Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2014(e)ko urtarrila

Lagun batek, negue udan pastu du, hau da, hego-hemisferioan hilabete terdi egon da, hain zuzen Txilen. Familia daukala han eta aspalditik ikusigabekoak zituela aizakiarekin txile osoa zeharkatu du, Iparraldetik Hegoaldera, Arica y Parinacota eskuatdetik,  Atakama basamortua zeharkatuz, Santiagon deskansatuz (osabeen etxean) Valdiviara. Eta bera zion bezala Txile hain mehea ez bazen ekialdetik mendebaldera ere zeaharkatuko zun.

11709546045_ba709e482d_o

Palacio Ariztiaren etxeaurrea (Gaur egun). Argazkia M. Ariztia).

Lagunaren bidaiako argazkiak ikusi ta bere istorioak entzun ondoren, amaitzerakoan Santiagoko egonaldian atratako argazki bat erakutsi eta eman zidan. Argazkia, XX. mende hasierako jauregi neo-klasiko baten ataria da, baina argazkian nabarmentzen dena,  atari zuri hori “grafitiz” beteta dagola, da. Grafiti horietan “Al pueblo unido lo cagan los partidos”,”Cueva de ladrones” eta halakoak irakurtzen ahal dira…Segidan pensatu nun argi zegola eraikin eder horrek, bederen politikoekin edo politikarekin zerikusia zeukala eta halaxe zen! zeren lagunak baieztatu zidan erranez 16 urtez, 2009 artio diputatuen ganbera izan zela. Baina argazkia erakustearen afera, ez zen hori baizik eraikinaren  izena. Jauregia, Palacio Ariztia izena du eta jakinda nere “afizioa” dena Baztanekin lotura bat billatzea, animatzen zidan jauregia ea bailara honekin zerikusia zeukan edo “lotura” hori aurkitzea eta palazioaren historio bitxia ezagutzea!!!… Ez da erran behar erronka onartu nula! azken fiean, beintzat izena euskalduna du…pensatu nun!!!

Maria Teresa Brown Caces eta Rafael Ariztia Lyon senar-emazteak. Argazkia quillotaenlahistoria.blogspot.com-etik hartuta dago.

Palacio Ariztia Santiagoko Dieciocho auzoan kokatutako estilo Neoklasiko-frantziar eraikin historikoa da (wikipwediaren arabera). Jauregia Alberto Cruz Montt arkitektoak 1917an diseinatu zuen  Rafael Ariztia Lyon enpresario eta parlamentarioren etxebizitza izateko. Etxeko Nausia, Rafael Ariztia, Quillotan (Txileko iparraldean) hainbatetako urrezko mehategiko jabea zen, baita ere 1891an hiriburu hortako erregidorea izan zen eta Quillotatik diputadoa eta ondoren senadorea ere.

Rafael Ariztia Lyonen gurasoak, Rafael Francisco de Borja Fermin Nicasio Ariztia Urmentena eta Ana Lyon Santa Maria ziren. Ariztia Urmenetak 1830ko urriaren 10an Santiagon sortutakoa zen eta bere aita bezala, Mariano Ariztia Astaburuaga, baita ere politikari eta hazienda haundi baten jabea zen.  Mariano Ariztiak, Txilen sortu zen Huentelauquen haziendan 1791ko otsailaren 2an eta diputatua eta senadorea izan zen. Mariano, Ariztiatar famili hontako Txilen sortutako lehenengo belaunalditakoa izan zen…zeren honen aita, Luis Ariztia Meoki 1760ko irailaren 21an, Donibane Garazin jaio bai zen. Luis Ariztia Meoki gazte zela, bertze euskaldun aunitz bezala Txilera emigratu zun, Santiagon denda bat izan zun eta gero Txileko iparraldean, mehategien negozioetan sartu zen. 1813an eta 53 urte zuelarik Txiletar nazionalitatea eman zioten. Aipatu behar, Garazin sortutako Ariztiar honen gurasoak, Juan Ariztia Miguelorena eta Jeronima Meoki Lecaroz baztandarrak zirela, aita Lekauzkoa eta ama, Zigatarra

Palazio Ariztia, barrukoaldea eta etxeaurrea. Argazkia Gobierno de Txile.

