Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko azaroa

Doctor Navarrus

Doctor Navarrus izenarekin zautua zen Martin Azpilkueta, bere garaiko intelektualik garrantzitsuenetako bat izan zen, nafar pentsalari eta kanonista “baztandarra”, (jatorriz).

Martin Azpilkueta 1492koi abenduaren 13an Barasoainen jaio zen, hango jauntxoa bai zen bere aita, baita ere Martin Azpilkueta deitua. Martin (semea), baztandar jatorriko familia agramondar batean jaio zen, Aita Martin Azpilikueta, Azpilkuetarra, eta ama, Maria Jauregizar, Arraoizko Jauregizar dorreko alaba, izan zituen, beraz Barasoaineko Martin Azpilkueta, Maria Azpilkuetaren (Xabierreko Frantses sainduaren ama) lehengusua zen.

Martin Azpilkueta

Bere bizitzako lehen urteak Barasoainen ema zituen. Hamaika urte zituenean filosofia eta teologia ikasten hasi zen. 1509an Alcalá de Henaresko unibertsitatean ibili zen ikasle, bizpa hiru urte. 1512ean, Gaztelako Erresumak Nafarroari eraso egitean, familiarekin batera Okzitaniako Tolosara iragan zen. Bertan zuzenbide kanonikoa eta zuzenbide zibila ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Tolosa eta Cahorseko unibertsitateetan eskolak eman zituen.

Tolosan apaiz bihurtu eta 1523an Karlos enperadorearen indultu, grazia edo barkamenarekin Nafarroara itzuli zen. Hurrengo urtean erlijioko botoak egin zituen Orreagako kalonje agustindarren monasterioan. 1524tik aurrera, hamalau urtez Salamancan irakasle izan zen, eta bere ezagupenei esker ospe handia hartu zuen.

Karlos I.a Espainiakoa enperadorearen aginduz, Coimbrako unibertsitate sortu berrira joan zen irakasle, han kontaktua manten du zun bere familiako zen Xabierreko Frantseseskin, Lisboan bai zegoen. Portugalen eragin handia izan zuen Portugalgo pertsona garrantzitsu aunitzengan. Hango erregea, Juan III erregeak “Kanonetako prima” katreda eta zortziehun eta berrogeita hamar duketzako urteroko errenta eman zion. Coimbran, bere egonaldian zehar, bere irakaskuntzaren jardueraz gain, Portugaleko jende ospetsu eta nortasun haundiakoen aholkulari ta konfesorea izan zen, zeregin ezberdinez konsultzen zioten, legelari, teologoa eta ekonomista bai zen.

Unibertsitate hartako hamasei irakaskuntza urteren ondoren, 1555ean jubilatu eta Nafarroara bueltatu zen. Hiru hiloben kargu hartu zitun eta bere urrengo urteak ikerketara eta bere lanak argitalpenarako erabiliko zuen, nahiz eta aunitzetan erregea eta bertze nobleak aholkuak eta halako lanak eskatu eta bidaliko zioten. Ia zaharra izanez, 1568an, Felipe II-k bidali zion Erromara,  Bartolomé de Carranza-ren, defentsaren ardura eramateko. Miranda de Argako artzapezpiku nafarra inkisizioak heresiagatiko akusatu bai zion. Prozesu luze eta konplexua izan zen baina azkenian Doktore Navarrus-en defentsa ikaragarriagatik esker, Carranzak absolbituta izan zen eta ez zun bizia galduko Erroman.

Felipe II.nak Erromara bidali arren, erege gaztelaniarraren eta napar doktorearen arremanak, onak, inoiz izan ziren. Azpilikueta, kardenalato-ra bi aldiz proposatuta egon zen, baina Felipe II-ren oposizioa galarazi zuen. Doktorea, 1570ean gutun baten bidez, Nafarroako erregeordeari bidalia (Albuquerque-ko dukeari,) garbi utzi zun  Felipe II.ak , Nafarroako errege ilejitimoa zela, antijuridikoa zela zeraman titulo hori, Nafarroko erregetza Albriteko Juanarena izan behar zela, Juana bai zen benetako Nafarroko erregiña (eta hala zen).

