Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko azaroa

Azaroaren 23an Elizondoko Baztan frontoian 2013ko bertsolari txapelketako bigarren itzuliko lehenengo finalaurrea jokatu zen, oltza gainean sei bertsolari eta haien artean nagusi Unai Iturriaga atera zen. Azaroko hau, ez da Elizondok hartu izan duen txapelketa nagusi bateko lehenengo kanporaketa, lehenengo hori, aspaldi eman zen, eta nahiz eta bertze izena izan urte haietan (Bertsolari Eguna),  gaur egun Bertsolari Txapelketa Nagusiaaren hitorian ageri da.

Argazkia Juan Mari Ondicol.

Hiru arotan bana liteke Bertsolari Txapelketa Nagusien historia: gerraurreko txapelketak (1935-36), Euskaltzaindiak antolatutakoak (1960-82) eta Bertsozale Elkarteak antolatuak (1986-tik). Espainiako gerra aurrean Donostian bi “Bertsolari Eguna” izenarekin lehiaketa izan ziren. Gerora, Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa izena eman zitzaien bi horiei, eta bertan herrialde euskaldun guzietako ordezkariek parte hartu zuten “Euskaltzaleak” elkarteak deituta. Nafarrak lehen urtean ez ziren aritu, baina bigarrenean Jose Manuel Lujanbio “Txirrita”k txapela irabazi zuen urtean, han izan ziren. Lehenengo “Bertsolari Eguna” arrakastatsuaren ondotik, 1936.ekoa hobea zetorren alde guzietatik. Partaidetzak gora egin zuen eta Donostiako saioa luzeegia gerta ez zedin kanporaketak jokatu ziren Tolosa, Azpeitia eta Elizondon ( Elizondoko kanporaketa baita ere Nafarroako lehen bertsolari txapelketa izan zen). 

Elizondoko kanporaketan hamar bertsolari aritu ziren. Antolatzaile lanetan, Donostiako “Euskaltzaleak” elkartea,  Donostiako “Euzko Gaztedi (Bertsolari egunaren antolatzaileak) gain, Elizondoko “Euzko Etxea” -bertako nazionalisten gerizpean sortutako elkartea- aritu zen. Aipagarria da, Bittori eta Esteban Etxeberria anai-arrebek, Mariano Izeta gaztea laguntzaile zutelarik, herriz herriz  bertsolari bila egindako lana! Azkenian, 1936.eko urtarrilaren hamabian Elizondoko Antxitonea trinketean, hamar bertsolari bildu zituzten.

Mixel Dargaitz, Sara, Amaiurren bizi zena
Simun Ibarra, Sunbilla
Pedro Ibarra, Ziga
Juan Ibarra, Ziga
Joxe Mari Mutuberria, Eltzaburu
Jean Harriet, Aldude
Juan Felix Iriarte, Sunbilla, Bankan bizi zena
Martzel Larrosa, Banka
Beltran Sahargun, Banka
Patxi Elorga, Lekaroz

Ez ziren, noski, Nafarroan orduan zeuden bertsolari bakarrak. Antolakuntza Elizondon kokaturik egonik, Baztan eta inguruetako ibarretara (Bidasoa, Ultzama, Baigorriko kantonamendua) baizik  ailegatu edo zabaldu zen deialdia. Bertsolaritzaren munduan zer erran ugari izan zezaketen bertze lurralde batzuetan (Larraun, Imotz, Leitza eta Goizueta aldea, adibidez) ez zen kasik haren oihartzunik izan. Bertzalde ere, txapelketaren figura bera “berrikeriatzat” hartu zuten bertze batzuek, eta agian uzkurtu. Azkenik ere, ideolojia karlista zuten zenbait bertsolari -eta ez ziren gutti orduko Nafarroan- ez ziren agertu “nazionalisten afera” zelakoan.

