Alde batetik, aspaldi zintzelak hartu gabe nengoela eta egun batzuk neukala lagun baterako estela batekin, buru gogor patu naizela ta..eta bertze aldetik, Arraiozen nengoela (lagun baterako argazkiak atratzen) eta bortz estela bitxikin paretan enpotratuek “topatu” (konturatu) nituela…argi neukan post honetan, Baztango disko formako hilerriak ekarriko nuela.
Arraiozeko Jasokundeko elizaren ondoko harrizko paretan “sartuek” dauden bortz hilarri hauek, lehen aldiz nik ikusi nuen arren, egie da beraiei buruz zerbait irakurria neukala ta zautzen nitula. Lekauzko kolegioan izandako Ondarrabitar Vidal Pérez de Villarreal aita kapuntxinotarra, 1982an Prinzipe de Bianako “Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra” errevistan “Estelas discoideas del Valle de Baztán (Navarra)” lana argitaratu zun, eta lan horretan bortz hilarri hauek aparte garai haietan batziren hilarri guztiak (22 guztira) aipatu eta katalogatzen ditu. Katalogatze prozesuan, hilarriak neurtu, diseinua marraztu, harri mota zehaztu, kokapena azaldu eta batzutan hilarrien jattorria ikertu zun, zeren harri gehienak denboran zehar bere toki originaletik mugituak eta eramanak izan dira.
Arraiozko bortz ehorzte-harriak hauei buruz Aita Vidal-el dio, Lekuko bi auzotar komentatu ziotela estelak “gerra baño lehen” parrokiako tenplurako sarbidean ura eramateko egindako erreforman, soropilen lurperatuta agertu zirela eta seguru gehiago egonen direla ere aipatu zioten. Aurkitutako data 1931 baino lehen dela dirudi, zeren urte hortan Rodney Gallop-ek, diplomazialari eta etnografoa argitaratutako lan batean bortz hilarri hauek aipatzen ditu. Bortz estelak denbora batez hilarriak han utzita egonen ziren, apezak haiek gaur egun dauden tokian sartzea erabaki zuen arte. Nahiz eta erabaki horrekin, estelen gibelekoaldea eta bere lodierak neurtzea eta estudiatzea posible ez izan, xalotzekoa da apaezaren ideia, zeren hala ez bazen zihur aunitz bortz hilarriak galdu edo hondatuko ziren.
Kopuru aldetik hilarri talde haumdiena Arraizkoaren batera Elizondokoa da, beno hobeto erranda Elizondoko Jorge Oteiza – Baztango museo etnografikoaan aurkitzen direnak!!. Museoaren sarren bort ehortze harri daude, hauetako batzuk lehenago Arizkunenean egon ziren eta oño lehenago, Baztango udaletxean. Hiru estelaz ez dakigu ja, baina bertze bietaz Amaiurretik ekarriak direla aipatzen digu Vidalek.
Amaiurreko bi hauek 1982ko urriaren 3an eraman ziren udaletxera, bata egoera arras onean dago, eta bertzia ongi egonda ere, istorio bitxi bat du. Hilarria Amaiurko Delgainea baserriko larre batean zegon. Komentatu ziotenez, hilarria bere jatorriko tokian zegonean, baserrikoek egusentian, eguzki berriaren erreflejua eta ilargiaren isla (ilargi betean) harrian disdiratzen ikusten zuten eta etxekoek hori gertatzean edo ikustean ohitura zeukaten aitagure batzuk otoitzea eta bere arbasoetaz oroitzea.
Amaiurren ere eta urte beran (1982an), Vidal kaputxinoa eta Pedro Mari Quevedok, Amaiurko hilerrian erdi lurperatua eta goroldioz estalitako hilarri bat aurkitu zuten.

Elbeteko hilarria, Frankowski etnologo poloniarra 1920an azaldutakoa. Irudia Vidal Pérez de Villarrealen “Estelas discoideas del Valle de Baztán (Navarra)” liburutik atraia dago.
