Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko abendua

Urte bukaera hontan ta olentzeroren opari gise, Iruritako Jauregian (abenduaren 20tik 22ra)  Dorrea elkarteak antolatuta Jesus Jaimerena Salaburu apezak ateratako argazkien erakusketa interesgarria ikusgai izanen da (klikatu afitxan informazio gehigorako). Erakusketan 1950. eta 1960. hamarkadetako Iruritako herria eta herritarrak bai argazkitan eta bai diapositibetan, ikus daiteke; herriko bestetan, eguneroko bizitan, dantzetan, pertsonai bitxiak, ohiturak…Jesus Jaimerena apezak Iruritako herrian bizi zenean ateratako irudiak dira. Originalak, diapositibetan daude (erakusketan argazki batzuk aparte, diapositibak proiektatuko dire) zeren gero, irudiak atra ondoren, herritarek diapositibak ikusteko “emanaldiak” izaten ziren.

Jesus Jaimerena, apetza argazkitzalea izateaz gain, Pilotazalea, musikazalea eta euskaltzalea zen (da) eta bertako dantzak, kirolak, abesbatza eta kultur ekitaldi ezberdinak bultzatu eta antolatu zituen Iruritan (ta gero ere Lekunberrin). Don Jesus (hala deitzen zioten eta diote) 1929ko Urriaren 16a Iruritan jaio zen eta 24 urte zuelarik apeztu zen Iruritako apetza izan zen 50.hamarkadan eta 6oaren hasmentan. Txikitatik pilotatzalea zen (www.navarchivo.com.eko bideoan kontatzen du txikitan laxoan aritzen zela) eta zaletasun horrekin hamarkada hoietan pilotaren ingurun ainbat ekitaldi, partidu, desafio… antolatu zitun Iruritan eta inguruko Herrietan. Tiburzio Arraztoa, bere  “Laxoa, la pelota en la plaza” liburuan aipatzen dun bezala, laxoaren berreskuratze hontan erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana. Laxoa XVIII. eta XIX. mendeetan izan zuen loraldia, eta gehien jokatzen zen pilota jokoaren aldaera zen, errebotearekin batera baina XX. mendearen hasieran gainbehera etorri zitzaion, eta Espainiako Gerra Zibilaren  gerraondoan erabat galdu zen. Don Jesusek bultzatuta berriro hasi zen pilota modalitate hau Iruritan eta Arraiozen praktikatzen eta ia, 1961an Baztan-Malerrekako 1º. laxo txapelketa antolatu zen (Elbetea, Elizondo, Gartzain, Irurita, Arraioz, Oronoz ,  Legasa, Nabarte, Doneztebe, Oiz, Donamaria eta Sumbilla parte hartu zuten), txapelketa bortz urtez gehigo mantenduko zen, 1965an antolatzeaz utzi bai zen. Laxoarekin batera nabarmentzekoa de errebotearen inguruan Jesusek egindakoa lana,bi modalitateak bultzatu zituen . Errebotea hegoaldean erabat galduta zegon, iparraldean berriz auserki jolasten zen. Errebote jokoarekin Iruritako eta iparraldeko herrien arteko harremana sendotu ziren, partiduak eta desafioak jokatu bai ziren (gaur egun errebotearen jokoa Baigorrin, Saran edo Ainhoan ikusi dezakegu), eta laxoakin Baztan eta Malerrekan jokatzen zuten, eta oño mantentzen da (Iruritan, Arraiozen, Donezteben eta Oitzen).

Argazkia Jesus Jaimerena. Dorrea elkartea utzitakoa.

Irudikatzen baldin badugu apeza esku batian laxoko guante batekin, errexa izanen zen irudikatzea bertze eskuan,,,txistu bat! zeren nabarmentzekoa baldin bada pilotaren inguruan indakoguzia, ez da motza gelditzen dantzeren eta musikaren arloan indakoa ere! Euskal Dantzak gaztetan ikasi zitun Iruritan (Iruritan gerra ondoren zegon, Pasaiko soldadu batengandik, “bideo”  hontan azaltzen du), berak eta bertze iruritar gazte batzuk ikasitako dantzekin mutilez osatutako dantza taldea sortu zuten eta urten batzuz dantzetan aritu ziren. Eta gero, gazte garaian ikasitakoak bai Iruritan ta gero Lekunberrin belaunaldi berrie irakatsiko zun.