Antxitonea trinketean Juan Felix Iriartek “Bersinato” (eskuratu zuen lehen postua. Ondotik, Joxe Mari Mutuberria, Jean Harriet eta Mixel Dargaitz (Amaiurtarra) gelditu ziren. Lau hauek lortu zuten Donostian ondoko igandean jokatuko zen saiorako txartela. Eguna heldu zenean, urtarrilaren hemeretzian, Joxe Mari Mutuberriak ez zuen joaterik izan eta bertze hiru ordezkari nafarrak aritu ziren indarrak neurtzen gainerantzeko sei partaiderekin. “Victoria Eugenia” antzokian Txirritak jantzi zuen txapela, Uztapide bigarren eta Zepai hirugarren suertatu zirelarik eta laugarrena izanez Amaiurren bizi zen Mixel Dargaitz saratarra, bostgarren lekuan Juan Felix Iriarte gelditu zen.

Mixel Dargaitz, bertsolari

Mixel Dargaitz, bertsolari “Amaiurtarra” ta 1936ko II. Bertso Egunan laugarrena izan zena. Argazkia http://www.euskomedia.org.

Guzti honekin erran daiteke nafar bertsolaritzak 1936.ean agertzen zela, “ofizialki” edo, bederen lehen aldiz bere burua erakusten dula, baina doike! urte hori baño aintzin, Nafarroan eta Baztanen  bertsolariak badire plazan plazan aritzen direnak eta bere ospe dutenak. Egie da, hemen ez dela Txirrita edo Pello Errota bezalako izen haundirik, lehenago ere Xenpelar edo Bilintxik izan ziren bezala. Hara ere, bada garai horiek oroitarazten diguten izenik: Manex Hiriart ezterenzubiarra, Juan Antonio Sanziñena “Axura” etxalartarra, Juan Migel Bera zubietarra, Pedro Maria Etxarte lesakarra, Iribarren goizuetarra, Kristobal Beiñes eta Miel Joakin Barun leitzarrak, Lazaro Bengoetxea eratsundarra, Ignacio Larramendi, Roman Dornaku eta Joakin Aldabe beratarrak…eta baztanen Agerrebere erratzuarra, Xalbador Elorga lekaroztarra,  Santxo eta Jose Maritorena amaiurtarrak, Trinidad Urtasun iruritarra… Haien bertsoetatik, ordea, deus gutxi ailegatu da gure egunetara, ez badira behintzat, batzuen kasuan, han eta hemen argitaratutako aleak.

XIX mendean berriz, gutxi izanen dira iritsi zaigun bertsolaien izenak; Genarro bidarraitarra, Xantxo “mandozain” baigorriarra, Manex Apezena Bankakoa, Pudent arnegitarra, Joanes Etcharren irulegiarra, Etxamendi ezterenzubiarra, Larralde, Larramendi eta Lasarra eiheralarretarrak, Felipe Sanziñenea etxalartarra, Exkerra beratarra eta Santxo Koblari Erroibatarra. Eta, hori bertsolari haundiekin batean -Juan Etxamendi “Bordel” luzaidarra, Joanes Otxalde eta Zalduby rekin – bai kronistek aipatuak, bai herriaren oroimenean lerrokaturik agertzen direlakoz da.
Pablo Jose Aristorenak “Nafarroko Bertsolaritza” liburuan dion bezala Nafar bertsolari baten izena eta bertso zaharrenak Berako Martin Olaetxea  zurginarenak dira. 1830-ekoak dira eta Berakoa ere zen Legia liberalak Espainian armada batekin sartu nahi eta porrot egin zuenean, Olaetxeak trufa egin zion bertso sorta dira.

Armada eder bat ekarri digu
Berara Fermin Legiak
yudu eta sastre protestantiak
ark ere eztitu beriak,
galtzen neurria artu diote
español kazadoriak.

