Baigorrin ospatutako Nafarroaren Egunaren 35. edizoaren ondoren, ohikoa dugunez bezala bueltan Izpegin paradatxo bat in genun. Zerbit hartu, merendatu…eta nik, Gañekobentako gibelekoaldian galdu nitzen, trastekerie horien artean, ezpatak, buztineko figura, mexikar txapelak, auspoak, loreontziak, postalak…eta postal horien artean… iduri zahar bat aurkitu nun, Izpegiko muga! karretera, eta erdien burnizko “barrera” zuri ta gorria….ta argazkia ez zen aspaldikoa, 1990 urtekoa baizik. Gezurra irudi arren (ahaztu zaigun arren), bazen garai bat Erratzutik Baigorrira pasatzeko barrera bat zela, Nafarroa fisikoki mozten zuna, Izpegiko gaina “puesto fronterizoa” bai zen.
XIX mendearen erdialdetik 1993arte, Pirineo mendebaldetako muga krontol nagusiak Irun, Dantxarinea eta Luzaideko pasoak ziren. Muga hauek salgai eta pertson kopuru haundiena pasatzen ziren tokiak izaten bai ziren. Hala ere, ez ziren zeuden muga kontrol bakarrak, muga “administratiboa” indartzeko, han mendietan ia ia galduta bertze postu txikiagoak baziren; Ibardin, Lizuniaga, Lizarrieta, Urkiaga…eta Izpegi ere.
Larrau-ko edo Ernaz-eko portuak konparatuz (muga-pasoak) 17oom inguruan dabiltzala, Izpegi-ko lepoa bere 690 metrokin txikiago izanez, baina alboan dituen Iparla eta Autza mendiek 1000 metroak gainditzen dituztela harresi fisikoaren sentsazioa handiagoa ematen digu eta akaso agian hortaz malkartsu eta aldapatsu izateagatik erreboluzio frantsaren ondorengo urte laiko hoietan, Baigorriri Saint Etnie kendu eta greziako Thermopilas izena patu zioten (bai bai spartanoak persei aurka aurre egin zioten paso estuaren izena eta Frank Miller marrazkilaria bere 300 izeneko komikarekin ezagunagoa in dun pasartea). Baina Termopilas ahaztuz ta betiko izena berreskuratuz, Baigorriko herritik muga-postura zortzi km inguru badire, distantzia berdina hegoldera dagoen Erratzuko herriatik bezala, baina kontuan hartzen baditugu, baseriak, bordak…bata ta bertziatik ez da diferentzia, distantzia inexistentea da, herri anaiak izan dire eta gainera erreinun berdineko herriak.
Biak Nafarroako erreinuaren izan ziren mendeetan zehar; biek jatorri-hizkuntza bezala euskara darabilte, abeltzaintza nagusi izandute eta biek mugatik, bi estatuen eskualde periferikoak bihurtu ziren ia ia bizkarra eman ziren, eskerrak Basaitzekoak antolatutako besta hau bezala eta Baztandarren Biltzarra elkarteko elkarlanagatik garai bateko anaitasuna lortzen doa pixkanaka pixkanaka.
Muga adminstratibo ta inposatutako horren aduana Errazun zegon, zatidura Nafarroaren konkistarekin hasi zen ( XVI. mendean) baina muga “ofiziala” XIX.mendean ezarri zen Baionako tratua izeneko akordioan. Muga edo marra aurkakor horri esker,mendetan izandako, bi zonetako abeltzainak, merkatuek, azokek, fazeriak, ezkontzek, adiskidetasunek eta gainerakoak, kanpotik etorritakoengatik ia ia haserretan eta mesfidantza bihurtu zen eta betiko merkataritza tradizionala kontrabando bihurtuko da…eta negozio aukera berriek, (muga pasatze klandestinogatik) agertzen dira, gau lana.
Baztandarrentzat ta Baigorritarrentzat Izpegi eta inguruko lepoetatik paketeak pasatzea, mandoak, ardiak, zekorrak eta zaldiak eramatea edo pertsonak gidatzea, errexa izan zen, mendi hoietan aberekin ibiltzea ohitutak bai ziren. Ta haize horiek zirela ta, normala da Baztandik eta Baigorritik Pirinineo mendebaldeko kontrabandista onenetako eta famatuetakoak atratzia.
