Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Kanta hau, makil kolpe erritmoarekin lagunduta otsailako 4 an, Santa Ageda bezperan Euuskal herrian barna ta zehar entzuten da, eta doike Baztanen ere. Nahiz eta aurten, (2014) azken momentuko arazotxo batzuengatik, azken urte hauetan Elizondon Baztandarren Biltzarrak antolatutako, atsaldeko aterialdi ez izan. Baina, kantak ta makil hotsak entzun ziren, zeren urtero bezala (eta aspalditik) Baztan ikastolako ikasle, irakasle eta guraso batzuk, boneta, zapia eta makila eskuan zituztela kalez kale, komerzio komerzioz, etxez-etxe ibili ziren kantuan eta santa-eskean.
Baina nor zen Agata izeneko santa hau, zertaz Siziliako ustezko emakumea “beneratzen” zaio Euskal Herrian? zer adierazten du festa hau? zertaz makilek?….Otsailaren 5ean Santa Águeda-ren ohorezko eguna da. Bere izena “ona”, “bertutetsua (virtuosa)”, erran nahi du eta bere ezaugarriak gogoratzen digu. Kontatzen dutenez, Águeda familia oneko gazte siziliarra zen, Cataniakoa eta diotenez, ohi ez den bezalako edertasuna zeukan. Quintianus senadorea beretaz gutiziatu zen. Agata gazte, senadorearen hitz goxoak, opariak…uko egiten zituen eta azkenian senadore ankerrak aspertu zen, atxilotu zion eta torturatzea agindu zuen. Torturaren ondorioz bi bularrak moztu zioten eta gerora santa izango litzatekena erantzu zion: “Tirano krudela ez dizu lotsa ematen umea zinenian elikatu zizun emakume baten bularra moztea?”. Torturatzen jarraitu zuten eta sutara bota izan zen. Bere heriotzaren urte exkas bat ondoren, Águeda-k Etna sumendiko erupzioa geldiarazi zuen eta horretaz Santa aldarrikatu zuten, harrezkero babesa erregutu edo hel egiten zaio bular-minen eta suteen kontra. Baitere, amaginen saindua da eta Euskal Herrian soilik alde sendatzailea egoitzen zaio eta euskal tradizioan ohikoa zen (da), emakumeek haurdun gelditu edo beraien ttikiei emateko, esne auserki izateko eskariak egitea.
Erlijio kristau kutsua duen festa dirudi arren, bertze hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasia ageri den festa da. Santa Agata aunitzetan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin eta Napar kondaira zahar bat dion bezala (Ablitasen), uste da (zuten) Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.
Santa Águeda-ren jaiaren jatorri paganoa erromatarren denborakoa dela diote, eta neguan ospatzen zen “matronalia” jaiarekin lotzen da. Jai hau emakumearen emankortasuna gurtzen zen eta hortaz ere emakumearen festa bezala ospatzen zen. Gaur egun toki edo herri (Kastilla Leonen gehien bat ) batzutan Santa Ageda “emakumen besta ” bezala ezagutzen segitzen dute eta egun hortan emakumeak afaltzera atratzen ziren, agian? gure Emakunde egune bezala? eta ez da kasualitatea biek otsailan izatea, eta ezta ere emankortasunarekin zerikusia izatea, biak neguan…udaberriaren bezperan.
Erromatar garaitik urrunduz eta emakumearen emankortasunaren irudia, lurra emankorran bihurtuz (ama lurran)…tradizioa naturaren zikloarekin lotuko ginun. Negua izanez, lurraren haurdunaldia, gero Udaberrian… natura berpizterako, eta hemen, makilak agertuko ziren eta hartuko zuten protagonismoa. Batzuk diote makila, bere formaz, (forma falica) zakil itxura duna, kolpez kolpe, gora ta behiti, ama-lurraren inseminazioa irudikatuko zula, edo antzeztuko zula, gero udaberrian, natura esnatzeko, landare guziak ernatzeko, bizitza jaiotzeko… balioko zuena. Honekin lotuta, baita ere diote, makilen kolpeak, asotsak, hotsak sortearazten dutenak, eta ezta ere kasualitatea… otsaila inguruan, hau da neguan, hainbat bestetan (iñauteak gehien bat) elementu ezberdinekin; joareak, gariak, pulumpeak, bonboak, zanbonbak…zarata sartzearen jarrantzia, adieratziko zutela (makilen kolpeak) izpiritu txarrak uxatzeaz gain (eta izpiritu txarrak uzta ondatzen ahal zuten elementuak izango ziren) ama lurraren esnatzea edo bederen, ia beingoz zarata ta kolpeekin esnatzen den eta… udaberria etortzen den, zeren erran dugun bezala, udaberria bizitza berri baten garai zen, bizitzaren sortzea!!! neolitoan, erromatar garaia,erdi aroan edo gaur egun!!
Post hau iteko erabili den material.
wikipedia.org. “Santa Agueda” wikia.
http://www.dantzan.com webguneko “Emakumea eta santagedako festa Altsasun” artikuloa (2014). Enrike Zelaia.
Sabina Pagana blogeko “Santa Agueda“. Enrique Guillén Bañuelos.
Utzi erantzun bat