Erroman, Carranzaren defentsa ondoren, bere lan juridiko aunitz latinera idatzi ziren eta Pio V aita saindua proposatuta, Presondegiko Auzitegi Gorenako  aholkulari bezala sartu zen, baita ere urrengo aita sainduak (Gregorio XIII eta Sixto V) ek, maiz  materia ezberdinei buruz aholku bila joan ziren, arras estimatua bai zen. Doctore Navarrus 1586ko ekainaren 21an 94 urte zuelarik Erroman hil zen.

Martin Azpilkueta ausarta izan zen Nafarroako defentsan eta 1512koa gaztelaniarren aldetik lapurreta bat izan zela nabarmendu zuen beti. Baita ere erreinuak ez direla ez erregenak ezta aita santuarenak, baizik herritarrenak aipatu zun. Ideia hauek XVI. mendeko autoritate zibil eta erlijiosoei kezkatzen zieten eta ia Salamankan, Erregearen aurrean, boterearen jatorri demokratikoaz diskrepatu zun. Hola zela gure Martin,1992an, Martin Azpilikuetaren jaiotzaren bosgarren mendeurrenaren harira, haren omenezko eskultura bat jarri zen Barasoainen, Oloritzen bizi den Juan Manuel Campos Manik egina. Bertan, berak errandako esaldi bat hiru hizkuntzetan (latin, euskara eta gaztelaniaz) jarri zen; euskarazko bertsioan ,”Herriak du agintea” irakur daiteke.

Post hau egiteko erabili den materiala.

wikipedia.or-eko Martin Azpilikueta” wikia.

http://www.nabarralde.com-ekoMartin de Azpilicueta artikuloa. Antonio Urra Maeztu.

Advertisements

Read Full Post »

2014ko Azaroa

Haurren Dominu matuen ahots mekanikoa gibelan utzita “Domine Mattua, Domine Mattua, Domine Mattua….Maten baizu sos bat, ta errezatuko dazut Aite Gure bat”… azaroko lehenengo guztiak bezala, kanposantura derrigorrezko bisita (por siaka ea asertu behar diren aitetxi ta Aamatxi) egin nuen.

Berriz ere, hilerrian barna galdu nintzen, hilobietako harri grixa higatuak behitzen eta lore berrien usain gozoz desorientatuta, azken honta arras ezaguna ari den Iturzaeta familiaren hilobiko aingeruarekin (Baztan triolojiarengatik) aurrez aurrrez topatu nintzen. Granituko aingerua, gaur egun Elizondoko kanposantuko

Elizondoko Iturzaeta hilobiko aingerua, Argazkia nacho.tv blogetik hartuta dago.

bisita gehien duen ehortz-tokia izanen da eta egun hortan nabaria zen. Handik ez urrun, baita ere bisitatzen den Javier Ziga margolariaren hilobi xumea dago eta nere gauzetan galduta ninzela ta, oharkabetuta bere aurrean negoen…artilezko txanoa kendu eta; egun ederre margortzeko, maixu! apal ahozkatu nun (nere humore ergel ta beltza eta, nere lotsa!). Hilobiak zirela eta gauze bat bertzera eramaten duenez…bertze hilobi batez oroitu nintzen, Xabi torres aspaldi aipatutatako bertze hobi batez, edo ustezko hilobi batez…baina buruan nuen ustezko zuloa, eta barruan deskansatzen zuna, ez zeuden Elizondoko hilerrian, baizik Erratzuko kanpusantuan, hala bai diote garaiko kronikak!, lehenengo karlistadaren kronikak! Ramon Ger komandante karlistak..,akabatua izan ondoren Erratzun lurperatua izan zela.

