Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko otsaila

Baztango Markesadoa.

Erten ahal da Baztan beti danik (Noble valle del Baztan) noblezi lurra dela, jakina da 1441 urtetik aintzin, Kontu Ganbaren sententziaren bitartez baztander guzioi onartu zizaiela  talde-kaparetasuna (hidalgia kolektivoa). Noblezi titulua apalenetatik aparte, bertze baztandarrak izan dira noblezi titulo haundiagoak izan dituztenak. Oroizen naiaz garai batean Arizkuneneari “La casa del Conde” deitzen zizaiola (kondearena izan edo ez), Iruritan badago  Dukesa Goienetxearen jauregi-etxea, baita ere Iruritan Jauregia, Casa Torre markesaren ondasuna da, Juan Bautista Iturralde arizkundarra Murrilloko markes-a zen,  Juan Fermín de Aycinena zigatarra Guatemalan markes izendatzen diote…eta arjentian, 2.008tik Arsenio  Martínez de Campos y del Soler Dorrego,  Baztango markesadoko (Marques del Baztan) IV.markes-a da.

Markes noblezi tituluetatik haundienetako bat da, dukearen eta kondearen artekoa da. Markes hitza alemaniarraren “marken” hitaztik dator, Marken-ek ziren “markak” (mugako lurradeak) defenditzen eta kudeatzeko ardura zituztuzten buruzagi miltarrak, “marka” horiek markesadoak izanez bere sorreran. Markesadoen jatorria Karolingiar Inperioaren barruan jartzen ahal da.

Baztango markesadoaren IV. markesa ez da ez militarra ezta buruzagia, finanza gizona da eta mugaldeko marka hau eztu ez inoiz kudeatu ezta defenditu, ezta egon eta zihur nago (gure zorte onez eta hala segitzea) ez dakidala non dagon markes tituloa ematen dion “marka”. Laugarren markes izatelo erran nahi du hiru lenago izan direla, hau da honen aita , aitetxia eta birratetxia eta hiruak erez Baztanekin zerikusi gutti edo ja izan zuten. Baztanen bai izan zena Baztango lehengo markesaren aita izan zen,  Arsenio Martínez-Campos Antón y Olavide borboindarren capitan generalaren memorian Markesadua sortu bai zen. Bere semea Miguel Martínez de Campos eta Rivera 1891 azaroaren 8an Baztango markesadoaren I. markesan bihurtu zen.

irudia, Arsenio Martínez-Campos, “Harper’s Pictorial History of the War with Spain. New York and London: Harper and brothers, 1899.” wikipediatik hartuta.

Erran dugun bezala titulo hau espainiar monarkiaren barnean kokatzen da espainako Alfonso XIII.nak Arsenio Martínez-Campos Antón  alfonsino kapitain jeneralaren omenez sortzen du, bere meritoak oroitaratzeko eta tituloaren izena “Baztan” ematen dio, hemen izan bai zen Alfonsinoen kapitaina bere armadarekin hirugarren gerra karlistan, garaituz azken karlistei eta modu hortan Karlistak gaindituak eta ihesian, Espainiako Isabel II.aren oinordekoa,  Alfontso XII tronuan finkatuko da.

1868an Isabel II erregina tronutik kendu zuten. Urte bat geroago Kubara bidali zuten Arsenio Martínez-Campos Antón  Hamar Urteen Gerra hasi berria zen kubako irlan. Espainiara itzuli zen hiru urte geroago brigadier bezala . Behin Penintsulan, brigada baten agintea jaso zuen Katalunian karlisten kontra borroka egiteko. 1873an Almansa-ko eta Valentziako kantoiak,  zailtasun askorik gabe menderatzea lortuzen du. 1874an  Lehen Errepublikaren amaieran zerikusia haundia izan zun. 1874ko abenduaren 29an errepublikako gobernuak, Martínez Campos-i buruz susmatzen zuenak (borboindar monarkiaren alde zegola), hura baztertzea erabaki zuen. Jakinda eta valentziar alfonsinoa eskatuta Sagunton agertzen da, han soladuen aurrean haiengana zuzendu zen eta Alfonso printzea aldarrikatu zuen , Alfonso XII-ko, Espainiako Erregeko bezla. Gobernua, une horietan Serrano-ren esku zegoen, ez zen ausatu militarren altxamenduaren kontra itea eta errege berria onartzen du.

