Hildakoak gurtzeko egunak pastu diren hontan, blog honetan ohikoa den bezala, eriotza inguruko errito eta tradizioarekin zerikusia daukaten bitxikeria bat ekartzen saiatzen gara, eta postaren izena horrei buruz guti zerikusia daukala dirudi arren, hiletaren inguruko tradizio zaharren hautsidurarekin azaltzen digun pasartea da Filipinaren eta Iruritako Markesaren arteko afera.
Garai batean, hileta-elizkizunen erritoa hierarkizatua zegon hiru maila ezberdiñetan; “primerakoak”, “segundakoak” eta doike hirugarren mailakoak. Maila bakoitza liturjian eta eta “pompetan” bereizten ziren. Elizkizunen horduak ezberdiñak ziren, “primerakoak” hamaiketan hasten ziren, hamar terdietan bigarren mailakoak eta terzerako hiletak, bedrazitan edo hamarretan zeukaten hasteko hordue. Bertze ezberdintasun nabaria apezen kopurua zen, 12 primerakoentzat eta bertzearendako zazpi edo bortz,eta terzeraakoentzat, justu just bat bazela erten ahal da…apainduraretan eta edergarrietan ere alde haundia bazen, baita ere gurutze kopuruan, kandeletan, argizarietan…argiztapena eta dekorazioa arras ezberdiñak ziren, eta zer erran kantuetaz!.
Liturjia aldetik, hileten lehen ekitaldia, “nokturnoa” zen. Hontan goiz goizeko matutietan (maitinesak), apezak abesten zuten, salmoak irakurri eta mezak inten ziren. Primerako mailako elizkizunak, nocturno horretan hiru meza kantatzen ziren hilaren omenz eta bertze bat ondoren. Bigarren mailakoak meza bat nokturnoan zeukaten eta bi ondoren, eta hirugarren mailakoak….nocturonan ezta bat ere.
Argi da ezberdintasun guzti hauek bere prezioa zeukatela eta primerako edo “primerisimako” hileta horiek, soilik jauntxoen eta etxe haundien eskuetan zeudala, eta adibide gise aipatu garai batean, ohiartzun haundia izan zula Iruritan egindako Etxandia markesaren primerisako hileta-elizkizuna. Markesa Madrilen bizi eta zendu zen baina Iruritako elizan jauregiko hilobi edo ehortz-tokia zegon eta hortaz Iruritan, kristonezko elizkizunak itea. Prezioa maila batetik bertzera bikoitza zen eta garai batean gauzaz (jeneroan) ordaintzen zen, bildotxak, oiloak, gasna, ogia… Hasiera batean famili (etxe) bakoitzak hileten maila aukeratzeko librea zen baina ia aurretik ezarrita zegon (herriko sozietatearen arabera) etxe bakoitzak zeukan hileta-elizkizunaren maila. Erran dugun bezala jauntxoak, etxe haundiak (aberats) eta ugazabak (etxeaen jabeak zirenak) “primerisimakoak” eta” primerakoak” zeukaten. Bigarren mailako hiletak normalki maisterrentzat zen eta terzerakoak berriz…behartsuak zireala adierazten zuen, baina baita ere baziren ja ez zutenak eta hauek dohaineko hileta bat izatera aukera zuten.
Hileten alde ezberdin hori baita ere eliza barne nabarie zen, eliza herriaren “estruktura soziala” irudikatzen du. Hierarkizatutako barride komunitatea elizaren barrukoaldea tradizionalki azaldu da. Elizetan etxe bakoitzeko hilobiak zeuden eta etxe nagusietako hilobiak aldare ondoan aurkitzen ziren eta etxea gero ta xuemagoa hilobia gero eta aldaretik hurrunago zeukan.
Iruritako eliza horren adibide zehatza zen. Iruritako bi Jauregien ehortz tokiak aldare nagusiaren ondoan zeuden, bakoitzak presbiterioaren alde batean. Etxeko hilobien ordena etxe bakoitzen lehentasun (elizan) adierazten zun, etxekoak (etxekoandrea nagusi) non exeri behar ziren adierazten zun, baita ere nortzuk ziren lehenak ogiaren ofrenda hartzerakoan eta baita ere erresponsoen otoizen lehentasuna erabakitzen zun.
