Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko urria

2014ko urria

Urriaren 14an zabaldu zen notizie, mende terdie pastu ondoren, Elizondoko zaharretxea (Casa Misericordia hasiera batean eta gaur egun Residencia de Ancianos Francisco Joakin Iriarte) eraman duten, “las Hijas de la Caridad-eko” monja-ordena betirako uzten zutela eta gelditzen ziren ordeneko azken bortz monjak, egun hortan malko batzuek botaz, agur erran ziotela Elizondori (Elizondarrei) eta Baztaneri (Baztandarrei).

1859tako maiatzaren 6an iritsi ziren Elizondora lehen aldiz “Karitateko Alabak”, bort ziren eta zaharretxearen eraikina (Meca) altxatu berria zegon. Orduan, etxea  zaharren zainzetarako antolatue zegon, hasieran, alabak laurogei zahar zahintzeko ardura hartu zuten, baita ere ia ia hasieratik, 40 mutil ta neskatil ikasketak emateko klase bat ireki zuten. 1904an iguruan, San Martín ospitala (gaurko Osasun-Zentroan) María Zozaya ren eskuz (ta diruz) ereiki zen eta Karitateko Alabak erizaindegi lanaz arduratuko dira. Ospitalea 20 gaixoz ardura zitekeen eta hartan operatzen zen ( garai batean x izpi makina izan zun ta guzti) eta baztandar guziei, dohainik zerbizatzen zuten.

Horrela, urteak pasatzen joan ziren eta pobrezia-baldintzak larriagotu zirenean, alabak, ikusi zuten mutil, neskatil umezurtzak edo bere gurasoak,  hazizerarako eta bere heziketan  hartzeko beharra zutela. Etxeak ez zuen baldintzarik biltzen ikasleak eta zaharrak independentziarekin bizi izan ahal izateko eta orduan da herriari planteatzen diotenean klaseetarako eraikin apal bat eranstea, hau , 1932an izan zen eta heziketa-jarduerak 40 urte, iraungo dute, 1976-77 ikasturte hartio.

Gibelara begirada bat botatzean, oroimena etortzen zait hauek bezala, bertze monja-orden ezberdinak Elizondon bazirela-badirela, (oño daude, baina presentzia txikiakin). Batzuk, hauek bezala erizain lanetan ibiltzen ziren, Agerrea bidean zeuden “Burdeosko sagrada familiko” monjak gise (Oharrizen aparte, Elkizondo ere zeuden). Monja hauek, txertoak zirela auzakiarekin, ttikiak ginenean ipurdian animaleko jeringakin kristoneko ziztada iten ziguten. Baita ere Pilarreko “hermanas hospitalarias” zeuden (daude), hauek zaharren zainketan aparte, neskatoen  heziketan eta hezkuntza lanetan ibili ziren “El Pilar” eskolarekin…eta Konzenzionistak, ia aspalditik Elizondotik joan zirenak eta baita ere bere “escuela de señoritas” izan zutenak.

Konzepzionisten eskola. Argazkia FOTO MENA.

Konzepzionisten eskola.
Argazkia FOTO MENA.

Konzepzionistak

XIX. mendearen erdialdean  “Burdeosko sagrada familiako” monja gazte bat,  Katalunyako Mataro herrira bidaltzen diote, monja gazte hau herriko neskatikoen hezkuntzan arduratu zen,  hortarako bere ordena utzi eta Inmaculada Conzepzion ahizpa bihurtzen da, orde honetan ideia bultzatzen da eta Kataluina osaoan nesketako eskolak zabaldutoko dute. Urte batzuk geroxago Katalunatik atra eta Peninsulan zehar nesketarako eskolak irekiko dute eta 1892an Baztanen, bat, Lekarozko Oharriz auzuoko Jauregian.

Aukeratutako tokia ez zen nola nahiko ezta koinzidentzia  izan, han urbil izen eta ospe haundiko mutikoen kolegio baizegoen “lekauzko kaputxinoen kolegioa” eta erreferenzi moduen erabili nahi izan zuten…Kaputxinoak!, zeren neskeen kolegioaren bultzatzaile haundiena Lekauzko Padre Llavaneras (kolegioko fundatzailea) eta bere anai Kardenala izan ziren, Lavanerastarrak Mataro ingurukoak bai ziren eta konzepzionisten lana zauzen zuten.