Alfonso XII-ren Spainaren heltzea arren, karlistak 1872 tik gerran zebilen bere erregea patu naian. Gerra horren azken urtetena Martínez  Camposi Katalunian eta Nafarroan karlisten kontra borroka egitera bidaltzen diote. 1875eko martxoan Olot (Kataluniako “hiriburu” karlista) hartu zuen eta gutxi gero Urgel-eko Seo setiatu zuen, abuztuan eroriz. Gordeleku batzuekin bukatu ondoren, Kataluniako altxaketa karlista behin betiko azaroaren 19an kontrolatuta geratu zen. Armadak bere ahalegin guztia erakarri zuen orduan Nafarroara, azken gordeleku karlistara.

Artxuriko karlisten gotorlekuaren aztarnak. Argazkia Pello San Millan.

1876ko Urtarrilan Lizarra (karlisten hiriburua) “askatuko” dute Alfonsinoak,  eta karlistak apenas borrokarik gabe atzera eginen dute , Iparralderantz . Otsailan Iruñan ALlfontso XII sartuko da Arsenio Martínez-Campos Antón eskutik eta soili bakarrik geratuko zaio gotorleku karlista bat, peninsula karlistas utsatzeko, gotorleku hori baztanen zegon, Artxuriren magalean eta Peña Platako gotorlekua izenarekin zautzen zen.  Martinez Campos generalalfonsinoa ejerzitoarekin  Elizondon kokatu zun bere kuartela eta Dantxarineako aduanaz jabetu zen, 18an Alfonso XII. soldaduak Zentinela mendia artuko dute eta geroxago Hirumugetako paragia . Etxalar, Baztan ta Zugarramurditik inguratuak zeukatela  Arxuriako posizioa erasoko dute eta otsailaren 19an, Ramon Blanco generalaren gudataldea Arxuriako magalera iritsi zen. Karlistak. Sara aldetik hies egitea errex zeukaten baña idei hori baztertuz bayoneta eta kanoikadaz erantzun zuten erasoa. Otsailako 20an Alfonsinoen bandera airean zebilen Axuriko kaskoan.

Urte batzuk geroxago 1891an, Borbondarrak tronuan finkatuak zeudela Alfonso XIII ordrzkatzen (adingabekoa zen), María Cristina de Habsburgo erreginaordea Miguel Martínez-Campos-en eta Riverari -ren alde bere aitaren merituengatik Baztango “marka-ko” (mugaldeko lurra) markesa izendatzen dio, (Arsenioren seme nagusiari, Seu de Urgell-eko duke tituloa emanen diote), baita ere urte berean Artxuriko erasoa burutu zuen Ramaon Blanco y Erenas iruñar Generalari “Markes de Peña Plata” tituloa emanen diote.

Ezta aita ezta semea inoiz “marka” kudeatu zuten baina tituloa oinordekoa denez Martínez-Campos familian iraun du, familia eta titulua ez du zerikuserik bailararekin, ez delako iñioz izan ez markesado bat ezta jaun baten jabetasuna, soilik titulo baten izena da, gertakizun historiko batengatik atrai…baina bitxia eta puntu batean subrealista irudi arren “txarkoaren” bertze aldean arjentinar azentuko Baztango markes bat bada.

Post hau ieko erabili den materiala.

Wikipediako hainbat wikiak.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Hirugarren_Karlistaldia

http://es.wikipedia.org/wiki/Marquesado_de_Bazt%C3%A1n

 http://es.wikipedia.org/wiki/Primera_Rep%C3%BAblica_Espa%C3%B1ola#Final_de_la_Rep.C3.BAblica

http://es.wikipedia.org/wiki/Arsenio_Mart%C3%ADnez-Campos_Ant%C3%B3n

www.euskomedia.org webguneko “Arsenio Martínez Campos” artikuloa.

