Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko apirila

Nafarroaren egunaren kartela (2014)

Baigorrin ospatutako Nafarroaren Egunaren 35. edizoaren ondoren, ohikoa dugunez bezala bueltan Izpegin paradatxo bat in genun. Zerbit hartu, merendatu…eta nik,  Gañekobentako gibelekoaldiana galdu nitzen, trastekerie horien artean, ezpatak, buztineko figura, mexikar txapelak, auspoak, loreontziak…eta postala artean…eta postal horien artean iduri zahar bat aurkitu nun, Izpegiko muga! karretera, eta erdien burnizko “barrera” zuri ta gorria….ta argazkia ez zen aspaldikoa, 1990 urtekoa baizik. Gezurra irudi arren (ahaztu zaigun arren), bazen garai bat Erratzutik Baigorrira pasatzeko barrera bat zela, Nafarroa fisikoki mozten zuna, Izpegiko gaina “puesto fronterizoa” bai zen.

XIX mendearen erdialdetik 1993arte, Pirineo mendebaldetako muga krontol nagusiak Irun, Dantxarinea eta Luzaideko pasoak ziren. Muga hauek salgai eta pertson kopuru haundiena pasatzen ziren tokiak izaten bai ziren. Hala ere,e ziren  zeuden muga kontrol bakarrak, muga “administratiboa” indartzeko, han mendietan ia ia galduta bertze postu txikiagoak baziren;Ibardin, Lizuniaga, Lizarrieta, Urkiaga…eta Izpegi ere.

Larrau-ko edo Ernaz-eko portuak konparatuz (muga-pasoak) 17oom inguruan dabiltzala, Izpegi-ko lepoa bere 690 metrokin txikiago izanez, baina alboan dituen Iparla eta Autza mendiek 1000 metroak gainditzen dituztela harresi fisikoaren sentsazioa handiagoa ematen digu eta akaso agian hortaz malkartsu eta aldapatsu izateagatik erreboluzio frantsaren ondorengo urte laiko hoietan, Baigorriri Saint Etnie kendu eta greziako Thermopilas izena patu zioten (bai bai spartanoak persei aurka aurre egin zioten paso estuaren izena eta Frank Miller marrazkilaria bere 300 izeneko komikarekin ezagunagoa in dun pasartea). Baina Termopilas ahaztuz ta betiko izena berreskuratuz, Baigorriko herritik muga-postura zortzi km inguru badire, distantzia berdina hegoldera dagoen Erratzuko herriatik bezala, baina kontuan hartzen baditugu, baseriak, bordak…bata ta bertziatik ez da diferentzia, distantzia inexistentea da, herri anaiak izan dire eta  gainera erreinun berdineko herriak.

Biak Nafarroako erreinuaren izan ziren mendeetan zehar; biek jatorri-hizkuntza bezala euskara darabilte, abeltzaintza nagusi izandute eta  biek mugatik, bi estatuen eskualde periferikoak bihurtu ziren ia ia bizkarra eman ziren, eskerrak Basaitzekoak antolatutako besta hau bezala eta Baztandarren Biltzarra elkarteko elkarlanagatik garai bateko anaitasuna lortzen doa pixkanaka pixkanaka.

Utzitako argazkia.

Muga adminstratibo ta inposatutako horren aduana Errazun zegon, zatidura Nafarroaren konkistarekin hasi zen (  XVI. mendean) baina muga “ofiziala” XIX.mendean ezarri zen Baionako tratua izeneko akordioan. Muga edo marra aurkakor horri esker,mendetan izandako, bi zonetako abeltzainak, merkatuek, azokek, fazeriak, ezkontzek, adiskidetasunek eta gainerakoak, kanpotik etorritakoengatik ia ia haserretan eta mesfidantza bihurtu zen eta betiko merkataritza tradizionala kontrabando bihurtuko da…eta negozio aukera berriek, (muga pasatze klandestinogatik) agertzen dira, gau lana.

Gañekobenta edo “Venta Ispeguy” 91. mugarri ondoan, barrera eta alanbreko etsia, Utzitako argazkia (Toribio Inda).

Baztandarrentzat ta Baigorritarrentzat. Izpegi eta inguruko lepoetatik paketeak pasatzea,  mandoak, ardiak, zekorrak eta zaldiak eramatea edo pertsonak gidatzea, errexa izan zen mendi hoietan aberekin ibiltzea ohitutak bai ziren. Ta haize horiek zirela ta normala da Baztandik eta  Baigorritik Pirinineo mendebaldeko kontrabandista onenetako eta famatuetakoak atratzia. XIX mendean, ospetsuenetako bat izan zen Jean Antxordoki “Ganix” mugalaria. Nahiz eta jatorriz Baigorri-koa ez izan, ez zen bera bezala inñor Aritzakungo eta Erratzuko bazter hoiek  obe ezagutzen zuena eta asmatutako muga hori bere negoziotarako bihurtu zun. Bada olerki bat  (frantsaz) Ganixen negozioak aipatzen dula, eta zerbait hola ereten duna; ..erreka ondoko bidetik euskaldun bat eta atzerritar bat doaz, euskalduna Mugalarien erregea da eta emakume atzerritarra berriz, Spainako erregiña…Baita ere erten da, bideko tenore batean emakumea, gehiago ezin zula eta Ganitxek bizkarrian artu prinzesa!  eta sorbaldean zeukala, goiti segi zun, kondaira dio Elizondoraino bizkarrean eraman zula eta aho batzuk zioten bien artean zerbait izan zela. Prizesa Maria Teresa Braganzakoa (hau ere portugesa) zen, Beirako prinzetsa eta bere senarra Carlos V.arekin bildu behar zen. Gerra Karlistak ziren eta hilabete batzuk lehenago, ezkutuan eta ahalordeen bidez Salzbugon ezkondu ziren eta lehen bailen ezkontza hori  berretsi behar zuten. Hortarako  karlistak Ganix kontratu zuten eta 30.000 franko kosta zizaien zama erreala pasatzea.