Llavanerastarrak mugituta, konzepzionistarrak Iruñako apezpikuari esker, Cadizko Ruiz Cabal zena Oharrizko jauregia lortuko zuten. Jauregia iruñako gotzaintzarena zen, urte dexente batzuk lenago, Kaditar hau Iruñeko apezpikua zela ta, bertze bi ahizpa kaditar batzuk dohaintzan eman bai zioten (gotzainzari). Bi ahizpa hauek Emilia eta Dolores Jauregi y de la Iglesia ziren, Kadizen sortuak eta Agustin Jaureguia Aldekoa-ren (Peruko “birreia” izan zena eta Oharrizko semea) hilobak zirenak, honek Oharrizko jauregia herentzian utzi zien.

Erromako baimena lortu bezain pronto ( Aita Llavanerasen anaia gotzaina Erroman da) jauregiaren egokitze lana hasiko dira, jauregiari eraikin bat itsasten zaio nesken gelandako eta lan horiek garaiko 69.050 pztako gastua izanen dute (gaur egungo milloi euro inguru). Lanak amaituta bereahala zortzi erlijiosa eta zortzi nobizia sartu ziren, lehenegoa izanik Maria Leocadia Irisarri Azpilkuetarra. Ikasturtea lau eta 15 urte biztarteko 33 neskatikoekin hasi zen, batzuk barruko ikasleak (internak) ta bertziak egunekoak (externak). Baina klaseak ez zuten aunitz iraun,, pixkanaka pixkanaka ikaslegoa murrizten joan zen eta izurrite larri bat baten ondoren ikasle eta irakaslei eragin ziona, 1900 eko Apirilaren 2an Oharrizko ama nagusia Iruñako apezpikuari gutun bat idazten dio, eskolaren ixtea erabakitzen dula erranez, izurrite ondoren bortz ikaslekin gelditu bai dira.

KONZEPZIONISTA ESKOLA

1914an ireikitako eskola, Elizondo. Irudia http://www.todocoleccion.net webgunetik hartuta dago.

Ezegonkortasun, eskasia, urritasun eta estutasun urteak etorri ziren, Jaurgia haundia gelditzen zizaien eta 1914an Elizondora joatea erabakitzen dute. Diru aldetik motzak zeuden jauregiko lanak ordaiduz gero eta kutxa hutsi dute,baina lortuko zuten Elizondon eraikin txiki bat beraientzat eraikitzea. Eraikina urtero 2.000pztako alokairu batekin ordainduko zuten, baina lehenego urtean  Elizondoko Maurizio Berekoetxea apaiza ta Jabier Lazcoz ordainduko zuten. Garai berri hontako zortzi erlijiosak, baztandarrak ziren.

Elizondoko eskolan, segidan ikasle berriak izan zuten, zienztzia eta “letren” asignaturaz gain, solfeoa eta pianoa maten zuten!, doike! baita ere, jostura ta bordadu lanak!. Ospe haundia hartu zun kolegioa, neskatikoak uniforme ederrakin atratzen ziren eta festa egunetan, mezan ederto abestu ere. 1925an eraikina txikia gelditu zaiela ta, Apezpikuari proposatzen diote Oharrizko jauregia saltzea eta irabazitako diruarekin eraikina haunditzea.

Oharrizko jauregia salmentan jartzen da, Apezpikuaren baimenarkin esker, konzezionistak kreditua lortzen dute eta 1927an eraikina haunditzen da, bikoizten da eta  eskola berriaz gain  kapilla eder bat ere izanen dute  (Jauregia 1937an salduko dute eta erosleak…Burdeosko sagrada familikoa ahizpak izanen dira). Urtez urtez Elizondoko neskatiko gehienak eta Baztango herriko batzuk konzepzionistetan ikasiko dute, baina baita ere, Urdazubi, Zugarramurdi eta Iruñeko ikasleak izanen dira. 60 hamarkadan, garaiko Hezkuntza Ministerioa 2. hezkuntzako institutoak zabalduko ditu, hori inen du ikaslegoa pixkanaka pixkanak jaustea eta 1970an, Batxilleratoa ematea utziko dute, hortik ainzin eta 1986artio, haur ezkuntzan arituko dira, Baztanen izandako lehengo “haurzaindegia” izanez, bi urteko haurrak hartzen bai zuten.