Jatorri baztandarra zeukaten Ariztiatarrak, bi mende hauetan Txileko sozietatean  toki bat in dira eta bertze famili “baztandarrak” bezala (Lecaroz, Errazuri, Etxenik…) boterearen inguruan ongi mugitzea jakin dute. Palazioarekin bukatzeko, aipatu  Rafael Ariztiak, jauregian soilik bi urte bizi izan zula eta seme-alabak ez zuenez ( bi semeak haurrak zirenean hil ziren) bere alaguna  Maria Teresa Brown Caces .jauregia saltzeza erabaki zun. Jauregia 1929an  Armando Manni Fernandez merkatariari  saldu zion baiana AEBetatik zetorren depresio ekonomiko handiagatik, ezin izan zuen ordaindu eta bere jabeari itzuli behar izan zion. Urte batzuk geroagoa eraikina Gustavo Ross Santa Maria politikaria eta finanzistak erosiko du eta honek 1943an  “Club Militar-ari” salduko du eta militarrak 1993an Diputatuen Ganbaran bihurtuko dute.

2009an eraikinara, “Tribunal Constitucional-ak” bere bulegoak  eraman zitzala egokitze lanak hasi ziren. Baina 2010an, otsaila 27an Txile jasan izan zuen lurrikara haundiaren ondorioz, jauregia kalte garrantzisuak izan zuen eta egokitzeko lanekin batera, konpontzeko lan berriak garestiak bai ziren…eta gaur egun “Tribunal Constitucionaleko” bulegoendako ttikia izango zenez, Ariztia jauregia hutsik, ahaztua eta abandonatua dago…hortaz grafitiz betetaz agertzea nere lagunaren argazkian!!. Ahhh! porzierto nere laguna, Ariztia abizena du!!

Palazio Ariztiako barrukoaldea 2010an.Argazkia Gobierno de Txile.

Palazio Ariztiako barrukoaldea 2010an. Argazkia Gobierno de Txile.

Post hau iteko erabili den materiala.

http://www.lasegunda.com webgunekoPalacio Ariztia ya lleva cuatro aos botado” artikuloa. Martín Romero E. (2013-7-17).

wikipedia.org-eko “Palacio_Ariztia” wikia.

http://www.chile.com webguneko “El Palacio%20Ariztia” artikuloa.

Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) . Agustin Otondo Dufurrena.

Advertisements

Read Full Post »

Urtero, Ezpeletan (Lapurdi)  urtarrileko azken astearte eta asteazkenean abere azoka iten da. Hazienda ferie hortara baztandar abelzain ta “laborari” aunitz joaten dira, zeren Ezpeletan abere mota ezberdinak aurki ditzakete: pottokak, ardi eta akerrak, zaldiak, behiak…Bi egunetan zehar burutzen den ekimenean, animaliak ere bi egun ezberdinetan sailkatzen dira. Asteartean pottokak ikus eta erosi daiteke Ezpeletako kaleetan barrena, pottoka basati zein heziak.

Pottokak Gorramendin, Argazkia Pello San Millan.

Pottoka Euskal Herriko berezko poni motako zaldia da, pottoka zaldien familiako ahaide txikia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milurtekoetan zehar Euskal Herriko mendi zein basoetara egokitutako zaldia da. Bere jatorria historian barrena aspalditik  kokatzen da, agian azken Izotz Aroa eta gero, gure inguruan iraun zuten basa ponietan, hain zuzen. Jose Migel Barandiaranen arabera, pottoken arbasoak hainbat marrazkitan ageri dire Euskal Herrian ugaria den labar-artean, Ekaingo harpean dauden zaldi marrazkiak izanez adibide argiena. Zalantza dago zein zen euskal poniren arbaso hori. Jakia da Euskal-Akitaniar-kantauriar gunean zaldia dela gehien marraztutako animalia eta pintura horiek aztertuz, jakintsuak hiru zaldi mota nagusi bereizten dituzte labar-margo hoietan: Equus przewalski, gaur egungo Przewalskii zaldiaren, arbaso zuzena (Zaldi hau arras ugari izan zen Euskal Herrian magdaleniarrean zehar), Equus caballus Gmelini delakoa, tarpan modernoaren arbasoa eta Equus abeli edo basoko zaldia deizen ziotena.