Erratzuko kanposanto neoklasikoren arrotzendako zokoan, egonen da luperatua Ramon Jer militarra.  Jer komandatearen istorioa ahotz etorri zizaidan, baina ia  Ballarenak bere “Erratzuko kontuak” blogan, 2012ko martxoan aski ederki azaltzen digu pasarte bitxi hau. XIX.mendearen 20. hamarkada hasieran, Spainian, Hirurteko Liberala edo konstituzionala (gaztelaniaz: Trienio Liberal) ezaguzen den garaian gaude. Fernando VII.aren. Seiurteko absolutistaren ondoren, 1820ko urtarrilaren batan, Rafael del Riego teniente koronelaren jazarraldi militarra gertatu zen, (Amerikako kolonietan matxinatuen aurkako espedizio bat zuzentzeko enkargua jaso zuenean). Jazarraldi honen ondorioz Fernando VII.a eta  Nafarroako III (1841artio Nafarroa erresuma da) Kadizen, konstituzioa onartzea behartzen diote. Espainako erreinua (Nafarrokoa ere), monarkoia absolutistatik monarkia konstituzionalara pastu da-

Herrialdea ezegonkortasun garai luze batean murgildu zen, bi alde badira, bi idei, bi alderdi; liberalak, gobernatzen dutenak, Errege Konstituzionala nahi dutenak eta absolutistak edo errealistak, “facciosoak” ere deituak, aurka agertzen hasten direnak, errebelatuko direnak eta Franzestadan (frantziarraren kontrako Independentzia Gerra, 1808-1812) erabilitako taktikak jarraituz, gobernuaren aurka abiatuko direnak

Kontuan hartuz, Iparraldean, Frantzian, monarkia absolutista ezarria zegola berriz (Napoleonen inimperioaren porrota ondoren) Azaroaren zortzian “Cortes Generales”-en dekreto baten arabera Madrilgo Gobernuak erabakitzen du “resguardo de primera linea” bat Erratzun jartzea eta “de segunda linea ”bat,  Elizondon eta Arraiozen (badaezpada, porsiaka). Erran dugun bezala nafar errealistak, segidan hasi ziren organitzatzen eta mugitzen eta 1821eko abenduan, absolutista nafarrek erabakitzen dute “División Real de Navarra” antolatzea eta Nafarroa korritzen hasten dira. Nafar absolubisten talde honen kronikak Andrés Martin, Uztarroz-eko apaiza utzi digu,”Division Realeko” partaidea bai zen. Absolutisten mugimentu hauek, eragina izan zuten Baztanen. Abenduaren 16an Baztango “Milicia Voluntaria” (Gobernua) Elizondon bildu eta bi konpainia antolatzen da. Bata Zigan (Basaburua eta Erbereko biztanlekin osatua) eta bertzea Elizondon (Baztangoiza, Elizondo eta Elbeteko milizianoekin), milizia bakotxak ehun soldadu, ofizialak barne osatzen dute. Miliziak konbokatuak eta pres zeuden absolutistak agertzen baziren, miliziak konbokatuak eta pres zeuden, “bailara” facciosoetatik defendatzeko.

Erralistak naparrak  gogo eta berotasun handiz ibili arren, ez dute itxarondako arrakasta izanen, Agoizko merindadean ibili ziren ia gehienez, eta Baztanen apenas, sarraldi batzuk aparte, ja. Erratzuko Iriarteko semea, Gaston kapitainak izandakoa bezala, Aldudes aldean errealista talde bat harrapatu zula, (gehienak apaizak ziren). Errealistak Frantziara behin eta berriz atzera in behar dute, Frantzia nahiz eta ez ofizialki matxinada absolutistaren alde ez agertu begi onez begiratzen du Errealistei.

Division Real de Navarra, 1822ko urtarrilan Frantzia aldera pasa egin da eta hilabete batzuz gelditze da, hobekiago antolatzeko eta hobekiago…hornintzeko (Frantzia absolutistaren laguntza du).Udaberriarekin, “La Division Real de Navarra” berriz  jartzen da mugimenduan, Nafarroan sartzen dira, baina hontan ez dira partida ustelak, batallonak dira. Egoerak gerra itxura hartzen du eta absolutistak indarrak haunditzen joanen dira, jada bortz batalloi dira eta Quesada jeneralek eta Guergué-ek bertze batzuen buru dituzte. Funtsean bere ekintzen eremua Nafarroako ipar-mendebaldea (Zangoza eta Alto Aragon-eko muga) eta Lizarraldea izanen da…nahiz eta Baztanen ta bere inguruan, udaberrian zehar mugimenduak izan; Apirilean Toledo errejimentu liberala Alduderaino sartuko da “Juanillo facciosoa ” kontrolatzeko, Ekainaren 11n, Erratzuko miliziak (gobernu aldekoak) 30 gizoneko talde bat muga pasten ikusten dute, Banka aldera joaten dira…

