
Belateko iturriko xorrota. Argazkia Pello San Millan
Nahiz eta gaur egun urte zaharrari asotsez, algaraz eta jai giroan agurtzen diegun, batzen garai batea, poztasun haundikin hartzen zena eguna, biharamuneko eguna zela, hauxe da, urteberri eguna!! Urte berriaren hasierako egunean herri batzuetan, haurrek kantari doaz etxez etxe, baserriz baserriz, urteberria zoriontzen eta urtetxa eskatzen. Eske-biltze honen gibelian, errito zahar bat ageri da… ur berriaren errito zaharra. Urteko lehena, urtarrilako lehenan… Euskal Herri osoan uraren erritoa ospatzen zen, ur berriaren erritoa. Erten dutenez urtearen lehenegoan iturri batetik ura hartzen zen eta etxez etxe ur berri hori edatera ematen zen, zorionak eta osauna ematen omen zuen (pensatzen bai zen), ura frexkoaren aparte haurrak kopla bat kantatzen zuten. Kopla eta uragatik, haurrek urtetxa eskatzen zuten!! Urtetxa, eguberriko aginaldoa edo “gabon saria” da; urrak, gaztainak, giltxaurrak eta halakoak ziren.
Sakanako Urdain eta Iturmendi herrietan ezik, errito zahar hau, ia ia erabat galduta dago. Urdaingo herrian, kontatu didatenez (eskermile Iñaki) bizirik dirau eta aspaldin zen bezala iturritik ur berria hartu eta ura eskaintzen dute. Hori bai , lehendabizi alkate eta apezari! eta nori eskaintzen diote lehenik, lehian korrika egiten omen dute 2 herriko mutil gaueko 12tan jo ondoren, gero apeza eta alkatea ura berria edan ondoren, gainentzekoek edaten dute.
Baztanen uraren erritoaz ez da ja geratzen, soilik uraren aipamena…haurrek kantatzen duten koplan, urtetxa eskatzerakoan, urteberrian, errege bezperan eta orankunde (egun ttunttunan) egunian, kantatzen diguten kantan.
Urte berri berri
zer dakarzu berri
Uraren gañan
bakia ta osasuna
urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!
Kantaren lehenego bertsoan, argi dago, urte berriaren etorrera ospatzen dela (baztango herri batzuk errege egunean kantatzen dute), bigarren bertsoan uraren erreferentiza ere argi dago, erranez, urarekin bakea eta osasuna etorriko dela. Kontua, zera da, urte hasieran ura dela protagonista, ura denbora markatzen du; urtea, urtaroa, urtarrila … eta urtetxa! (edo urtetsa) baita ere ur hitza dauka.
Urtetxa, Jesus Maria Satrustegi etnologoa bere “Etnografía Navarra, Solsticio de Invierno” (1974) liburuan dion bezala, “urtats” urte hasiera adierazteko erabiltzen den izena da, eta berriz “urtetsa” urte hasierako “aguinaldoa” da. Gauza da, kanta melodikoa bukatu segidan, haurrek urtetxa ohiukatzen dutela eta etxekoandrea edo etxeko gizona, urtetxa ematen diela.
Guzti hau orokorrean, zeren kanta hau herriz herriz aldaketa eta moldaketa txiki batzuk ditu eta aldaketa horietako bat, etxekoandrearen eta nausiaren aipamena da. Adibidez Amaiurren “bakia ta osasuna” ondoren, “etxekoandria etxean bada…urtetx, urtetx!! kantatzen da. Erran behar, herri huntan haurrak errege bezperan herriko etxeak korritzen dutela eta garai batean joaren asotzez lagunduta iten zutela, baina gaur egun dirudi soilik iluntzean goarea jotzen dutela.
Herri batzutan, Azpilkuetan, Elbeten, Elizondon, Lekarozen, Gartzain, Zigan… bertze bertso batzuk gehitzen zaio kantari ;
Aigeruak gara,
zerutik heldu gara,
boltsa bat dugu,
dirurik ez tugu, (edo “dirurik ez!”)
urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!
….eta Elizondoren kasuan (bederen) erdarako puske bat ere! “aqui somos cuatro, cantaremos dos, vamos caminando por el amor de dios”…edo ” al que no quiere dar, picaporte pegar”, pentsatzekoa da garai batean erdaldun haur kopuru haundia izanen zela eta kanpotar “etxekoandreak” ere hortaz bi bertso horiek, denek uler detzan zer eskatzen zen!. Bertze herri batzuetan (Aniz, Berrueta, Almandoz, Arizkun), kantari urte zaharra aipatzen dun bertsoa, ere kantatzen da.
Urte zar,
nik atorra zar,
maukarik ez,
axolarik ere ez.
Bitxikeri bezala, aipatu Elbeten aspaldin gertatutako pasarte bat gehitzen zitzaiola koplari (gaur egun galdua), Gabriel Imbuluzqueta kazetari elizondarra “La celebración del año nuevo en Baztan, Bertizarana, Malerreka y Cinco Villas“( 1994) lanan aipatzen dun bezala, XX. mende hasieran Elbeteko parrokoa atrioan giltzaurrak ta urrak botetatzen zuenean, elbeteko haurrak kopla hau kantatzen zioten:
Elizara mezara,
Dona beretara,
beran gaten dela
galde zela, galde zela
Zigan berriz (Arizkunen ere), hirugarren bertso bat kantatzen da “urte berrri berri….” eta “aingeru gara…” bertsoekin batera:
Pin pin txoriak,
txori mingularia,
Txorikumeak ezpeletan,
Itturingo zelaietan,
zazpi zortzi zezenetan,
hilko tugul, hilko tugule!
…Baina Baztanen mantentzen den urteberriko kantan honen bertsio luzeena Arizkunen kantatzen duten kopla da. Urte aunitz Arizkunen, kantatzeko tradizio hau galdua zegon, baina ez auzoetan eta handik eta hemendik puskek hartuz, Larraldetarrak, denak bildu zituzten eta bortz bertsoko kantakin, ohiture zaharra berreskuratu zen.
Urte berri berri
zer dakarraazu berri
Uraren gañan
bakia ta osasuna
urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!
Urte zar,
nik atorra zar,
maukarik ez,
axolarik ere ez.
Aigeruak gara,
zerutik heldu gara,
boltsa bat dugu,
dirurik ez tugu, (edo “dirurik ez!”)
urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!
Pin pin txoriak,
txori mingularia,
Txorikumeak ezpeletan,
Itturingo zelaietan,
zazpi zortzi zezenetan,
hilko tugul, hilko tugule!
Etxe hunteko,
etxekoandria,
lehioan baleo…
Ateak eta lehioak ireki eta
…bota urtetxak!!!
GEHITUA (2016)
Errito, modu partikularetan berreskuratzen hari da, ura edaten, ura biltzen eta batzutan kantatzen ere.
Post hau iteko erabili den materiala:
“La celebración del año nuevo en Baztan, Bertizarana, Malerreka y Cinco Villas“. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, 26. urtea, 63 zenbakia, 15-42 horriak ( 1994). Gabriel Imbuluzqueta Alcasena.
“Etnografía Navarra, Solsticio de Invierno”.Diario de Navarra. 1974. Jesús Mariá Satrústegi .
Utzi erantzun bat