Elizako posizio nagusi hori, Iruñako elizabarrutiko artxibategian aurkitzen diren dokumetu haunitzen arabera, XVI. mendetik konfriktoak sortu ditu jauntxoen etxeen artean. Gure inguru hontan ospe haundi izan zun Pedro Arretxea (Oronzko jauregikoa) Oieregiko elizan aulki nagusian exeri nahi duenean, bera bai da Bertizko administradorea (Bertizkona nausia Martin, seme-alabi gabe hil bai zen) baina bertze jauntxoak, Reparazeako buru, ez diote uzten aulki edo lehentsun posizio hori hartzen, toki hori Bertizko jauntxoena dela erranez eta bera soilik administradorea denez ez dula merezi. Ondarrian Pedro Arretxea exeriko da baina hori, baiketak, labankadak eta zaurituak izan ondoren jauntxo arteko gerra txiki bat sortuko du,….baina hori bertze baterako utziko dugu.
Baina izan zen garai bat, aspalditik ezarritako “klase” ohitura hori kulunketan jarri zela eta konflikto horiek ez ziren ia soilik jauntxoen arten ematen, dirua ez zen ia ezberdintasuna sortzen zuna, klase aberats berri bat sortu zen bai zen, Indianoak edo amerikanoak!. Emigrazioagatik jatorri xumeko dirudun “berri” aunitz bueltatu ziren eta denek! (etxea berritu edo haunditu aparte) gurasoak hiltzerakoan primera edo primerisimako hileta ordaintzen zuten eta hau, betiko jauntxoeei ez zizaion batere gustatu!! Aberatsak asertzen ziren eta ez zuten ulertzen nola etxe txiki bateko batek, bere arbasoak baino elizkizun haundiagoa (eta horrekin ohorea haundiagoa jaikoaren aurrean) eskatzen ahal zutela eta ; -nola etxe hori eskatzen ahal du halako hileta, baina hori nin ikusi da! eta halakoak entzutea normala bihurtu zen!!… gainera gauza ez zen hor bakarrik geldizen, zertaz primerako hileta baterakin, eliza barruan bere tokia eskatzen hasi ziren.
Eta horren adibidea, XX. mendean Iruritan markesa eta eta “La Filipina” bezala zauzen zen amakumeen arten gertatutakoa izan zen. Markesa betiko famili nobleko emakume burua zen, “la Filipina “berriz, Filipinan (hortaz izengoitia) diru aunitz indako famili bateko etxekoandrea. Honen etxea ez zeukan hilobirik Iruritako elizan eta bere posizioa, elizako azken lerrotan zegon. Hori ez zuen onartzen ahal, herriko emakume dirudunetako bat zen eta azken lerrotan exertzea barrutik erretzen zion. Gañera bere iloba Elizako apeza zen eta guzti hori aurrean exeritzeko aukera ematen ziola pensatzen zun. Dirudienez, markesa Madrilen aurkitzen zenean “la Filipina” elizako lehenengo emakumea zen, baina Iruritan markesa aurkitzen zenean bien arteko kalapitea eta iskanbila sortzen zela. Markesa bera aulkian exeritzerakoan La Filipinaern argizareak aurrean aurkitzen zitun, honek argizola edo saskia ikusi bezain pronto ostiko batez elizako bertze puntara bidaltzen zitun, famili xumeko emakumea sartzean eta bera argizareal lurrean ikustean (dirudi genio bizikoa zela) ohiak eta irainak nagusitzen ziren eliz barruan…Bi emakumen arteko eskanbila edo borroka denbora dexente iraun zuen, Azkenian apeza medio zela soluzio batera iritsi ziren. Markesa lortu zun bere tokia errespetatzea eta Filipinari, bere familaagatik ohikoa ez zen toki bat (aurrean, markesaren pixket gibelan) eman zioten…eta denek konte (apezak gehiena) egon ondoren bakea eta lasaitasuna iritsi ziren Iruritako elizara.
Utzi erantzun bat