 

Baian agian Izpegiko pasoa garrantzi haundiaena izan zun garaian espainiarrean gerraondoan izan zen, Francok alemanen porrotaren ondoren aliatuen inbasio posiblearekin obsesionatuta zegonez, Frantziarekiko pasaguneak hornikuntza militar ikusgarriekin bete zitun; hormigoizko metrailadore-kabiak,  hainbat kuartelak,  bunkerrak…eta oraindik bere aztarnak ikusgai dire eta garai haietako parafernalia zapaltzailearen lekuko dira. Bunker hoietatik Izpegi-ko postua zaizitzen zuten militarrak Alkurruntzeko talaiakin lotuak zeuden eta talai hartatik Izpegiko pasabidea eta bertziak kontrolatzen zuten. bitxikeri bezala aipatu bunker lerro hori erdi txantxetan erdi serio “linea Perez” bezala zauzen zen (frantsen Maginot linea eta alemaniarren Línea Sigfrido antzekoa) baita ere “linea” horren eta muga zainketako funzionaro aduradunei  (guardiak, militarrak, aduazainak… bai espainiarrak eta frantsak)  “La Brigadilla” bezala ezagutuak ziren.

Bereko benta. Atarian zapel mexikarra, hegoalde exotikoa. Ur¡tzitako argazkia (Toribio Inda)

Berrogeitahamargarren hamarkadaren amaieran, gauzak aldatzen joan ziren pixka bat. Espainia Madrilgo ituna sinatzen du Estatubatuetarrekoekin eta sinadura hori erregimen frankistaren kanpoko isolatzea apurtzen du eta Gorramendiko “basea” ekarriko zun, militarrak segituko dira, baina kopurua aunitz guttiago izanen da eta Frantziatik espainiarren etsaia ez da ia etorriko. Militarren aldearekin kontrabandoa zeinuaz aldatzen du, mugak zerbait animatzen, salmentak indartzen dira eta  bezero frantziarra erakartzen dituzte. Izpegiko hiru bentak (goiko, beheko eta erdikoa), garai haietan ireki ziren”, 91 muga-ren ondoan kokatutako Gañekobenta, atzeko atea muga berean zuen, erdikoa Irigoienekobenta guardia zibilaren txabola aurrean zegoen, eta behekoak (gaur itxita) Berekobenta, Baztanera begiratzen zun. Orduan, frantziarrek bizi-maila garaiagoa zuten eta muga pasatzen zuten, magra, arkume-izterra (sigot-a) jateko eta espainiar produkto tipikoak erosteko, muga pasatzia eta andaluzian zeudela aunitz uste bai zuten, hegoalde exotiko, eguzkia ta ondartza muga pastuta aste zen….bentak toreroz, plastikozko zezenez, mexikar txapelaz, folklorikaz, lolaioloz ta gitar espainolaz bete ziren…eta bertze egunian ikusi nun bezala oño han segitzen dute alkola eta tabakuarekin batera, batzuetzan bai dirudi kultura bat akitu ta bertze ezberdiña asten dela izandako muga postu hirtan, baina eskerrak gehienetzat sentitzen dugula (Baigorrin egon ginenak bederen), ez dela ezer aste ta ezer bukatzen baizik dena berbera bat da, hizkuntz, berdiña, kultur berdiña, folklore berbera, ohitura, errito propikin….kolore berdiña duen lurrak dira, zelai ta mendien berde berbera eta Nafarroaren gorri odoltsua ta maitia.

Post hau iteko erabili den materiala.

http://www.diariodenavarra.es-ko .”Rincones singulares. El puertoIzpegui” idazlana. José A. Perales (2005-5-17).

Eskermilak, Toribio Indari, Izpegiko argazkiak lortzeagatik.

 

 

 

 

Advertisements

Read Full Post »

2014ko apirila.

Captura de pantalla completa 30042014 125539.bmp

2014ko Udaberriko feriako kartela

Berriki pastu diren Udaberriko ferian (apirilaren 25), Baztan zopak eta bertako produktoak dastatu (ta erosi) ondoren, hoien artean baztango gasna, burura etortzen zait 1931ko urtean Erratzuko artzai-gasnagile baten, eraso krudela. Gaur egun, azoketan kusten den bezala gasna saltzea ez du arazo haundirik, mahitxo bat, kuadrokari ohiala, bihotzez egindako produktoa eta bezeroa…baina batzen garai bat gasna saltzea ez zela ain lasai edo errexa, bazuela bere arriskua…edo bederen hala  izan zen, Martin Etxamendi artzaiarentzat.

1931ko urriaren 3ko Diario de Navarrako egunkariako Baztango Atalan, halako izenburua agertzen zen: “Errazu; hilketa zapuztua! Zergaitia, gasna salmentaren sosa“. Egunkarian irakurtzen al zenez, eraso krudela ta basatia astelen goizaldean eman zen eta hilketa saioa Erratzuko Baztango herri baketsuko herritarrei izutu, beldurtu zien, “zeren halakoa hemen ez dira izaten“.  Artzaia eta biktima, orain dela bi urte Erratzu aldera (Aritzakun aldera) ameriketatik etorritako 48 urteko Martin Etxamendi  zen.  Ziotenez Martin jatorriz nongoa zen ez zekiten garbi, hau da (egunkarian hala dio) euskalduna zela, euskaraz ongi bai zekien eta erdaraz gutti, baina….zer zen (justiziarako) vasco-español? edo vasco-frances?. Gauza da berak ere, ez zekiela non sortu zen, betidanik ameriketan ibilia, agian txikitatik joana eta astion erran dugun bezala orain bi urte Baztan aladera etorria, zen. “Putxak”, hala zen Martinen goitizena eta hala ezagutua zen, ameriketan egindako sosa batzuekin artaldebat eta Gorramendi inguruan borda bat erosi zuen.

