Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko maiatza

Aitzineko posta segituz, erten ginula 87 baztandar matxinadan altxatutako ejerzitoarekin borrokan (nazionalekin) hil zirela, aipatu behar da gerra hortan ez zirela izan baztandar bakarrak bizia utzi zutenak. 1936ko altxamenduaren ondoren bertze baztandar batzuk erahilak izan ziren, eta ez borrokan edo gudan, baizik erretaguardian,  frentea ez en tokia batean, bailaran edo espetxetan hil zituzten, bere iritzi politikoagatik, faxistekin ados ez egiteagatik edo enbidia utsagatik.

Errepublika garaian Baztango abertzaleak (EAJ) pittet-pittet sendotzen eta indartzen doazte,  bertze post batzuetan erran dugun bezala Euzko Etxea ta guzti daukate, Euzko Etxea eskualde osoko politika eta kulturgintzan zentru garranzitsua izango zen, Nafarroko izango den hirugarren ikastola sortzen dute ere, eta 1933 ko II. errepublikako udal hautoeskundeak ondorioz Baztango alkatetza daukate…EAJ-KO Abertzaleak gain EAE-ANV-ko militante ta sinpatizanteak badire,  baita ere idei errepubkilarrak  aurkitzen dute bere hedagunea, Acción Republikana eta 1934an sortutako Izquierda republikana alderdiekin, azken hotan bailarako alkate ohia zen Blas Marin buru zeukaten. Baina Baztanen Karlismoaren tradizioa haundia da eta karlismoa oño ohiko indarra mantentzen du. 1936ko otsailako hauteskundetan  karlisten (bertze eskuinarrrekin batera) Eskuindar Blokea 2.740 botuekin garaile atratzen dire eta hilabete batzutara izanen den matxinada militarraren alde jarri ziren. Uztailako 18atik aintzin jaun ta jabe dire bailaran, Euzko Etxea eta ikastola ixten dute eta fusilatu behar diren herritarren zerrendak egiten hasiko dira.

Nahiz eta gora behera batzuk eman ziren lehenego egunetan, Belaten errepidea moztu zen matxinatutako gudaroste pasabidea galerazi nahian eskuindarrek errex egin ziren bailararekin. Bitxia da sskuindarrak  nagusi izan arren ez zela ja aldatu udalbatzan,  Alakte gise Satur Burgete  alkateorde abertzalea mantendu zen ( bi urte lenago bailarako alkatea zen Ignazio Iturria abertzalea mugaz beste aldera egin zun), idazkaritzan Jose Arrizibita segitu zun eta bere anaia bailarako Guardia Zibilen agintari bezala mantendu zen ( Iruñan faxistak fusilatu zuten lehenegoetako bat  Nafarroan guardia zibilen burua zen Rodríguez-Medel Briones komandatea izan zen, matxinatuekin ados ez egiteagatik). Lehenengo egun horietan Elizondoko Santio bestetan bandera errepublikarra erre zutenplazan, Iruritan herreitarrak moblizatu zuten zabaldu bai zen komunista zutabe bat zetorrela eta honen ondorioz eman zen lehenengo hila erten bai dute Ildefonso Barberena iruritararri bihotzeakda bat eman ziola herriko gazte ta gizonak armaturik abiatzen ikusita.

23553198Aistion aipatu dugun Guardi zibilen Arrizibitia tenientea eta Gregorio Lopez inspektoriarekin batera (bertze batzuekin ere) izan zitren errepresiogintzaren arduradun nagusiak Baztanen. Arrizibita tenienteak berak zuzendutako ekintzak izan ziren Euzko Etxea eta ikastolako bezalako egoitzak abertzalei inkautatzea edota pensaera abertzaledun jendearen umiliazio publikoak egitea. Hauen ekintzen aurrean, herritar aunitz nahiago nahi izan zuten ihes egitea, Blas Marin alkate ohia bezala (Satur Burgete alkatearen aholkuz). Era berean desertzioak ere eman ziren  mobilizatuak izan ziren gazteen artean: Arizkungo Antonio Urrutia iparraldera alde egin zun, baita ere Frantzisko Elorza Zoaia saiatu zen baina Lekauzetik ihes egin ondoren harrapatu zuten.