Arbasoa jakin edo ez, gauza da Euskal Herriko mendietan libre bizi izan den aberea dela, ia ukuiluan sartu gabekoa. Ez dakite noiz desagertu ziren benetan basatiak ziren azken euskal poniak, baina badakigu erromatarren garaietan zaldi talde basati ugari zegola Iberiar Penintsulako iparralde guztian, halaxe aipatzen bai digute erromatarren testo batzuk. Badago euskal erranairu zahar bat  pottoken “basatasun” hori azpimarratzen duena: “Pottokak mendian ez dira heziak“.  Zaldi honen ezaugarri orokorrei dagokienez, ondo osatutako aberea da, neurri ertain eta proportzionatuak ditu eta gorputz gihartsu eta sendoa. Izakeraz berriz azkarrak, eta etxekotuz gero jabearekiko leialak eta oso erresistenteak dira. Gure mendietako  Pottokak garai batean kontrabandorako erabiliak izan ziren, bere tamaina txikiak eta kolore ilunak, gauez ez bereizteko eta arretarik ez deitzeko baliagarri zitzaien kontrabandistei.

Pottoka bat III. Gerra Karlistan, 1872. Pottoka aunitzetan, arraza gogorra eta indartsua izaki, gerrarako zaldia bezala erabilia izan da. Argazkia wikipwdiatik hartuta dago, Argazki zaharra, ZAPE elkarteko artxibategikoa.

Euskal Herriko ohitura, kondaira eta mitoetan nabarmena izan da pottoka aintzinatik, pottoka kutxetan, hilarritan, harmarietan… zintzelatua izan da, eta kondaira aldetik bada bat,  azpimarratzen diguna bere basatasuna baina baitere kontatzen diguna nola izan zen bere etxekotzea.

…Bazen aspaldi garai bat, Mari-k zeruak ildaskatzen zuela bi pottoka hegodunek botatako bere su-gurdian. Bi pottoka hegalariak Ilesuk eta Arrabi zeukaten izena.­ Garaiko gizonek, leku batetik bertzera joateko, laguntzaren bat eman ziezaela eskatu zioten Mari-ri. Ama jainkosak, Ilesuk-en eta Arrabi-ren kume ez hegaldunak oparitu zuen. Marruk eta Learri deitzen ziren eta arras hezigaitzak ziren. Marruk, arrak, boli-adar bat zuen bere kopetan eta ez zuen inor hurbiltzen uzten edo baimentzen. Learrik berriz, azkar korrika egiten zuen eta atzemanezina zen.

Saio aunitz ondoren, “gizonak” ikusi zuten animalia (Marru) hain basatia zenez, heztea ezinezkoa izango litzatekeela, eta Mari-ren gana joan ziren  iradokizunen baten bat eskatuz. Mari-k irribarre egin zuen eta erran zien:- Nire herriko Gizonak, indartsuak, sendoak eta tematiak zarete, baina Marruk hezteko indarra eta adorea baino gehiago behar da. Soilik orbangabeko norbait  hurbilduko zaio, bihotz  garbia daukana eta naturarako maitasuna izanez igo ahal izanen du eta ez bakarrik hori! edozein zereginek ere ordenatuko ahal dio, eta Marruk txintxo txintxo obedituko du.

Egunak, asteak, hilabeteak eta urteak pastu ziten “gizonak” animaliari  hurbiltzen saiatuz, baina ezinezkoa zen. Arratsalde batean, neskatiko bat, iturri bateko ura edaten zegoela, Marru pottoka ikusi zun, Marruk ere, neskatikoa ikusi zion eta harengana hurbildu zen eta neskatoa laztantzea utzi zion.  Laztandu ondoren “Neska”  pottoka-ra igo zen eta batera itzuli ziren baserrira eta haien gibeletik, Learrik jarraituak.