Pio Baroja idazleak eman zuen Olaetxearen berri “El aprendiz de conspirador” bere eleberri ezagunean. Bertso sorta osoa, berriz, Julio Caro Baroja haren ilobak argitara eman zuen 1944.ean “La vida rural en Vera de Bidasoa”
izeneko lanean. Alde horretatik, beraz, beratarra salbuespen bat da, bere lan apurra jaso eta ahanzturatik atera ahal izan zelakoz izen-deitura eta guzti. Nafarroako bertze bertsolari aunitzek, gehiengehienek hobe erran, ez zuten zorte bera izan.

Dudarik ez da, bertsolaritzak Nafarroan gainerako herrialdeetan bezain erro zaharrak dituela. Olaetxearen bertsoak baino lehenagokotik bada horren lekuko franko: “Berdabioko semea” (Mikel Laboa kantariak”Goizuetan
bada gizon bat” izenez zabaldu dena), “Ituringo arotza”, “Pello Joxepe”, San Migelen iduriaren lapurketaren bertsoak, Belateko lapurren bertsoak… Hauexek bezala, jatorria XVIII mendearen hondarrean edo XIXaren hasieran duten bertze batzuek ere egilerik izanen zuten, bistan da, baina, tamalez, haien izenik ez da gaurdaino ailegatu.

Alde batetik, Nafarroak ez du izan, Gipuzkoak ez bezala, Juan Ignacio Iztueta  (1767 – 1845) bezalako kronista euskaldun eta euskaltzalerik garai hartako bertsolaritzaren berri emanen zuenik eta Iztueta aipatuta, ze hobe post hau akitzeko, Iztueta berak XVIII. mendean (1720 ak) bildutako bertsoa Baztandarrak, laxo partido bat galdu ondoren protagonistak direnak.

Hamar joku ta sei zeudenean
Erriberaren kopeta
bazirudien bazekarrela
elurrarekin tormenta
elizaraino sakatzen zeban
zortzi ontzako pilota

Baztandarrak hitzak eder
malmotea kolkoan
erraz irabazi uste zuten
partida galdutakoan
negarra mardul egiten zuten
Hernanin elizondoan

Post hau iteko erabili den materiala:

“Nafarroako Bertsolaritza” liburua. (Nafarroako Gobernua, 1995).  Pablo Jose Aristorena.

www.bertsozale.com/eu web guneko “Historia” atala.

wikipedia.or -eko “Juan Ignacio Iztueta” wikia.

Advertisements

Read Full Post »

1873ko azaroaren 23an, hirugarren Karlistaldia (1872 – 1876) barne (euskaldunentzat bigarna.) Karlos VII.a izengoitiaz karlisten erregenahia zenaren anahia, Alfonso Karlos Borboikoa eta bere emaztea, Braganzako Maria de las Nieves Baionatik heldu zirela, Dantxarinetik Baztanen sartuz Elizondora iritsiko dira ta gaua pastuko dute. Alfonso, Katalunya eta Erdiguneko ejerzito Karlistaren kapitain generala zen, 23 urte zitun eta bi urte ezkondua zeraman Portugaleko Miguel Iºaren erregearen alabarekin. Maria de las Nives, Elizondon egon zenean 21 urte zitun eta bere senarrari frente guztietara segituko dio. Portugaleko prinzesa ia agurea zenean bere memoriak idatzi zitun eta doike! Elizondon pasatutako egun ta gau hori, azalduko ditu.