Read Full Post »

Zugarramurdiztan?

Alex de la Iglesiaren “Las burjas de Zugarramurdi” pelikularen afitxa.

2014ko Goya sarien ondoren, Alex de la Iglesiaren filma “la brujas de Zugarramurdi” zortzi Goya sari irabazi zuela ta, herriaren  izena alfonbra gorrian paseatua izanez gain, berriz ere komunikabide medioetan auserki agertu zen. Medio horietako batzuk, “sorginen herria” Baztanen kokatzen  zuten (ez da lehenego aldia eta ezta azkena izanen ere) eta hori, berriz ere amorrua eta aserrealdi pixket bat piztu zun.  Adibide gise aipatu, Nafarroan eskelak gehien dituen  egunkariak, zinemalarien festa ondoren, “Zugarramurdi, el pueblo de las brujas que se pasea por la alfombra roja” izeneko artikuloa argitaratu zuen (bederen bere bertsio digitalan) eta idatzi hortan hala azaltzen zuten; Esta pequeña localidad del valle de Baztan, situada a 77 kilómetros de Pamplona y próxima a la frontera, ha visto cómo su nombre pasaba de ser “conocido” a tener un “reconocimiento internacional…Idatzi honek polemika zaharra berriz ekarri zun eta egun batzuz sare sozialetan afera argitzen eta hori horrela ez zela nabarmentzen sahiatu ziren batzuk…eta baita nekatuak daudela ertea, Zugarramurdi Zugarramurdi dela, eta ez Baztan, nahiz eta garai batean Zugarramurdiko ximpleena Baztango alkate kargua izan!!!. (Hau Zugarramurdiko lagun batek beti erten zidan; –bitu zein den Zugarramurditarren nagusitasuna baztandarrengaindik, Zugarramurdiko azkena,… Baztanen, alkate dela!! )

Beno. bromak aparte, gauza da egie borrobila dutela, eta akats horretan ez direla soilik  komunikabide medioak erortzen , baita ere batzutan administrazioatik hanka sartu dute eta ze erran, kaleko jendea arruntaz…kanpokoak (turistek) eta bertokoaz!!!…jjjj nere kasuan bezala, hainbertzetan hartu dudala hango istorioak (ta eskualdeko bertze herrienak) eta blog hontan “Baztango istorio historikoak eta histerikoak ere” azpititulua duna, plazaratu ditut!! Hortaz ere, post hontan argi utzi nahi dut datu orokor batzuen bidez (turismozugarramurdi.com webgunetik atraiak) herriaren historioa, bitxikeri batzuk eta azaldu Zugarramurdi herri libre, aske, ta bakarra izan dela ia ia hasieratik eta Baztanekin ez duela historian zehar zerikusirik izan…edo bai?…armarri xakedun berbera, Dutari-Borda famili jatorri baztandarra, baserri batzuk….jjjjj txantxa da!

Zugarramurdi buruzko lehen aipamen idatzia 1154ko da eta Urdazubiko premontretarren ordenako San Salbatore monasterioaren babesean sortutako etxalde batei buruz da. 1427ko datuen arabera, Zugarramurdik 15 etxe zituen. Zugarramurdiarren eta Urdazubiko monasterioaren arteko lehen liskarrak hasi ziren, baita ere Baztandarrekin ere. 1482 Baztan Ibarrak baimena eman zien zugarramurdiarrei beren herri-lurrak aprobetxa zitzaten. Zugarramurdiarrak  urte hontarako herritar askeak dira. Hala ere, beharturik daude beren lurrak Urdazubiko monasterioari errentan uztera, baita errota eta burdinola uztera ere. Garai hartarako, Zugarramurdik 30 etxe zituen, eta ondoan zuen erakunde erlijiosoarekiko autonomia ezartzen saiatu zen.