Bizkor, bere amak, leku bat egokitu zuen baserrian eta pottokak lasai lasai sartu ziren. Hurrengo goizean, Marruren adarra ikuiluko sarreran erorita zegoen eta haren ondoan, bi zaldi ttiki berri lanerako prest. Animalia hezi zuen neskak, adarra hartu eta Mariri eskeini zion eta honek, gizonei laguntzeko  Euskal Herrian pottokak beti egongo litzatekeela ziurtatu zien.  “Gizonek, “Amaren opari honekin irakaspen bat asimilatu zuten: Ezer ez da ezina euskaldun baterako… Nahiz eta batzutan  indarra alde batera utzi behar da eta gozotasunera jo.

Kondaira (edo ipuintxoa) dio edo pentsatzera eramaten digu, pottokak Euskal Herriko bertako arraza bakarra dela, baina bertze zaldi arraza autoktonoak badire, baina egie da gehienek pottoka arbasotzat daukatela, eta baita ere egie da bertako pottokak kanpoko arrazekin nahastean sortu zirela. Salbuespenak Lautzako zaldi ( ponia, Burgos iparraldea eta Arabako Gaubean eta Aiaran) eta zaldi montxinoa (Bizkaiko Enkarterrian aurkitzen ahal den ponia) lirateke, azken bi hauek ere antzineko arrazak dira eta genetikoki eta morfologikoki pottokatik nahiko hurbil daude biak. Zenbait adituek Nafar behoka delako arraza ere nahastu gabeko antzineko arrazatzat jotzen dute. Dena den, pottoka, Euskal Herriko mendiko zaldia, Nafar behoka eta Aurizko zaldiarekin egindako azterkena genetiko batean, hiru markatzaile genetiko erabiliz, demostraturik geratu zen pottoka dela kanpoko arrazen eragin txikien jaso duen bertako zaldi arraza dela ( Losino eta montxino zaldiak kontutan hartu gabe).

Pottoka Baionako Aviron errugbi taldearen maskota ofiziala. Argazkia facebook-eko “POTTOKA OFFICIEL” profilatik hartuta dago.

Hortaz agian, kanpoko arrazen eragin txikien jaso duen bertako zaldi arraza denez, pottoka, Euskal Herriko ikur bat bihiurtu izan da eta zenbait euskal herritarrek pottokaren marrazki bat erabiltzen dute beraien autoetan ibilgailua Euskal Herrikoa dela adierazteko, (latxa ardiarekin bezala). Pottoka, ikurra bezala era berean Baionako Aviron errugbi taldearen maskota ofiziala da eta baita ere  Xareta eskualdeko  maskota. Errate baterako, “Kontrabandisten bidea” delako ibilbidea markatzeko ikurtzat urdin koloreko pottoka baten marrazkia erabiltzen dute…eta Pottoka ere, Amaiurretik kantari ibilitzen da Euskal herrian zehar!!

Poat hau iteko erabili den materiala:

eu.wikipedia.org-eko Pottoka wikia.

euskonews.com webguneko Zuriñe Velez de Mendizabal-en “Ezpeletako azoka: ohitura baten errealitatea” artikuloa.

danieloholeguy.wordpress.com blogeko “Historia mitologica vasca, 29. La pottoka” posta.

Read Full Post »

76191_168617689830646_1447700_n

Belateko iturriko xorrota. Argazkia Pello San Millan

 

