1933ko Maiatzaren 13an eta II. errepublikan barne, Elizondon, giro ederrean Baztango Euzko Etxea inauguratu zen. Euzko Etxea baztandarren jeltzale batzokia (beno, Batzokia eta Eusko Etxeak estatus ezberdina dute) izan zen eta Santiago kalean dagoen Bergarenea etxean kokatua zegon (La Polonia gise ere zautua)

Bergarenea (Casa Polonia izaenarekin zautua ere). Argazkia google maps
. Larunbat horretan lehenengo aldiz Elizondoko Euzko Etxeko ateak ireki ziren eta atsaldeko 20:00etan batzokiko egongelan izandako afariarekin inaguratua izan zen. Afaria 80ta piko jeltzale edo abertzale baztandar bildu zituen (Eusko Etxeko sozioak gehienak) eta alderdiko personai garrantsiauak ere : Jesus Doxandabaratz Nafarroa Buru Batzarreko eta Euskadi Buru Batzarreko lehendkaria, Telesforo Mozon Gipuzkoako burubatzakoa, Jose Ariztimuño Olaso, “Aitzol” idazle eta elizgizon abertzalea, Manuel Irujo diputatu ohia….
Inugurazioan Elizondoko txistulariak eta Lekauzko txistulari taldea aritu ziren eta afaria bukatu ondoren hitzaldia etorri zen, Baztandarren aldetik Jose Azkaratek hitz hartu zuen, argi utzitz Baztango Buru batza eta Euzko Etxeko lendakaritza lan eginen zuela edo hobe errana eginkizun bakar bat zanen zuela eta hori, Baztango bailaran euskal aberriaren sentimendua zabaltzea izanen zela!. Baita ere Franzisko Idiakez euskal presoaz oroitu ziren eta bere omenez diru-bilketa bat antolatu zuten, diru kopuru dexente bilduz. Erran behar da, Franzisko Idiakez Getariako 21 urteko gazte bat zela eta urte bat lenago eztabaida batean bere anaiaren alde atera zenean sozialista bat hil zula. Franzisko atxilotu eta bereala epaitua izan zen eta 21 urteko kondena ezarri zioten. Epaiketa arras bitxi ixan zen, akusatua eta jurado popularra gazteleraz ez bai zakiten eta epailea, fiskala ta abokatua ez zekitena eskuara zen. Sententiza jakin bezain pronto euskaltzaleak eta abertzaleak Idiakezekin bat in zuten eta eskuararen erabiltasunaren ikurra bihurtu zen. Idiakez 1936an Frente Popularreko gobernuaren anmistiari esker atra zen eta gerra zibilan Amaiur bataionean ibili zen1937an Santoñan preso hartu zuten nazionalak. Itzaldiak, diru bilketa eta Euskal ereserki nazionala jo ondoren, inaugurazioa festa ohikoak diren multindantzakin amaitu zen.
Euzko etxea ilusio haundikin ireki zen, ez zen bakarrik alderdiko militanteak batzartzeko toki bat ( batzokiekin zeukan ezberdintasuna) baizik euskaltzale ta abertzal guztiei (alderdikoa izan edo ez) irekia zegon. Bortz balkoiko gela nagusi bat zeukan, hitzaldietarako, batzartzeko, otordu haundietarako…baita ere bilbioteka bat eta euskal kutura zabaltzeko nahian eskuara ikasteko ikastaroak, Nafarroako lehenego bertsolari txapelketa (1936) eta dantza ikastaroak antolatu eta eman ziren, dantzetan nagusiena mutildantzena izanez.
Maiatzako inagurazioa, inagurazioa xume eta lasaia izan zen, lagun eta famili giroan izandako inagurazio. Inagurazio haundia edo “ofiziala” eta lau haizetara zabaldua izan zena, handik hilabete batzuetara egin zena izanen zen. 1933ko Irailaren ko Igandean berriz ere Elizondon zegoen Baztango Euzko Etxea inuguratu zen. Jende pile hurbildu zen Elizondora , ez bakarrik Nagarroko jeltzaleak baizik baita ere Gipuzkoako abertzale aunitz. Egitaragua (doike JEL-tzaleak izanez) 1030 etan Meza “solemne” batekin hasi zen. Mezako sermoia Jose Ariztimuño apaizaren kontua izan zen, baita ere mezan Iruñeko abesbatza eta Ramon Laborda tenore ezaguna kantatu zuten. 12etan Iriarte frontoian Takolo-Irigoien eta Patrizo-Gurutzeaga arteko erremeonte partido interesgarria jokatu zen. Ordu batan bazkari popularra eta ondoren muxikoak eta mutildantzak ta atsaldean Iriarte frontoian “grandioso” mitina izan zuten (hitzlarien artean Jose Antonio Agirre zegon).
Bitxikeri bezala aipatu, egun hortako antolakuntza aldetik Baztandik kanpo etortzen ziren bertze batzoki, bertze Euzko Etxetako taldei edo bertze buru batzarretako jendei (Euzko Mendigotzaile batza, Euzko emakumen Bazta…) behartzen zizaiela bere ikurriñekin etortzea, baina aldi berean bandera horiek soilik mitinan zabaltzen ahal zirela erten zuten, hala agindu bai zuen Nafarroko gobernadora. Baita ere debekatu zuten ikurriña kotxeetan hedatzea, denak batera Elizondon sartzeko asmorekin, jendea Mugairen bildu zen eta karabana luze batean etorri ziren eta kotxe bakoitza bere bandera eramatea pensatuta zuteen, baina ezinezkoa izana zen, ikurriña bakarrik alderdiko lokalan hedatzen ahal izango zen eta hala hedatua izan zen eta hiru urtez egon zen, 1936ko uztaila artio Mola eta bere lagun faszistak Nafarroan boterearekin indarrez egin ziren artio.
Post hau iteko erabili den materiala.
Diccionario histórico-político de Euskal Herria”. Iñaki Egaña. Txalaparta Argitaletxea, S.L. (1996).
“La voz de Navarra”-ko Apertura del Eusko Etxea de Baztan” artikuloa. Jose Maria Benegas (1933-5-9).
Wikipediako ainbat wikiak.
www.euskomedia.org webgune-eko ainabat artikuloak.
Utzi erantzun bat