Nahiz eta ardiek lapurtzen zioten eta gauzak falta ere, artzai bezala ongi joaten zizaion, bederen bizitzeko atratzen zun, pixkanaka pixkanaka aitzinet zijoan Putxak. Gasnak zituenean Gorrramendi inguruko herrietara jausten zen saltzera, eta ederki saltzen zitun. Hoietako batean Amaiurren zela, Urritzateko 23 urteko Pedro Jaimerena gazteari gasna batzuk saldu zitun, salmentako prezioa 121pezetakoa zen eta Jaimerenak diru kopuru guzti hori ez zuenez, zerbait ordaindu zion eta gelditu ziren, gaztea Urritzatera joatean Putxare bordatik pastuko zela falta zena ordaintzera. Larunbata atsaldean, Jaimerena Putxaren bordara joan zen falta zen diru kopurua ordaintzera. Dirudienez gaztea konturatu zen artzaiak non gorde zun dirua eta badirudi bere 121 pzeta baino sos gehigo bazela (gasna guztiak saldu omen zun) ikusi zula eta errexa izanen zela, diru guzti horrekin gelditzea pensatu omen zun. Irudimen hori, seguro gaztearen aurpegian Putxak ikusiko ziola, zeren igande goizan dirua hartu eta Erratzuko lagun bati  gordetzko eskatu zion, por siaka!.

Igande atsean, Putxaren bordatik berriz ere Pedro Jaimerena agertu zen, Etxamendi gizon ona ta jatorra zenez barrura sartzera gonbidatu zion, afaltzeko eman eta solas ta solas aritu ziren. Berandu zenez Jaimerena bordan gau pastera geldituko zen, Putxa nekatua zegola oheratu zen. Artzai lo zegonean gaztea aizkora bat hartu eta guatzera hurbildu zen, pentsatu gabe aizkorakada bat Martin Etxamendiri buruan eman zion, kristonezko zauri bat eginez ekerreko masailezurran. Artzaia gogorra izanen zen edo gaztea motela, zeren Putxak guatzetik altxa, gaztea bularraldetik hartu eta borrokan hasi ziren, lehenik borda barruan eta gero kanpoladean. Liskarra zelaian zegonean, biak hartuta malda behiti biraka erori ziren. Zelaiaren beitin biak bertzeatik aske zeuden tenorean, artzaia alde egiten sahiatu zen, Jaimerenak berriz harrikadaz hiltzea saiatu zen. Putxa gauaren iluntasuna lortu zun eskapatzea eta Erratzuko bide hartu zun, Urritzateko gaztea berriz zelaia igo eta Putxaren bordara joan zen bere harrapakina bila. Zein izan zen sorpresa…eta haserrea, egun bat lenago diruz beteta zegoen kaxan soilik 30pezeta bazirela ikustean!!!. baina Jaimerenak atzemaniko dirua hartu ta alde in zun.

Martin Etxamendi odolstua egonez, bere bordatik zegon km batera Felipe Txoria artzain bordara iritsi zen, Artzaia zauriak estali eta Urritzateko “Anton” etxera eraman zion, han ohean sartu eta Erratzuko medikura abisatu zuten. Medikua egin ahal zun sendaketak in eta zauriak  larriak zirela zertifikatu zun.

Kasua Elizondoko justizia kargu egin zen eta segidan Erratzuko guardi zibila Jaimerenaren bila hasi ziren, baina aste bat bere bila ibili ondoren eta gaztearen presentzia ez zegonez hortan bera utzi zuten. Pentsatzekoa da  30 pezetak hartu bezain pronto iparraldeko muga pastuko izan zuela Pedro Jaimerenak.

 

Post hau iteko erabili den materiala.

Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atratako Diario de Navarra-ko “homicidio fustrado” artikuloa (1931-1935 tomoa, 166 horria).

Read Full Post »

Eliza Katolikoan, Erramu Igandea Aste Santuko lehen eguna da. Aurtengu erramu eguna (apirilak 13), bezperan  kintobesta neukala ta kriston bestondo eguna izan da. Goizeko zazpiak zirela eta etxera garaitua, lerriñe eta garai baten izan ninzenaren izala izanez (adiñaren afera), etxera abiatzen nintzela, segundu batez aspaldi ikusigabeko irudi familiar bat arreta erakarri zidan. Amatxi batek eskuetan erramu batzuk eramaten zitun, ereinotz adaxka sorta zeraman eta haurtzaroko oroizapenak etorri zizaidan (beno astelenean, tonako buruko miña joan zenean), zeren nik ere txikitan aitatxirekin joaten nintzan elizondoko “lorategi” (ibai ondoan, orain eraikin bat dago) batera etxeko guztientzan erramu adarrak moztera.

Erramu igandeko ohitura moduan Euskal Herrian erramu adarrak eramaten dira elizara egun horretan bedeinkatuak izan daitezen.izalarribas.blogspot.com

Ebanjelioko pasarte bat dio, nola jendetzak Nazareteko Jesusi Jerusalenen sartzerakoan (igande batean) Jainkoaren Seme moduan jaso zutela, zuhaitz adarrak eskainiz. Ekitza hori, kaleak adarrez estaltzea,  judutar kulturan ongietorri  eta kanpotarrari harrera on bat emateko adierazgarria zen, bertze ohiturak bezala kristautasuna bereganatu, moldatu…eta Erramu igandeko ohitura moduan Euskal Herrian erramu adarrak eramaten dira elizara egun horretan bedeinkatuak izan daitezen eta garai batean etxeko atarietan eta lehioetan ezpeiritu txarretik babesteko (espreski tximistatik).