Harrapatuak ta atxilotuak San Cristobalgo gotorlekuan giltzaperatzen zituzten, han zeuden Joakin Sobrino eta Esteban Gillenea, Izquierda Republicanakoak biak. Bertze batzuk euren herritik bota zituzten, Manoli Fagoaga eta Manuel Muruzabal Erratzuko abertzalei gertatu zizaien bezala, Valladolidera deserriratuak izan bai ziren. Baita ere deserriratuak izan ziren Felix Arizmendi, Manuel Arregi, Felizitas Ariztia eta Bittori Etxeberria., hauek denbora guttira, Baztanera itzultzerik aukera izan zuten baina ez zuten errexa izan zeren kontaezinezko irainak eta jazarpenak jasan izan behar zituzten angintari faxistengandik. Halaz eta guztiz ere, iheslarie laguntzen espiotza lanetan eginkizun garranzitsuak bete ahal izan zituzten, gerora “Araba sarea” deitutako sare sortu bai zuten.

Satur Burgete eta Andres Belzunegi apaiza, bailaran odolketan bat emn ez zedin ahaleginak egiten saiatu ziren. Horretarako, zaindaritzako kuadrillak antolatu zituzten kaleetan  gauero errondan ibiltzeko eta erreketeak eta falanjistak ohikoa zituzten “sakak” egitera (garaiko argotean zen atra norbitik, etxetik edo espetxetik exekutatzeko) etortzen ba ziren, arriskuan szeudeken herritarrei kakinarazteko.

Hala ere isuri zen odol “gorrria”, Franzisko Mula diputazioko guarda  eta hiru semen aita, Mugairen heriotzu zuten eta Oronozen  Migel Katalan hil zen, itxuraz bere buruaz bertze eginda…baina moduz susmagarrian. Hauen ondorez faxistak hil zuten Angel Mitxelena arizkundarra1938ko abenduan , eta Manex Cicambre (hiritar frantsa) Lauretx benta inguruan patrulla batekin topatzean.

1938ko maiatzan, Iruñeko gazteluaren inguruan fusilatu zuten Baleriano Inzauspe Berroetarra, eta hilabete bat lenago sabelan tiro bat emanda Maria Franziska Iturralde neska gaztea hil zuten. Amaiurren, patrulla batekin izandako tiroketaren ondorioz hil ziren Nikasio Zalakain eta Lino Mitxelena gazteak, eta sabelan zaurituta geratu zen Tomas Sanchez. Elbeteko Jose Etxeberria Orbaizetan hil zuten, Xalbador Elorga lekauztarra Burgosen.

Ballarako hainbat herrietako irakasle aunitz zigortu zituzten baita ere apaiz baten bat. Gartzaingo apaizak Nikasio Mendiburu eta Joakin Elizalde, Andaluziara deserriratu egin zituzten baina gero, Gotzaiaren bidez, seterrua hurbilagokoa izan zen, herritik ehun km-etara. Kleroa segituz aipatu garai haietan Lekauzko Kaputxinoen ikastetxea euskal kulturako mintegi nagusienetakoa zen. Hori zela ta bertako fraide aunitz deportatzea eskatu zen  Fraide horiei leporatzen zizaien delitu bakarra, euskal kulturaren alde aritu izanak izan zen, horien artean zeuden; Aita Donostia musikaagile eta folkorezalea, Hilario Olazaran (Aita Lizarra) musikaegilea,  Jorge Riezu, musikaedilea eta idazlea, Damaso itza esuskalzaina eta idazlea, Gurmesindo Estella, “A mi vasco” liburuaaren egilea eta bere egunkarian ehundaka presoren azken uneak jaso zituena, fusilamenduen atarian haiekin egotea tokatu zitzaiolako….

Guztia hau hiru urte pasa iraun zuen gerra garaian pasatu ta jasandutakoak, gerra amaitua errepresiao, irainak, umillazioak, kondenak eta eskubideak zapaltzen segitu ziren…ziren?

