Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko Iraila

Ezaguna da, Ramón María del Valle-Inclán idazle galego ospetsuak, baztango inguruak zautu, drisfrutatu eta zoko aunitzen barna pasaietan ibili zela. Elbeteko Jarola eta Oieregiko Reparazea ezin lasaiagoak diren jauregietan garai batez udako bizitokiak izan ohi zitun eta udako paseo hoiei esker, baztango paisaia eta jendea, eragin haundia izanen zun, (nahiz eta izenak eta paisaiak eraldatuko zun nahi zuen bezala) bederen garai zehaz bateko eleberri eta gaietan; Nafarroa eta Karlismoa.

Ramón María del Valle-Inclán Argazkia biografiasyvidas.com wedgunetik hartuta dago

 

Ramón María del Valle-Inclán, idazle galiziar polifazetikoa izan zen (Puebla de Carmiña, 1869 sortua), Prosalari berritzailea, dramagile iraultzailea, Esperpento estiloaren erreferentea dena, eta  baita ere… Nafarroako ezagutzaile eta maitale amorratua. Valle Inclanek bere gaztetako urte zurrunbilotsuetako garaietan Euskal Herriarekin izango zun lehenego kontaktua eta handik aintzin aldizka itzuli eta arremana mantendu eta sendotuko zituen, gehienbat Nafarroa eta Gipuzkuakin. Ia lehenengo lanetatik jada Nafarroa agertoki bezala erabiltzen du eta  1905ko “sonata de invierno” ( Valle Inclaneko lau sonatak espaniar literaturako prosa modernistan nabarmenenak dira) Lizarrako korte karlistan gertatzen da. Liburu honi esker eta gaia segituz, urrengo urtetan  “Las gerras Carlistas” triolojiarekin berretsiko da. Triolojiako lehen liburua “Cruzados de La Causa (1908)”,  Nafarroan izandako gazte garaiko memoriaz baliatzen da baina bertze biak lantzeko “El Resplandor de la Hoguera” eta “Gerifaltes de Antaño” (biak 1909an agertuko direnak) Nafarrora etorriko da, eta denboraldi luzeak pasatuko ditu. Nafarroan, bide ta  karlista tradizioko toki ta eremuak ibili eta barrenatzen ditu. Carlos VII-ren jarraitzailekin erlazionatzen eta adiskidetasuna trabatzen du, eta pasatutako gerraz bizirik dirauen eta guda operazioetako parte-hartzaileakin hainbertze solasaldiak izanen zun. Agoitzen ibiliko da, baita ere Lizarra ta Oliten eta doike! Bidasoaldean eta Baztanen ere! Elbeteko Jarola eta Oieregiko Reparazea jauregietan ostatua hartuz. Harrezkero uda ugari pastuko ditu Elbeten eta Oieregin eta han bertan urte batzuk geroxago (1912) “La Marquesa Rosalinda” idatziko zun. Erran behar Triolojiako bi liburu hauetan gertaera Baztanen eta Bidasoaldean pasten dela eta azkena hain zuzen, Santa Kruz apaizaren inguruan, baina irakurri dutenak erten dute eta aurpegira botatzen diote, baztango paisai, euskal ahotsak eta euskarazko izenak askatasun haundiarekin eraldatzen eta deformatzen ditula. Bitxikeri bezala aipatu liburuko “onak” (Karlistak); Don Diego Elizondo, Migeliko Egoscue, La Joxepa, Don Teodosio Goñi eta halako izenak dutela, berriz “gaistoak” (liberalak); Enrique España, Capitán García, edo Duque de Ordax deitzen dira.

Ramón del Valle-Inclán 1936ko urtarrilaren 5an eta 67 urte zituelarik, Santioago de Konpostelan zendu zen. Pensatzen da (ez dago zihurtatuta) Baztanen egon zen azkeneko aldiz 1930an edo 1931ko urtean izan zela, zere 1930 azaroan  Dámaso Calvo politikariarekin izandako elkarrizketa batean (Valle Inclan, bere emazteagatik banandu da eta egun batzuk desagertuta egon da) erten dio, handik hilabete batzuetara Zumaiara joan behar dela eta pensatua daukala (bakartasunaz aprobetxatzeko) egun batzuk pasatzea Baztan izeneko bailara “idilikoan”.

Posta egiteko erabili den materiala.

eu.wikipedia.org.eko Ramón del Valle Inclán wikia.

Auñamendi Eusko Enziklopediako “Ramón del Valle-inclán Montenegro” artikuloa.

elpasajero.com-eko Carme Alerm Viloca-ren “Por un «mañana venturoso»: una entrevista inédita a Valle-Inclán en 1930” artikuloa.

 

 

Advertisements

Read Full Post »

Isaac Peral itsas tenientea. Irudia “lahistoriaqueconteamisalumnos” blogetik hartuta dago

Isacc Peral zientzilari eta militarraren itsaspeko proiektua, urte batzu lehenago onespena eman arren, eta espainiar ministro axolagabe batzuengatik “kajoian” gordetuta egon ondoren, 1888ko irailaren 8an Kadizeko Santa Maria puertoan “Peralen” itsaspekoa uretaratua izan zen. Ontziaren luzerak 22 metro neurtzen zituen, 2,76 puntelak, 2,87 traganarruak, 77 tona desplazatzen zituen gainazaletik eta 85 urpean. Bi motore elektrikoz baliatzen zen propultsatzeko (30 zaldi-potentziakoa bakoitza) eta 613 elementuzko bateria batek ematen zuen energia. Horretaz gain, torpedo jaurtitzaile bat, hiru torpedo, periskopioa, sakonunetarako aparatu sofistikatu bat eta aurretik ezarritako norabiderantz nabigatzeko beharrezkoak ziren mekanismo guztiak zituen txertatuak. Hau da, teknolojikoki garaiko kristoneko aurrerakuntza zen.