Hemen eguneko izena dion bezala, erramu da landarea eta bertze leku batzuetan olibondoko nahiz palmondoko adarrak dira eramaten direnak (baita ere erramua bezala bertze kulturetan jakintsuna, noblezia,pakea…adierazten dute), baina baita ere palmondoa erabiltzen zen herri hauetan (orain agian ere, baina nola aspalditik ez dut “festa hau bizi” eztakit ziur, porsiaka). Palmondo horiek txuriak edo horiak ziren, forma ezberdinekoak, luzeak, batzuk borobilak…kanpotik ekarritakoa. Eltxetik ekartzen ziren Iruñara eta Nafarroko elizbarutiak herrietako elizetara banatzen zitun…Elizondon bederen horiek ziren gehienak eta guttienak erramu adarrak….kar kar kar eskerrak aitetxik, tradizio zaharrak mantentzen zula eta urtero goizean, gaur egun ez dagoen ibai ondoko lorategira (pribatua zen) joaten ginen erramu ardaxkak bila.  Oroizapenak ez dira hor gelditzen, erramua izatean biok eliza ondoan zegoen “Basilio“ra joaten giñen. Basilio edo Pantxo el Sordo-ren taberna!, garai bateko Elizondoren izaerako azken txokoa; bere autsetz betetako botilakin, bere marmol txurizko barrakin ( Izalargiko bordan aurkitzen dena gaur egun), bere txufak edo “jamon del monokin” nere aitatxiren pitterdia eta nere olibak. Oroizapena dut igande hoietan nola guk erramuak ginuela eta, pixkanaka pixkanaka iristen zirela baserritarrak (bere erramuekin) eta han bertan, kautzuak zikinak (igandero iten zuten baina nik egun hortan bakarrik kusten nun) aldatu eta zapata garbi ta disdiratsuak patzen ziren, pitterdia hartu ta txintxo txintxo ondoan zegoen elizara, meza entzutera joaten zirela.

Pantxo Maisterrena pilotak pisatzen, Basilio,. Argazkiaren egilea eta nagusia Xabier Landa Gourmet image. Argazkia elizondo-baztan.com webgunetik hartuta dago

http://www.elizondo-baztan.com

Pantxoel sordo“, Pantxo Maisterrena zen, eta aunitz dioten bezala Elizondoko azken tabernaria izan zen eta orain dela 20 urte, 1993ko abenduaren 31 zendu bai zen, Elizondoko ardozalei “humezur” utzi ziela. Basilio denda-taberna Elizondoko erdigunea zen, atariko burdin uztarian, zenbat asto ta mando lotuak izan ziren! gehienak baserrritarrenak, bere zalditeriak  baserritik gaztainaz, babarrunak, gasnaz … kargatuta jausten zirela Elizondoko merkatuan saltzeko intentzioarekin eta derrigorrezko parada Basilion izaten zen. Basilio “zardinzar” usaina zun, zardin-zarrak hantxe bertan erretzen ziren,neguan berotzeko erabiltzen zen latoizko hodi luzeko labe-berogailuaren txaflan ia ia iluntasunanan, kea eta usaina lokal guztira sartzen zena, mahaikideak  eta mus jokalariak elikatzen zituen fritanga “osasuntsua” inguratuak izaten ziren. Kea hori ere, pixkanaka pixkanak garai batean Ismael Fidalgo maixu haundiak taberna barruko paretetan margotutako mural ederrak beltzatu eta koloreak apaldu zitun. Ismael Fidalgo-k  joanden  mendeko  40. hamarkadan, txerri batzuk  merkatura zeramatzaten ‘bordari’ batzuk margotu zitun, bihurtuz agian “casa Basilio” Elizondoko lehenego “arte-galeria”. Mural horren azpian eta mila litro ardoko kupela ondoan (Elias eta Manolo Lizarditarrak betetzen zituztenak eta kontatu didatenez ia ia benetako espektakuloa zena) , txufa, piterdi eta “de la cuerdako” ardo tartean (anisko botila lepoan soka bat zula eta barrikako ardoz betetzen zena), pilotak, alpargatak, etxeko tresnak eta buruan imaginatzen ahal duzun edozein gauz saltzen zuen Pantxo Maisterra.

Pantxo el sordo” aintzinako Elizondoren kutsuaren (kaletarra, haundie eta zerbait erdaldune) azken adierazlea izan zen arren, ahaztu ezin dira Elizondoko bertze hainbat ostatu-denda zoragarriak, bakoiza bere ezaugarriekin eta bere xarmakin; El Tubo edo Nati, bere futbolina eta neskeen kalendarioekin, La Klarita denda gehiago zena baina iñoiz ardo basoa falta zena, elizaondoko Matias kromoak erosteko ta aldatzeko toki aproposena, La Polonia bere azulejo eta komune luzearekin, Gorostidietarren (aita ta semea) Fernan ostaua bere, pasta, pastel eta txutxekin, La Viuda, Tamayo….jo!. adiña ez bakarrik haunditu edo hirukoiztu zidan bestondoa…ikusten dudanez nostalgia ere…nere aitetxi dirudit aspaldiko “batallitak” kontatzen.

Pedro Bergara Dendarieta zure omenez, aitetxi!!!

 

 

 

Read Full Post »

1644ko apirilaren 8an, 88 urte zituela  Saran zendu zen Pedro Agerre Azpilkueta elizgizona ta idazlea. Pedrok, 1556. urtean Urdazubiko Axular izeneko etxean jaio zen eta hortik datorkio idazle goitizena eta historiara pasaden izena. Ia ziurtzat jo dezakegu lehen ikasketak herrian egin zula,hau da, Salvatore  monasterio premontretar ospetsuan. Erten dute Iruñan segitu zuela ikasketak eta Salamankako Unibertsitatean Batxilergo titulua eskuratu zuela baina ez dago bestelako ikasketari buruzko daturik, dena den bere obraren kalitateari behituz, oso gizon jakintsua zela pensatzen ahal daiteke.