Post hau iteko erabili den material.

1936 Gerra Zibila euskal Herrian, II alea, “Errepresioa Nafarroa Gerra zibilaren garaian”. Aralar Liburuak (1999).

 

 

Advertisements

Read Full Post »

Defentsa Ministerioak  “250 urte Espainiaren zerbitzura”  izena duen erakusketa Iruñeko Ziudadelako udal areto batean ezarri du.  Erakusketan  “América  66”  erregimentu militarra omentzen da eta hortarako Udalak baimena eman izanak, zalaparta haundia sortu du, zeren…erregimendu honen historian, gertaerak basatiak eta odoltsuak izan bai dira.

Coat of Arms of the 66th Mountain Hunters Regiment- America 66ko mendiko ehiztarien errejimenduaren ikurra. creative comoms lizentzia. Irudia wikipediatik hartuta dago.

“América”  66, (regimiento de infantería de Cazadores de Alta Montaña “America” nº 66,  El Benemérito de la Patria), Estatu Spainiarreko lurreko Armadaren infanteria unitatea da, “Aragoi” Mendi Soldadu Buruzagitza barne kokatua eta  Aizoanen akuartelatua dago. Errejimendua  El Real de America izenarekin1764an sortua izan zen. Agintean Miguel Porcel (Lomasko markesa) zegon eta bere aginpean 1363 gizon zituen. Errejimendua Nueva Españako Erregeordetzea babesteko eta indartzeko asmoarekin sortua izan zen, baita etorkizuneko unitate modelo gise balio izateko ideiarekin ere. Alacanten prestatu ondoren, Kartajenan enbarkatu eta Ameriketara bidali zuten eta urte horretako azaroaren 2anVeracruzera iritsi zen, 1769.1eko otsailaren 24an, Kadizera bueltatuko da.

1793-1795 urte epean eman zen konbentziogerran (frantsen aurka) “Cuerpo de Ejército de Navarra” barne parte hartu zun. Lehenego gerra karlistan (1833-1840) kataluniako  Manlleu  herrian izandako ekintza garaileagatik “El Benemérito de la Patria” goitizena edo tituloa lortuko du.  III. karlistadan (guretzat II.na)  hasieran Katalunian eta gero Nafarroan parte hartuko du, 1876an gerra Karlista bukatu ondoren Nafarroan geldituko da (plaza), gaur egun artio. Afrikako gerran (1921-1925) , errejimenduko batallon bat arituko da. Gerra hontan espainako armada sarraki haundiak egingo du Riff eko biztaleen artean, arma kimikoak erabiliz ta guzti

1931an  II. errepublika zela ta, Regimiento de Infantería “La Constitución” n.º 29, El Liberal, errejimenduarekin batzen da eta “el Regimiento de Infantería América N.º 1″ osatzen dute.

1936an Emilio Mola jenerala errepublikako gobernuanren aurka altxatzen denean América errejimendua bere aginpetan dago,  eta errejimenduko 17 bataionak, napar rekete boluntariokin eta falanjistakin batera Nafarroako brigadak (Brigadas de Navarra) osatuko dute (VI brigada izanen ziren). Brigada hauek gerran zehar ainbat fronte ezberdinetan arituko dira; Bidasoako frentean, Bilbon, Asturiasen….eta Asturiasen izan zen erakusketaren aurka herritarren kexak, protestak eta gaizapenak sortu dituen gertaera, zeren erakusketa eta omenldia, Asturiasko biktimekiko errespetu falta bai da (ezta apenas aipatzen eta bai gerran hainbat domin eta laureadak lortu zula).

Oviedoko hospitaleko langileak 1937an Valdediosko monastegian. eldiario.es web gunetik hartuta dago.