Nahiz eta gaur egun urte zaharrari asotsez, algaraz eta jai giroan agurtzen diegun, batzen garai batean poztasun haundikin hartzen zena, biharamuneko eguna zela, hauxe da urteberri eguna!! Urte berriaren hasierako egunean herri batzuetan, haurrek kantari doaz etxez etxe, baserriz baserriz, urteberria zoriontzen eta urtetxa eskatzen. Eske-biltze honen gibelian, errito zahar bat ageri da… ur berriaren errito zaharra. Urteko lehena, urtarrilako lehenan… Euskal Herri osoan uraren erritoa ospatzen zen, ur berriaren erritoa. Erten dutenez urtearen lehenegoan  iturri batetik ura hartzen zen eta etxez etxe ur berri hori edatera ematen zen, zorionak eta osauna ematen omen zuen (pensatzen bai zen), ura frexkoaren aparte haurrak kopla bat kantatzen zuten.Kopla eta uragatik haurrek, urtetxa eskatzen zuten!! Urtetxa, eguberriko aginaldoa edo “gabon saria”, urrak, gaztainak, giltxaurrak eta halakoak ziren.

Sakanako Urdain eta Iturmendi herrietan ezik errito zahar hau, ia ia erabat galduta dago. Urdaingo herrian, kontatu didatenez (eskermile Iñaki)  bizirik dirau eta aspaldin zen bezala iturritik ur berria hartu  eta ura eskaintzen dute. Hori bai , lehendabizi alkate eta apezari! eta nori eskaintzen diote lehenik,  lehian korrika egiten omen dute 2 herriko mutil gaueko 12tan jo ondoren, gero apeza eta alkatea ura berria edan ondoren, gainentzekoek edaten dute.

Baztanen uraren erritoaz ez da ja geratzen, soilik uraren aipamena…haurrek kantatzen duten koplan, urtetxa eskatzerakoan, urteberrian, errege bezperan eta orankunde (egun ttunttunan) egunian, kantatzen diguten kantan.

Urte berri berri 
zer dakarraazu berri
Uraren gañan
bakia ta osasuna
urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!

Kantaren lehenego bertsoan, argi dago, urte berriaren etorrera ospatzen dela (baztango herri batzuk errege egunean kantatzen dute), bigarren bertsoan uraren erreferentiza ere argi dago, erranez, urarekin bakea eta osasuna etorriko dela. Kontua, zera da, urte hasieran ura dela protagonista, ura denbora markatzen du; urtea, urtaroa, urtarrila … eta ur hitza ere dauka, urtetxa! (edo urtetsa).

Urtetxa, Jesus Maria Satrustegi etnologoa bere “Etnografía Navarra, Solsticio de Invierno” (1974) liburuan dion bezala, “urtats” urte hasiera adierazteko erabiltzen den izena da, eta berriz “urtetsa” urte hasierako “aguinaldoa” da. Gauza da, kanta melodikoa bukatu segidan, haurrek urtetxa ohiukatzen dutela eta etxekoandrea edo etxeko gizona, urtetxa ematen diela.

Guzti hau orokorrean, zeren kanta hau herriz herriz aldaketa eta moldaketa txiki batzuk ditu eta aldaketa horietako bat, etxekoandrearen eta nausiaren aipamena da.  Adibidez Amaiurrenbakia ta osasuna” ondoren, “etxekoandria etxean bada…urtetx, urtetx!! kantatzen da. Erran behar, herri huntan haurrak errege bezperan herriko etxeak korritzen dutela eta garai batean joaren asotzez lagunduta iten zutela, baina gaur egun dirudi soilik iluntzean goarea jotzen dutela.

Herri batzutan, Azpilkuetan, Elbeten, Elizondon, Lekarozen, Gartzain, Zigan… bertze bertso batzuk gehitzen zaio kantari ;

Aigeruak gara,

zerutik heldu gara,

boltsa bat dugu,

dirurik ez tugu, (edo  “dirurik ez!”)

 urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!

….eta Elizondoren kasuan (bederen) erdarako puske bat ere!  “aqui somos cuatro, cantaremos dos, vamos caminando por el amor de dios”…edo ” al que no quiere dar, picaporte pegar”, pentsatzekoa da garai batean erdaldun haur kopuru haundia izanen zela eta kanpotar “etxekoandreak” ere hortaz bi bertso horiek, denek uler detzan zer eskatzen zen!. Bertze herri batzuetan (Aniz, Berrueta, Almandoz, Arizkun), kantari urte zaharra aipatzen dun bertsoa, ere kantatzen da.