Errealistak Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erro, Zangotza eta haien inguruetan jaun eta jabeak dira eta hori kontolpean izanda Nafarroa osoan zabaltzea naho dute. Abuztuan Baztan aldera joatea erabakitzen dute eta horretarako pintza moduan hurbiltzen dira. Divisionaren multzo haundiena, Quesada jenerala, Belatetik eta Guergué jenerala Erratzurat Alduden barna, pintza bat inez bailara bere aldera eraman nahi dute. 20an Irunberritik atra ziren, 21 Belaten zeuden ta 22anAlmandozen, 23an Guergué Erratzun eta bi taldeak 24 Elizondon biltzen dira, Baztandarrak 300 arma uzten dute plazan bakearen alde daudela erranez. Bai Erratzun ta bai Elizondon, errealistak, leuntasuneko eta gozotasun haundiko herritarrak kusten dute. Ez denak, Baztandar liberal aunitz eta “el resguardo militar” Bera aldera alde egin zuten eta handik Irunera. Gobernuak erreakzionatu zuen eta 24an Iruñetik Tabuenca koronela soldadu, zaldi eta kainonekin Baztan aldera abiatzen, biztartean Irunen zeudenak kontraerasoko dute. La Division Real de Navarra Baztan utzi behar du.

Gerra segitzen du, Baztan berriz liberalen eskutan dagola, hauek dira inguruko absolutisten postuak erasotzen dutenak orain.Baztandar liberalak 1822ko azarotik 1823ko urtarrilako tarte horretan, Errealistek Luzaiden zuten hospitala hiru aldiz erasotzen dute. Bizitartean , “Division Real de Navarra” Nafarroako ipar-ekialdera abiatzen da eta otsailean, Alto Aragon aldean daude su ta fuego!. Otsailaren 17an,  Alto Aragoneko 1º bataillona eta Nafarroako 6º. batallona  (batallon bat da, Franzestadan izen berbera erabili zuen Mina jeneralak, Jaka inguruan suertatutako partida izendatzeko) Huescan dira, batallon honen buru Ramon Ger komandantea da. Martxoan Hueskatik bueltatzen dira eta gauz harrigarria egiten dute, “la Division Real de Navarra”, armada guzia Donibane Garazira doa, han uniforme eta arma berriez hornituko dire.  Bizpa hiru aste pastuko dituzte prestatzen Espainako Gobernu liberala botarazteko eta absolutismoa berriz jartzeko. Apirila aldera muga pastuko dute baina ez dira bakarrik egonen beraiekin  San Luisen Ehun Mila Semeak daude (Santa Aliantzak erabaki du parte hartzea, santa alianza erreinu absolutistak osatzen dute, Frantzia, Austria, Rusia…). Ehun semeak Apirilaren 9an Donostin sartzen dira eta Nafarroko errealistak Iruña setiatuko dute. (setioa sei hilabetez luzatu zen, irailaren 16an errenditu zen). Bidean Errralistak gelditu ziren herri ta postu garrantzisuak kontrolatzen, hoien artean Erratzu (muga ondoan). Maiatza aldera, Erratzu, Nafarroa errealisten “1er Batallon del Alto Aragon 6º de Navarra” eskuetan dago, eta haien buruRamon Ger komandantea. Bigarren aldi Erratzu errealisten eskuetan dagola, eta hontan ere espantu gutti eta Ger eskatutako guztia man zuten (begiratu Ballarenaren Erratzuko kontuak). Komandatea gutun baten bidez herritarren “borondatea” eskertu zun.

   Gerra segitzen du, San Luisen Ehun Mila Semeak Bilbo hartzen dute, eta Urrian Kadizen daude. Ehun Milek ez zuten benetako erresistentziarik topatu, eta indar liberalak inguratu zituzten, Kadizeraino atzera egin zutenak gobernua eta erregea berarekin batera, praktikan euren bahitua zena. Errege boterean Fernando VII.a berrezarri izanak Hamarkada Doilor deritzon garaia abiarazi zuen (1823-1833), non “Desiratua”k absolutismoa berrezarri zuen. 