1937ko urriaren 26an I.V Nafarroko Brigadako Lizarran basea zuen eta gerora America 66 errejimenduan barne egonen den Arapiles batallona (Batallón de Montaña Arapiles Nº7 ),Villaviciosako Sata María de Valdediós monastegian zegoen hospitalan 17 persona hil zituzten (sei gizon ta 11 emakue gazte) etagainera, hil aurretik emakumeak bortxatuak  izan ziren. Akzio hau “crimen de guerra” bezala  salatua dago, Asturiasen gerra amaituta zegon, Naparrak garailek izan ziren, eta hospitalean errepublika soldadu zaurituak, socorro rojoko erizainak, eta hospitaleko langilea eta bere famila soilik zeuden, ez zen konbaterik izan, tiro puta bat bota gabe sartu ziren…eta hala ere, afaria (dantzakin) prestatzea agindu zieten, erizainak bortxatu eta biharamun goizean fusilatu zituzten.

Nafarroko VI brigadak izan ziren Gipuzkoa, Alaba, Bizkaia, Santander eta Asturias ” rojo-engandik askatu” edo Nazionalentzat konkistatu zutenak, Nafarroko Brigadak Frankoren matxinatutako armadaren elitea bihurtu ziren, brigada  horietan ainbat baztandar aritu ziren, Mauser fusila esku batean zutelarik ta labana bertzian (aita bizkaitarra dut eta berak errana aitetxiri entzuten ziola erten zula; naparrak “a deguello” sartzen zirela herrietan). Baztandar batzuk, agian gehienak, behartuak ibili ziren “rojo”-en aurka tiroak botatzen, bertze batzuk doike! pozik izena eman zuten terzio karlista eta falanjeko banderetan, eztakit Arapiles batallonean baztandarrak bazenik (Lizarran zuen kuartela) baina America 66ko edozein batallonean bai, ejerzito erregularra bai zen eta napar gazte behartuak eta derrigortuta deituak batalloi hoietara mobilizatuak izan ziren. Ofizialki, matxinatutako armadan borrokatzen ari zirela baztandar hildakoen kopurua 87 gazteena da. 87 baztandar hil ziren lau urte exkasko gerran, 87 baztandar hil ziren (batzuk famili berreko bi semeak) baztandik kanpo, errepublikaren aurka, hizkuntz eta kultura berberako ainaien aurka…. eta España grande y una-ren alde, ah! eta nola ez! Jaingoikoaren alde hil ziren….jakingo zuten? galdetzen naiz.

P.D.  Gerra amaituta , 1943ko abenduan errejimendua  izenaz aldatzen du “ “Batallón de Montaña “América” nº XIX” deituz eta  “Montejurra” XX eta “Estella” XIX-eko mendiko errejimenduekin batera “Agrupación de Montaña Nº 7” osatzen dute. Errejimendu hau 24 batallonez osatua dago eta hoien artean ‘Arapiles’ bataiona.1966 berriz izena aldatzen diote errejimendura eta gaur egun daukan “Regimiento de Cazadores de Montaña América 66” emanen diote.
America 66 errejimendua 1974, 1982 eta 1983an antiterroristako operazioetan parte hartuz,  frantziako mugak kontrolatu zitun  eta normala zen errejimendu hoietako soldadoak ta kamioiak bailaran ikustea. 1982ko operazioa prestatzeko , armada espainola urte bat lenago kriston praktikak in zun Baztanen. América 66ko lau konpañia (batallón Montejurra) Otxondon eta Gorramendin posizioak hartu zituzten eta kanpamenduan Inzulegin jarri zuten (amerikanoen basearen hondakinetan). America 66koak aparte, armadako 5 ejerzito ibili ziren Baztanen, eta kuartel generala, Bordatxuri ondoko pinadian (gaur egun bariantea pasten da) ezarri zuten.

Post hau iteko erabili den materiala.

zuzeu.com-eko “America 66 Navarra telebista eta Barcina” artikuloa.  Leire Barrena (2014-05-12).

El Pais. “Cinco compañías del Ejército de Tierra controlan la montaña navarra” artikuloa. Fermin Goñi (1981-a-1).

http://www.ejercito.mde.es- eko “Regimiento de Cazadores de Montaña “AMÉRICA” 66″ artikuloa.

http://www.enciclopedianavarra.com-ekoBrigadas de Navarra” sarrera.

es.wikipedia.org-eko “Regimiento_de_Cazadores_de_Montaña” wikia.

http://www.eldiario.es-kocronicas-asturias-ko “El PSOE rechaza un homenaje al regimiento ‘América 66’, autor de “crímenes execrables”. Marilo Suarez (2014-5-10).