Urte zar,

nik atorra zar,

maukarik ez, 

axolarik ere ez.

Bitxikeri bezala, aipatu Elbeten aspaldin gertatutako pasarte bat gehitzen zitzaiola koplari (gaur egun galdua), Gabriel Imbuluzqueta  kazetari elizondarra “La celebración del año nuevo en Baztan, Bertizarana, Malerreka y Cinco Villas“( 1994) lanan aipatzen dun bezala, XX. mende hasieran Elbeteko parrokoa  atrioan giltzaurrak ta urrak botetatzen zuenean, elbeteko haurrak kopla hau kantatzen zioten:

Elizara mezara,

Dona beretara,

beran gaten dela

galde zela, galde zela

Zigan berriz (Arizkunen ere), hirugarren bertso bat kantatzen da “urte berrri berri….” eta “aingeru gara…” bertsoekin batera:

Pin pin txoriak,

txori mingularia,

Txorikumeak ezpeletan,

Itturingo zelaietan,

zazpi zortzi zezenetan,

hilko tugul, hilko tugule!

…Baina Baztanen mantentzen den urteberriko kantan honen bertsio luzeena Arizkunen kantatzen duten kopla da. Urte aunitz Arizkunen, kantatzeko tradizio hau galdua zegon, baina ez auzoetan eta handik eta hemendik puskek hartuz, Larraldetarrak, denak bildu zituzten eta bortz bertsoko kantakin, ohiture zaharra berreskuratu zen.

 Urte berri berri 

zer dakarraazu berri

Uraren gañan

bakia ta osasuna

urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!

Urte zar,

nik atorra zar,

maukarik ez, 

axolarik ere ez.

Aigeruak gara,

zerutik heldu gara,

boltsa bat dugu,

dirurik ez tugu, (edo  “dirurik ez!”)

 urtex urtetx , urtetxa nahi dugu!!!

Pin pin txoriak,

txori mingularia,

Txorikumeak ezpeletan,

Itturingo zelaietan,

zazpi zortzi zezenetan,

hilko tugul, hilko tugule!

Etxe hunteko,

etxekoandria,

lehioan baleo…

Ateak eta lehioak ireki  eta

…bota urtetxak!!!

GEHITUA (2016)

Herritoa modu partikularetan berreskuratzen hari da, ura edaten, ura biltzen eta batzutan kantatzen ere.

 

Post hau iteko erabili den materiala:

La celebración del año nuevo en Baztan, Bertizarana, Malerreka y Cinco Villas“.  Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, 26. urtea, 63 zenbakia, 15-42 horriak ( 1994). Gabriel Imbuluzqueta Alcasena.

“Etnografía Navarra, Solsticio de Invierno”.Diario de Navarra. 1974. Jesús Mariá Satrústegi .

Read Full Post »

DSC_9159

2013-2014 eguberritako antzelana, Arizkungo Klarendarren komentuko elizan.

Arizkungo herrien orain dela urte batzuk hunet, bada ohiture eguberriei hasmenta emateko, katekesiseko neska-mutikoek Kristoren jaiotza antzeztea. Antzerki hau (garai batean ohikoa zen herri gehienetan) Arizkungo Aingeruko Andre Mariaren Komentuaren elizaren barnea egiten da. Eliza hau eta komentua orokorrean, Baztan-en XVIII mendean zehar eraikitako eraikin artistiko aberatsen eta monumentaleena izanen da. Bere itxura  Madriletik iritsi zen, egilea Fausto Manso nafarrak izan zen. Komentua, patio karratu baten inguruan antolatu zuen, nabarmenduz, bereizgarria den Baztan-eko harri gorrixkako elizaurrea. Elizako oinplanoa latindar gurutzekoa da eta hiru atalez osatutako nabe handia du, gurutzadura eta burualde zuzenak izanez. Elizari atxikitua, klaustro karratua dago, zirkulu-erdiko bost arkuteria dituena eta horma-artez kanpoaldeari lotua lehen solairuko harlandu gorrizko pilastren bitartez. Eliza kanpoaldean, berriz, etxaurre barrokoa du, harlandu grisez eta gorriz ereikia, moldurak eta “bocelonak” haundiak nagusituz.