Urteak pasa ziren eta tronuaren ondorengotza arazoagatik suertatu zela berriz era Liberalak indartsu eta berriz ere aurrean kontra iten berberak…baina izen ezberdin batekin, Errealistak karlistak bihurtu ziren eta 1821.ean egin zuten bezala 1833.ean berriz arma hartu zituzten gobernu liberalaren contra. Lehenego Karlistadan Ramon Ger Teniente Koronel kargua du (1823ko  gerra amaitu ondoren, Teniente Coronel de la Plana Mayor de los Voluntarios Realistas de Huesca izendatuko diote) eta segitzen du Nafarroako 6. eta Aragoiko 1ºko burua izanenez, oraingoan karlista bezala. Kronikak diote (“La Gaceta de Madrid”)  1934ko apirilaren 19an Huesca aldean borroketan zebilela eta liberala apresatu ziotela,  Zaragozara eaman zutela eta hordu horietarako fusilatua izanen zela. Baina dirudi ez zutela hil, eskapatuko zen (1822an ere preso zegola lortu zun ihes egitea) edo agian presoen truke batean aldatuko zuten, zeren hiru urte geroxago Barbastron agertzen zaigu, eta “El Eco de Comercio ” , 1937ko ekainako 5an dion bezala, Nafarroa aldera abiatzen da….baita ere dio “El Español” kazetak;-“sei napar batallonak Alto Aragoia inbaditu nahian dabiltzala eta haien buru, Ger Koronela dago“.

1939an gerraren bukarea hurbil dago, talde karlistaren higadura itzela izan da. Uneko karlisten buru Rafael Maroto jenerala da, eta 1839ko abuztuaren 31n Espartero jeneral liberalarekin batera Bergarako besarkada edo Bergarako hitzarmenarekin (aurkezpen sinbolikoa da, Bergaran egindakoa. Bi egun lehenago Oñatin sinatu zuten hitzarmena) Euskal Herrira Lehen Karlistaldiaren amaiera iritsiko da. Karlistek aldarrikapen aunitz galdu zituzten eta denak ez daude konten “hitzarmenarekin”. Bakearen ideiarekin kontra jartzen diren jeneraletako batzuk Marotok exekutatzen  ditu Lizarran, hoien artean  Guergué ( 1822an Erratzun ibilitakoa) eta eukal batailoiekin eta gaztelarrekin Bergara-rantz doa bakea siñatzera. Baina berarekin ez daude eukal dun guztiek batalloi nafar aunitz ez dute onartzen eta alatxatzen dira, kaosa da nagusi Nafar iparraldea, Bidasoa aldea, Baztanen batez ere, Nafarroko 5., 11. eta 12. bataillonak amotinatzen dira eta  “Erregea bizi dadin, Maroto hil dadin!” ohiura, lapurtu, hil eta amorrua, ikara ta beldurra zabaltzen dute. 1839.aren abuztuko hondar egunak. Baztanen eta
Bortzirian dauden soldadu karlistak erotu dira, ofizialak bildurtu eta eskapatu, tropa asaldatua, Urdazubin bere jenerala (Moreno) hiltzen dute, Beran sarraskia, Elizondoko aduana asaltatua, andrak eta haurrak kolpatuak…eta agintari aunitz erahilak…hoien artean Irailaren batean Erratzun.. Ramon Ger teniente koronela! (nahiz eta “El Eco de Comercio” ageri Elizondon fusilatua izan zela). Dirudi 1823an bezala Erratzun zegola eta bakearen ondorioz,bere soldaduak Marotista hitzateagatik fusilatu zutela. Ramon Ger egun berean herriko hilerrian lurperatua izan zen.

Erratzuko hilerria, Argazkia gensobrarbe.blogspot.com. blogetik hartuta dago.

Post hau iteko erabiloi den materiala.

Erratzuko kontuak blog interesgarriko “Baztan eta errealistak, Erratzu eta Ramon Ger” posta. Xabi Ballarena ( 2012ko martxoa 2)

Casa e Infanzones de Sobrarbe blogeko “En memoria de un infortunio. O Erratzu y Ramón Ger” poosta. J.M.Uriarte (2013ko otsailaren 12).

BNE.Hemeroteca Digital

Read Full Post »