2013ko urriak 28.
Udazken hontan ( Urriaren 28an) Elizondoko Kasinoak (Circulo de la Unión elkartea) eta Jorge Oteiza Museo Etnografikoak lehenego margo lehiaketa antolatu zuten. Lehiaketan hamasei margolarik parte hartu zuten ( Javier Igoa Alzugarai lesakarra nagusitu zen) eta horien artean, lagun bat bazen. Lagunarekin solasian (Tor), aipatzen zidan lehen aldiz izan zela kalera atratzen zela margotzera eta experienzie bazala arras interesgarria eta pozgarria iduritu zizaiola, baina baita ere aipatu zidan pena ematen ziola bertako margolari edo margotzale gutti izatea lehiaketan eta izandakoak ia ia “profesionalak” edo lehiaketetan eskarmentu haundikoak izatea. Baina hala izatea edo ez, gauza da Tor-eri bere kaballetekin, margokin eta Antxitoneako zubia margotzen ari zela ikustean…burura etortzen zitzaidan irudia (ainbertzetan aipatu dut errextasuna daukadala gauzak imaginazeko), orain dela 102 urteko irudia zen, eta margolari bezala, laguna ordez, Dario de Regoyos artista ospetsua irudikatzen nun…bere kaballetearekin, bere margoarekin eta lagun margotzalea bezala… Antxitoneako zubie margotzen, “El ultimo rayo” izeneko pinturan ain zuzen!!.
El ultimo rayo, Dario de Regoyosen (1857-1913) azken lana dela dirudi (bederen azkenetako bat), 1911 margotu zun eta Udazkeneko arratsalde gorri bateko azken izpiak Txokoto gainean azaltzen digu, protagonista izanez Muniarteko (Antxitoneako) zubia. Regoyosetik erten dute, estatu Espainiarrean inpresionismoa sartu zuena izan zela. Ribadesellan (Asturiasen) sortutako artista, San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak. 1880an Parisa joan zen eta Bruselara, gero. Han Ensor, Rodin eta Signakekin batera, ohiko arauen kontra zegoen eta lenago L’Essor eta gero “XXak” (vingtistes) taldeko kidea izan zen. Bidaia ugari egin zituen, Euskal Herrira, bertzeak bertze, europar pintore eta idazleekin batera; 1888an Espainian zehar egindako bidaian La España Negra bilduma egin zuen. Lan horretan Espainiako eta Euskal Herriko irudiak, dramatiko aunitz, agertzen dira, batez ere.
Lehen lanetan iluntasuna nagusia bazen ere, inpresionismoaren eraginez kolore argiagoak eta biziagoak erabili zituen gero. Oso erakusketa garrantzitsu eta arrakastatsuak egin zituen Euskal Herrian eta Europako bertze zenbait herritan eta aipatu dugun bezala Baztan ta Bidasoa ainbertzetan margotu zuen, 1898an Donostian bizitzera joan bai zen eta 1895 eta 1919 artean “Bidasoako Eskola” izeneko biltzen zun espiritu plenairistatako (pintura al aire libre) margolari ezberdiñen taldearen sortzailetako bat izan zen eta “eskola” horretako hurrengoen belaunaldien “aita” (Gaspar Montes Iturrioz-ekin batera) eta irudia ere.
Bidasoako eskola, astion aipatu dugun bezala, Baztan-Bidasoa ibaiaren geografia ingurua “al aire libre” margotzen zuten margolariak biltzen zun “eskola” edo taldea zen eta jakituak diotenez lau belaunaldi izan dire osatu dutenak “Bidasoako eskola”. Lehengo belaunaldia, XIX. mendeko erdialdean sortutako pintoreak osatu zuten eta belaunaldi horren lehen urteetan Bidasoaren bokalean oinarritu zen. Ibaiak Darío Regoyos (Irun aldean), Daniel Vázquez Díaz (Hondarribian) eta Ricardo Baroja (Bera) bezalako pintore ezberdiñak erakarri zun. Hauen influentziaz lehen belaunaldiko aintzindari bezala, guttienez puntuako lau pintore aurkitzen dira, bere joera kostumbrista, inpresionista edo post impresionismo generoen jarrantzaileak zirenak: José Salís Camino (Santoña, 1863 – Irun, 1927), Vicente Berrueta Iturralde (Irun, 1873-1909), Javier Ziga Etxandi (Iruñea, 1877-1960), eta Francisco Etxenike Anchorena (Elizondo, 1880-1948).