1608an Maria Ximildegi saratarraren Zugarramurdira etorrerarekin, herriari emanen dion “sorginen herria” goitizenaren istorioa (kondaira) hasiko da. Urte honatan lehen liskarrak herritarren eta ustezko “azti edo sorginen” artean eman ziren. 1609ko urtarrilan Juan del Valle  Alvarado eta Alonso de Becerra y Holguín inkisidoreak Zugarramurdira heldu ziren. Lehen 4 atxilotuak Logroñora eraman zituzten. Sei senide eta lagun, akelarrearen pertsonaia nagusiak, Logroñora joan ziren emakume horien errugabetasuna defendatzeko. Horiek ere atxilotu zituzten, eta ustezko sorgin-sektakoak edo deabruaren gurtzaileak zirela aitortzera behartu zituzten. Abuztuan inkisidore berberak herrira bueltatu ziren eta data horretan fede-ediktua ezarri zuten: fededun guztiak derrigortuta daude sorginak salatzera, eskumikatuak izan nahi ez badute. Horren ondorioz, bertze 5 akusatu eraman zituzten Logroñora. 1609ko abendua eta 1610eko martxoa bertze 17 lagun eraman zituzten Logroñoko auzitegiko kartzelara.

1610eko azaroaren 7an Logroñoko autofedea, edo “Zugarramurdiko sorginen” epaiketa publikoa ematen da . Lehen egunean, akusazioak, aitorpenak eta epaiak irakurri ziren. Hurrengo egunean, azaroaren 8an, atxilotuak justiziaren esku utzi zituzten, eta zigorrak bete egin ziren: akusatuetatik 11 sutan erre zituzten; 6 bizirik, eta 5 gizairuditan. Sorgin-izua zabaldu zen, eta Logroñoko auzitegiko hirugarren kidea, Alonso de Salazar y Frías, eskualdean ibili zen harat eta honat-ediktuarekin eta isiltasun-ediktuarekin. Salazar Logroñora itzuli zen, 1.802 sorginkeria-aitorpenekin; horietatik 1.384 haurrek egindakoak dira. Horiez gain, hirugarren pertsonek egindako 5.000 erru-egozte eraman zituen. 11.000 orriko memoria idatzi zuen; horretan, sorginkeria egon zitekeela erakutsiko zuten froga fidagarririk ezean, pertsona horientzat barkamena eta ahaztea eskatzen du.1614an Logroñoko auzitegiko kideen eztabaida garrantzaren ondoren, inkisidore nagusi Bernardo de Sandoval y Rojas jaunak Salazarri eman zion arrazoia, eta barkamena ematen zien erruduntzat jotako 5.000 lagunei. Espainiako inkisizioak bere historian sorginkeriaren aurka abiarazi zuen prozesurik luzeena eta azkena akitua zen. Zugarramurdi ikur bihurtu zen eta “sorginen herria” bezala zautua izan zen.3.800 dukat ordainduta, Zugarramurdi krimen-eskumena lortu zuen: alegia, herritarrek aukeratu eta erregeordeak izendatutako epaileak eginen zuen justizia. Horrela, Urdazubiko monasteriotik libre geratu zen hiribildua bihurtuz. Hala ere, zenobioak jarraitu zuen Zugarramurdiko alkatea izendatzen

Zugarramurdi. Argazkia: flickr/azken_tximinoa

XVIII. mende hasieran Dutaria jauregia eraiki zuten,Juan Bautista Dutari finanzia gizona madrilen deand batekin hasita kriston aberastasuna lortzen du. 1781-84an Jasokundearen Andre Mariaren eliza eraiki zuten. Lanak Dutaria familiak finantzatu zituen, eta, halaber, bere etxea aldi baterako utzi zuen elizkizunetarako. Lanak bukatuak ez baziren ere, eliza berria 1783ko abuztuaren 15ean inauguratu zuten, Jasokundearen Andre Mariaren ohorezko besta-egunean, guztiz saindua Dutaria etxetik ekarrita. 1788an Juan Bautista Dutariren alarguna, Joaquina Nicolasa Borda (garai hartan monja sartue eta Joaquina Benita de la Cruz izenekin), komentua eta ospitalea sortu zituen Indaburua baserrian (gaur egun, da sorginen museoa da).