1986koa azken ikasturtea izan zen, eta 1987ko abuztuaren 16an, Kapilla bere azken errito erlijiosoa izanen du, hortik aintzin  Elizondoko koralak ensaiatzeko erabiliko da, hai justu 1990 urte artio, koralak Arizkunenan gela bat lortu artio. Eraikina utsik urteak egonen da (uda batzutan haur kanpamenduak izanen dira) eta azkenian…2002 irailaren 5an, eskola, kapilla ta konbentua botako zuten…negozio ederra eginez, ladrillazoaren garaiak bai ziren eta pisu ederrak egin ziren.

Eskola botatzerakoan 2002ko irailaren 5an. Utzitako argazkia

Eskola botatzerakoan 2002ko irailaren 5an.
Utzitako argazkia

Post hau iteko erabili den materiala.

Adios al colegio de las Confeccionistas” idatzia (ez daga siñatua, hortaz egilea ez aipatzea).

http://www.noticiasdenavarra.com-ekoAdios de Baztan a las hijas de la caridad tras 155 años” artikuloa. Lander Santa Maria.

Read Full Post »

25 PERPETUA

Perpetua Sargueta.

Perpetua Saragueta Saragueta Erroibarrreko Mezkiriz herrian,  1905eko abuztuaren 3an sortutako euskal idazlea izan zen. Perpetua Emakume aitzindaria izan zela erran daiteke, haren garaian gutxi zirelako Nafarroan idazten zutenak, eta are gutxiago euskaraz aritzen zirenak. Nafarroan garai haietan euskaraz idaztera ausartu ziren emakume bakarretakoa izan zen, eta horrek berak handiago egiten du mezkiriztar emakumearen merezimendua.

Baserri giroan jaioa, Mezkiritz Harakiñenean jaioa eta gero Txorrondo auzoko Juanmigelenean hazia. Hamahiru anai-arrebetatik zaharrena izan zen. Perpetuaren izen bitxia Jose Eugui apaizaren okurrenzia izan zen, badirudi bataio egunean erran zula; Gaur,dagonilaren (abuztuaren) laua,badugu gizon izen anitz, baño andre batena bakarrik eta izen hori eman zaio: Perpetua da, eta hori da eman behar duena”.

Perpetua gaztearen egunetan ez zegoen Mezkiritz-en eskolara joateko modurik eta herrian  56 haur ikasteko adinean egon arren, ez zegoen maisurik, baina zazpi urte zuelarik, Manuel Lusarreta apaiza, bertako semea, ardura hartu zun  haurrei lehen ikasgaiak eman zien. Apaizaren eskola lau urtez baizik iraun zuen (apaizaren gaixotasun batengatik utzi zen) baina lau urte exkas hoietan Perpetuak, laster eta ongi ikasi zuen idazten eta irakurtzen.

Amaren aldetik Arizkunen (Bozaten) familia zuela, Amatxiren ahizpa han ezkonduak senarra galdu zuen, eta Perpetuaren ama bere lehengusina ikustera joan zen alaba zaharrena eta seme txikienarekin. Janari denda zuen izeba alargunak eta, adinekoa zenez erori eta hezurren bat hautsirik, hari laguntzen utzi zuen amak Arizkunen. Bozaten bere senarra izango zen Trinidad Urtasun okina eta bertsolaria zautuko zun eta 1931ko uztailaren 22an Baztango  bertsolariarekin esposatu zen. Bikotea Iruritara bizitzera joan ziren eta senarraren okindegiko lanetan laguntzeko, gidabaimena atera behar izan zuen, Nafarroan gidabaimena eskuratu zuen bigarren emakumea izan omen zen (1935an). Horretaz gain, sei alaba hazi eta hezi behar izan zituen. Etxean eta etxetik kanpo  lana ezin buka izan zuen arren, idazteko gogoa eta zaletasuna izan zuen beti.

Baztanera etorri baino lehen, ia idazten zuen ainbertze egunkarietan, kazetari gise. Irakurketa eta idazteko zaletasuna gaztetik tortzen zizaion, erten dutenez bere amatxiren heriotzan, ohar bat bidali zula “El Pensamiento Navarro” egunkarira, kazetari batek irakurri omen zuen  eta Erroibarreko berriak aldizka bidaltzea proposatu zion. Gutxira, kolaboratzen hasi zen egunkarian eta hortik aintzin, “La Voz de Navarra-an”, Baionako “Eskualdunan” eta Donostiako “Argia” aldizkarietan ere. 1929tik 1936ra arte Txorrondo-ren izengoitien azpian artikulu kopuru polite idatzi zun. Txorrondo izengoitia Perpetua jaio zen baserria zegoen auzoaren izena zen, baita ere iparraldean Mendigibel izenarekin sinatuko zun eta batzutan Aritza bezala, ere. Mezkiritzen zengoenean bezala, Baztanen ere “El Pensamiento Navarro” egunkarietan, bere “Arizkungo kronikak” idatziko zitun.