Bigarren belaunaldia Bernardino Bienabe Artia (Irun, 1899 – Etxalar, 1987), Gaspar Montes Iturrioz (Irun, 1901-1998), Ignacio Etxandi (Donostia, 1912-1953), Julio Caro Baroja (Madril, 1914 – Bera, 1995), Juan Larramendi Arburua (Bera,1917-2005) eta Menchu Gal (Irun, 1919 – Donostia, 2008) osatu zuten. Bigarren belaunaldiarendako garrantzi haundia izan zun 1936ko gerratea, zeren gerra hau hainbat pintore sakabanatu zun eta soilik Gaspar Montes Iturrioz gelditu zen Irunen Bidasoako inguruak margotzen. Belaunaldi honetan Montes Iturrioz “enbor” gise hartzen ahal da eta berriz, Mentxu Gal eta Juan Larramendi belaunaldiko “adarrak”, beraiek bai izan ziren margolari giltzarriak (bisagra) belaunaldi berriekin.
1938 tik aurrera Montes Iturrioz ( Bidasoako frantziskanoa”) ainbat ikasle izan zitun eta aunitzei, bere pasioa zen pintura paisajistikoa oro har, eta Bidasoa ibaiko estuarioa bereziki, ezarri zien. Hirugarren belaunaldi hori, 1926 eta 1946 urte biztartean sortutako margolariak osatzen dute; José Gracenea Aguirregomezkorta (Irun, 1927), José María Apezetxea (Erratzu, 1927), Ana María Marín (Elizondo,1933), José Mensuro (Madrid, 1935), Amaya Hernandorena Albea (1936), Juan Mari Navascués (Donosti), Jesús Montes Iribarren (Irún,1940), Ana María Urmeneta (Elizondo,1944), José Luis Noain (Madrid, 1944), Javier Sagarzazu Garaikoetxea (Hondarribi,1946) eta Juan Carlos Olaetxea (Bera, 1946). Baitere belaunaldi margolari plenairista hontako kidea bezala Ismael Fidalgo Blanco (Vázquez Díaz-en estiloaren jarratzailea) sartze ahal da, zeren Bidasoa-Baztan honetan indako bisiten arabera, ainbatetan paisajea hauek margotu izan zun. Eta Ismael Fidalgo erakarrita Alberto Gómez Etxarte eta Marcelino Bañales bizkaitarrak eta Eloy Erentxun eta José María Rezola gipuzkuarrak aipatzenahal dira, batzuetan edo aldizka Baztan Bidasoako paisajiak margotu bai dute.
Oño, Bidasoa-ko eskolaren espirituarekin jarraitu zuten (jarraitzen dute) XX mendeko bigarren erdialde gora jaiotako margolariak eta “laugarren belaunaldia” osatuko dutenak: Iñigo Arzak Vesga (Hondarribia, 1954), Xabier Soubelet (Lapurdi, 1953) Tomás Sobrino Habans (Elizondo, 1953) Kepa Arizmendi (Elizondo, 1957 – Baiona, 2009), Fernando Gorostidi (Elizondo, 1958) , Leopoldo Ferrán Muñoz (Irun, 1963), Diana Iniesta Benedicto (Sabadell)…eta agian, azken honek Erratzun margotzen erakusten duen haur eta gazteetako baten bat, Bidasoako eskolako bortzgarren belaunaldia aurrera atra edo osatuko du.
Post hau iteko erabili den materiala hurrengo tokitik atera izan da.
Wikipediako Escuela_del_Bidasoa wikia.
Wikipediako Dario de_Regoyos wikia.
Centro artistico del Bidasoa bloga.
Pepe Fdez. D’Arlasen “Darió de Regoyos, el ultimo rayo” idatzia.
www.unav.es webguneko “La escuela del Bidasoa y la pintura de paisaje baztanés” idazlana. Dr. Francisco Javier Zubiaur Carreño. Museo de Navarra.
Utzi erantzun bat