2014ko urria
Urriaren 14an zabaldu zen notizie, mende terdie pastu ondoren, Elizondoko zaharretxea (Casa Misericordia hasiera batean eta gaur egun Residencia de Ancianos Francisco Joakin Iriarte) eraman duten, “las Hijas de la Caridad-eko” monja-ordena betirako uzten zutela eta gelditzen ziren ordeneko azken bortz monjak, egun hortan malko batzuek botaz, agur erran ziotela Elizondori (Elizondarrei) eta Baztaneri (Baztandarrei).
1859tako maiatzaren 6an iritsi ziren Elizondora lehen aldiz “Karitateko Alabak”, bort ziren eta zaharretxearen eraikina (Meca) altxatu berria zegon. Orduan, etxea zaharren zainzetarako antolatue zegon, hasieran, alabak laurogei zahar zahintzeko ardura hartu zuten, baita ere ia ia hasieratik, 40 mutil ta neskatil ikasketak emateko klase bat ireki zuten. 1904an iguruan, San Martín ospitala (gaurko Osasun-Zentroan) María Zozaya ren eskuz (ta diruz) ereiki zen eta Karitateko Alabak erizaindegi lanaz arduratuko dira. Ospitalea 20 gaixoz ardura zitekeen eta hartan operatzen zen ( garai batean x izpi makina izan zun ta guzti) eta baztandar guziei, dohainik zerbizatzen zuten.
Horrela, urteak pasatzen joan ziren eta pobrezia-baldintzak larriagotu zirenean, alabak, ikusi zuten mutil, neskatil umezurtzak edo bere gurasoak, hazizerarako eta bere heziketan hartzeko beharra zutela. Etxeak ez zuen baldintzarik biltzen ikasleak eta zaharrak independentziarekin bizi izan ahal izateko eta orduan da herriari planteatzen diotenean klaseetarako eraikin apal bat eranstea, hau , 1932an izan zen eta heziketa-jarduerak 40 urte, iraungo dute, 1976-77 ikasturte hartio.
Gibelara begirada bat botatzean, oroimena etortzen zait hauek bezala, bertze monja-orden ezberdinak Elizondon bazirela-badirela, (oño daude, baina presentzia txikiakin). Batzuk, hauek bezala erizain lanetan ibiltzen ziren, Agerrea bidean zeuden “Burdeosko sagrada familiko” monjak gise (Oharrizen aparte, Elkizondo ere zeuden). Monja hauek, txertoak zirela auzakiarekin, ttikiak ginenean ipurdian animaleko jeringakin kristoneko ziztada iten ziguten. Baita ere Pilarreko “hermanas hospitalarias” zeuden (daude), hauek zaharren zainketan aparte, neskatoen heziketan eta hezkuntza lanetan ibili ziren “El Pilar” eskolarekin…eta Konzenzionistak, ia aspalditik Elizondotik joan zirenak eta baita ere bere “escuela de señoritas” izan zutenak.
Konzepzionistak
XIX. mendearen erdialdean “Burdeosko sagrada familiako” monja gazte bat, Katalunyako Mataro herrira bidaltzen diote, monja gazte hau herriko neskatikoen hezkuntzan arduratu zen, hortarako bere ordena utzi eta Inmaculada Conzepzion ahizpa bihurtzen da, orde honetan ideia bultzatzen da eta Kataluina osaoan nesketako eskolak zabaldutoko dute. Urte batzuk geroxago Katalunatik atra eta Peninsulan zehar nesketarako eskolak irekiko dute eta 1892an Baztanen, bat, Lekarozko Oharriz auzuoko Jauregian.
Aukeratutako tokia ez zen nola nahiko ezta koinzidentzia izan, han urbil izen eta ospe haundiko mutikoen kolegio baizegoen “lekauzko kaputxinoen kolegioa” eta erreferenzi moduen erabili nahi izan zuten…Kaputxinoak!, zeren neskeen kolegioaren bultzatzaile haundiena Lekauzko Padre Llavaneras (kolegioko fundatzailea) eta bere anai Kardenala izan ziren, Lavanerastarrak Mataro ingurukoak bai ziren eta konzepzionisten lana zauzen zuten.
Llavanerastarrak mugituta, konzepzionistarrak Iruñako apezpikuari esker, Cadizko Ruiz Cabal zena Oharrizko jauregia lortuko zuten. Jauregia iruñako gotzaintzarena zen, urte dexente batzuk lenago, Kaditar hau Iruñeko apezpikua zela ta, bertze bi ahizpa kaditar batzuk dohaintzan eman bai zioten (gotzainzari). Bi ahizpa hauek Emilia eta Dolores Jauregi y de la Iglesia ziren, Kadizen sortuak eta Agustin Jaureguia Aldekoa-ren (Peruko “birreia” izan zena eta Oharrizko semea) hilobak zirenak, honek Oharrizko jauregia herentzian utzi zien.
