Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko martxoa

1922k0 urriaren 22an, Diario de Navarrako egunkarian letra haundiaz “La odisea del contrabandista Istilar” tituloarekin, egun batzuk lenago Domingo Iatilart baztandarraren harrapaketa azaltzen zuten.

Domingo Istilarrek arras ezaguna zen Baztanen eta ingurko herrietan. Kontrabandista eta hazienda lapur talde  ezagun baten buruzagie zen zen. Euskualdeko abereak lapurtzen zituen taldea, berak,  bere bigarrena zena Markos Agirre eta gizon ta mutil kuadrilla bat, osatzen zuten. Ganadua bai Baztanen eta bai Iparraldeko mendie, zelai eta baserrietatik hartzen zituzten eta bertze aldean saltzen zuten. Abereak ebatsi aparte baserritarrei meatxatuak zituzten, talde haundia zenez baitere dirua, jatekoa… eskatzen zieten eta eskabideak onartzen ez zituenari jipointzen zioten, baserritarrak beldurtuta izanez muttu gelditzen ziren, Istilart eta bere taldea mugaldeko jaun ta gabe ziren.

Ardiak ardiborda batean. Argazkia Pello San Millan.

Istilartek,  Baztandik “ofizialki” 13 urte desagertua zeraman, 1909an ardi bat lapurtzeagatik justizia bere atzean eta bila zegola jakitean, Kaliforniara alde egin zun. Gero jakin zutenez, (sumatzen zen baita ere) Europako gerra zela ta, ixilpekan Baztanera bueltatu zen. Egunkariaren kronika zion, Istilarren itzulia arras nabaria izan zela, zeren hurte batzuk “hona” (harrapaketaren egun artio) hazienda desagertzen hasia bai zen. Desagerketa horiek gero eta haundiagoak ziren, baita ere gero eta haundiagoa zen, baserritarrei ezartzen zieten presioa. Guzti hori in zun abelzain baten bat kexatzea, eta kontrabandista bezala denunziatzia.

Guardia zibilak bere bila segidan patu ziren (gogoak bai zioten), baina ez zen errexa izan.  Istilar bailara arras ongi zautzen zun eta bere babestokia ondo gordetuta mantenduz gain hainbertez aterpe zitun mugako bi aldetan. Baina, sei egun eta sei gau bilatzen egon ondoren, Erratzuko postuko guardia zibilak enboskada baten bidez Ariztzakunen 90. mugarriaren inguruan (Bidarrai gertu) harrapatzea lortu izan zuten.

Enboskadan Domingo Istilarren talde osoa harrapatzea ez zuten lortu, taldeko bigarrena (Istilarren lugarteneientea) eta taldekide baten bat eskapatzia lortu zuten. Istilar  irailaren 25  Iruñera epaitzera eraman zuten, denuntzia hauek aparte ia lenagotik (1909tik) “declarado en rebeldia” bai zegoen. Hasieran kontrabandoko delituaz eta aspaldian ardia lapurtzeagatik epaitu behar zioten, baina ia preso zegola, baserritarrek urte hauetan desagertutako hazienda eta jasandako lapurretak denunziatzen hasi ziren. Egun gutxitan guardia zibilak, soilik Baztango zazpi baserritik, 101 ardi-behigorri ta zerri hazienda desagertutak  denuntziak eta erreklamatzioak jasango dute. Azalduz  Istilarren meatxuengatik eta ematen zuen jipoiengatik ez izirela orain arte ausartu denuntzia patzea.

Harrapaketatik hilabetean zehar, hies egindako taldekideak pixkanaka pixkanak atzemanak izan ziren, azkena azaro bukaeran.  Manuel Cordoba Exposito erratzutarra taldekoa izatea leporatuta preso hartuko zuten…beno azkena ez…zeren bigarna, Markos Agirre Iparraldean ezkutatuta segituko zun eta ongi ezkutatuta gañera.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atrataiko hurrengo artikuloak-

Diario de Navarrako “Entre Peñas y Riscos” atalako “ La odisea del contrabandista Istilart” artikuloa (1922-10-22).