Nafarroan gidebaimena bigarren emakumea atra zuena izan zen.

Erran dugun bezala senarrari eguneroko lana arintzeko, Baztango errepidetatik ziztu bizian egiten zuela itzulia (ogia banatu) eta Baztanen ere, izan zuten lehenbiziko alaba. Bikotea abertzale eta euskaltzalea zen eta bataio egunean, garbi zuten  haurraren izena, Miren Agurtzane! izanen zela. Garai haietan ez zegoen euskal izenak paratzeko ohiturarik eta arrotz gertatu zitzaion nonbait apaizari eta izen ez aproposa zela erran zion Perpetuari, honek…Hori ezpada, bataiatu gabe geldituko da haurra, –erantzun omen zion, eta dudik gabe… Miren Agurtzane da elizako liburuetan agertzen den izena.

Zoritxarrez, osasunarentzat ez zitzaion ongi joan Baztango egonaldia ama gazteari eta Mezkiritzera itzuli ziren biak (12 urte eman zitun Baztanen). Mezkiritzeko egun hauek ez ziren lasaiak izan, 1936an gerra hasten da eta gerra denbora ez zen egokia famili abertzale ta euskaltzaleentzat. Kasu hontan Urtasun Saraguetatarrak, senarra zirtada zorrotzako bertsolari abertzaleaz gain (bertsotan bere abertzaletasunak nabariak ziren… baita emakume gaietan ausartegiak, berdeak alegia) emazteak, euskaraz idazten zuen egunkarietan, eta hala zela ta, egun batian Falangista bat zen buru Erroibarren eta Eugiko guardia zibilak lagunduta, bi alaba txikiekin zegoen aita etxean eta sekulako jipoia eman ondoren, kanpora atera zuten gizona autoan eramateko. Perpetua  egun hartan ez zegon  etxeaan eta etxera itzultzean lihoa bezala zigorturik aurkitu zuen senarra, baina bizirik zegoelako pozik halere. Trinidad ez zuen geroztik bururik jaso gizonak; ez zen lanerako on. Sei alaba izan zituzten eta familia aurrera ateratzeko gizonaren laguntzarik ez etxean. Iruñera joan ziren 1944an bizitzera. Gau eta egun aberatsentzat josten eta brodatzen ateratzen zuen dirutxo bat eta idazteaz utzi zun. Idazle bezala hemen lehenego aroa amaituko da (Bi aro bereizten dira Perpetua Saraguetaren idatzietan)

Gerrako eta gerraondoko isilune luzearen ondoren egin zituen idatziek osatzen dute bigarren aroa. Batez ere 1970eko hamarkadan eginiko idatzi horietan, Zahartzaroan berriro idazten hastera bultzatu zuen grina nagusia bere biziko gertakizunen oroitzapenak idaztea izan zen: sorterriko deskribapenak, ohiturak, gertaerak, pasadizoak, familiako kontuak, fede eta erlijioa, bertzeak bertze. Bere biziaren lekukotasuna idatzirik utzi nahi honek,ez zuen aldizkari eta egunkarietan helburua, gazte denboran bezala, familia eta hurbileko pertsonetan baizik. Fontes Linguae Vasconum eta Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkarietara hainbat artikulu bidali zituen, eta azken horretan Mezkiritz monografia argitaratu zuen. Orobat, Nere oroimenak (1977) liburu autobiografikoa idatzi zuen.

25 PERPETUA2

Bikotea zaharzaroan Baztanen.

1986ko martxoaren 26an kemen haundiko andrea agur erran zigun eta egun hoietan, Iruñeko egunkari batek, honela zioen: «Ez, ez zen nolanahikoa Mezkiritzeko lurrak hartu berri duen gorpu ahulean gordetzen zuen nortasuna. Hilda ere, hegoaldeko nafarrera garaiaz idatzi duen azken idazlearen berri gehiagoren esperoan gelditzen gara orain“.