Axular etxea, Pedro Agerre Azpilkueta Axular-en jaiolekua. Argazkia wikipedia.org-tik hartuta dago ta egilea Josu Goñi Etxabe da.

28 urte zituela subdiakono ordenatu zen Iruñean (1584). 40 urterekin, diakono zen Leridan eta apaiz katolikoa Tarbesen (Biarno), eskualde batean kalbinismo nafarra indartsua zena baina gurtza askatasuna bazena. Pedro Agerre Azpilkueta 1596an Biarnotik  Donibane Loitzunera abiatu zen eta bertan izan zen bortz urtez zeren 1600an Sarako erretoretzako titularrak, Juan Douametek osasun arazoak zirela medio dimisioa eman ostean eta Bertrand Etxauz Baionako apezpiku baigorriarrak lagunduta  eta jendearen begikotasuna lortu ondoren (predikari ospetsua zen) erretore izendatzen dute eta hantxe biziko zen, hil arte. Baina kargua berria hartu eta hilabete gutxira, 1600ean, bertze apaiz bat, Jean d’Harozteguy, kargua eskuratzeko lehian sartu zen, hango semea zela ta parrokiaren ardura izateko eskubidea zuela aipatuz ta salatuz Pedro Agerre atzerritarra zela. Axularrek ordea nafartzat zuen bere burua, eta,hortaz, Enrike Frantziako (IV.a) eta Nafarroako (III.a )erregearen mendekoa zela zion eta  naturalizazioa eskatzen zuen. Erregea bere alde agertu zen kargua hartzeko naturalizazioa beharrezkoa ez zela adierazita, nafarrak bere meneko zirelako Nafarroko erregea bai zen. Gauzak horrela, 1601eko abuztuaren 20an Bordeleko Parlamentuak aurretik emana zuen epaiari kontra eginez, auto bat plazaratu zuen bi egun beranduago, bertan  Pedro Axularrek karguan jarrai zezakeela adierazten zen.

Saran Axularrek hitzketaldi (tertulia) bat sortu zun zeinetan arazo erlijioso eta pastoralak eztabaidatzen ziren eta baita ere euskara erabili behar zela (otoitz-liburu egokien bitartez) kristauen birmoldaketarako. Hitzketaldiko solaskideek Axular aukeratu zuten halako zereginerako ez zuten erratu. Saran eta giro hortan 1643an idatziko zuen Axularrek Gero liburua, eta han gorpuztu zen herri gogoak gorde duen Axularren irudi ia mitikoa ( Axular, kristau jakituriaren eredu, Salamankan eta deabruaren eskolan ikasi ondoren deabrua garaitu zuen apaiza).

“Badaquit halaber ecin heda naitequeyela euscarazco minçatce molde guztietara. Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan”  Gero liburuan agertzen den esaldia.

Erran dugun bezala sermolari eta hiztun oparoa zen eta idazle bezala ere, hortaz izango du horrenbertze eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Haren luma trebeak dotorezia ordu arte ezezaguna erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilatsu samarrak ditu batzuetan, laburrak eta trinkoak bertzetan, baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.

Pedro Axular. Marrazkia Exprai marrazkilari eta ilustratzailearena da eta exprai.com webgunetik hartuta dago.

 

Axularrek eta haren taldeko lagunek urratutako bideari jarraituz, bertze elizgizon batzuek ere landu zuten mende hartan lapurtera, adibidez, Harizmendik, Silvain Pouvreauk eta Gazteluzarrek. Haiekin batera, Oihenart zuberotar idazle laikoak ere, euskal literatura gora eraman zituen.

“Gero” euskaraz idatzitako literatura testurik onena dela erran ohi da. Bordelen inprimatu zen, 1643an, idazlea hil baino urtebete lehenago. 87 urte zituen orduan Axularrek. Hirurogeita zortzi urte beranduago bigarren edizioa egin zen izenburua aldatuta: “Gveroco Gvero”, datarik gabe eta zuzenketa eta aldaketa urri batzuekin. Hirugarren edizioa 1864koa da; Baiona inprimatu zen Inchauspe kalonjearen eskutik. Hirugarren edizio horrek badu berezitasun bat: gaien hurrenkera aldatu egin zen eta testuan hainbat aldaketa barneratu ziren, errealismoa oso agerikoa zenean, bereziki. Laugarren edizioa Zarautzen inprimatu zen 1954an. Bertan ortografia modernoagoa baliatu zen eta bigarren edizioan egindako aldaketak ageri dira oraindik. Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkarian (1910) lehenengo edizioa argitaratzeari ekin zitzaion faksimile modura baina lana amaitu gabe geratu zen, aldizkaria argitaratzeari utzi baitzitzaion 1936an. Axularren lana Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroara ere hedatu zen nahiz eta lapurtarrez idatzita egon. 1820an,  Pedro Antonio de Añíbarrok aita bizkaierazko bertsioa egin zuen baina ez zen argitaratu, baita ere hasi zen gipuzkerazko bertsioa ematen 1909an, baina hau ere lehenengo kapituluetan amaitu zen. Gaur egun Gero balio handiko liburutzat jotzen da eta aipagarria da edizio elebiduna Aita Luis Villasanteren hitzaurre batekin hornitzen dela. Axular eta bere obra goitik behera aztertzen da bertan. 1988an Euskaltzaindiak faksimile bat argitaratu zuen 1643an Bordelen argitaratutakoan oinarritua.

Axular eskuararen (lingua navarrorumen) prosalaririk onena bezala hartzen da eta kontuan hartuz hizkuntz guztiak idazle modelo bat daukatela bere literaturako: Ingelesek Shakespeare dute bere ingeleserako; italiarrek Dante daukate bere italierarako; espainiarrek Cervantesez gozatzen dute bere gaztelaniarako…erten ahal dugu eskuara (euskara) Axular dula idazle modelo gise.