 

 

 

 

 

NAFARROA TB

Read Full Post »

Baztango Euzko etxea.

1933ko Maiatzaren 13an eta II. errepublikan barne, Elizondon, giro ederrean Baztango Euzko Etxea inauguratu zen.  Euzko Etxea  baztandarren jeltzale batzokia (beno, Batzokia eta Eusko Etxeak estatus ezberdina dute) izan zen eta Santiago kalean dagoen Bergarenea etxean kokatua zegon. Larunbat horretan lehenengo aldiz Elizondoko Euzko Etxeko ateak ireki ziren eta atsaldeko 20:00etan batzokiko egongelan izandako  afariarekin  inaguratua izan zen. Afaria 80ta piko jeltzale edo abertzale baztandar bildu zituen (Eusko Etxeko sozioak gehienak) eta alderdiko personai garrantsiauak ere : Jesus Doxandabaratz Nafarroa Buru Batzarreko eta  Euskadi Buru Batzarreko lehendkaria, Telesforo Mozon Gipuzkoako burubatzakoa, Jose Ariztimuño Olaso, “Aitzol”  idazle eta elizgizon abertzalea, Manuel Irujo diputatu ohia….

Bergarenea (Casa Polonia izaenarekin zautua ere). Argazkia Pello San MIllan.

Inugurazioan Elizondoko txistulariak eta Lekauzko txistulari taldea aritu ziren eta afaria bukatu ondoren hitzaldia etorri zen,  Baztandarren aldetik Jose Azkaratek hitz hartu zuen, argi utzitz  Baztango Buru batza eta Euzko Etxeko lendakaritza lan eginen zuela edo hobe errana  eginkizun bakar bat zanen zuela eta hori,  Baztango bailaran euskal aberriaren sentimendua zabaltzea izanen zela!. Baita ere Franzisko Idiakez euskal presoaz oroitu ziren eta bere omenez diru-bilketa bat antolatu zuten, diru kopuru dexente bilduz. Erran behar da, Franzisko Idiakez  Getariako 21 urteko gazte bat zela eta urte bat lenago eztabaida batean bere anaiaren alde atera zenean sozialista bat hil zula. Franzisko atxilotu eta bereala epaitua izan zen eta 21 urteko kondena ezarri zioten. Epaiketa arras bitxi ixan zen,  akusatua eta jurado popularra gazteleraz ez  bai zakiten eta epailea, fiskala ta abokatua ez zekitena eskuara zen. Sententiza jakin bezain pronto euskaltzaleak eta abertzaleak Idiakezekin bat in zuten eta eskuararen erabiltasunaren ikurra bihurtu zen. Idiakez 1936an  Frente Popularreko gobernuaren anmistiari esker atra zen eta gerra zibilan Amaiur bataionean ibili zen1937an Santoñan preso hartu zuten nazionalak. Itzaldiak, diru bilketa eta Euskal ereserki nazionala jo ondoren, inaugurazioa festa ohikoak diren multindantzakin amaitu zen.

Euzko etxea ilusio haundikin ireki zen, ez zen bakarrik alderdiko militanteak batzartzeko toki bat ( batzokiekin zeukan ezberdintasuna) baizik euskaltzale ta abertzal guztiei (alderdikoa izan edo ez) irekia zegon. Bortz balkoiko gela nagusi bat zeukan, hitzaldietarako, batzartzeko, otordu haundietarako…baita ere bilbioteka bat eta euskal kutura zabaltzeko nahian eskuara ikasteko ikastaroak, Nafarroako lehenego bertsolari txapelketa (1936) eta dantza ikastaroak antolatu eta eman ziren, dantzetan nagusiena mutildantzena izanez.

