2013ko abenduaren 3an Madrilen Fernando Argenta espainiar kazetari, musikari eta irrati zein telebista aurkezlea zendu zen.Fernando Arjentak, 1976tik Radio Nacional de Españan, musika klasikoa publiko handiari modu entretenigarrian hurbiltzen saiatzen zen, Clásicos populares izeneko irratisaioan. Araceli González Camparekin batera, zuzentzen eta aurkezten zuen saioa, arrakasta eta ospe handiz 2008ko uztailak 31 arte iraun zuen irratian, bi aurkezleen aurrejubilazioaren ondorioz, 32 urteren ondoren gelditu zen ematetik. 2000tik 2008an aurrejubilatu zen arteere El conciertazo saioa aurkeztu zuen TVEn. Saio honetan haurrentzako musika klasiko kontzertuak aurkezten zituen, eta eskenaratze, dantza eta opera elementuen bitartez musikaren erranahia ta zentzua azaltzen zituen.
Orointzen naiz oño, larunbata goizean alabakin batera (semearekin guttiago) Argentaren El Conziertazo saio ikusten eta bi ergel bezala musikaz Klasikaz gozatzen eta antzezten, oroitzen naiz oño, irratian urte aunitz zehar ( ta hordu ezberdiñetan) bere ahotsaz, musika klasika interesgarria eta entretrenigarria izaten saiatzen, eta modu batean “jakiten” zer zen Amadeusena eta zer Haendel-ena, nor ziren Sebastian Bach, Ludwig van Beethoven, Cristosomo Arriaga bilbotarra… edo, Lau urtaroak Vivaldirenak zirela eta Paganinik kristoneko biolinajotzailea zela!!!…oroitzen naiz oño…Clasicos Populares irratitsaioa Elizondon grabatu zutenean eta zuzenean kusi ta zautu (bistaz) nioenean.

Argenta telebistako “Conziertazo” saioan Euskadiko Orkestrarekin. Argazkia Euskadiko Orkestraren twitter-ti hartuta dago.
2000ko urriren 30 zen, Fernando Argentak eta Araceli Gonzálezek egun hortako Clasicos popularesko saioa Elizondoko Santio elizatik hasi zuten horrela “Elizondon gara, Santiago elizan, lagun batzuz inguratuta, herriko korala eta herri onek musika arloan zor dion nortasun handiako personai batekin, Juan Erasorekin” (erderaz doike). Saioa Juanitoren homenaldi gise izan zen eta azken finean ere, bere azken ekitaldi publikoa!. Saio ezaguna Elizondora ekartzeko garaiko Mari Carmen Iribarren kargodune eta Nagore Tasio herriko alkatea egon ziren. Elizan 200 herritar bildu ziren, Elizondoko Banda Recreo-a aritu zen, korala bere zuzendariari abestu zion eta Erasok, koralaz, zuzendari lanaz eta abaeslari garaiaz solatu zun…eta hortan zela, Ataulfo Argenta musika zuzendari ospetsuari buruz ere, berarekin lan egin eta laguna izan bai zen.
Ataulfo Argenta (1913 – 1958) aurkezlearen aita zen eta bere garaian ospe haundiko zuzendaria izan zen eta zuen ahalmen bikainaren ondorioz atzerriko orkestra aunitz zuzendu zituen, eta bere karrera atzerrian egiteko eskaintza ugari jaso zituen, baita ere estereozko grabazioetan aitzindari izan zen. 1950ko udan, Juanito Erasok Canesen bere “maese Pedro” kantatzeko deitua izan zen, berarekin batera garai hartan estatu espainolan zeuden abeslari oberenak joan ziren, (Lola Rodrigez de Aragon eta Manuel Asensi) eta zuzendari gise 37 urteko proiekzio haundiko zuzendari bat (ia hasia zen kanpotik eskaintzak izaten), Ataulfo Arjenta Kantaurittarra (Castro Urdialeskoa bai zen). Emanaldia arraskastatsua izan zen eta urte bat geroago Biarritzen errepikatuko zuten. Elizondoko elizan, MªJesus Arreguiren bidez, Eraso eta Ataulfo Canesseko emanaldiaren kartelaren ondoan junto agertzen ziren argazkia, kazetari madrildrari erakutsi zioten. Baita ere, zuzendari baztandarrak bere aitarekin zeukan proiektoak azaldu zion, eta nola, Biarritz eta Canesseko emanaldietatik sei urte ondoren Iruñan topatu ziren. Hontan, biak ziren zuzendariak, Argentak Orkesta nazinalekoa eta Erasok Orfeon Pamplonesakoa eta bi taldeen arteko kolaborazio proiektu bat martxan jarri zuten. Proiektua aurrera atratzeko, aldi pare bat kontaktuan egon ziren , baina lankidetza apurtu zen, zeren hilabete batzuk geroxago, 1958ko urtarrilan Ataulfo Argenta 45 urtekin zendu zen.
Fernando Argenta, Juan Eraso eta Araceli González-Campa, Elizondok elizan. Argazkia Cordobilla (http://www.diariodenavarra.es)
Saioa, Argenta semearentzat zerbait unkigarria izan zen, (argazkiaren kopia eskatu zun) Eraso profesionalki zautzen zun baina ez aurrez aurre eta guttiago bere aitarekin izandako tratua. Eta guzti horretaz Elizondoko egonaldia, bihotzean gordetuko zun kazetariak, zeren Elizondon pastutako egun hori, pozez eta oroizapen onez (ta Erasoz solastuz) bederen bi alditan aipatuko du urrengo urteetan. Bata 2005ko martxoan, Irunen Asociacíon Lirica Luis Mariano antolatutako “Lirirka buruzko simposiunean” eta bertzia, egun batzuk geroxago “Clasikos Populares” irrati saioan Aita Donostiaren “Missa pro Difuctis” aurkeztu zuenean (Juanito Erasok kantari) eta bere entzuleei Juanito Erasoren figura ta memoria ezagutaratzi zuenean.
Akitzeko bitxikeri bezala aipatu, saioa zeukala “la pregunta tota” izeneko atala eta Elizondon, Argentak alkateari galdetu zion ea zekien zerzuzendari zuen zuhaizka baten izena… Tasio Nagore ez zekien erantzuna etagibeletik bandako bat hurbildu eta”Chopin”erran zuen, eliza irriz bete ondoren azkenian abesbatzako Iosune Galarregi mikrofonoa hartu eta Elizondarren “itxura” salbatuz erantzuna zuzena eman zuen, Granados!!!
Post hau iteko erabili den informazioa.
www.diariodenavarra.es-ko Óscar Igoaaren “Un baztanés en las ondas”artikuloa (2000-10-31)
“Presencia de Juanito Eraso en su huella artística”. Pepe Fdez. D´Arlas (2007).
Wikipediako Ataulfo Argenta ta Fernando Argentaren wikiak.
Utzi erantzun bat