Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko abendua

Baztan mugan dagoenez, lehenego karlistadan (ta 3.ean ere) ezinbesteko pasabidea izan zen tropak sartzeko eta ateratzeko. Gainera, karlistak hemen babestu ziren haien atzetik liberalak zebiltzanean. Gainera Elizondon 1834ko uztailaren 10ean izan zen tronu karlisten erregegai Karlos V.aren eta Tomas de Zumalakarregiren jeneralaren arteko topaketaren lekukoa eta bi egunetara “elizondoko manifestua” siñatu eta lehen aladiz aldarrikatu zen herria izan zen. Baina, hisoriara pasatu den Zumalakarregi generala, ez zen arrera eman ziona Karlos V eregegaiari, baizik, Baztanen itxarotzen zion militar karlista, Jose Migel Sagastibeltza Barberia Leitzarra zen, berak bai zen, Elizondoko “plaza” karlisten eskuetan mantzentzen zuna.

III. karlistada garaiko L’UNIVERS ILLUSTRE errebistako garabatua. Marrazkian Elizondo Irun, Ondarribi eta Iruña agertzen dira.

Sagastibeltza, Leizako Pastain Zahar zeritzaion baserrian 1789an jaio zen. 1823ko kanpaina errealistan parte hartu zuen, errealista edo “fakiosoen” alde. Gerra amaituta eta Gerra Karlista hasi aurretik, Iturengo botikario izan zen zenbait urtez eta 1833ko urriaren 6an, Santos Ladron de Cegamak, On Karlos errege aldarrikatu zueenean eta Logroñon matxinatutako boluntario erregezaleen zuzendaritza hartu eta Nafarroa aldera joan zenean, Sagastibeltza botika utzi eta teniete gise, On Karlosen alde lehen egin zuenetako bat izan zen. Karlista mandua izan bezain pronto Baztanera bidali zioten eta Baztanen, Karlisten Nafarroako hirugarren batailoia antolatu eta gidatu zuen, eta erran dugun bezala Karlos V.a erregegaiaerrege ezagutu zuen lehenengoetako bat izan zen, On Karlos Iparraldetik Elizondora etorri bai zen, ejerzito Karlistari laguntza , animoak ematera ta armada zauzera. Elizondon armada Karlista zuzentzen zuen Zumalakarregi Jenerala iritsi arte Sagastibeltza erregegaiaren anfitriona izan zen eta Arizkunenean ostatua hartzeko, dena prestatu zun.

Hortik aintzi Leitzarra Zumalakarregilren begi onekoa edo “bigarna” bilatu zen eta militarki nabarmendu zen, Urte batean tenientetik, koronelera titau batean pastu zen.1834ko urrian Zumalakarreguik aginduta, Nafarroako 8. eta 3. batallonekin osatutako zutabe bateko agintea du eta Karlisten Irun eta Orreagako arteko komunikazio bidea kontrolatzen eta zihurtatzen du, Baztan erdigunea izanez eta bailara militarki antolatua du.

Parte hartu zuen Elizondo eta Gulinako  akzioe eta Arkijasko borrokoan ere. Elizondo 1835ko otsaila  liberalen eskuetan lehen aldiz erori zenean, lortu zun berreskuratzea eta bigarrenean, herria  sitiatu eta kañonezkada (Etxezuri baserri inguru hortan) eraso zun (Lekaroz herriaren erretzearen afera izango dena). Ocaña jeneral Isabelinoa Belaten atzera itea lortu zun eta urte hortako maiatzan, Larrainzan Oráa jeneralari irabazi zion, bataila horren ondorioz brigadier mailara igo zioten. Gipuzkoako komandante nagusi egin zuten geroago eta ia Gipuzkuan, Donostiako lerroa sostengatu zuen Lacy Evans-en legio britainiarraren kontra eta hauei borrokatzen ari zela, 1836ko Maiatzaren 5an Donostiako Lugariz auzoan hil zen.

Post hau egiteko, erabili den materiala.

euskomedia.org webguneko. Ainhoa Arozamena Ayalaren “José Miguel Sagastibeltza” artikuloa.

eu.wikipedia.org-eko “Jose Migel Sagastibeltza” wikia.

Advertisements

Read Full Post »