Advertisements

Read Full Post »

Garai zailak bizitzea tokatu zaigu edo bederen troika madarikatuak “tokatzea” bizitzea egin digute”, neurri gogorrak jartzen bai laboralki, sozialki ta ekonomikoki.  Herritar xumea ahalduen moduan aurrera iten sahiatzen du, gehienak egoera aguantatzen (dena ezin pairatu, azkenian eztanda inez) , batzuk borrokatzen (behien ta berriz burua altxatuz, behin eta berriz burua zapalduz), zenbaitek etorkizuna kanpoan dela pensatuz eta maletak iteko pres daude eta denok… gure egoera konpontzea desio batekin buruan …loteria tokatzea!!(eta berdin da zein!) baina… loteria tokatzea zaila da, baina zailagoa oraindik zure herritik alde itea etorkizuna bilatzeko eta dezimo sarituaz ez enteratzea!!!. Halako zerbait iduritsua baina orain dela 92 urte  gertatukaoa da, aste hontako haizegoa dakarkigun bitxikeria.

1921ko martxoaren 1an Madrilen izandako loteriaren zozketan, sari nagusia 15.918 zenbakiarako izan zen. Zenbaki hori Elizondon saldua izan zen. Elizondon 100.000 pzta erori ziren (10.000 dezimoagatik). Seguidan berria zabaldu zen, administrazioatik denak saldu zirela erran zuten eta hasiera batean bederen hamar sarituak izan zirela pensatu zen, poza herrira iritsi zen. Martxoan 2 sarituak nortzuk ziren ia jakina zen,,,bi izan ziren sarituak…eta horietatik bat ez zekien ja Arjentinarako bidean ba zijoan ta. Garaiko egunkariak berria hala titulatzen zuten “huye de su suerte y la suerte sigue sus pasos“.

Saritutako bat, San Adrianeko Jose Arregi argina izan zen, Arregui Diputaziorako errepidea iten lanetan aritzen zen eta martxoaren bian lanetik bueltatzerakoan sariaz enteratu zen. San Adriandarrak bi dezimo zeukan eta hoiegatik 20.000 pezta irabaziko zuen (1920an egunkaria 2 pzta balio zuen). Bigarren saritua Juan Lazaro komenrziante Elizondarra izan zen, eta erran genun bezala kanpoan zegon, zozketa egin zen egunean Arjentinara zigoan isatzontzi batean enbarkatu bai zen.

espana-1000-pesetas-1-jul-1921-p70a-11363-MCO20043550266_022014-F

1921, urteko 1000 pezetako billetea. Irudia articulo.mercadolibre.com webgunetik atraia dago.

Lazarok, Bayonan enbarkatu egun bat lehenago, Elizondon, loteriako bortz dezimo erosi zun, baina administrazioko nausie tira akitzeko gelditzen ziren 3 dezimoak erosteko konbentzitu zion. Emaztea notizia jakin berri senarrarekin kontaktatzea saiatu zen, Lazaro jaunak bera ja jakin gabe Arjentinera zijoan 80.000 pzten jabe izanez. Buenos Airesera ailegatu bezain pronto bere zorteaz jakinen zun eta erten zuten bezala, Amerika pisatu…ta ia, “amerikak” in zun.

Post hau iteko erabili den materiala.

Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atrataiko hurrengo artikuloak-

Diario de Navarrako “El gordo en Elizondo” artikuloa (1921-3-2).

Diario de Navarrako “huye de su suerte y la suerte sigue sus pasos” artikuloa (1921-3-5)

Read Full Post »

Igandean,  inautetako igandean, urtero bezala Arizkungo gazte talde bat, bere zanbonba, soñulari, blusa beltzaz jantzita, hile margotua  eta polsikoak konfetiz beteta Errotabereatik (etexetik) “eskez” ibili ziren. Eske ibilitze hortan etxekoak jateko zerbait (gutti, gutti jaten bai dute) eta edateko gehiego eskeintzen diegu, aldi berean gaztiak inautetako, algara, jaia, giroa…herritik kanpo dauden etxe barreiatu hauetara ekartzen dute eta aldi berean tradizioa ( ta etnografoak) diotenez, puske esta eskeinietakoak ordainduta, “mozorroak” etxeko zomorroak eta ezpiritu txarrak uxatzen dute.

Argazkia Pello San Millan. Agazki gehiago, Baztanargazkitan.wordpress argazki blogan.

