdian sartuz. Errepublika garaian 1932an ain zuzen Granadako konzegala izanen da eta bortz hilabetez Granadako alkatea izanen da. Alkate bezala  irinaren prezioa jaustea lortu zun, nahiz eta okinak boikota egin eta baita ere berreskuratu zun Alhamar errege musulmanaren (alhambrako jauregia eraikitzen hasi zena) izena eta irudia (bere homenez txafla bat patzen Alhambrako sarrerako arku batean, gaur egun mantentzen da). Granadako Alkatea izanez Sanjurjo generalaren Kolpe militarra izan zen eta Yoldi posizio arras irmoa izan zuen Errepublikaren alde, hau hiriko eskuindarren begi bistan patu zion

escanear0001

Yoldi doktorea, Madame Curie eta Pieter Zeemanekin Granadan (argazkia roeterojo.blogspot.com-etik hartuta dago)

 

1936ko uztailean,  Granadako Capileira herrian (bere emaztearen herria) Beatriz Pérez emaztea eta bere hiru semeekin Jesús, Antonio Luis  eta Victoriano, oporretan zegola, altxatu berri izan ziren faszistak eta altxatutako militarren alde egin zuten Guardia Zibilak preso hartu zuten eta handik Viznarko  “Las Colonias” konzentrazio esparrura. Erran behar Kolpe faxistak Granadan, erresistentziarik gabe garaitu zela eta errepresioa basatia ezarri zuten lehen egunetatik eta oso zuzenekoa intelektual errepublikatzaleen kontra, izua, eta atxiloketa masiboak  jasan zuten.

Urria aldean Viznarko kontzentrazio esparruan aurkitzen da, “Las Clolniasen” bera bezalako presoak aitzurrez fusilatutako hobiek iten zuten, egindako hobi aunitz hoiek bere lagun fusilatuen gorpuentzako izanen ziren, (Federico Garcia Lorca tarte), haibertze izu ta ikarakin, Jesu Yoldi burua eta arrazoia galdu zun. Ikaragarrizko sadismo egintza baten bidez, libre utzi zuten, libre hiru egunez, (erten da hiru egun hoietan etxean giltzaperatu zela eta etxeko leihoak irekitzea ez zuela utzi iñori), zeren hiru egun ondoren berriz faxistak atxilotu zioten…eta orain ez zen hobi sakonak  aizurtzeko, baizik hobi horietako bat… betetzeko. etxetik hartu eta Granadako kartzelan gau bat pastu ondoren, 1936ko Urriaren 23an  Granadako hilerrira eraman zioten eta hilerriko pareta batean bertze intelektualekin batera fusilatua izan zen.

Yoldi irakaslearen, eta bertze hainbertze irakasleren eta pertsonaia nabarmenekin fusilatzearekin, gizarteari eta Unibertsitateko sozietate aurrerakoiari eskarmentua eman izan nahi zen…eta berriro gizarteari uztaria eta gezien pisua  ezarri zizaion.

Post hau iteko erabili den materiala.

www.parquedelamemoria.org eko “Yoldi Bereau, Jesus” artikuloa.

Palabras desde la Ciudad del Desamparo blogeko “Jesús Yoldi Bereau: El Olvidado de los Olvidados” sarrera. Roque Hidalgo Álvarez-i egindako elkarrizketa.

Advertisements

Read Full Post »

2015ko ilbeltza

Ez da lehenengo aldia (ta azkena ezta ere)  Haizegoa bailaratik atratzen dela eta eskualdeko (Xareta-Bidasoa-Malerreka-Baigorri) pasaje edo gertakizun bat ekartzen duela. Hontakoan Baztango Haziegoa Malerrekako mendibrisan bihurtzen zaigu eta pasa diren eguberritan aireatu zen berri triste batetik tiraka, inguru hortan aspalditik “airean” dagon “ustezko” hitorio latza, krudel eta garratza batekin astintzen gaitu.

gaztelu_545-2-_11-2

Gazteluko leizeako sarrera. Argazkia Andres Lekuona (mendikat.net)

Aipatu den bezala, abenduaren bukaeran (2014) ohiko egunkarietan, Donamariako Gaztelu auzoan dagon leize ezagunan, 2008tik desagertuta zegoen Iñaki Indart gazte Legasarraren gorpua aurkitu zela, berria agertu zen. Notizia zion, Aranzadiko espeleologo talde batek lezea miahatzen ari zenean, gaztearen gorpuarekin topatu zirela.  Gorputzaren aurkikuntza ustekabekoa izan arren, erran behar Aranzadiko espeleologoak gorputze baten bat edo gorpu batzuen aztarnak aurkitzea espero zuten, zeren, 36ko gerran hildakoen (egunkari batzutan, afusilatuen) aztarnen bila ari bai ziren.

Noren aztanak bilatzen ari ziren?, Nortzuk ziren fusilatu horiek? fusilatuak izan ziren?, garai haietan desagertutako famili oso baten aztanak bilatzen ari ziren? …Ez dago garbi, ezta argi, denbora pasa arren, memoriaren maindire astuna ( edo…lotsa) estaltzen bai du gerra urte haietan inguru hortan gertatautakoa, tabu bat bihurtuz, “hemen (eskualdean) ez zen ja gertatu” esaldiareki exten eta ongi exten edozein galdera, urte hoietan gertatutakoaz galdetzerakoan.