Mezkirizko idazlearen izkribuetan badira lan argitaratuak eta argitaragabeak .Argitaratuen artean Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua da, liburu hau, sarean jarri zun Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen (.pdf-en) . Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak prestatutako lana da, eta Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako “Mendaur” bildumaren 9. zenbakia da.

Liburuan Perpetua Saraguetaren ondarea jasotzen da, liburuari bi eranskin txertatu zaizkio: bata, gerra aitzineko garaian Baionako Eskualduna eta Donostiako Argia aldizkarietara igortzen zituen Mezkirizko eta Arizkungo dozena erdi bat kronika; bertzea, CD bat, Jose Mari Satrustegik Perpetua Saraguetari 1977an eta 1979an egin zizkion hiru grabazio luze jasotzen dituena. Grabazio horiek ere webgunean daude eta entzutekoaukera bada.

Perpetua Saragueta elkarrizketa 1

Perpetua Saragueta elkarrizketa 2

Perpetua Saragueta elkarrizketa 3

Post hau egiteko erabili den materiala.

euskara.euskadi.net-eko PERPETUA.pdfa

eu.wikipedia.org-eko Perpetua Saragueta wikia.

nafarroakoistorioa.wikispaces.com webguneko Perpetua Saragueta sarrera.

euskaltzaindia.net webguneko “Perpetua Saragueta eskuidatziak eta hiztegia liburua sarean” sarrera.

http://www.navarra.es webguneko “Perpetua Saragueta eskuidatziak etahiztegia” sarrera.

Read Full Post »

Arizkunenea da, dudai gabe, Baztango “jauregi”-arkitekturaren eraikinik apartekoena,ia ia Elizondoko eta Baztangoko enblematikoena. Elizondon dagoen,eta gaizki deitua den “jauregi”  honek “U” forma du, bi hegal irtenekin eta etxaurre atzera etzanarekin, zeina, hegalekiko bigarren planoan egon arren, oso nabarmendua geratzen den harlanduz eraikia dagoelako eta apaingarri gehiago dituelako. Etxaurreak barroko kutsua du elementu apaingarrien dinamismoagatik, eta horri erantsi behar zaio duen armarri ikusgarria. Armarria eraikinaren bigarren atalean dago, eta ezin hobe markoztatzen du kiribildura lerronahasi lodi batek. Armarriak orla apaingarria dauka behealdeko maskaroiarekin, lehoiekin, haur sostengatzaileekin, orbelarekin, ugaritasun-adarrarekin eta intsignia erako markes-koroa batekin, markesa bai zen Miguel de Arizkun, Arzkunenean eraikitzea agindu zuna. Armarri fine landua gainean, etxaurrea mantsarda nagusi batean amaitzen da, eta mantsardaren babesean leiho bat dago, kiribildutako marko batean. Etxaurrearen parean, patio bat ikusiko dugu, zirkulu-erdiko portale batetik zehar joanda. Portaleak apaindura barrokoa du eta albo-hegalekin lerrokaturik dago. Ixten duen burdinazko hesiak 1740ko data du, eraiki zeneko data, alegia.

Arizkunenea jauregia Argazkia sanchogui.blogspot.com blogetik hartuta dago.

Aipatu dugun bezala Elizondoko Arotzarena etxeko Migel Arizkunek eraikiarazi zuen Arizkunenea. Arizkun familia, abizena dion bezala Arizkun herrian du jatorria, bederen notiziak baditugu 1560 inguruan Arizkunen sortutako Joanes Arizkun “Adiskide” Elizondoko Joanes Arotzarenaren Graciana Arotzarena alabarekin ezkondu zela, eta Arozarena etxeko nausi ta jabe bihurtuko zena. Etxearen (gero palazioa) izena dion bezala, bai dirudi Arotzarenak arotzak zirela eta aroztegi (ferreria) baten bat zutenik, zeren Arzicun familiaren bizi modua eta urrengo mendetan (XVIII) lortutako dirujabetzaren jatorria, aroztegi eta burdinarekiko negozioaren inguruan izan ziren, adibide gise aipatu Norberto Arizcun Behitorenak (1666-12-24) Arozarenako semea eta merkataria 1723an espainako erregetzarekin kontratu garranzisu bat lotzen du, Arizcundarrek zortzi urtez erregearen ejerzitoa munizionez hornituko du eta horretarako Eratsungo Asura auzoan “real fabrika” bat ereikiko du (tokian lehenagotik ia daukate aroztegia) eta bere labetan ejertzitorako esku-granadak, bonbak eta halakoak galdatuko dituzte. Mendez mende Arizkundarrak, lehendabizik Baztanen eta gero Madrilen  garrantzi haundiko familia bihurtzen da, Baztanen alkatetza eta “capitan de gerra” kargua bere eskuetan urte dexente egonen edo pasatuko dira, Madrilen, bertze batzandar aunitz bezala kortearen inguruan ogni mugitzea jakinen dute. 1691 Urriaren 18an Arozarena etxean Migel Arizkun Mendinueta sortuko da. Migelek, bere arduran hartuko du, 1713an bere aitak Eratsun ta Goizuta artean dagoen Asura auzoan erositako burdinola, eta 1726an bere osaba  Norberto hiltzreakoan, ejezitoa hornitzeko eraiki zena burdinola Iturbieta, eta kontratuarekin geldituko da. Migelek kontratua luzazea eta haunditzea lortuko du eta inguru hortan hirugarren burdinola bat erosiko du, Zamarristakoa.

