Lagun batek, negue udan pastu du, hau da, hego-hemisferioan hilabete terdi egon da, hain zuzen Txilen. Familia daukala han eta aspalditik ikusigabekoak zituela aizakiarekin txile osoa zeharkatu du, Iparraldetik Hegoaldera, Arica y Parinacota eskuatdetik, Atakama basamortua zeharkatuz, Santiagon deskansatuz (osabeen etxean) Valdiviara. Eta bera zion bezala Txile hain mehea ez bazen ekialdetik mendebaldera ere zeaharkatuko zun.
Lagunaren bidaiako argazkiak ikusi ta bere istorioak entzun ondoren, amaitzerakoan Santiagoko egonaldian atratako argazki bat erakutsi eta eman zidan. Argazkia, XX. mende hasierako jauregi neo-klasiko baten ataria da, baina argazkian nabarmentzen dena, atari zuri hori “grafitiz” beteta dagola, da. Grafiti horietan “Al pueblo unido lo cagan los partidos”,”Cueva de ladrones” eta halakoak irakurtzen ahal dira…Segidan pensatu nun argi zegola eraikin eder horrek, bederen politikoekin edo politikarekin zerikusia zeukala eta halaxe zen! zeren lagunak baieztatu zidan erranez 16 urtez, 2009 artio diputatuen ganbera izan zela. Baina argazkia erakustearen afera, ez zen hori baizik eraikinaren izena. Jauregia, Palacio Ariztia izena du eta jakinda nere “afizioa” dena Baztanekin lotura bat billatzea, animatzen zidan jauregia ea bailara honekin zerikusia zeukan edo “lotura” hori aurkitzea eta palazioaren historio bitxia ezagutzea!!!… Ez da erran behar erronka onartu nula! azken fiean, beintzat izena euskalduna du…pensatu nun!!!

Maria Teresa Brown Caces eta Rafael Ariztia Lyon senar-emazteak. Argazkia quillotaenlahistoria.blogspot.com-etik hartuta dago.
Palacio Ariztia Santiagoko Dieciocho auzoan kokatutako estilo Neoklasiko-frantziar eraikin historikoa da (wikipwediaren arabera). Jauregia Alberto Cruz Montt arkitektoak 1917an diseinatu zuen Rafael Ariztia Lyon enpresario eta parlamentarioren etxebizitza izateko. Etxeko Nausia, Rafael Ariztia, Quillotan (Txileko iparraldean) hainbatetako urrezko mehategiko jabea zen, baita ere 1891an hiriburu hortako erregidorea izan zen eta Quillotatik diputadoa eta ondoren senadorea ere.
Rafael Ariztia Lyonen gurasoak, Rafael Francisco de Borja Fermin Nicasio Ariztia Urmentena eta Ana Lyon Santa Maria ziren. Ariztia Urmenetak 1830ko urriaren 10an Santiagon sortutakoa zen eta bere aita bezala, Mariano Ariztia Astaburuaga, baita ere politikari eta hazienda haundi baten jabea zen. Mariano Ariztiak, Txilen sortu zen Huentelauquen haziendan 1791ko otsailaren 2an eta diputatua eta senadorea izan zen. Mariano, Ariztiatar famili hontako Txilen sortutako lehenengo belaunalditakoa izan zen…zeren honen aita, Luis Ariztia Meoki 1760ko irailaren 21an, Donibane Garazin jaio bai zen. Luis Ariztia Meoki gazte zela, bertze euskaldun aunitz bezala Txilera emigratu zun, Santiagon denda bat izan zun eta gero Txileko iparraldean, mehategien negozioetan sartu zen. 1813an eta 53 urte zuelarik Txiletar nazionalitatea eman zioten. Aipatu behar, Garazin sortutako Ariztiar honen gurasoak, Juan Ariztia Miguelorena eta Jeronima Meoki Lecaroz… baztandarrak zirela, aita Lekauzkoa eta ama, Zigatarra.
Jatorri baztandarra zeukaten Ariztiatarrak, bi mende hauetan Txileko sozietatean toki bat in dira eta bertze famili “baztandarrak” bezala (Lecaroz, Errazuri, Etxenik…) boterearen inguruan ongi mugitzea jakin dute. Palazioarekin bukatzeko, aipatu Rafael Ariztiak, jauregian soilik bi urte bizi izan zula eta seme-alabak ez zuenez ( bi semeak haurrak zirenean hil ziren) bere alaguna Maria Teresa Brown Caces .jauregia saltzeza erabaki zun. Jauregia 1929an Armando Manni Fernandez merkatariari saldu zion baiana AEBetatik zetorren depresio ekonomiko handiagatik, ezin izan zuen ordaindu eta bere jabeari itzuli behar izan zion. Urte batzuk geroagoa eraikina Gustavo Ross Santa Maria politikaria eta finanzistak erosiko du eta honek 1943an “Club Militar-ari” salduko du eta militarrak 1993an Diputatuen Ganbaran bihurtuko dute.
2009an eraikinara, “Tribunal Constitucional-ak” bere bulegoak eraman zitzala egokitze lanak hasi ziren. Baina 2010an, otsaila 27an Txile jasan izan zuen lurrikara haundiaren ondorioz, jauregia kalte garrantzisuak izan zuen eta egokitzeko lanekin batera, konpontzeko lan berriak garestiak bai ziren…eta gaur egun “Tribunal Constitucionaleko” bulegoendako ttikia izango zenez, Ariztia jauregia hutsik, ahaztua eta abandonatua dago…hortaz grafitiz betetaz agertzea nere lagunaren argazkian!!. Ahhh! porzierto nere laguna, Ariztia abizena du!!
Post hau iteko erabili den materiala.
http://www.lasegunda.com webguneko “Palacio Ariztia ya lleva cuatro aos botado” artikuloa. Martín Romero E. (2013-7-17).
wikipedia.org-eko “Palacio_Ariztia” wikia.
http://www.chile.com webguneko “El Palacio%20Ariztia” artikuloa.
“Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“ (2002) . Agustin Otondo Dufurrena.
Utzi erantzun bat