Labordetik Nafarroan sartu giñen, zalgurdian Biarriztik Dantxarinearaino. Han aurkitzen ziren karlistek (Atxurian karlisten gotorlekua zegon) berotasun haundikin agurtu ziguten. Mugan, Nafarroko diputazioko diruzaina, Juan Martiñena jauna harrera eman zigun. Ondoren ostatu batera igo  eta gure kanpaina-jantziak janzita bidaiak Martiñena jaunarekin Elizondoraino segitu genun. Elizondoko herrian ongietorri eder bat itxarotnen zigun…” Aipatzen du, Elbete eta Elizondoko herriak (nabarmentzen du Elbete herria dela eta ez Elizondoko auzoa) bereztein duen ibaia pastu eta plazara iristen direla eta etxe dotorez, handikiz (señorial) osatutako kale nagusia zeharkatu ondoren, hoietako eraikin eder batean ostatua hartu zutela. Etxearen nagusia, Dominica Bidaondo euskal (“vascongada” hitza erabiltzen du)  aristokrata eta karlista leiala zen eta aipatzen du, “ez bakarrik gela eroso eta  dotore bat eman zigun gaua pasteko , baizik baita ere, gonbidatu hauniz bildu zun bazkari haundi bat, eskeini zgun“. Printzes bikotea, biharamunean bere bidaia jarraitu zuten, Arraizko bentan bazkaldu eta zaldiak aldatu ondoren Irurzungo bidea hartu zuten. Prinzesari, Elizondon pasatutako gaua eta Bidaondo anderearen harrera eta etxea (memorietan irakurtzen ahal den bezala), inpresio ona utziko zion. Memorian arrastoa utzitako etxea, Elizondoko Istekonea zen, Erregeordearen etxea edo jauregia,zen.

Istekonea jauregia. Etxeaurrea. Argazkia Pello San Millan.

Istekonea etxea, XVIII. mende bukaeran eta XIX.aren hasieran eraikia da. Etxaurrean, elkar nahasten dira XVIII. mendeko barrokoan ohikoa zen plano zentralaren albo-hegalekiko atzeratze arina ( Arizkunenearen berrinterpretazio berantiar modura ondorioztatu litekeena) eta XIX. mendeko klasizismoaren araztasuna. Portalea pilastra angeluzuzen batzuez markoztatua dago. Etxaurrea frontoi hirukia gisa amaitzeak ikusgarriaa ematen dio, eta haren formara egokitzen da horizontalki luzatzen den zurezko hegala. Etxaurre horretan, leku nabarmen batean, armarria dago, arrokaiazko apaingarri berantiarrekin eta girnaldekin. Gibelekoaldea XX. mende hasieran berregin egin zen (Jaime Urrutiako bertze etxe hauniz bezala) zeren errepide berriarekin “etxeaurrean” bihurtu zen (ziren). “Etxehaurre” berri hori garaian modan zeuden elementukin ostau zen, beiraz hornitutako galeriakin, forgazko eskailerakin, portxe haundi batekin… XX. mendearen bigarren erdiaaldera eraikina arras hondatuta zegoen eta bere barnea hainbat etxebizitza prestatzeko moldatu zen. Istekoenea ere Erregeordearen etxe gisa ezagutzen da, etxe hortan jaio baizen Pedro Mendinueta Muzkiz jauna, Nueva Granadako (gaur egun Colombia) erregeordea izandako baztandarra.

Pedro Mendinueta Muskiz. Irudia http://www.banrepcultural.org web horritik hartuta dago.