Bertze ehortze-harri talde ederra Elbeteko Elizakoa da. Hiru lorratzak gaur egun dauden tokian eta posizioan 1970tik daude, Julián Salaverri parrokoa jarri zuenetik. Hilarri hauetako bi tenpluko atarirako sarbideko lur zoruan zeuden hoietako bat Frankowski etnologo polakiarra 1920a ia deskribitu zun, bertzia ondoan egon arren eta aurpegia lisoa eta marrazkirik gabe zegonez ez zen hain ikusgai eta ez zuen ezta aipatu edo ez zuten ikusi. Elizako sarrera konpondu zenean (1970an) bi estelak jendeen zapaltzeaz salbatuak izan ziren, baina arras hondatuak zeudenez ( puskatuek) apaizaren komendioz, hargiñek bateri bere jatorrizko “baseari” itsatsi zioten eta bertzeari puskatutako zatie aurkitu ez zutenez berri bat in zuten eta estela puskea harri berrian kolatu zuten. Hirugarrenekoa eliza barruan zegoen, albo batean aurkitzen zen aldarean, eta aldare hori kentzerakoan agertu zen zeren aldareko mahiaren euskarri gise patuaeta prestatua zegon zeren harria eskuadra moduan moztua ageri zen.
Hiru hauetatik nabarmentzekoa da Frankowski 1920a azaldu zuna, (base berrie batean patu zena) zeren diseinu aldetik bertzetik ezberdiña da, ez ohikoak diren motiboak agertzen bai dira, alde batean bertzeak bezala gehigo edo guttiago landutako gurutzea ageri da, baina bertze aurpegian hilarriaren nagusiaren ogibidea edo elementu propioak zinzelatuak agertzen dira; bi aizkora mota ezberdin bat, mailu bat eta kiribil bat.
Herriekin segituz, bitxiak dira ere Anizen aurkitzen diren bi hilarriak. Bata, sarbidera eramaten duen bederatziko mailetako eskaileraren paretan gainean eta arras ikusgai dagona da. Dirudienez eta Juakin Azkarate aniztarra aipatu zion bezala, toki hori ez zen jatorrizkoa. Han patu baino lehen, estela elizaren paretan itsatsita zegon eta herritarrak aulki moduan (exeritzeko) erabiltzen zuten. Baita ere bertze estela bat badaElizako pareta barnean eta horizontalki dagona eta aulki bezala erabiltzen dena. Erabilera horren ondorioz aurpegiko marrazkia desagertua dauka, eta bertzekoaldian Dabideren izarra zinzelatua dauka. Frankowskik 1920an, Anizko kanposantuan bertze hilarri bat badela aipatzen du, baina Vidalek dio (1982an) ez dula aurkitu.
Zigan bi hilarri aipatzen ditu Vidal Perrez de Villarreal aitak,eta biak Egozkue jauregian. Bata lorategiaren atarian dago ta bertzia ia jauregi barruan, Pilar ama-birginaren baselizaren ondoan. Urte aunitz Jauregiko zaitzailea izan zena Joaquín Zubieta erran zion bezala, hilarri bat betidanik hor egon zen (lorategio sarreran) baina berzia, palazioko jaunak aginduta ondotik pasatzen den Done Jakua bideatik hartu eta baseliza ondora eraman izan zen. Motiboen aldetik biek berdintsuak dire, aurpegi batean gurutze bat daukate eta bertzian sei puntako “Dabideko izarra”.