Baina Pedro Aguerrek eskualdekoa izanez gain (jejeje) ze lotura du Baztanekin? …1954an Aita Donostia hil zenean Lekaroz errebistarako ziren “nota” batzuk aurkitu ziren. Eskuidatzi horiek “Pedro Axular en Baztan” tituloa zeukaten eta aita Jorgue Riazuk 1974an ezagutzera eman zitu (urte aunitz aldizkariko zuzendariaren esku egon bai zren). Bilduma hori 66 akta osatzen zituzten eta Aita Donostiak Baztango udalako artxibategietan “Pedro Agerre Azpilkueta” agertzen edo aipatzen zioten dokumentuak ziren. Axularren fama ospetsua zen baina egie erteko, berari buruzko dokumentu eta erreferentzi gutti ziren hortaz aita donostiak bere ikerketa ezberdietarako lanetan Axularri buruz aurkitzen zuen guztia biltzen eta apuntaten hasi zen, exkasa zenez edozein gauza garrantzia bai zuen. 66 akta horiek XVII. mende hasierakoak dira eta Simon de Asco (Elbeteko Asco jauregikoa) escribanoak siñatutakoak dira eta  Baztango herri batzuen Baionako apezpikutzarekin zeukaten (ordaindu behar zuten) zergak edo kontibuzionez erreferentzia iten dute. Documentu hoietan ageri da nola zerga (kuartos) horiek kobratzera bertze batzuen artean agertzen dire (urte ezberdiñekoak dira, 1613-1631 bitarte) ; Pedro Iriart, Norberto Eskortz (Urdazubiko monastegiko prokuradorea, Miguel Azpilkueta eta Goienetxe, Baztan,”Valde”  Bertiz, Valde Lerin (Doneztebe-Malerreka) eta Bortzirietako (denak Baionako apezpikutzaren barne) errentatzaile nagusiaren prokuratzailea zena… eta baitaere… errentatzaile nagusia, Sarako erretorea, Pedro Agerre Azpilkueta lizenziatua.

Axularren izena agertzen diren dokumentuak zazpi dira, bere izenean arrendatu ziren aipatutako bailarak 1625an eta 1627an bain bakarrik bere firma agertzen da 1627ko Maiatza 15-eko aktan, konfirmatuz bederen Elizondon egun hortan egon zela “kuarto” horiek kobratzen.

Post hau iteko erabili den materiala:

nafarroakoistorioa.wikispaces.comPedro Agerre Azpilkueta” artikuloa. Iñigo Saldise Alda.

Auñamendi Eusko Entziklopedia “Pedro Agerre Azpilkueta” Bernardo Estornés Lasa.

“Pedro Axular en Baztan“. P.Jorgue Riezu. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 6. urtea,  16. zenbakia, 1974, págs. 129-130.

wikipedia.org-eko “Pedro Axular” wikia.

 

 

 

 

Read Full Post »

2014ko apirila.

Baztango Gartzain herrian, bertako Ainzano  auzoan dagoen Etxeberria izeneko etxean Christau doctrinaren Esplicacionea deitzen den Kristau ikasbidea aurkitu zen, euskal lietaraturan eta hizkuntzan bitxikeri ta dokumentu bezala bere jarrantzi duena eta Frantzisko Ondarra ikertu eta azteru zun eskuidatzia da.

Etxeberia etxekoa izan zen ikasbidearen eta  han “aurkitu” ziren bertze eskuidatzien nagusia, etxe hortakoa izan bai zen Urdazubiko manastegiko azken abadea, Jose Matias Elizalde baztandarra. Elizalde 1776ko uztailaren 3an jaio zen, 1800 urtean Loiolan premonstratensetarren habitua hartu zun eta 6 urte geroago Urdazubiko monastegira bueltatu zen (fraide gehienak bezala), han kargu ezberdiñak izan ondoren 1833 Monastegiko abada izendatuko dute. Elizalde gizon jakintsua zen, Sibiliako Unibersitatean aritua, zazpi hizkuntza zekien, konfesategian eta hortik kanpo ere izal eta autoritate haundikoa izan zen baina Monastegiarako ez ziren urte honak eta mandatuko sei urte hoietan, ahal zuna in zun. 1793. urtean izandako Konbentzio Gerran, Urdazubiko elizak sute ikaragarria jasan zuen eta bertan elizaren zati haundi bat, liburutegia eta monjeen dependentziak suntsitu ziren. Hau dela eta, monjeek monasteagia denboraldi baterako utzi zuten eta ez ziren 1806. urterarte itzuli, une honetan bertze berreraikuntza bat hasi zuten. Gertaera politikoak zirela eta, XIX. mendearen lehenengo hamarkadetan monjeek behin baino gehiagotan utzi zuten monastegia. Monastegiako ekonomia lermatua zegon, desmortazioagatik lur eremu haunitz galdu zitun, lurrak partikularrei pastu ziren, Elizondon zeukaten lursailetik ez zuten zentimorik ikusten, bere burdinola urte dexente geldirik zegon eta ez zuten baimenik Frantziakin ikatza exportatzeko. Guzti hori zela  1839. urtean betirako premonstratensetarrak Urdazubitik desagertu ziren eta monastegia itxi zen. Erran dugunez Elizalde gartzaindarra garai haietan monastegiko abadea eta buru zen eta monastegitik jaurtikoa izan ondoren bere sortetxean bildu eta erretiratu zen 80 urtekin hil zen artio (1856an) .