Igandean San Blasko Errotaberean. Argazkia Pello San Millan

Erran dugunez Arizkungo inauteak igandian “eske ibiltzearekin” hasten dira. Ongi gosaldu ondoren eta Arizkun hainbertze auzoz osatuta dagoenez, gazteak hiru taldetan banatzen dira.  Talde bat, Bergara-San Blas auzoak iten du (gure etxetik oasten dena), bertze bat, Aintzialde eta Erniegi, eta hirugarren talde bat Pertalats-Otsanaiz iten du. Eske ibiltzailea 18 urte beteak beteak behar ditu eta blusa beltza, galtza azule, zapi gorri ta bonetaz jantzita doa. Gaur egun boneta gutti kusten da eta bai modelo ezberdineko txano eta koloretko peluka aunitz…baina beno, hau normala da gauz aunitzetan bezala tradizio zaharrak moldatzen eta eguneratzen bai da (edo hala izan behar zen). Eskebiltzearen kasuan garai batean 18 urte izanez gain ezkongbea izan behar zen eta gauz guztietan bezala, gizone, baita ere etxez etxe eskatzen zena puskeak ziren eta geroxago dirua ta guzti!, gaur egun “sanmigel” kuadrilla batekin konformatzen dire. Lehen, eskatutakoo eta bildutako dirua poltseroak eramaten zun eta geheienetan poltseroa daminausiak izaten ziren. Eske ibiltzean aritzeko, musikaz edo asotsaz laguntzen ziren (ta dira), doinurako  bai akordeoia eta zanbonbak erabiltzen dute eta ere…(erabiltzen zuten) arpa izeneko tresna-tramankulo bat. Zanbobak, hilabete batzuk lehenago hauntz larru kurtitu bazukin eta gaztainondo zepekin, egindako uztariakin, bonbo modukoak dira eta  arpa  makil, kable, txapazko ontzi batta platillo batzukin egindako asots tresna da. Egia erteko azken hamar urtetan arpa gutti ikusi dugu, bai zanbonbak eta bai  Kristian akordeoilaria (dirudi beti baserri auzo hau tokatzen zaiola) baita ere azken urtetan tronpetalari trebe bat ere!!.

Eguna etxez etxe pasten dute, edaten eta jaten eta auzoetatik eske ibil ondoren arratsalde aldera  herrira iristsi bezain laster  herri barna eskatzen ibilko dira. Iluntzerakoan… mozorroak atrako dira eta hauek haurren gibeletik  bere “pizi tokikin egurra emanez ibiliko dira. Moozorro hauek, puske-biltze horretara joan ezin direnak ziren  , hauxe da, 14-18 urte zeukatenak.

Astelehenan ere Igandea bezala eske ibiltzean aritzen ziren gaztiak, kasu hontan bi taldetan banatzen ziren, talde bat  Ordoki iten zun eta  bertze bi Bozate, auzo koxkorra bai da. Igande  bezala egunaz etxez etxe pasatu ondoren, herrian irristean kaletximidon, larrain karriken… dantzan, kantaka…ibiltzen dire… inautetako egun potoloa esperoan.

Astelenan Ordokin. Argazkia Maria Imbuluzketa.

Read Full Post »

2014ko otsaila.

Bilboko Zazpikaletako eta Baztango Bertan Merkatari elkarteek kanpainaren aurkezpena. Argazkia Pello San Millan.

Otsailaren 26an Bilbon, Bizkaia eta Nafarroako bi komunitateak batzen dituen lehenengo merkatari eta turismo kanpaina aurkeztu zuten. Hain zuzen, Bilboko alde Zaharreko Zazpikaletako eta Baztango Bertan merkatari elkarteek bat egin dute kanpaina honetan eta euren bezeroen fideltasuna sarituko dute bi lagunentzako hamarna asteburu zozketatuz. Aurkezpenean kanpainaren ezaugarriak azaldu eta aipatuz gain, bitxikeri baten bat kontatu izan zen. Galdetzerakoan zertaz Bilbo merkatariekin elkar lan hau eman den?, aspaldiko kontu bitxi bat ageri izan zen. Galderaren erantzuna Elizondo eta Bilbo… ia bertze gauz batengatik  “senidetuak” zeudela izan zen, edo bederen hala pensatzen zuten Elizondarrak (Bilbotarrak hori buruz ja ez bazekiten ta). Herri naparra eta hiriburu bizkaitarra elkartzen zuen “bertze gauz hori”, kantan (doinu) bat da…kanta ,arras ezaguna bai Bilbon bai Elizondon, kanta berbera (iduritsua, aldaketa batzuengatik)bai da, nahiz eta bi izen ezberdin izan edo zautua izan…”Elizondo en fiesta” Baztango “hiriburuan” eta Bilbon… “Athletic Club de Bilbo-ren ereserkia”.