Almandozen hiru, Bi kanposantutik berreskuratuak izan ziren, eta Almandozko Ramón Apecechea apeza komentatu zionez bat (haundiena) parrokoaren etxeko larraina patu zen eta bere 63 zm-kin Baztango estela haundienetakoa bat da ta bertzea txikia zena Pedro Mari Quebedori eman zioten bera izan bai zen estelak aurkitu zuena. Hirugarren bat Almandozko Auzkaraia etxean dago eta Belatetik ekarria da. Etxeko nagusiak Juan Arretxea kontatu zionez, bera gaztean zenean bere aitak harri hori eta bertze bat iduritsua (marrazkak zeukatenak) Belatetik ekarri zun Arpetxar erreka inguruan zeuden, harriak urte dexentez utzita egon ziren etxeko larrainean, baina konpontze lana batzuk egin ondoren bi harritatik bat aipangarri gise patu zuten pareta baten ondoan…bertzia etxeko zoruaren zementoan lurperatua gelditu zen “material de relleno” bezala. Uste da bi hilarri hauek Belateko monastegiarekin zerikusia zutela eta Done Jakuko bidean egonen zirela (Egozkuako bezalakoa).
Iruritan. Auzo-bidearen alboko pareta txikiaren eta parrokiako eraikinaren artean apezaren bizilekura draman lorategi luze eta mehe bat bada. 70 hamarkadan konponketa lan batzuk egin ziren parrokiako lorategiko berdegune hortan eta lurperatutako hainbat disko formako hilarri aurkitu ziren (batzuk arras hondatuak zeuden). Hilarri hauetako bat, disko osoa zeukana, “oinarri” gabe jarri zen lorategian lorehontzi eta zuhaixkeen artean (Pedro Aranguren argiña kontatuta). Bertzeak parrokiako lorategian utzi ziren baina ez da haien arastrorik (soilik Pedro Mari Quevedoren artxiboko argazkiak), dirudi erikintzeko materiala bezala akitu zutela.
Erratzun, Auzako mendietatik jautsitako estela haundi eta eder bat Etxebertzea etxean aurkitzen zen, dirudi Iñarbegi goiti aurkitu zutela baina ia urte dexente lenago López Sellés ikertzaile naparra katalogatua zeukan estela hau eta zion “Burgatik jausten Gorostapoloranz, basoan aurkitzen da ta adibide zehatza dela arbasoak ez soilik hilerrietan erabiltzen zutela“. Bitxikeri bezala aipatu 1982ko Baztandarren Biltzarran erratzutarren organ, hilarri eder hau irudikatu zutela. Vidalek dio ere Etxebertzekoak erran ziotela Autzan ere hau bezalakoa (baino zerbait txikiagoa) bertze bat bazela.
Idatzi lanan ere, Vidalek aipatzen du, agian ikerketak egiten baziren Almandozko (eliz zaharran), Berroetako, Anizko, Arraiozko, Garzaingo, Lekauzko, Elbete eta Amaiurko elizetako ingurunean (berdegune orijinala mantetzen bai dute) hilerri baten bat gehiago agertuko zirela zeren katalogatu zun 22etatik, Erratzukoa eta Amaiurkoa kenduta ustekabeko heriotzaren bat edo kokapena irudikatu ahal izango luketena ta Egozkukoak eta Belatekoak muga edo seinale bat markatzen dutenak, bertze guziak eliza inguruan eta kanposantu zaharretan aurkitu dire!!
Modu orrokorrean eta ezaugarriak ikertu ondoren erten du gehienak erdi arokoak izaten ahal direla eta baten bat erromaniko estilokoa dela, baina estela hauei buruz gehigo sakontzeko, estelen neurriak, diseinuak, materiala (harri gorrizkoak gehiennak, baina batzuk kalizak)…Vidal Pérez de Villarreal-earen “Estelas discoideas del Valle de Baztán (Navarra)” estudioaren esteka (.pdf formatuan dago) uzten dizuet, http://www.vianayborgia.es/bibliotecaPDFs/CUET-0048-0000-0309-0364.pdf.
Post hau iteko erabili den materiala.
Estelas discoideas del valle de Baztán.Vidal Pérez de Villarreal. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, Año nº 18, Nº 48, 1986, págs. 309-364.
Utzi erantzun bat