Juan Bautista Iturralde (Murilloko markesa). Antonio González Ruiz margotua.

Klaretarren komentu hau Juan Bautista Iturralde Gamio jaunak (Murillo el Cuendeko markesak) eta haren emazte Manuela Munarriz andreak sortu zuten. Iturralde Arizkungoa zen Iturraldea etxekoa. Gurasoak, Pedro Iturralde eta Maria Gamio arizkundarrak zitun. Juan Bautistak 1674an jaioa zen, baina ia 1701 geroztik Madrilen bizitzen aurkitzen da, Madrilen Pedro Goienetxe baztandarraren inguruan mugituko da eta honek bezala, bere garaiko  finantzia-gizon nagusienetako bat izan zen. Bere negozioei esker, hasiera batean, ejerzitoari hornitzen ( Goienetxe bezala), Granadako erreinuko errenta administratzaile bezala eta geroxago inmobilaria aferetan, dirutza haunitz egin zun eta fortuna haundia lortu zuen. Lorpen horregatik eta Spainako erreinua crisis hundian sartuta zegola erregeak  (Felipe V.ak) 1739an estatu-idazkaria izendatzen du eta Errege-Ogasunean (Haciendan)-buru edo goi-intendente kargua izan zun.  Ogasunaren karguan 1740ko urtarrilaren 13ra arte iraun zun eta  bere kudeaketak sendoki kritikatuak izan ziren (neurri gogorrak hartu bai zun Errege-ogasuna onbideratzeko), baitere Erregeak  1739an “Murillo el Cuende-ren” markesa egin zion.

Aingeruko andreMariaren komentua. http://www.pueblos-espana.org webgunetik hartutako argazkia.

Juan Bautista Iturralde oinordekorik ez zuela, bere ondarea hainbat monasterio ezberdiñei eta fundazio erlijiosoak  laguntzera eta sortzeko zuzenduko du, Fuenkarralenko (Madril) Jesusen Dominicoen monasterioa bezala. Baina bere fundazio handienak Nafarroan egin ziren-eta  bere erlijiozkotasun sakonari esker,  Iruñako “San Juan Bautista2 seminario ereiki aparte (baztandarrei zuzenduta gehien bat) bere ondasunaren parte haundia  Arizkungo komentua eraikitzeko eskaini zuen. Komentua Iturralde etxearen ondo-ondoan eraiki zuten, (batzuk diote gurasoen etxea bota zela eta gaurko Iturraldea ereiki zela ere),. Eskriturak 1736koak dira, 1731ko ekainaren 19an eta Murrillo de Cuendako markesaren eskuzAingeruko Andre Marairen komentuaren lehenengo harria ezarri zen, Gastuak  30.000 dukatekoa izan zen ornamentu, apaingarri eta erretaulak barne, nahiz eta, hasiera batean, 12.000 dukat kostatuko zela uste. 1737ko otsailaren 16an, nahiz eta, hasiera batean, hamabi aurreikusi, hogeita bortz ( 20 belo beltzekin ta 5 zuriakin) serora etorri ziren han bizitzera eta oño, klausura-monje klaretar batzuek luze diraute eta doike! arraultze fresko dozena eramateko ohiture ere, erlijiosa hauek otoiztu zezatela eguraldi onaren alde, bai nekazariaren aldetik bai ezkonduko den ezkongai bikoteagatik.

Post hau egiteko erabili den materiala:

www.euskomedia.org “Juan Bautista de Iturralde y Gamio“. Luis F. Larrañaga-ren artikuloa.

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua.

www.unav.es web guneko “Juan Bautista Iturralde y sus fundaciones” idazlana (2006). Mª Concepción García Gainza.

www.baztangoudala.eu webguneko “Arizkungo Aingeruko Andre Mariaren Komentua” idatzia.

Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890)Manuel Irigoyen Olondriz.

Read Full Post »