Nahiz eta Peralen itsaspekoa ez izan ur azpian nabigatzen zuen, lehen ontziaren ideia, 1885ean (propiektua hasi zenean) berritasun nagusia energia elektrikoaren bidez bultzatzen zela zen. Proiektoaren ideia, kostalde-defentsarako torpedo ontzi murgilgarria bat itea izan zen…eta hala egin zun.

10485409_962971630395244_3553139234499163702_n-3

Circulo de la Unión-go 1889ko abenduaren 23ko akta.

Uretaratzea, arrakasta eta ospe haundia izan zun eta berria zabaldu zen eta doike! zulo huntara ere iritsi zen (berandu, baina iritsi zen). Garai haietan Elizondoko ilustratuenak 1886tik funtzionatzen zun El Circulo de la Union “Kasinoan” biltzen ziren eta bere gauzetaz solateaz aparte (ta edateaz, erretzea eta jateaz) garaiko politikaz, egoeraz eta berrietaz interesatzen ziren. Sentibera horien adibide gise, Itsas Armadako itsasontzi teniente, eta itsaspeko torpedo ontziaren asmatzaileari bidali zioten zorion telegrama, izaten ahal da (hori bai, ia ia uretaratzearen urte terdi bat ondoren, bidali zioten).  Telegrama 1889ko abenduaren 23ko data du, eta hartan irakurtzen  ahal da, emozioz, berotasun ta gogo haundiz, Franzisko Kortea elizondarraren bidez eta elkarteko kide guztiak onartuta, baztandarren poza eta nola poza hori sentiarazi nahi diote (txalo bero haundi batekin) espainako armada berritu eta aurrerapen teknolojikoak ekarri duen Isaac Peral y Caballero itsas tenienteari (lotinantea). Asmatzaileak hilabete  horren bukaeran (30an) Elizondarrei bertze telegrama batekin erantzun zien “Casino Unión: soy feliz conque mi trabajo sea provechoso a tan nobles españoles“.

Hasierako arrakasta ondoren, gauza da, armadako mandoak ez zutela izan baztandarrek izan zuten berotasun berdina asmakizunarekin, zeren 1889 eta 1890 urte bitartean egindako proba baikorrak ondoren, argitu gabeko interes ilunak izanda,  garaiko agintariek asmakizuna baztertu zuten, eta Peralen izen ona galtzeko asmoarekin, asmalariaren aurkako kanpaina hasiko zuten. . Isaackek Itsas Armadan baja eskatzea bertze erremediorik ez zuen izan eta gertatutakoari buruzko egia argituz nahian jendearen iritzia aldatzen saiatu zen. Azkenian Isaac Peral 1891ren azaroaren 5ean, lizentziatu zen eta minbiziaz 1895eko maiatzaren 22an ahaztua eta gaizeztua 43 urtekin Berlinen hil zen.

Peraleren itsaspekoa.

 

Aipatzekoa da, gaur egun eta José Fernández D´Arlás esker, bai telegrama eta 1889ko abenduaren 23ko akta, (bertze dokumento interesgarri batzuek ere) “kuadro” baten bidez eta “kollage” moduan, bitxikeriaren azalpen txiki batekin batera elkarteko “joku tokian” ikusgai daudela. Peralen itxaspekoaren “kuadroaren” kasuan, D´Arlasek hausnarketa txiki batean aipatzen du. Uretaratze arraskatsuaren zazpi urte geroago Espaina eta Kubatar independentisten gerra izan zenez (estatu batuarrak independentisten ahalde egin zuten), eta gerra horretan 1898 uztailan Estatu Batuak ia ia Espainako itsas flota osoa urperatuko bai zun La Habanako portuan, galdetzen da,  zer gertatuko zen, armadako nagusiek Peralen itsaspekoan sinistu izan batzuten, kasinoko elizondarrak sinestu zuten bezala?…..ba…. eztakit! ….agian…submarinoak, flota babestuko zutela pensatuz ta espainiarrarak gerra hortaz garaile atrata… diada (irailak 11) eta Kataluniako burujabetzaren konsulta hurbil daudela….bururatzen zait…sin mas… katalandarren senyera estelada igual…ez zela existituko! ta gaur egungo armadako manduak eta espaniar politiko nazionalista aunitz, ikur horri azaltzen duena gorrotatzen dutenez…pozik egonen ziren, zeren ez da ahaztu behar esteladaren jatorria (1908) Kuba eta Puerto Riko banderetan dagola, zeren urte horretan bi herrialde hauek, espainatik berriki independitzatu ziren eta kuba ta perto Rikoko banderak independentziaren ikurrak, bihurtu ziren!!

Pd. Katalunyan berriki egon naiz eta etelada aunitz ikusteaz drisfrutatu ta poztu naiz.

Post hau iteko erabili den Materiala.

José Fernández D´Arlás ikertu eta zinzilikatutako Circulo de la Unionneko dokumentuak (eskermile Ana Larruy).

wikipedia.org-eko Isaac Peral buruzko wikia.

ahistoriaqueconteamisalumnos blogako “Isaac Peral inventor del submarino” posta.

Read Full Post »