Argazkia Jesus Jaimerena. Dorrea elkartea utzitakoa.

Iruritako herrian, laxoa eta dantzekin batera erran dezakegu antzerkia ere”tradizioa”  dela (edo dutela) eta hontan ere, (bertzetan bezala) Jesus Jaimerenak pixket “kulpa” badu, zeren bere apeza garaian, Iruritan (berak bultzatuta ere) Lehenego antzerkia taldea sortuko da zentro parrokialan, eta talde hori, bizitasun handiarekin luze irauten duen  zaletasuna, zimendatuko zuen. Baitere ere zentro Parrokialan Radio Irurita izeneko irratiaren egoitza zen. Don Jesusek bultzatutako Baztanen izandako lehenego irratia  hau, ofizio erlijiosoak eta balleko berritasun guztietaz informatzen zuen, baina programazioa hala izan ere, erten duten garaiko “autoritate konpetentearen” begikotasun ez ez zuela gozatzen eta isilarazia izan zen! agian zerikusia izanen zun Don Jesusek, gauz guzti hauen gainetik (pilotatzale, argazkitzale, kultur eragilea..) euskaltzalea zela!!

Baina gauz bat argi dago, Don Jesusek gizon humile dela, eta argazki erakusketa antolatzen duen Dorrea elkarteko kidea den Pello Iriarte (eskermile datuegatik) aipatu zidan bezala, erakusketa prestatzerakoan Don Jesusekin izandako solasaldietan, apezak erten zion ez zuela nahi bere izena agertzea, zeren berak ez du ja in, gauz guzti horiek (kontatu dugunak) iruritarrak egin zuten!

Post hau iteko erabili den materiala.

dorrea.blogspot.com.

www.navarchivo.com webguneko”don-jesus-eta-dantza” bideoa.

Dirio de Noticiasko “La obra fotográfica de don Jesús Jaimerena se expondrá en Irurita” artikuloa. Lander Santa Maria (2013-12-16).

“Laxoa, la pelota en la plaza”. Tiburzio Arraztoa .Cenlit ediciones (2013).

Read Full Post »

2013ko abenduaren 3an Madrilen Fernando Argenta espainiar kazetari, musikari eta irrati zein telebista aurkezlea zendu zen.Fernando Arjentak,  1976tik Radio Nacional de Españan, musika klasikoa publiko handiari modu entretenigarrian hurbiltzen saiatzen zen, Clásicos populares izeneko  irratisaioan. Araceli González Camparekin batera, zuzentzen eta aurkezten zuen saioa, arrakasta eta ospe handiz 2008ko uztailak 31 arte iraun zuen irratian, bi aurkezleen aurrejubilazioaren ondorioz, 32 urteren ondoren gelditu zen ematetik. 2000tik 2008an aurrejubilatu zen arteere El conciertazo saioa aurkeztu zuen TVEn. Saio honetan haurrentzako musika klasiko kontzertuak aurkezten zituen, eta eskenaratze, dantza eta opera elementuen bitartez musikaren erranahia ta zentzua azaltzen zituen.

Orointzen naiz oño,  larunbata goizean alabakin batera (semearekin guttiago) Argentaren El Conziertazo saio ikusten eta bi ergel bezala musikaz Klasikaz gozatzen eta antzezten, oroitzen naiz oño, irratian urte aunitz zehar ( ta hordu ezberdiñetan) bere ahotsaz, musika klasika interesgarria eta entretrenigarria izaten saiatzen, eta modu batean “jakiten” zer zen Amadeusena eta zer Haendel-ena, nor ziren Sebastian Bach, Ludwig van Beethoven, Cristosomo Arriaga bilbotarra… edo,  Lau urtaroak Vivaldirenak zirela eta Paganinik kristoneko biolinajotzailea zela!!!…oroitzen naiz oño…Clasicos Populares irratitsaioa Elizondon grabatu zutenean eta zuzenean kusi ta zautu (bistaz) nioenean.

Argenta telebistako “Conziertazo” saioan Euskadiko Orkestrarekin. Argazkia Euskadiko Orkestraren twitter-ti hartuta dago.