Erran zutenez, 80 hamarkadako elizondar gazte musikari bazuentzat, Kalaxka fanfarrakoei hain zuzen…1982an, Carmelo Bernaolak  Behobideren “Altxa gaztiak” kalejiran oinarritu zenean Bilboko Athletik Club de Futbol taldeko ereserkia iteko …burutik lehenego gauza pasatzen zaiena izan zen…hainbertzetan jo zuten Felizian Beobide maixuaren “Elizondo en fiestas” kanta, “bere” kanta, Elizondo hitza daraman kanta…Athletiren ereserki ofiziala bihurtu zutela izan zen eta Katedralan, algaran kantatzen berria zen “zuri ta gorria”, aspalditik Elizondoko karriketan festetan jo den soinua zela….beno, hori hala pensatu zuten arren, gauza zen… horrela ez zela, zeren “Elizondo en fiestas” kalejira,,, egitan zena zen… Behobideren “Altxa gaztiak” konposizioa!! soilik Feliziano Behobidek Elizondoko Banda Recreo zuzendaria izan zenean (1948) aldaketa batzuz egin ta,,,”Elizondo en fiestas” izenakin berrizendatu zula eta hortaz… gazte hoientzat nomala izatea, 82an Bilbotarrak Elizondarren kanta jabetu zirela pensatzia!!.

Karmelo Bernola askatasun guzia zeukan Athletiren ereserki iteko, baina tradiziaoan oinarrituz Beobideren Altxa Gaztiak-kalejiraren doinua erabili zun. Irudia http://www.miathletic.com-etik hartuta dago

Honen historioa, argi eta garbi Agustin Eraso Thetschel musikari elizondarrak Bilboko aurkezpenarako afera honen inguruan egindako idazlanan (ikerlana) argitzen digu (dokumentatuta eta bitxikeri gehiago aurkituz). Eraso dionez, (bera zen Kalaxka fanfarreko gazte horietako bat) Juanito Eraso maixuak aipatu zien, Feliziano Behobide (Tolosa 1888-Lesaka 1956)  40. hamarka erdialera Elizondon ibili zenean, lanan eta “Banda Recreoko” zuzendari gise, aipatu dugun bezala, “bera”  zenaren “pasakallesa” Elizondoko herriari omentzeko modu bat bezala, izena aldatu zion. Baina…”Elizondo jaietan” (Altxa gaztiak azken finean) Behobiderena zen?…Agustin Erasore ikerlan ederrean (lekukoei galdetuz, interneteko iformazioa kontrastatuz, dokumentatuz…) aipatzen den bezala,,,,argi ez dago berea zela, zeren lenagotik bada doinu bat, 1905ko Zarautzeko batzokiaren inaguraziorako Jose de Olaizolak (1883-1969) konposatua eta arras ezaguna izan zena. Dirudienez Beobide maixuak, doinu horri zati bat gehituz (lehenengoa) sortuko zun “Altxa gaztiak”, geroxago “Elizondo en fiestas” kalejira eta athleti-ren erreserkia izanen zena. Gaur egun doinua, Santioko bestetan urtero entzuten da Elizondon eta Bilbon uste dut, iaia egunero!!

Altxa gaztiak” doinuaren jabetza ta sormena argi ez zeudenez, 2004an bi musikari gipuzkoarren ondorengoak Bilboko SGAEren egoitzan bildu ziren eta adostu zuten “Altxa Gaztiaren” egiletasuna bi konpositorei ematea…bitxia izanenz Bilboko den ikur nagusienetako baten ereserkia, bi gipuzkuarren doinua izatea!!! zeren hala agertzen da himnoaren kreditoetan; Musika ; Feliziano Beobide eta Jose de Olaizola; Konponketa; Karmelo Bernaola eta Hitza; Antxon Zubikarai.

Post hau iteko erabili den materiala.

 Baztan Bilbao Beobide “el Himno del Athletik y Elizondo en fiestas” idtzia. (2014) Agustin Eraso Thetschel.

Bilboko Zazpikaletako eta Baztango Bertan Merkatari elkarteek kanpaina bateratua eginen dute” artikuloa. www.ttipi.net. (2014).

Read Full Post »