Erromako baimena lortu bezain pronto ( Aita Llavanerasen anaia gotzaina Erroman da) jauregiaren egokitze lana hasiko dira, jauregiari eraikin bat itsasten zaio nesken gelandako eta lan horiek garaiko 69.050 pztako gastua izanen dute (gaur egungo milloi euro inguru). Lanak amaituta bereahala zortzi erlijiosa eta zortzi nobizia sartu ziren, lehenegoa izanik Maria Leocadia Irisarri Azpilkuetarra. Ikasturtea lau eta 15 urte biztarteko 33 neskatikoekin hasi zen, batzuk barruko ikasleak (internak) ta bertziak egunekoak (externak). Baina klaseak ez zuten aunitz iraun,, pixkanaka pixkanaka ikaslegoa murrizten joan zen eta izurrite larri bat baten ondoren ikasle eta irakaslei eragin ziona, 1900 eko Apirilaren 2an Oharrizko ama nagusia Iruñako apezpikuari gutun bat idazten dio, eskolaren ixtea erabakitzen dula erranez, izurrite ondoren bortz ikaslekin gelditu bai dira.

1914an ireikitako eskola, Elizondo. Irudia http://www.todocoleccion.net webgunetik hartuta dago.
Ezegonkortasun, eskasia, urritasun eta estutasun urteak etorri ziren, Jaurgia haundia gelditzen zizaien eta 1914an Elizondora joatea erabakitzen dute. Diru aldetik motzak zeuden jauregiko lanak ordaiduz gero eta kutxa hutsi dute,baina lortuko zuten Elizondon eraikin txiki bat beraientzat eraikitzea. Eraikina urtero 2.000pztako alokairu batekin ordainduko zuten, baina lehenego urtean Elizondoko Maurizio Berekoetxea apaiza ta Jabier Lazcoz ordainduko zuten. Garai berri hontako zortzi erlijiosak, baztandarrak ziren.
Elizondoko eskolan, segidan ikasle berriak izan zuten, zienztzia eta “letren” asignaturaz gain, solfeoa eta pianoa maten zuten!, doike! baita ere, jostura ta bordadu lanak!. Ospe haundia hartu zun kolegioa, neskatikoak uniforme ederrakin atratzen ziren eta festa egunetan, mezan ederto abestu ere. 1925an eraikina txikia gelditu zaiela ta, Apezpikuari proposatzen diote Oharrizko jauregia saltzea eta irabazitako diruarekin eraikina haunditzea.
Oharrizko jauregia salmentan jartzen da, Apezpikuaren baimenarkin esker, konzezionistak kreditua lortzen dute eta 1927an eraikina haunditzen da, bikoizten da eta eskola berriaz gain kapilla eder bat ere izanen dute (Jauregia 1937an salduko dute eta erosleak…Burdeosko sagrada familikoa ahizpak izanen dira). Urtez urtez Elizondoko neskatiko gehienak eta Baztango herriko batzuk konzepzionistetan ikasiko dute, baina baita ere, Urdazubi, Zugarramurdi eta Iruñeko ikasleak izanen dira. 60 hamarkadan, garaiko Hezkuntza Ministerioa 2. hezkuntzako institutoak zabalduko ditu, hori inen du ikaslegoa pixkanaka pixkanak jaustea eta 1970an, Batxilleratoa ematea utziko dute, hortik ainzin eta 1986artio, haur ezkuntzan arituko dira, Baztanen izandako lehengo “haurzaindegia” izanez, bi urteko haurrak hartzen bai zuten.
1986koa azken ikasturtea izan zen, eta 1987ko abuztuaren 16an, Kapilla bere azken errito erlijiosoa izanen du, hortik aintzin Elizondoko koralak ensaiatzeko erabiliko da, hai justu 1990 urte artio, koralak Arizkunenan gela bat lortu artio. Eraikina utsik urteak egonen da (uda batzutan haur kanpamenduak izanen dira) eta azkenian…2002 irailaren 5an, eskola, kapilla ta konbentua botako zuten…negozio ederra eginez, ladrillazoaren garaiak bai ziren eta pisu ederrak egin ziren.
Post hau iteko erabili den materiala.
“Adios al colegio de las Confeccionistas” idatzia (ez daga siñatua, hortaz egilea ez aipatzea).
http://www.noticiasdenavarra.com-eko “Adios de Baztan a las hijas de la caridad tras 155 años” artikuloa. Lander Santa Maria.
Utzi erantzun bat