Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko ekaina

Udaberriko egun euritsu eta kazkarrabetsu batzuk ondoren, azkenian atertu, epeldu eta eguzkia ageri izan zen San Juan bezperarako (Ekinan) espero zen egun haundiarako. 1926 urtean Arizkunen, besta bezperetan Apolonio pelotari haundiaren itzulera, ikusteko aukera izanen zen ta.

Azpilkuetako Apolonio, 1926an fama haundiko pelotari ohia zen. Belaunaldi batzuk hazi ziren jakinez laxoan Apolonio bezalakorik ez zela iñoiz izan. Lamiarritako (hamiarrita, garaiko prensan) pilotasorora urbildutako aunitz (gazteak), Apoloniooren famaz entzunez zautu arren, erran behar da sekulan ez ziotela jokatzen ikusi, eta gehienek (helduek)!  bere urte oberenak, Baztango pelotari onena zen urte hoietan gazteak ziren!…zeren Apolonio, “Azpilkuetako maixua”, 17 urte zeraman pilotan jokatu gabe eta 25 urte pasatuak ziren, Baztango eta inguruko plazak soilik bere izenarekin betetzen zituen urte haietaz. 1926ako Ekainan, Apolonio bueltatu zen laxozko partidu bat jokatzera, Apolonio urte hartan 63 urte zitun eta erran dugun bezala, 17 urte zeraman bere azken partidua jokatu zuenetik.

Lamiarrita. Argazkia noticiasdenavarra.com web gunetik hartuta dago

Garaiko prentsa, pelotari zaharraren itzulera letra haundiez nabarmendu zun, ilusioa, gogoak baziren izen haundiko pelotaria ikusteko. Arizkungo Lamiarrita jendez bete zen, XX. mende hasierako urte hoietan bezala, laxoaren afizioa oño mantentzen zen urte haietan, bezala. Laxoa XVIII. eta XIX. mendeetan izan zuen loraldia, eta gehien jokatzen zen pilota jokoaren aldaera zen, errebotearekin batera. Orduko hartan, Euskal Herri osoan, Errioxan eta Aragoiko zenbait aldetan jokatzen zen. XX. mendearen hasieran gainbehera etorri zitzaion, eta Espainiako Gerra Zibilaren atzetik etorritako gerraondoan erabat galdu zen. Baina Baztanen onik jolasten zen auserki eta doike garai bateko figura bat ikusteko aukera bazen! Apolonioz, 25 urte lenago ezagutu edo ikusi (jolasten) ziotenak, pilotari xaulia, azkarra, arine, indartsua eta nekaeziña zela erten zuten..eta 63 urte zuela kontuan hartuz, lamiarritan ikusi ziren bi partiduak hala izanen zela ziurtatzen zuten, zeren lehengo partidua galdu arren, kualitate guzti horiek sumatu ziren (adina kontuan hartuz). Bi partiduak zazpi jokotara izan ziren eta bien artean bi hordu terdi iraun zuen  pilotaldia. Lehenego partidoan sakalari bezala aritu zen, bigarren partiduan (irabazi zuna) numeroa bezala, hau da errestestatzen eta partido bukaeran aspalditik lamiarritan aitua ez zen txaloaldia entzun zen, prensa dio txaloak eta esku-zartak animalikoak zirela eta ez soilik pilotatzale klasikoen artean, baizik baita ere (garaiko berri emailea dion bezala) emakume artean, emakume aunitz urbildu bai zen Apolonio ikustera, bere garaian gizon puske eta jatorra, fama ere izan bai zuen.

 

Laxoan jolasten Oronozen, 40. hamarkadan. Argazkia Vicente Martin.

Dirudi Apolonio bere forma fisikoaz konten geratu zela zeren hurrengo larunbatan, Elizondon bertze bi partidurako hitzarmena eman zun, juasu honta, Apolonio famatuarekin Franzisko Etxenike, Agustin Sanzberro eta Elias Landa taldekide izanen zun, kontran berriz, Fermin Larregi, Franzisko Espinosa, Alejo Sanzberro eta Juan Cancio Sagues elizondarrak.

Post hau iteko erabili den materiala.

Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atratako artikuloa  (1926-1929 tomoa).

Wikipedia.org eko “Laxoa” wikia.

laxoaguante.blogspot.com

 

 

 

Read Full Post »

2014ko Ekaina.

Ekainaren 14aren goizan Amaiurko Dorrekobordan izandako sutea, burura ekarri nau, bailara hontan halako notizi txar eta tamalgarriak aunitz eman direla. Azken urte hauetan Dorrekoborda bezala, Arrizkungo Arrokia baserr¡a (2009) eta Elbeteko Leku Eder (2007) etxea suaren sugarraz  kiskaliak  izan dira ere. Gainera, blog honekin daramagun 6 urte hauetan (Urrian inen dugu) bailarako bitxikeri historioak bilatzen aritu garenez, antzeko notiziakin maiz aurkitu gara. Suak; bordak, baserriak, etxeak, zerrategiak, jauregiak, hotelak, kolejioak, elizak (konbentzio gerran) eta herriak ta guzti (Leukautze lehenego karlistadan) erre ditu.

Haizegoak historian zehar izan diren sute horietako batzuk blogara ekarri digu; Lekauzko kolegioa, gartzaingo eliza, Lekarozko herriarena…huntakoan, Elizondoko Maitena hotel apartaren azken eguna kontatuko dugu, zeren 1924ko urriaren 1ren goizaldean suak, hotela tita batean sunsitu zun, Maitena hotela Elizondoren hasieran kokatua zegoen, Iruñako bidean eskuin aldean, ibai ondoan (gaur egun Maitena etxean dagon tokian “tanatorioan”),  Hiru solairu gei sabaia zitun eta gutti zela ta berritua izan zen. Hotela aparta zen eta erten zuten bezala, ez zuen enbidiatzen inguruko “probintzietako”  hiriburuetan zeuden luxuzko hotelei, garaiko aurrerapen guziak eta erosotasunak (komunak, igogailua, kalefazioa, primerako materialak…) bai zituen.

Gran Hotel Maitena “Confort y modernidad”, garaiko publizitatea. Postala http://www.todocoleccion.net webgunetik hartuta dago.

Udazkeneko egun hortako goizeko hiruetan Elizondoko elizako ezkilak entzun ziren elizondarrak esnatuz Ezkilak eraikin bat erretzen ari zela ohartarazten zituzten, gau argia zen eta  hoteleko lehioetatik atertazen ziren sugarratik oñik argiagoa zirudien. Sua, eraikinean zehar minutu guttitan zabaldu zen eta hordu eskas batean hotela eta ondoan zegon “garajea” (kotxera) kiskali zitun. Dena arras bizkor gertatu zen, hotelako nausia Florentino Olave  (Donostiako Hotel Continental-eko nagusi ohia), hoteleko plantxako gelan sute bat piztu izan zela, lehenegoa konturatzen izan zen, arropa errearen usaina esnatu bai zion. Dirudi, plantxa elektriko bat etxufatuta gelditu zela gela hortan eta beroarekin sua hartuko zuten gelan zeuden plantxatzeko eta plantxatutako, ohial, maindiriak, zapiak eta halakoak.  Nausiak, konturatu bezain pronto,  ohiuka ta atez atez bezeroak abisatu zitun eta urria izan arren, (udan jendez goitiraino egon zen) logela batzuk hartuta bai ziren. Ospedatuak  zeuden, Lekauzko ikastetxera hasi berriak ziren ikasle batzuen gurasoak, baita ere bazegoen bisuteria ta bitxiak saltzen zituen Bilbotar bat, justu jus salbatu zena baina dena galdu zuna, zorte hobe izan zuten gela batean zeuden hiru “amerikanoak”, zeren hauek bai bere maletak ta ondasunak  salbatzea lortu izan zuten eta.