33055901

Francisco Ondarra Erdocia Argazkia euskomedia webgunetik hartuta dago

Eskuidatziak, ikasbidaia eta hamar prediku textu horriak (baitere ikertu izan direnak) berak ekarriak eta gordetuak dira baina garbi ez dute berak idatziak izan ziren, bederen Christau doctrinaren Esplicacionea deitutako Kristau ikasbidea. Argi dago abadeak izan eta erabili zula baina ez dakigu ikasbidea berak itzulia den, baina bai baieztatzen dute pedrikuak berak idatiztakoak direla. Predikua edo homilia mezaren ospakizunean ematen den ahozko azalpen bat da; eta idatzitako predikuak, oro har, gero ahoz aldarrikatuak izateko pentsatzen dira. Etxeberriako predikuak 1827 eta 1829 artean idatzitakoak dire eta bertzea (ikasbidea) mende horren lehenbiziko aldian izan zela itzulia dirudi eta hori baieztatzeko Frantzisko Ondarrak bertzeak bertze grafian hartzen du kontuan eta 1992an “Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo” barne argitaratutako artikuloan argi azaltzen du. Adibide gisa aipatu Ikasbidaian beti ch-erabiltzen dela hitz hasieran zenbait hitzetan: Chris-to, Christau, Christino, baitere v-erabiltzen ditu u- hordez: vtzi eta ungui;  normalki hemeretzigarren mendean sartzen den r kontsonantea ageri da testuan barrena; baina han-hemen lerro artean eta letra txikiagoz baliaturik eransten diren hitzetan heme- zortzigarren mendeko r kontsonantea ere azaltzen da, Bertzealde, uste dute , Urdazubin erabiltzeko zela idatzia zegoa, bertako parrokian erakusteko eta ikasierazteko, hortaz, beharbada darabilen euskara Urdazubikoa da.

Eskuidatzia 32 orri zenbakiz hornitu gabeakoa da,21  zm luze eta15 zm zabal direlarik. Egia erteko,16 orri dira, bakoitza erditik tolestatu eta horrela 32 orri eginez eta erdi hortik josita dago. Lehenbiziko bi orrialdeak zuri daude, eta gauza bera erran  behar da ondarreko hiru horrialdez ere. Dotrinaren zati bakoitza lerro bikoitz batek bereizten edo markatzen du, ezkerreko bazterretik eskuinekoraino hedatzen dela. Lerro bikoitz hori ez ditu zatiak bakarrik bereizten baita osagaiak eta tituluren baten bat azpimarratzeko ere erabiltzen da; Gurutze Sainduaren, Aita gurea, Agur Maria etab. Ikusi zutenez behin zuzenketak egin ziren bere gainean, lerro artean zenbait gauza erantsiz, koma batzuk patuz… Baita ere textuak tinta ezberdinez egiña da, testuko leku batzutan  tinta beltzagoz baliatu ziren, baina hala ere Ondarroa aitak uste zun  bai tinta beltzagokoak eta bai tinta marroikoak esku berberak erabili zituela Bertzealdetik hizkuntzaren inguruan, grafian eta fonetikan dituen berezitasunak aistion aipatutako artikuloan (klikatu hemen) argi azaltzen digu euskaltzaindiako kaputxinoa.

Hamar predikuak hari zuri bikoitzez koaderno gisa jositako 30 orritan hedatzen dira, zenbait orrialde zuri daudela. Paperaren neurriak hauek izanez; 201mm luze eta 145 mm zabal. Uste dau kuaderno hau predikuen 8 kuadernoa dela (bertze batzuk izanen ziren ere) eta aurkibidean hamar predikuak ageri dira;

1. Salbatore Eguna,

2. S. Norberto,

3. Bestaberri Eguna,

4. Trinitate Igandea,

5. Mendekoste ondoko7. Igandea,

6. Asunzioneko Eguna,

7. Mendekosteondoko 15. Igandea,

8. Mendekoste ondoko17. Igandea,

9. Bazko ondoko5. Igandea.

10. Bazko ondoko 3 igandia.

Predikuak Urdazubin izan zirela predikatuak badakigu,zeren lehenegoan “Salbatore egunekoan”  honako hau irakurtzen baida: “Badugu orai ere, certaz nigar eguin: custe-uzue, nola gabilzan gucioc ogueita amar urteuntan: erri untaco eche guciac erreac, Espainia ta Francia gucia naasiac” argi geldituz  konbentzio guduan Urdazubin gertatutakoaz hari dela. Baina noiz izan ziren emanak? uste da lehenbizikoa1827.ean, bigarrena1829.ean  eta bertziak urte horietan doike.  Zazpigarrena 1827koa agian ere izaten ahal da  zeren testu horrek aipatzen du bigizon, bata 80 urtekoa eta bertzea 40 urtekoa, hil zirela herrian Mendekosteondoko 15. Igandearen inguruan (textua irakurri zenean) “nola seiegunen barnean atera diren erri chume untaric bi peresona” eta datuak kontrastatuz hala dela dirudi.

Elizalde Monastegirik gelditu zenean, bere jaiotetxera erretiratu zenenean ez bakarrik bi eskuizkribu hauek gorde eta salbatu zitun, baizaik monastegiko liburutegi ondatuan zeuden hainbat liburu Gartzainera ekarri zun, bertzeak bertze ; 1817ko Frai Bartolomeren “Icasiquizunac”  II.iburukia, Larramendiren “Diccionario Trilingüe“, orain Eusko Legebiltzarreko Bibliotekan dagona, 1783 Giov. Tomaso di Castelli “Italitinisch-Franzosisch-und Deutsche Grammatica oder Sprachmeister”, Horazioren lanak latinez…eta berarenak zirenekin 1854ko Don kijote bat bezala…Gartzaingo Ainzano Etxeberrian altxor bat “aurkitu” zen…agian ikasbidaia eta predikuen 8.kuadernoa sosik aldetik ez dute haunitz balioko baina kultura eta sentimenduaren aldetik ez dute preziorik, zeren gure historiaren zatitxo bat dira.

 

Post hau iteko erabili den materiala.

Gartzainen aurkitutako Kristau Ikasbidea” Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. , Vol. 26, Nº. 3, 1992. Frantzisko Ondarra.