2000ko urriren 30 zen, Fernando Argentak eta Araceli Gonzálezek egun hortako Clasicos popularesko saioa Elizondoko Santio elizatik hasi zuten horrela “Elizondon gara, Santiago elizan, lagun batzuz inguratuta, herriko korala eta herri onek musika arloan zor dion nortasun handiako personai batekin, Juan Erasorekin” (erderaz doike). Saioa Juanitoren homenaldi gise izan zen eta azken finean ere, bere azken ekitaldi publikoa!. Saio ezaguna Elizondora ekartzeko garaiko Mari Carmen Iribarren kargodune eta Nagore Tasio herriko alkatea egon ziren. Elizan 200 herritar bildu ziren, Elizondoko Banda Recreo-a aritu zen, korala bere zuzendariari abestu zion eta Erasok, koralaz, zuzendari lanaz eta abaeslari garaiaz solatu zun…eta hortan zela, Ataulfo Argenta musika zuzendari ospetsuari buruz ere, berarekin lan egin eta laguna izan bai zen.

Ataulfo Argenta (1913 –  1958) aurkezlearen aita zen eta bere garaian ospe haundiko zuzendaria izan zen eta zuen ahalmen bikainaren ondorioz atzerriko orkestra aunitz zuzendu zituen, eta bere karrera atzerrian egiteko eskaintza ugari jaso zituen, baita ere estereozko grabazioetan  aitzindari izan zen. 1950ko udan, Juanito Erasok  Canesen bere “maese Pedro” kantatzeko deitua izan zen, berarekin batera garai hartan estatu espainolan zeuden abeslari oberenak joan ziren, (Lola Rodrigez de Aragon eta Manuel Asensi) eta zuzendari gise 37 urteko proiekzio haundiko zuzendari bat (ia hasia zen kanpotik eskaintzak izaten), Ataulfo Arjenta Kantaurittarra (Castro Urdialeskoa bai zen).  Emanaldia arraskastatsua izan zen eta urte bat geroago Biarritzen errepikatuko zuten. Elizondoko elizan, MªJesus Arreguiren bidez, Eraso eta Ataulfo Canesseko emanaldiaren kartelaren ondoan junto agertzen ziren argazkia, kazetari madrildrari erakutsi zioten. Baita ere, zuzendari baztandarrak bere aitarekin zeukan proiektoak azaldu zion,  eta nola, Biarritz eta Canesseko emanaldietatik sei urte ondoren Iruñan topatu ziren. Hontan, biak ziren zuzendariak, Argentak Orkesta nazinalekoa eta Erasok Orfeon Pamplonesakoa eta bi taldeen arteko kolaborazio proiektu bat martxan jarri zuten. Proiektua aurrera atratzeko, aldi pare bat  kontaktuan egon ziren , baina lankidetza apurtu zen, zeren hilabete batzuk geroxago, 1958ko urtarrilan Ataulfo Argenta 45 urtekin zendu zen.

Fernando Argenta, Juan Eraso eta Araceli González-Campa, Elizondok elizan. Argazkia Cordobilla (http://www.diariodenavarra.es)

Saioa, Argenta semearentzat zerbait unkigarria izan zen, (argazkiaren kopia eskatu zun) Eraso profesionalki zautzen zun baina ez aurrez aurre eta guttiago bere aitarekin izandako tratua. Eta guzti horretaz Elizondoko egonaldia,  bihotzean gordetuko zun kazetariak, zeren Elizondon pastutako egun hori, pozez eta oroizapen onez (ta Erasoz solastuz)  bederen bi alditan aipatuko du urrengo urteetan. Bata 2005ko martxoan, Irunen Asociacíon Lirica Luis Mariano antolatutako “Lirirka buruzko simposiunean” eta bertzia, egun batzuk geroxago “Clasikos Populares” irrati saioan Aita Donostiaren “Missa pro Difuctis”  aurkeztu zuenean (Juanito Erasok kantari) eta bere entzuleei Juanito Erasoren figura ta memoria ezagutaratzi zuenean.