Konbentzioaren gerran barne, Saran prestatuek tropa frantziarrek Zugarramurdin sartu,suntsitu eta sutea piztu zuten. 1845an Mendizabalen desamortizazioen ondoren, Zugarramurdi udal independente bihurtu zen. Hirugarren gerrate Karlistan, 1873ko Uztailaren 26an, Karlos VII. sartu zen bigarren aldiz Zugarramurdin barna. Karmen eguna zela, mezatara joan zen, eta ordu batzuk eman zituen herrian. Ondoren Peña Platako (Artxuri) gotorleku karlistara abiatu zen. 1911an historiako lehen zikiro-jateain zen Zugarramurdin. Andres Pery eta bere emaztea, Francisca Mendiburu, Argentinatik Barrenetxea etxera itzuli zirenean, bildotsa erre zuten Panpako erara, eta bakarrik gizonendako izan zen.

Zugarramurdi eta gau lana loturik joan dira, gabezia handiko garaietan mugako bi aldetako herritarrentzat biziraupenerako elementu garrantzitsua izan zen. Herritarrekgaueko iluntasuna eta lurralde ezaguera bikainari etekina ateratzen zioten mugaz bertzaldera salgaiak eramateko. Hori zela ta,idatzitako hitzarmena ezarri zen: inoiz karabineroak kontrabandistak ustekabean harrapatuko balitu hark airean tiro bat bota eta mugalariak salgaiak utzita alde egin beharko luke. Karabineroak eta mugalariak elkar ezagutzen zuten, izan ere denak herri berean bizi ziren. 1966an Zugarramurdiko leizean mugaz bi aldeetako kontrabandistek biltzarra egin zuten.Xaretaeskualdea eratu eta sortu zen, Zugarramurdi, Urdazubi, Sara eta Ainhoa elkartzen dituen gunea izanez. Pottok bidexkaren inaugurazioa. Bidexkak Sara, Zugarramurdi eta Urdazubiko leizeak lotzen ditu.1996an antolatu zen lehenengo aldiz, Euskal Herriko tirititeroen topoaketa antolatzen da. Urte hortan hil berria zen Mikel Diaz titiriteroa omentzeko asmoarekin. 2007an Zugarramurdiko Sorginen Museoaren inauguratzen da eta lau mende lehenago estigma bezala gelditutako goitizena, turismorako ta turistak erakartzeko buelta eman, arobetxatu eta erabiliko da. Zugarramurdi zerbait izatekotan (eta kokatzerakoan) Xareta da eta ez Baztan,,,baina Baztan bailararen itzala haundia da eta aunitzetan edo aunitzendako oño, Belateik goiti eta Endarlatza hunet Baztan da.

Post hau iteko erabili den materiala.

turismozugarramurdi.com webgunea.

.

 

Read Full Post »

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Kanta hau, makil kolpe erritmoarekin lagunduta otsailako 4 an, Santa Ageda bezperan Euuskal herrian barna ta zehar entzuten da, eta doike Baztanen ere. Nahiz eta aurten, (2014) azken momentuko arazotxo batzuengatik, azken urte hauetan Elizondon Baztandarren Biltzarrak antolatutako, atsaldeko aterialdi ez izan. Baina, kantak ta makil hotsak entzun ziren, zeren urtero bezala  (eta aspalditik) Baztan ikastolako ikasle, irakasle eta  guraso batzuk, boneta, zapia eta makila eskuan zituztela kalez kale, komerzio komerzioz, etxez-etxe ibili ziren kantuan eta santa-eskean.

DSCF2820

Baztan Ikastolako haurrek Santa Agueda bezperan kanta ta eskari (2014). Argazkia Irantzu Irisarri.