Gauza da, betidanik izan direla zurumurruak, airean gelditutakoak, inork ez “dakiela” ezta bahieztatuko dizunak, baino bai entzunda, erran da…bazela….famili bat,…herritarrek desagertarazi zutela eta Gazteluko leizean bota zutela.

Zurrumurruak akitu dire, eta parquedelamemoria.org webgunea dion bezala (baita ere “Navarra 1936, dela esperanza al terror” liburua 395, 396 horrietan), familia, Sagardia Goñi familia zen, famili hortako 8 hil zuten, hildakoetatik. 7 adingabekoak ziren ziren eta 3 emakumeak, txikiena Asuncion Sagardia Goñi, urte bat eta lau hilabete soilik zuen eta uste da, gerra zibilako (Nafarroan) biktima gazteena izaten ahal dela. Jakina da, Sagardia Goñi familiako aita (Pedro Antonio Sagardia, 48 urte) eta seme nagusia (Jose Martin Sagardia Goñi, 17 urte), aunitz bezala behartuek frentera bidaliak izan zirela. Herrian, 38 urteko  Juana Josefa Goñi ama eta bertze zazpi semeak (16 eta urte bat tartekoak) gelditu ziren. Urte gogorrak ziren haiek eta oño gogorragoak aunitz ez bazenu, zazpi haur elikatu behar bazenu eta etxeko gizona falta bezenu…Erten dute, hasieran, barrideak (herritarrak) familia lagundu zutela, baina dirudi ez zela nahikoa izan beharrak atsetzeko eta egoera (gosea gehien bat) ,behar horiek haunditzen eragin zuenenan, baita ere diote,baratzetan ebasten eta lapurretan aritu zirela, bederen ala  salatu zieten Donoztebeko guardia zibil postuan. Guardia zibiliek, herriko afera zela eta beraien artean konpontzeko adieratzi eman zuten…eta hala egin zuten herritarrek!. Hurrengo egunean barride batzuek ama eta zazpi seme alabak txabola batera eraman zuten eta hortik aintzin, arrastoa utzi gabe desagertu ziren…. txabola erre eta…inguruko leize sakonera bota zituztela, susmoa zabaldu zen.

Sagardia jenerala (falanjista), familiarekin ahaidetuta (urrun) zegola ikerkuntza bat hasi zuen. Suhiltzaileak ezin izan ziren iritsi leizeko barrurera eta soldaduak egin zuten miaketan, ez zen batere arrastorik aurkitu. Atxilotu batzuk izan ziren eta haien alde (abokatu gise) Baztango alkatea in zun eta segidan aske gelditu ziren. Geroago Sagardia jeneralak, bere nagusiek aholkatuta, ikerkuntzak eten zituen eta gertakizuna tabu bihurtu zen.

Ta aita?, ta,,,Jose Martin semea?…biak gerratik bizirik atra ziren, baian aita segidan hil zen (penaz? amorruz? bitzitzeko gogoak galduta?), eta semea herrira ez zela bueltatu eta iparraldera joan zela bizitzera kontatzen zen…baina batzuk diote, Jose Martin herrira itzuli zela, mendekua eta justizia bere eskuekin ezartzera, hortaz esku bonbaz (granadak) betetako motxila batekin agertu zela…eta azken momentua geldiaratzi ziotela, bonbak konfiskatu eta gertatutakoaz ahaztera aholkatu zutela.

Berriki jakin da Jose Martin Sagardia Goñi, ez zela iparraldera bizitzera joan, baizik iñork erreparatu gabe Iruñeko auzo batean hil artio bizi izan dela, oharkabean pasa eta joan zaigu jakin gabe, bakardadean sufritutakoa, bere burua izandako infernua…zeren justizia ez izanez gain, memoria galtzearen zigorrarekin ere ordaindu zaio. Urte hoietan “hemen ja ez zen gertatu” esalditxoarekin, garai haietako  hainbat erreugaben kontra gertatutako kudeltasunak, bortizkeria (hilketak) eta bidegabekeriak estali, ahaztu eta gainetik pastu izan dira….Frantzisko Mula (Iruñeko bidean fusilatua), Berruetako Victoriano Ilzauspe (Iruñako kartzelan hila), Pedro Gorostidi medikua Etxalarko Batzarleku parajian erahila…ahi! ez zen ja gertatu hemen!

Sagardia Goñi familia (desagertuak)

Juana Josepa Goñi Sagardia, ama (30 urte)

Joaquín Sagardia Goñi (16 urte).

Francisco Javier Sagardia Goñi (14 urte).

Antonio  Sagardia Goñi (11 urte).

Pedro Julián Sagardia Goñi (9 urte).

Martina Sagardia Goñi (7 urte).

José María Sagardia Goñi (4 urte).
Asunción Sagardia Goñi (urte bat eta 4 hilabete)

Post hau iteko erabili den materiala.

parquedelamemoria.org webguneko SAGARDÍA GOÑI, Familia | Crímen de Gaztelu” atala.

“Navarra 1936. De la esperanza al terror” liburua, ALTAFFAYLLA KULTUR TALDEA, 2003.

vivirdebuenagana.wordpress.com blogaren “La sima de gaztelu” posta.

Read Full Post »