Egunsentian, hotela eta ondoko “garajia” (kusi goitiko argazkia) kearen azpian sunsituak agertu ziren, hotelatik soilik paretak gelditzen ziren, eta goitiko sorailukoa erori behar zirela ziruditen. Soilik pianoa eta bertze tresna baten bat salbatzea lortu zuten zen. Sutea bortiza izan aparte, aipatu zuten sua kontrolatzeko planifikazio eta antolatze lanak txarra izan zela eta komentatzen zen, berriki erosia zuten motobonba (suteak izaltzeko), urduritasunagatik edo prisengatik ez zela erabilia izan, ezta ere, ez zutela urarik ekarri ondo ondoan zegoen Baztan ibaitik. Hala ere zorte haundia izan zen, gauan urtaro horretan ohikoa den haizegoa ez izatea, zeren agian haizeak inguruko etxeeei sua zabaltzen ahal izan zuen.

Sutearen biaramunean arkitektoa eta peritoa agertu ziren. Hotela 300,000 pztakin aseguratuta zegon eta seguroa kobratuko zuten, baina arkitekotoak ikustean, eraikinari gelditzen ziren  “lau ” paretak erortzekotan zeudela, eraikina botazea aginduko zun… eta hala egin zen! Garai batean Maitena hotel aparta zenaren ondarrak, bota ziren. Debora guttir lur eremeu hori “madarikatua” zegola erten zuten zurunurruak, zabaldu bai ziren. Egie da, bitxia zela, lur eremu horretan, hotela baino lehen, guardia zibilen “etxe-kuatela” zegoela (eraikin berrie hortarako apropos ina) eta gau batean hotela bezala, kiskaldu izan zena. Baita ere, sute batek, kuartela baino lehenago zegoen zerrategi mekanikoa, sunsitu zun….koinzidentzia? ahh!!! (gaur egun Maitena etxea dago…eta hotelaren itxura anatzeko parezidoa dauka).

Post hau iteko erabili den materiala.

El Pueblo Navarro egunkariako “Un horroroso incendio destruye el soberbio hotel Maitena de Elizondo” (1924-10-1) artikuloa.

El pensamiento Navarro egunkariako “El hotel Maitena destruido por un incendio” 81924-10-1) artikuloa.

Bi artikuloak Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atrata daude (1921-1925 tomoa).

 

Read Full Post »

Captura de pantalla de 2014-06-07 00:19:24.png

Ciga-París (1912.1914) erakusketaren katalogoaren azala.

Maiatzatik ( 2014-5-9) ekaianaren 21 artio eta aprobetxtuz  Jabier Ziga margolariak ‘Elizondo-ko merkatua” margoa Pariseko Udaberriko Aretoan erakustea lortu zula eta horrekin, Paris-eko Grand Salon erakusketako kide bezala onartuta izatearen mendeurrena  dela ta, Iruñan kondestablearen jauregian, Zigararen Parisko egonaldiaren inguruko erakusketa ikusgai dago.

Zigaren margolari  “karrera”  ezusteko bira emanen du Baztango Urdanpilleta familiarekin harremanetan sartzean, Urdanpilletak amerikanoak (indianoak) ziren eta diru kopuru haundia in zeuten itxasoaren bertzealdean eta diruza zeneukatenez Jabier Zigaren ” mezenas-ak” bihurtu ziren. Hauen dirua esker 32 urte zituela (1909-1911)  bere Madrilgo etapa garatuko du San Fernando Akademian, non José Moreno Carbonero eta José Garnelo irakasleekin arituko den. 1911-1912ko ikasturtean Zigak (bere maixu Garnelokin batera) Europako periplo (ibilbidea) intresgarria hasiko da, Alemanian, Belgika, Erbereetan egonen da …eta azkenik 1912ko Irailan Paris!

Ziga Parisera iritsi zenean, garai ikusgarria eta zoragarria bizi  zen margolaritzaren mundua, alde batetik akademizismoak zuen hegemonia artistikoa galtzeari aurka egiten zion unea zen, bertzetik Inpresionismoaren eta Postinpresionismoaren azken uneak bizitzen ziren eta azkenik, irudipenetik abstrakziorantz urruntzen diren lehenengo bangoardiak agertzen ziren. Paris bai margolarizan, kulturalki eta biziza arrunta Iruñaren antitesisa zen, Iruñaren aurkako zen eta “baztandarra” gustora aurkitzen zen, Parisko bi urte horiek bere karrraren garai emankorrena izanen da.