Maiatzako inagurazioa, inagurazioa xume eta lasaia izan zen, lagun eta famili giroan izandako inagurazio. Inagurazio haundia edo “ofiziala” eta lau haizetara zabaldua izan zena, handik  hilabete batzuetara egin zena izanen zen. 1933ko Irailaren ko Igandean berriz ere Elizondon zegoen Baztango Euzko Etxea inuguratu zen. Jende pile hurbildu zen Elizondora , ez bakarrik Nagarroko jeltzaleak baizik baita ere Gipuzkoako abertzale aunitz. Egitaragua (doike JEL-tzaleak izanez)  1030 etan Meza “solemne” batekin hasi zen. Mezako sermoia Jose Ariztimuño apaizaren kontua izan zen, baita ere mezan Iruñeko abesbatza eta Ramon Laborda tenore ezaguna kantatu zuten. 12etan Iriarte frontoian Takolo-Irigoien eta Patrizo-Gurutzeaga arteko erremeonte partido interesgarria jokatu zen. Ordu batan bazkari popularra eta ondoren muxikoak eta mutildantzak ta atsaldean  Iriarte frontoian “grandioso” mitina izan zuten (hitzlarien artean Jose Antonio Agirre zegon).

Las Arenaseko batzokiaren bandera.

Bitxikeri bezala aipatu, egun hortako antolakuntza aldetik Baztandik kanpo etortzen ziren bertze batzoki, bertze Euzko Etxetako taldei edo bertze buru batzarretako jendei (Euzko Mendigotzaile batza, Euzko emakumen Bazta…)  behartzen zizaiela bere ikurriñekin etortzea, baina aldi berean bandera horiek soilik mitinan zabaltzen ahal zirela erten zuten, hala agindu bai zuen Nafarroko gobernadora. Baita ere debekatu zuten ikurriña kotxeetan hedatzea, denak batera Elizondon sartzeko asmorekin, jendea  Mugairen bildu zen eta karabana luze batean etorri ziren eta kotxe bakoitza bere bandera eramatea pensatuta zuteen, baina ezinezkoa izana zen, ikurriña bakarrik alderdiko lokalan hedatzen ahal izango zen eta hala hedatua izan zen eta hiru urtez egon zen, 1936k0 uztaila artio Mola et bere lagun faszistak Nafarroan boterearekin indarrez egin ziren artio.

Post hau iteko erabili den materiala.

Diccionario histórico-político de Euskal Herria”. Iñaki Egaña. Txalaparta Argitaletxea, S.L. (1996).

“La voz de Navarra”-ko Apertura del Eusko Etxea de Baztan” artikuloa. Jose Maria Benegas (1933-5-9).

Wikipediako ainbat wikiak.

www.euskomedia.org webgune-eko ainabat artikuloak.

 

 

 

 

Read Full Post »

Baztango ohikoa den hodei beltzez betetako neguko egun grixa ta goibeltsua zen, joan nintzenan, agur erran nuenean, agur…nere gurasoei, nere anai-arrebei, lagunei, nere bailarako zelai ta mendiei, nere herriari… agur, baina betiko agurra ez zela banakien, noizbait bueltatuko nintzela… banakien…” Ur zabala pastu ondoren, belardi urdinaren olatu haundiak erantsi ondoren eta ama birginari bidaiako egun guztietan otoiz egin ondoren…Mexikoko lur bero hauetan bukatu nun. Hemen (Mexikon) nere bizitzako urte oberenak lan ta lan pasatu ditut, 15 urte hauetan irabatzitakoa, txinurri bat bezala aurrezten ibili naiz. Aurrezten, buruen neukan idei bakarrarako….berriz nere Baztan maitiara bueltatzeko!”

Lekauzko Peruenea baserria, mende hasierako argazkia. Utzitako argazkia.

Hitz hoiekin (gutxi gora-behera) hasten da 1926ko urtean “Diario de Navarra ” egunkarian “desde Baztan” atalean argitaratutako (“Un Mendigo” siñatuta) erdaraz idatzitako iritzi-gutun bat. Idatzia Ameriketara joandako baztandar batena da eta Mexikon 15 urte ibili ondoren Baztango itzuliren kronika da. Kronika melankolikoa da, haurtzaroko lagunez, bere aitaz eta amaz, herriko bestetako zortzikoz….oroitzen bai da. Baita ere aipatzen du nola “enara bat bezala sentitzen dela bere aberrira bueltatuz, arbasoen lurrera…baina guzti hau artikuloaren hasieran da…zeren erdialdera eta bukaeran, bertze istorio bat da.