Akitzeko bitxikeri bezala aipatu, saioa zeukala “la pregunta tota” izeneko atala eta Elizondon, Argentak alkateari galdetu zion ea zekien zerzuzendari zuen zuhaizka baten izena… Tasio Nagore ez zekien erantzuna etagibeletik bandako bat hurbildu eta”Chopin”erran zuen, eliza irriz bete ondoren azkenian abesbatzako Iosune Galarregi mikrofonoa hartu eta Elizondarren “itxura” salbatuz erantzuna zuzena eman zuen, Granados!!!

Post hau iteko erabili den informazioa.

www.diariodenavarra.es-ko Óscar Igoaaren “Un baztanés en las ondas”artikuloa (2000-10-31)

“Presencia de Juanito Eraso en su huella artística”.  Pepe Fdez. D´Arlas (2007).

Wikipediako Ataulfo Argenta ta Fernando Argentaren wikiak.

Read Full Post »

Alde batetik, aspaldi zintzelak hartu gabe nengoela eta egun batzuk neukala lagun baterako estela batekin, buru gogor patu naizela ta..eta bertze aldetik, Arraiozen nengoela (lagun baterako argazkiak atratzen) eta bortz estela bitxikin paretan enpotratuek “topatu” (konturatu) nituela…argi neukan post honetan, Baztango disko formako hilerriak ekarriko nuela.

Arraiozeko Jasokundeko elizaren ondoko harrizko paretan “sartuek” dauden bortz hilarri hauek, lehen aldiz nik ikusi nuen arren, egie da beraiei buruz zerbait irakurria neukala ta zautzen nitula. Lekauzko kolegioan izandako Ondarrabitar Vidal Pérez de Villarreal aita kapuntxinotarra, 1982an Prinzipe de Bianako “Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra” errevistan  “Estelas discoideas del Valle de Baztán (Navarra)” lana argitaratu zun, eta lan horretan bortz hilarri hauek aparte garai haietan batziren hilarri guztiak  (22 guztira) aipatu eta katalogatzen ditu. Katalogatze prozesuan, hilarriak neurtu, diseinua marraztu, harri mota zehaztu, kokapena azaldu eta batzutan hilarrien jattorria ikertu zun, zeren harri gehienak denboran zehar bere toki originaletik mugituak eta eramanak izan dira.

DSC_7423

Arraiozko bortz disko formako hilarriak.

Arraiozko bortz ehorzte-harriak hauei buruz Aita Vidal-el dio, Lekuko bi auzotar komentatu ziotela estelak “gerra baño lehen” parrokiako tenplurako sarbidean ura eramateko egindako erreforman,  soropilen lurperatuta agertu zirela eta seguru gehiago egonen direla ere aipatu zioten. Aurkitutako data 1931 baino lehen dela dirudi, zeren urte hortan Rodney Gallop-ek, diplomazialari eta etnografoa argitaratutako lan batean bortz hilarri hauek aipatzen ditu. Bortz estelak denbora batez hilarriak han utzita egonen ziren,  apezak haiek gaur egun dauden tokian sartzea erabaki zuen arte. Nahiz eta erabaki horrekin, estelen gibelekoaldea eta bere lodierak neurtzea eta estudiatzea posible ez izan, xalotzekoa da apaezaren ideia, zeren hala ez bazen zihur aunitz bortz hilarriak galdu edo hondatuko ziren.

Kopuru aldetik hilarri talde haumdiena Arraizkoaren batera Elizondokoa da, beno hobeto erranda Elizondoko Jorge Oteiza – Baztango museo etnografikoaan aurkitzen direnak!!. Museoaren sarren bort ehortze harri daude, hauetako batzuk lehenago Arizkunenean egon ziren eta oño lehenago, Baztango udaletxean. Hiru estelaz ez dakigu ja, baina bertze bietaz Amaiurretik ekarriak direla aipatzen digu Vidalek.

Amaiurreko bi hauek 1982ko urriaren 3an eraman ziren udaletxera, bata egoera arras onean dago, eta bertzia ongi egonda ere, istorio bitxi bat du. Hilarria Amaiurko Delgainea baserriko larre batean zegon. Komentatu ziotenez, hilarria bere jatorriko tokian zegonean, baserrikoek egusentian, eguzki berriaren erreflejua eta ilargiaren isla (ilargi betean) harrian disdiratzen ikusten zuten eta etxekoek hori gertatzean edo ikustean ohitura zeukaten aitagure batzuk otoitzea eta bere arbasoetaz oroitzea.