Captura de pantalla de 2014-06-07 00:28:00.png

Zigak bere Parisko estudioan, gibelean izanik “Elizondoko merkatua” margoa. Argazkia Ciga-París (1912-1914) erakusketaren katalogotik hartuta dago.

Parisen Montmartren auzo artistikoan kokatu zen eta iritsi bezain laster bere ikasketekin segitzeko Academia Julian ospetsuan, izena emanen du ikasle “libre” bezala, Dragon kaleko atelierrean (margolariaren tallerra)  ospe haundiko Jean Paul Lauren irakaslearen  klaseak hartu zitun. Baita ere pensatzen da hiriko bertze akademi ospetsuetan (Chaumiere, Calarossin) ibili izango zela nahi ezta horretaz konstantzia ez izan. Baina benetan artista bati ospea, errekonozimendua eta izena ematen ziona ez zen norekin edo non ikasi edo ikasten zun, artista bezala zautua izateko… Parisko ” Salon Oficial”-an sartuz, lortzen zen eta urtero mundu osotik etorritako milaka artistak saiatzen ziren. 1914ko urtean  “Elizondoko merkatua” izeneko  margoarekin,  Areto ofizialako Udaberriko aretoan sartzea lortuko zun (jurado gogor bat pastu behar zen). Parisko Areto Ofiziala munduko ekitaldi artistiko garranzitsuena zen, artistentzan kristoneko tranpolina izanez, han agertzea, galeristekin,  arte erosleekin, bertze artistekin…harremanetan patzea errexten zun eta astion erran dugun bezala errekonozimendua ofiziala ematen zuen (bitxikeri bezala aipatu, bere izendapena Areto Ofizialan Picasorena baino lehenago  izan zela).

28011001

Elizondoko merkatua (Paysans Basquess).

Egie erteko Udaberriko aretoan zintzilikatu zen kuadroa, “Elizondoko merkatua” izan arren “Elizondo”  hitza ez zen ageriko iñondik, zeren erakusketa hortarako, margoari izena aldatu zioten eta “Paysans Basquess” bezala zautua izango da. “Elizondoko merkatua” zalantzarik gabe  Jabier Zigaren lan hoberenetako bat da, badakigu 1914an margotua izan zela eta margoan ageri den bezala Elizondon bertan. Dirudi urte horretan Paristik etorri zerbait margotu eta berriz Parisera eraman zula. Margoan azaltzen dena, XX. mende hasierako ohikoa zen gau regungo Jaime Urrutia kaleko gorape edo arkupetan ezartzen zen merkatua da, bitxia izanez arkupeko bukaeran kusten dena gaur egungo Ziga plaza dela. Eszena tipiko eta folklorista da, konposizio aldetik baikaina, argien eta itzalen jokua ere eta personaien erresoluzia primerakoa. Kolore gama okria da eta edertasunez kuadroan zabaltzen ditu, okria da nagusi sagar gorriak aparte eta gibeleko neskatikoren soinua orria ezik. Irudien artean kuadroko protagonista (Kattalin) berzetatik nabarmentzen da; bere begirada xume ta xamangarriarekin, melankolia, baketasuna ta lasaitasuna  adierazten duna baina aldiz berean pentsakorra dena…Margo sinbolikoa da, eskuineko sagarrrak (Zigak aunitzetan margotuko ditu) bailara adierazten dute, bailara eta lurra,  Baztan eta sagarraren kultura;  sagardoa, sagardantza, kirikoketa besta…gure izaera! ez da ahaztu behar garai batean sagarra bailarako “motorra ekonomikoa” izan zela. Bertzealdetik kaikuak, eskalapuinak…lana adierazten du, lan herrikoia, eta azkenik oiloak, baserriko biziza.

Elizondoko merkatua, Elizondoko etxekoandreak orain dela 100 urte erostera joaten ziren merkatua…ikusgai dago, Iruñeko kondestable jauregian.

Post hau iteko erabili den materiala

Ciga-París (1912.1914) erakusketaren katalogoa. Pello Fernandez Oyeregi. Iruñako Udala (2014).

Auñamendi Entziklopediako  Javier Ciga Etxandisarrera.

wikipwdiako “Gran Salón de París” wikia.

 

 

 

 

 

Read Full Post »