Baina nor zen Agata izeneko santa hau, zertaz Siziliako ustezko emakumea “beneratzen” zaio Euskal Herrian? zer adierazten du festa hau? zertaz makilek?….Otsailaren 5ean Santa Águeda-ren ohorezko eguna da. Bere izena “ona”, “bertutetsua (virtuosa)”,  erran nahi du eta bere ezaugarriak gogoratzen digu. Kontatzen dutenez, Águeda familia oneko gazte siziliarra zen, Cataniakoa eta diotenez, ohi ez den bezalako edertasuna zeukan.  Quintianus senadorea beretaz gutiziatu zen. Agata gazte, senadorearen hitz goxoak, opariak…uko egiten zituen eta azkenian senadore ankerrak aspertu zen, atxilotu zion  eta torturatzea agindu zuen. Torturaren ondorioz bi bularrak moztu zioten eta gerora santa izango litzatekena erantzu zion: “Tirano krudela ez dizu lotsa ematen umea zinenian elikatu zizun emakume baten bularra moztea?”. Torturatzen jarraitu zuten eta sutara bota izan zen.  Bere heriotzaren urte exkas bat ondoren, Águeda-k Etna sumendiko erupzioa geldiarazi zuen eta horretaz Santa aldarrikatu zuten, harrezkero babesa erregutu edo hel egiten zaio bular-minen eta suteen kontra. Baitere, amaginen saindua da eta Euskal Herrian soilik alde sendatzailea egoitzen zaio eta euskal tradizioan ohikoa zen (da), emakumeek haurdun gelditu edo beraien ttikiei emateko, esne auserki izateko eskariak egitea.

Erlijio kristau kutsua duen festa dirudi arren, bertze  hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasia ageri den festa da.  Santa Agata aunitzetan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin eta Napar kondaira zahar bat dion bezala (Ablitasen), uste da (zuten) Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Koplak ta bertsoak kantari, Elizondon Santa Agedako bezperan (2011). Argazkia Pello San Millan.

Santa Águeda-ren jaiaren jatorri paganoa erromatarren denborakoa dela diote, eta neguan ospatzen zen “matronalia” jaiarekin lotzen da. Jai hau emakumearen emankortasuna gurtzen zen eta hortaz ere emakumearen festa bezala ospatzen zen. Gaur egun toki edo herri (Kastilla Leonen gehien bat ) batzutan Santa Ageda “emakumen besta ” bezala ezagutzen segitzen dute eta egun hortan emakumeak afaltzera atratzen ziren, agian? gure Emakunde egune bezala? eta ez da kasualitatea biek otsailan izatea, eta ezta ere emankortasunarekin zerikusia izatea, biak neguan…udaberriaren bezperan.

Erromatar garaitik urrunduz eta emakumearen emankortasunaren irudia, lurra emankorran bihurtuz (ama lurran)…tradizioa naturaren zikloarekin lotuko ginun. Negua izanez, lurraren haurdunaldia, gero Udaberrian… natura berpizterako, eta hemen, makilak agertuko ziren eta hartuko zuten protagonismoa. Batzuk diote makila, bere formaz, (forma falica) zakil itxura duna, kolpez kolpe, gora ta behiti, ama-lurraren inseminazioa irudikatuko zula, edo antzeztuko zula, gero udaberrian, natura esnatzeko, landare guziak ernatzeko, bizitza jaiotzeko… balioko zuena. Honekin lotuta, baita ere diote, makilen kolpeak, asotsak, hotsak sortearazten dutenak, eta ezta ere kasualitatea… otsaila inguruan, hau da neguan, hainbat bestetan (iñauteak gehien bat) elementu ezberdinekin; joareak, gariak, pulumpeak, bonboak,  zanbonbak…zarata sartzearen jarrantzia, adieratziko zutela (makilen kolpeak) izpiritu txarrak uxatzeaz gain (eta izpiritu txarrak uzta ondatzen ahal zuten elementuak izango ziren) ama lurraren esnatzea edo bederen, ia beingoz zarata ta kolpeekin esnatzen den eta… udaberria etortzen den, zeren erran dugun bezala, udaberria bizitza berri baten garai zen, bizitzaren sortzea!!! neolitoan, erromatar garaia,erdi aroan edo gaur egun!!

Post hau iteko erabili den material.

wikipedia.org. “Santa Agueda” wikia.

http://www.dantzan.com webguneko “Emakumea eta santagedako festa Altsasun” artikuloa (2014). Enrike Zelaia.

Sabina Pagana blogeko “Santa Agueda“. Enrique Guillén Bañuelos.