Amaiurren ere eta urte beran (1982an), Vidal kaputxinoa eta Pedro Mari Quevedok, Amaiurko hilerrian erdi lurperatua eta goroldioz estalitako hilarri bat aurkitu zuten.

Captura de pantalla completa 04122013 162609

Elbeteko hilarria, Frankowski etnologo poloniarra 1920an azaldutakoa. Irudia Vidal Pérez de Villarrealen “Estelas discoideas del Valle de Baztán (Navarra)” liburutik atraia dago.

Bertze ehortze-harri talde ederra Elbeteko Elizakoa da. Hiru lorratzak gaur egun dauden tokian eta posizioan 1970tik daude, Julián Salaverri parrokoa jarri zuenetik. Hilarri hauetako bi tenpluko atarirako sarbideko lur zoruan zeuden hoietako bat  Frankowski etnologo polakiarra 1920a ia deskribitu zun, bertzia ondoan egon arren eta aurpegia lisoa eta marrazkirik gabe zegonez  ez zen hain ikusgai eta ez zuen ezta aipatu edo ez zuten ikusi. Elizako sarrera konpondu zenean (1970an) bi estelak jendeen zapaltzeaz salbatuak izan ziren, baina arras hondatuak zeudenez ( puskatuek) apaizaren komendioz, hargiñek bateri bere jatorrizko “baseari” itsatsi zioten eta bertzeari puskatutako zatie aurkitu ez zutenez berri bat in zuten eta estela puskea harri berrian kolatu zuten. Hirugarrenekoa eliza barruan zegoen, albo batean aurkitzen zen aldarean, eta aldare hori kentzerakoan agertu zen zeren aldareko mahiaren euskarri gise patuaeta prestatua zegon zeren harria eskuadra moduan moztua ageri zen.

Hiru hauetatik nabarmentzekoa da Frankowski 1920a azaldu zuna, (base berrie batean patu zena) zeren diseinu aldetik bertzetik ezberdiña da, ez ohikoak diren motiboak agertzen bai dira, alde batean bertzeak bezala gehigo edo guttiago landutako gurutzea ageri da, baina bertze aurpegian hilarriaren nagusiaren ogibidea edo elementu propioak zinzelatuak agertzen dira; bi aizkora mota ezberdin bat, mailu bat eta kiribil bat.

Herriekin segituz, bitxiak dira ere Anizen aurkitzen diren bi hilarriak. Bata, sarbidera eramaten duen bederatziko mailetako eskaileraren paretan gainean eta arras ikusgai dagona  da. Dirudienez eta Juakin Azkarate aniztarra aipatu zion bezala, toki hori ez zen jatorrizkoa. Han patu baino lehen, estela elizaren paretan itsatsita zegon eta herritarrak aulki moduan (exeritzeko) erabiltzen zuten. Baita ere bertze estela bat badaElizako pareta barnean eta horizontalki dagona eta aulki bezala erabiltzen dena. Erabilera horren ondorioz aurpegiko marrazkia desagertua dauka, eta bertzekoaldian Dabideren izarra zinzelatua dauka.  Frankowskik 1920an, Anizko kanposantuan bertze hilarri bat badela aipatzen du, baina Vidalek dio (1982an) ez dula aurkitu.

0009632

Anizko hilarria. Argazkia Alberto Villaverderena da (2004).

Zigan bi hilarri aipatzen ditu Vidal Perrez de Villarreal aitak,eta biak Egozkue jauregian. Bata lorategiaren atarian dago ta bertzia ia jauregi barruan, Pilar ama-birginaren baselizaren ondoan. Urte aunitz  Jauregiko zaitzailea izan zena Joaquín Zubieta erran zion bezala, hilarri bat betidanik hor egon zen (lorategio sarreran) baina berzia, palazioko jaunak aginduta ondotik pasatzen den Done Jakua bideatik hartu eta baseliza ondora eraman izan zen. Motiboen aldetik biek berdintsuak dire, aurpegi batean gurutze bat daukate eta bertzian sei puntako “Dabideko izarra”.