 “Jose Matias de Elizalde (1776-1856) ,Urdazubiko monastegiko azken abatearen predikuak”  Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo Vol. 27, Nº. 2, 1993. Frantzisko Ondarra.

http://www.enciclopedianavarra.com

Read Full Post »

 

2014ko apirila.

Apirilaren 8an Baztandik ez, baina eskualdetik pastuko da Euskal Herriko Itzuliaren 53. edizioa. Euskal Herriko Itzulia Euskal Herrian ospatzen den txirrindulari proba ospetsuena da . Proba honen aurreneko edizioa 1924. urtean ospatu zen eta Francis Pelissier txirrindulari frantsa garailea izan zen. II edizioan Baztandik pasa izan zen lehen aldiz eta urte hortan garaile Auguste Verdyck  belgiarra izan zen. 1925ko edizioa 3 etapaz osatua zegon ta bigarna izan zen Erratzu, Elizondo eta Oronoz-Mugairetik pasa izan zena.

II. etapa hori, urte hortako uztailan lehen aldiz egin izan zen “travesia de los Pirineos” izeneko txirrindola probaren kalko edo kopia berbera zen. Travesia de los Pirineos izeneko txirrindula laisterketa Nafarroan egin edo antolatu, behar zen proba garrantzisuena  izan zen. Expektatiba haundie sortu zen laisteketa honen inguruan. Garaiko egunkariak hilabete batzuk lenago, hitz haundietako titularrekin zabaldu zuten notitzia, Nafarroko kirol elkarte hauniz ( C. D. Osasuna barne),  Iruñako udaletxea, Nafarroako diputazioa eta urte bat lenago (1924an) sortua izan zen Unión Ciclista Navarra (UCN), …karreraren antolamenduan zeuden. Pirineoko trabesia izena zeramanez,  iparraldetik pastu behar zen eta garaiko komunikabideak ( El Pensamiento Navarro bezala) Donibane Garazitik, Frantziako Tourra ondoren pastuko zen txirrindula proba garrantisuena izango zela, lau haizetara aldarrikatzen zuten. Garratzi haundiko egun bateko karrera hau aintzinet atratzeko, patrozinadoreak behar ziren eta proba pastuko zen herrietan patrozinio bila, hasi ziren. “Trabesia”  Baztandik pastu behar zuenez Bailarako udaletxea, garaiko 500 pzta antolakuntzari eman zion, eta baita ere, Elizondoko elkarte batek Elizondotik  lehendabizik  pasako zen txirrindulariari urrezko “ontza” bat emango zioten.

SAURAJose1922

Jose Saura Celdran txirrindulari murtziarra. Argazkia http://www.sitiodeciclismo.net webgunetik hartua dago

 

 

Karrera 178 km izango zun eta ibilbidea Iruña-Huarte-Agoiz-Auritz (Burgete)- Donibane Garazi-Baigorri-Erratzu-Elizondo-Orono Mugaire-Atarrabia-Iruña izanen zen. Antolakuntzatik dena lotua zegon, Baztango tartea Mariano Iribarren Elizondarraren eskutan utzi zuten. Pobra uztailaren 5an (igandia) korrituko zen eta Nafarroan antolatutako proba garrantzisuena (data hori artio) izango zenez, proba ospe haundia izateko, garaileak erregearen kopa

irabaztea pensatu (ta sahitu) zuten, baita ere helmugara iritsiko zen lehenengo txirrindulari nafarrari sari berezi bat emango zioten. Hilabete batzuk lehenago egunkari Naparrak zioten Bizkaia, Kantabria, Araba, Gipuzkuako eta Kataluinako “routier” onenak edo bizikletako “hachas” eta “ases” etorriko zirela. Baita ere zioten Pepe Saura murtziarra (garai haietan estatuko txirrindulari ospetsuena) proba prestatzen ari zela eta Nafarroko karreran “fijo” bat izango zela.

Domingo Gutierrez txirrindulari bizkaitarra. Argazkia http://www.sitiodeciclismo.net webgunetik hartua dago

Uztailako bortza iritsi zen, izena eman zuten taldeak Bizkaiko “las Arenas” ,”El Erandio” eta C. Atheletic de Bilbao izan ziren, baita ere Gipuzkuako Real Soziedad eta Irungo Real Union eta azkenik, etxeko C.D Osasuna izan zen. Pepe Saura ez zen etorri, ezta ere bertze haunitz, baina bai hor ziren Nafarroko oberenak; Alzelay, Legarra, Bengoetxea, Alonso, Isasi…Taldei buruz, Bizkaitik  Karrera 15 txirrindularikin hasi zen eta 14 ausarta akitu zuten. Karrerako txapelduna eta Iruñatik atra eta 6 hordu 44 minutu eta 50 segundu ondoren lehenego iritsi zena, C. Atheletic de Bilbao Domingo Gutierrez txirrindularia izan zen, bigarna Erandio taldeko Ramiro Logroño eta hirugarna Real Unioneko Arbelaiz…Taldeka erran behar, proba Osasunak irabazi zula eta lehenego naparra Nicolas Alzelay izan zela 4.izanda.

Proba espero zuten arrakasta, ez zuen izan, porrot haundia izan zen eta ez horren ondorioz baina bai lagunduta urte hortan Nafarroko Union Ciclista desagertuko zen (1933an sortuko zuten berriz). Txirrindulariza nafarroan urte latzak izango zun, ez berriz Bizkaian eta Gipuzkoan txirrindulari probak garrantzisuak antolatzen segituko zutela eta hoien artean Euskal Herriko Itzulia, Europan zeuden txirrindulari eta talde honenak parte hartzen zutenak eta urtez urtz… Baztandik pasten zirenak.

Post hau iteko erabili den materiala.

Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atrataiko hainbertze artikuloak (1925).

www.sitiodeciclismo.net

www.unionciclista.org  “historia” atala.

wikipediako “Euskal Herriko Itzulia” wikia.

 

Read Full Post »