Read Full Post »

Elizondoko kalekumea izanez, txikitatik ikusi, nabaritu edo sentitu dut Elizondotar batzuk bertze batzuetakik pixket zerbait nabarmentzen zirela;  haietaz gauzak kontatzen zirelako, gauzak iten zutelakoz, bitxiak eta xelebreak zirelako, herriarekin konprometitzen zirelako…edo, jakintzazu zertaz! baina hala zen… bederen mukizu-txar baten begiradatik (nik) hala zen, eta batzuk erreferentzi bat izan ziren, Hoietako bat, bere bizar ta hile txuriakin, bere bonetarekin eta ahots apal baina sendoarekin, Imanol Gaztelumendi Zabaleta zen..

Imanol Gaztelumendi eta bere emaztea Mari Bikondoa 2011an. Argazkia. J.M. Ondicol. “diariodenoticias.com” webgunetik hartuta..

Urtarrilako 27an ta 86 urte zituela Imanol Gaztelumendi Zabaleta Elizondarra utzi zigun eta bere bizizaren gibelara begibista bat botatzerakoan, argi ta garbi dago bertzetatik zerbait nabarmendu zela; militanzi politikoagatik , euskal herriarekiko izandako konpromisoagatik…eta zertaz ez! bere aktore lanagatik!. Zeren (bitxikeri bezala, ta blog hontan bitxikeriak kontatzen dugu) baztandar gutti erten ahal dute, pelikula batean aritu direla lan iten eta ez hori bakarrik, baizik bere burua aztzenten gainera! berak berari, Imanolek Imanolez. Bere bizitzaren pasarte konkretu bat antzeztu bai zuen Imanol Uribek 1981an Segoviako ihesa filma egin zuenan eta ze hobe, pensatuko zun zuzendaria, Manuel Gaztelumendi Zabaleta etakidearen papera, Imanol Gaztelumendi Zabaleta Elizondarrak itea!! ez?

Pelikula, Frankismoaren azken urteeetan  izandako gertakari garrantzitsu bat kontatzen du. 1976ko apirilaren 5ean 29 preso politikok, gehienak ETAko militanteak, ihes egin zuten Segoviako kartzelatik tunel bat zulatuz. Tunelaren zulatze-lanek 6 hilabete iraun zuten, baina ihes egiteko gogoak lenagotik zeukaten zeren ia 1975eko abuztuan sahiatu ziren, baina Mikel Lejarzaren (Lobo)  infiltrazioa, ihesaldia  zapuztu zuen.

Ihes egitean lortu zuten presoak;  PCE-ko Luis Lucio Lobato,  MIL-eko (Movimiento Ibérico de Liberación-Grupos Autónomos de Combate) Josep Lluís Pons Llovet  eta  Oriol Solé Sugranyes,  Front d’Alliberament Català-neko (FAC) Ramón Llorca  López eta Carles García Solé, PCE (i)-ko (Partido Comunista DÉspaña Internacional) Federico Sánchez Juliachs Liga Comunista Revolucionaria-ko (LCR) Iñaki García, ETA-ko Bittor Arana, Bixente Serrano Izko, Iñaki Garmendia Otamendi, José Ángel Urtiaga Martinez, Ángel Amigo Quincoces, Iñaki Orbeta Berriatua Peru, Mikel Laskurain, Koldo Aizpurua Berasategi, Josu Ibargutxi, Jesús María Muñoa Galarraga, Mikel Unanue Lobato, José Maria Yarza Echenique, Ramón Aurteneche Marcos, Joseba Begultistain Aranzasti, Ignacio Garosa Arambarri, Carmelo Garitoandia Garnacho, Enrique Gesalaga Larreta, Manuel Isasa Iturrioz, Iñaki Iturbi Totorica, Fernando Izaguirre Izaguirre, Francisco Jaca Aranalde, Luis Armando Zabalo Bilbao, Juan María Zubimendi Imaz  eta Imanol Gaztelumendi Zabaleta “Zamarra” Baztandarra izan ziren.

Imanol Uriberen “la fuga de Segovia” filmaren kartela. Beheko aldean, elizondarraren izena irakurtzen ahal da filmeko bertze aktoreen ondoan.