1926ko Maitzako egun eder batean bueltatu zen gure “erromesa”. Dirudi amerikanoa Ameriketan ongi ibili zela eta han denetatik zeukala ez zizaiola ja falta eta hemen aurkitu zuna ez zirela izan buruan zeukan oroizapen goxoak, ezta epelak ez polit horiek. Baztanera iritsi bezain pronto (bere citroen-arekin) Elizondoko Hotel Lazaro ospedatzen da. Egun batzuk Elizondon pasten ditu eta artikuloan dion bezala; “-Maiatzako egun eguzkitsu batean Lekaroz berriz pisatzea erabaki nun“. Argitzen du gutunan gurasoak  eta familia herrian ia ez dituela, baina bai oinik lagunak. Bere “citroen” hartuta Lekauzko Kaputxinoen kolegiora iristen da “-ze sorpresa!, ze eskola! eraikinak…egie da daukan fama” Kolejiorako dena hitz onak dira…baina hemendik aintzin hitz onak akitu eta Baztan txio, triste eta eskasiaz beteta deskribatzen digu.

Bitxia “Un Mendigo” egunkariko gutunan adierazten duna, jakinez Lekauzko iturri hontako txaflan “”El pueblo de Lecaroz a su bienechor dn Martin Plaza. año 1893” jartzen dula. Argazkia Pello San Millan.

Lehenengo gauza (edo lenengo hasrrealdia) kolejioa utzi eta segidan izanen du. Idazitza utziko du, autoa (citroen-a) han uztea behartzen dela, zeren herrira doan errepidea, ez da errepidea baizik animalien bidea! bide laxoa, utzita, herritarrek bezala… ardura gabekoa!! eta “citroen-a” ez da hortik ibiltzen ahal. Maldaz kexatzen da, eskerrak paisajean (ederra) ta txorien kantuetan arreta galtzen dula (berak hala idatzia) eta herriaren sarrerara apenas konturatu gabe, iristen dela. Hona hemen “erromesaen” bigarren edo hirugarren haserrea eta koleran piztea! Sarrera…bidea bezala, deskuidatua, abandonatua utzia eta deslai dagola aipatzen du. Baina ez zen hau izango okerrena  eta ezta ere, garai bateko lagun gehienak ia falta izatea, berak bai dio “- ez zidan miña haunditu lagun gehienak ia ez zirela existitzen, benetan mina in zidana, herriko etxeak ura ez izatea, herriko kaleak hondatuak eta herriko iturriak abandonatuak ikustean, eta nabaritzea, 15 urte ondoren bueltatzea eta hamabortz urte pastu diren arren, gibelarat pastu direla iduritzea izan zen“.

Bukatzeko, Ameriketatik etorritako “mendigoa” Lekauztik triste eta burumakur itzuli zela aipatzen du, bidea hartu zula (bidea ez! barkatu! ardixenda!) bere “citroen” bila, citroen-ean sartzeko ez bueltatzeko halako utzikeriak gehiago ez ikusteko. “Erromesa” Mexikora bueltatu zen eta handik, azaro aldera gutun honen bidez, Baiarako Alkatea zenari…bere lagun maitia ta Lekauzko semea zen Lino Plazari, eskatuko zion mesedez ta faboborez (bai, bi aldiz) Lekauzko herriak itxura txukuneko iturriak izatea, baita ere etxe guztiak ura izatea, herriko kaleak konpontzea..eta (berarentzat garrantzisuena zena dirudiena) herrira iristeko karretera dexente bat egitea!!!…zeren horrela izanen zen modu bakarra bere “herrira” bueltatzea.

Post hau iteko erabili den Materiala.

Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atratako Diario de Navarra-ko “Desde el Baztan” atalako iritzi gutuna. (1926-1930 tomoa).

Read Full Post »