Arozarena jauregiaren armarria. Argazkia http://www.elizondo-baztan.com webgunetik hartuta dago.

Miguel Santiago aginguko zalduna izan zen eta Segoviako korregidorea, 1732an bere sortetxea, armategia eta “kabo de armeria” izendatzen dute. Arozarena, Jauregi-klasera  goratzean, etxeko armarriko baztago jakeari, Mendinuetaetarren armak (amaren abizena) gehituko zaio, baita ere armarriaren behitiko aldian, kañon bat balak botatzen eta bere inguruan bala pile bat zintzelatuko da (ejerzito errealaren munizio hornizailea zela adierazteko). 1740 Felipe V-ak markesa tituloa emanen dio, titulorako Erreal fabrikaren (burdinola) izena hartuko du eta Iturbietako lehen markesa izanen da. Markesa izendatu bezain pronto Arizkunenea etxea ereikiko du eta han bai, bere armarriari (kañona duna) harrizko markesen koroa ipiniko dio. Arizkunenea markes baten etxea izan arren inoiz ez da jauregia izan, jauregi kategoria ez bai du, Arizkunenea markes baten etxea izan arren…”la casa del conde” bezala zautua izan da (bederen ni ttikia ninzela hala erten zizaion) eta gobernadoren etxea bezala ere. Miguelen anaia Juan Arizkun Mendinueta “puerto de Mayako” gobernadorea izan zen eta Arizkuneneako nausie, bertze anaia bat, Francisco Arizkun, anaia nagusia eta Arozarenako jauna, Migel hilzerakoan Iturbietako bigarren markesa izan zen.

Arizkunenea, armarri berbera baina markes koro batekin burutua. Argazkia Pello San Millan.

Arizkunenean, markesak, gobernadoreak eta tronuaren erregegaiak ospedatu dire. Lehenengo karlistadan Zumalakarregi bere kuartela ezarri eta Karlos Borbondarrari ongi etorria eman zion (inglaterratik alde in zun). Karlosek Arizkunenean egun batzuk pasa zitun eta hortik spainako tronua lortzera atera zen, baino lehen 1934ko uztailaren 12an  Zumalakarregirekin batera Arizkunenean, “Elizondoko manifestua” idatzi zuten, horrela hasten dena aguiria…«Españoles: mostraos dóciles a la voz de la razón y de la justicia. Economicemos la sangre española». Don Carlos añadiría: «El éxito no es dudoso; un solo esfuerzo y España es libre»…zortez hori historia da eta gaur egun eraikin hortan bertze gauzak idazten dira, idatzi, ikusi, danzatu, sentitu,,,,gaur egun, 1988tik Baztango Kultur etxea bai da, 1982ko maiatzaren 11an, ate baten dintelan jartzen duen bezala, Martos Marquez de Arizkun eta Fernandez de Lascoiti y Zulueta familiak (eraikinaren nagusiak) dohaintzan ematen dute Elizondo ta Baztan guztirako kultur aferetan erabiltzeko.
Post hau iteko erabili den materiala. Baztan udalaren webguneko “Arizkunenea-jauregia” artikuloa. elizondo-baztan.com-eko “Palacios de Armeria” artikuloa. http://www.antzinako.org-ekoArizkun familiaren geonologia“.

Read Full Post »