Zulatutako tunela Segoviako estolda sarera eramaten zun eta estoldeen barna 800 m ibili ondoren, hiriko kanpoaldeko industrua gune batera atera ziren. Han, ETA-ko komando bat esperoan zuten. Zuraz kargatutako trailer batean ezkutatuta, Nafarroko Auritzberri-ra (Espinal) habiatu ziren, non, borda batean ezkutatu Mugalari bat (muga pasatzeko lagunduko ziena)  itxarongo dute. Baina norbaitek okerreko pasahitza eman zuen eta mugalaria ez zen agertuko. Iheslariak urduri  jarri ziren eta gauan basora botatzea erabaki zuten, laguntzarik gabe eta laino trikoa, traizionatu  zituzten. Aldi bereankontrabandisten bideetatik joaten zirela ta talde handi bat zela galarazten zien  oharkabean pasatzea.

Iheslariak Auritzera (Burgete) iritsi ziren eta bertatik saiatu ziren muga zeharkatzen. Han, ordea, Guardia Zibilarekin egin zuten topo eta taldeetan banatzea erabaki zuten. Iheslari gehienak eta ihesa laguntzen ibili ziren komandokoak atxilotu egin zituzten.  24 orduetara Oriol Solé Sugranyes, Sorogain-go basoko tiroketa batean hil zuten eta berarekin joaten ziren 21 ekintzaileak, amore egin eta entregatu ziren , hoien artean “Zamarra” zegon. Apirilaren 7 eta 8an, ETAko hiru kide Agoitz eta Itoitz atxilotu zituztenLau gainerakoak (Hiru presok eta komandoko kide bat) Carles García Solé, Mikel Laskurain, Koldo Aizpurua eta Jesus Maria Muñoa Aurizberriko (Espinal) etxe batean ezkutatu gelditu ziren  muga zeharkatu arte. Iparraldean behin zirela, gobernu Frantsa  Yeu irlara bidali zien eta han egon ziren 1977an  amnistia dekretatu zen arte, itzuli zirela. Aministia horretan, Gaztelumendi eta bertze kideak anmistiatuak izan arren pixket gehiago egongo ziren ihesaldi hontan parte hartzeagatik.

Imanol Gaztelumendi 1972tik kartzelan zegon. Urte hortako azaroaren 30an Donostiako portuan guardia zibilek ustekabean harrapatu zuten. Pasaje honi buruz,  José Maria Portell-ek bere “Los hombre de ETA” (1974) liburuan kontatzen du Gaztelumendiren atxiloketan, honek eta guardia zibilak borroka gogor batean aritu zirela, azkenian  baztanarra galdu zula eta atxilotzea posible izan zela. Imanol 45 urte zitun kartzelara eraman ziotenean,  tenore hortan baitere preso zeuden bere anaia eta bere emaztea. 1974ko irailaren 19an Burgosen “gerra kontseilu” bat hasi zizaion, berari, bere anai Angeli eta bertze lau etakidei, guardia zibilak erasotzea eta legez kanpo armak edukitzea leporatuta. Sententzia, 12 urteko zigorra izan zen eta epaiketa ondoren Segoviako presondigian amaituko zun.

Aistion erran dugunez bezala, 1977ko amnistianaren ondoren atra zen eta 1981an  ihesaldiko pelikulan parte hartu zun (esaldi ta guztikin), horren ondoren  bertze paper txiki batzuk, esaldikin edo figurante moduan hainbat filmetan etorriko dira; Pedro Olearen “Akelarre” ( 1984) filman, Telleria anaien “Escorpion”, Albaniako konkistan…eta gaur egun, sarean badiren zinematografia inguruaren hainbat artxibotan, antzezleen atalan agertzen da; imdb.com, hispasahre.com…eta halakotan!!…Haizegotik, Goian bego Imanol!!!

Post hau iteko erabili de materiala.

Los hombre de ETA(Barcelona 1974). José Maria Portell.

hemeroteca.abc.es webgunea.

Wikipedia. “Segoviako_ihesa

Read Full Post »