Almandozen hiru, Bi kanposantutik berreskuratuak izan ziren,  eta Almandozko Ramón Apecechea apeza komentatu zionez bat (haundiena) parrokoaren etxeko larraina patu zen eta bere 63 zm-kin Baztango estela haundienetakoa bat da ta bertzea txikia zena Pedro Mari Quebedori eman zioten bera izan bai zen estelak aurkitu zuena. Hirugarren bat Almandozko Auzkaraia etxean dago eta Belatetik ekarria da. Etxeko nagusiak Juan Arretxea kontatu zionez, bera gaztean zenean bere aitak harri hori eta bertze bat iduritsua (marrazkak zeukatenak) Belatetik  ekarri zun Arpetxar erreka inguruan zeuden, harriak urte dexentez utzita egon ziren etxeko larrainean, baina konpontze lana batzuk egin ondoren bi harritatik bat aipangarri gise patu zuten pareta baten ondoan…bertzia etxeko zoruaren zementoan lurperatua gelditu zen “material de relleno” bezala. Uste da bi hilarri hauek Belateko monastegiarekin zerikusia zutela eta Done Jakuko bidean egonen zirela (Egozkuako bezalakoa).

Iruritan. Auzo-bidearen alboko pareta txikiaren eta parrokiako eraikinaren artean apezaren bizilekura draman lorategi luze eta mehe bat bada. 70 hamarkadan  konponketa lan batzuk egin ziren parrokiako lorategiko berdegune hortan eta lurperatutako hainbat disko formako hilarri aurkitu ziren (batzuk arras hondatuak zeuden). Hilarri hauetako bat, disko osoa zeukana, “oinarri” gabe jarri zen lorategian lorehontzi eta zuhaixkeen artean (Pedro Aranguren argiña kontatuta). Bertzeak  parrokiako lorategian utzi ziren baina ez da haien arastrorik (soilik Pedro Mari Quevedoren artxiboko argazkiak), dirudi erikintzeko materiala bezala akitu zutela.

Erratzun, Auzako mendietatik jautsitako estela haundi eta eder bat Etxebertzea etxean aurkitzen zen, dirudi Iñarbegi goiti aurkitu zutela baina ia urte dexente lenago López Sellés ikertzaile naparra katalogatua zeukan estela hau eta zion “Burgatik jausten Gorostapoloranz, basoan aurkitzen da ta adibide zehatza dela arbasoak ez soilik hilerrietan erabiltzen zutela“.  Bitxikeri bezala aipatu 1982ko Baztandarren Biltzarran erratzutarren organ, hilarri eder hau irudikatu zutela. Vidalek dio ere Etxebertzekoak erran ziotela Autzan ere hau bezalakoa (baino zerbait txikiagoa) bertze bat bazela.

Idatzi lanan ere, Vidalek aipatzen du, agian ikerketak egiten baziren  Almandozko (eliz zaharran), Berroetako, Anizko, Arraiozko,  Garzaingo, Lekauzko, Elbete eta Amaiurko elizetako ingurunean (berdegune orijinala mantetzen bai dute) hilerri baten bat gehiago agertuko zirela zeren katalogatu zun 22etatik, Erratzukoa eta Amaiurkoa kenduta ustekabeko heriotzaren bat edo kokapena irudikatu ahal izango luketena ta Egozkukoak eta Belatekoak muga edo seinale bat markatzen dutenak, bertze guziak eliza inguruan eta kanposantu zaharretan aurkitu dire!! 

Modu orrokorrean eta ezaugarriak ikertu ondoren erten du gehienak erdi arokoak izaten ahal direla eta baten bat erromaniko estilokoa dela, baina estela hauei buruz gehigo sakontzeko, estelen neurriak, diseinuak, materiala (harri gorrizkoak gehiennak, baina batzuk kalizak)…Vidal Pérez de Villarreal-earen “Estelas discoideas del Valle de Baztán (Navarra)” estudioaren esteka  (.pdf formatuan dago) uzten dizuet,  http://www.vianayborgia.es/bibliotecaPDFs/CUET-0048-0000-0309-0364.pdf.

Post hau iteko erabili den materiala.

Estelas discoideas del valle de Baztán.Vidal Pérez de Villarreal. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, Año nº 18, Nº 48, 1986, págs. 309-364.

Read Full Post »