XIX mendean, ospetsuenetako bat izan zen Jean Antxordoki “Ganix” mugalaria. Nahiz eta jatorriz Baigorri-koa ez izan, ez zen bera bezala inñor Aritzakungo eta Erratzuko bazter hoiek obe ezagutzen zuena eta asmatutako muga hori bere negoziotarako bihurtu zun. Bada olerki bat (frantsaz) Ganixen negozioak aipatzen dula, eta zerbait hola ereten duna; ..erreka ondoko bidetik euskaldun bat eta atzerritar bat doaz, euskalduna Mugalarien erregea da eta emakume atzerritarra berriz, Spainako erregiña…Baita ere erten da, bideko tenore batean emakumea, gehiago ezin zula eta Ganitxek bizkarrian artu prinzesa! eta sorbaldean zeukala, goiti segi zun, kondaira dio Elizondoraino bizkarrean eraman zula eta aho batzuk zioten bien artean zerbait izan zela. Prizesa, Maria Teresa Braganzakoa (hau ere portugesa) zen, Beirako prinzetsa eta bere senarra Carlos V.arekin bildu behar zen. Gerra Karlistak ziren eta hilabete batzuk lehenago, ezkutuan eta ahalordeen bidez Salzbugon ezkondu ziren eta lehen bailen ezkontza hori berretsi behar zuten. Hortarako karlistak Ganix kontratu zuten eta 30.000 franko kosta zizaien zama erreala pasatzea.
Baina agian, Izpegiko pasoa garrantzi haundiaena izan zun garaian espainiarrean gerraondoan izan zen, Francok alemanen porrotaren ondoren aliatuen inbasio posiblearekin obsesionatuta zegonez, Frantziarekiko pasaguneak hornikuntza militar ikusgarriekin bete zitun; hormigoizko metrailadore-kabiak, hainbat kuartelak, bunkerrak…eta oraindik bere aztarnak ikusgai dire eta garai haietako parafernalia zapaltzailearen lekuko dira. Bunker hoietatik Izpegi-ko postua zaizitzen zuten militarrak Alkurruntzeko talaiakin lotuak zeuden eta talai hartatik Izpegiko pasabidea eta bertziak kontrolatzen zuten. bitxikeri bezala aipatu bunker lerro hori erdi txantxetan erdi serio “linea Perez” bezala zauzen zen (frantsen Maginot linea eta alemaniarren Línea Sigfrido antzekoa) baita ere “linea” horren eta muga zainketako funzionaro aduradunei (guardiak, militarrak, aduazainak… bai espainiarrak eta frantsak) “La Brigadilla” bezala ezagutuak ziren.

Berrogeitahamargarren hamarkadaren amaieran, gauzak aldatzen joan ziren pixka bat. Espainia Madrilgo ituna sinatzen du Estatu Batuetarrekoekin eta sinadura hori erregimen frankistaren kanpoko isolatzea apurtzen du eta Gorramendiko “basea” ekarriko zun, militarrak segituko dira, baina kopurua aunitz guttiago izanen da eta Frantziatik espainiarren etsaia ez da ia etorriko. Militarren aldearekin kontrabandoa zeinuaz aldatzen du, mugak zerbait animatzen, salmentak indartzen dira eta bezero frantziarra erakartzen dituzte. Izpegiko hiru bentak (goiko, beheko eta erdikoa), garai haietan ireki ziren”, 91 muga-ren ondoan kokatutako Gañekobenta, atzeko atea muga berean zuen, erdikoa Irigoienekobenta guardia zibilaren txabola aurrean zegoen, eta behekoak (gaur itxita) Berekobenta, Baztanera begiratzen zun.

Orduan, frantziarrek bizi-maila garaiagoa zuten eta muga pasatzen zuten, magra, arkume-izterra (sigot-a) jateko eta espainiar produkto tipikoak erosteko, muga pasatzia eta andaluzian zeudela aunitz uste bai zuten, hegoalde exotiko, eguzkia ta ondartza muga pastuta aste zen….bentak toreroz, plastikozko zezenez, mexikar txapelaz, folklorikaz, lolaioloz ta gitar espainolaz bete ziren…eta bertze egunian ikusi nun bezala oño han segitzen dute alkola eta tabakuarekin batera, batzuetzan bai dirudi kultura bat akitu ta bertze ezberdiña asten dela izandako muga postu hirtan, baina eskerrak gehienetzat sentitzen dugula (Baigorrin egon ginenak bederen), ez dela ezer aste ta ezer bukatzen baizik dena berbera bat da, hizkuntz, berdiña, kultur berdiña, folklore berbera, ohitura, errito propikin….kolore berdiña duen lurrak dira, zelai ta mendien berde berbera eta Nafarroaren gorri odoltsua ta maitia.
Post hau iteko erabili den materiala.
http://www.diariodenavarra.es-ko .”Rincones singulares. El puerto Izpegui” idazlana. José A. Perales (2005-5-17).
Utzi erantzun bat