Pedro Mendinueta Muzkiz 1736ko ekainaren 7an Elizondon jaio zen (Istekonean), gurasoak izanik Juan Martin Mendinueta Urrutia (Istekoneako semea ere) eta Elbeteko Maria Josefa Muskiz Goienetxe (Gausako konden alaba). Bertze Mendinueta bezala  (bere aitetxi adibidez) karrera miltarra in zun eta ia gaztetik armadan nabarmentzen hasi zen. 1762an Portugaleko kanpainetan, 1775an Antilletan, Mexikon…1776an Santiago “ordeneko” zalduna izendatua izanen da eta 1785ean Arjelen larritasunez zauritua izan ondoren, gerra-merituengatik, teniente general mailara igoko diote. Baitere Carlos III-ren  gurutze handia eman zioten. 1793an konbenzio gerrak zirela ta Rosellonen aritu zen frantsen aurka.  1797an  Granada Berriko (Nueva Granada) erregeorde izendatu zioten zen. Bere agintaldia sei urte iraun zuen ( 1806 arte) eta segun zein biografia edo nori irakurtzen diozun bere erregeordealdia arras goraipatua izan zela aipatuko du. Egie da hainbat expedizio zientifikoak (Alexander von Humboldt eta Aimé Bonpland botanikoei babestu zituela, medicina katedra bat sortu zuela, Santa Fen (Bogota) astronomia-behatoki bat ereikitzeko lagundu zuela, eta Amazonas ibaiko iparreko Hego Amerikako mapa bat burutzea ere, gatza eta meatzaritzako ekoizpena garatu zuela oro har… baina baita ere, gogor aritu  zela errango dute.  Bere erregeordealdian hainbat altxaketa eta matxindei auri egin behar izan zion . Lehena Cartagenan,  Beltz frantziarren aurka, hiriko gobernadorea erasotzea lortu bai zuten, eta gero Túquerres-eko eta Guaitarilla-ko indigenen kontra. Azken hauek Koroak bere kolonietako biztanleen gainean egiten zuen presio fiskal esajeratuagatik matxinatu ziren eta gobernadorea (Beltzek ez zuten lortu baina indiarrak bai) “diezmoaren” zergalaria hil zuten. Elizondarra indiarren matxinada zapaldu ondoren, erten dute  indiarren kristautasunan eta bere katekizazioan “arduratu” zela, konbertsioagatik indiarrek garapen soziala lortzea asmoa bai zun (?).

Elizondar militar eta politikariaren agintaldian bere amaiera iritsi zenean, 1803ko irailaren 22an Iberiar peninsulara izuli zen. 1807an Gerra-Kontseiluaren kidea  izan zen eta armadaren antolaketa sakonki ikuskatu zun. Hala ere, 1808ko frantziarrek inbaditzen dute eta Jose Bonaparte Espainako errege bezala ezartzen da. Mendinuetak ez zuen frantziarren alde egin eta preso Bayonara eramago dute. Independentzia gerraren ondoren Madrilera itzuli zen eta monarkia absolutista ezarrita Espainiako Fernando VII-k, 1814an Gerra-Kontseiluaren lendakaria izendatu zion eta 1816an armadako kapitan jenerala. 1822an erretiratu zen eta  1825eko otsailaren 16an Madrilen zendu zen.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Auñamendi Eusko Entziklopediako “Pedro Mendinueta Muzquiz” sarrera.

wikipediako “Pedro_Mendinueta” wikia.

 Revista Credencial Historia-ko Eduardo Barrera Monroy-ren  “Virreyes de la Nueva Granada” artikuloa.

baztangoudala.eu webguneko “ondare ataleko Istekonearen aipamena.

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua.

Read Full Post »

2013ko urria

Mauriano izetak, bere “Baztandik” izeneko idatzitan, “Baztango txistularien kondaira-n” izeneko artikuloan, orain bi mende (XIX. mende bukaeran eta XX. hasieran) baztanen aritzen ziren ttunttneroak aipatzen digu.  Beraz, 1895 eta 1905 urte hoietan Baztanen zeuden  Dorremotz anaiak (Almandoz-Aniztarrak), Juan Leon Ustaritz eta Bizente Perotxena elizondarrak, Juan Felix Urrutia errazutarra eta bere bikote urtez auniz izan zena, Zipriano Iribarren «Xamar» (1850) arizkundarra, eta bairere Juan Migel Jaurena «Pixu» arizkundarra…eta hauen ondoren, nabarmenduko ziren Antonio Elizalde (1884) aniztarra ta urte aunitz Amaiurko txistularia izan zena eta Joxe Telletxea (1891), Erratzu-ko txitularia eta hor urte aunitz bizi ondoren Arraiozko txistularia izandakoa.

Joan den mendeko txistulari zaharrenetakoa eta izen haundikoa ere, erten dutenez Jose Anjel Dorremotz aniztarra (Mariano izetak, aniztarra bezala apatzen digu, baina bertze iturri batzutan almandoztarra bezala ageri da) dugu. Honekomen zuen bertze anai bat hau ere soñulari eta bere aita manuel ere. Beraz, Dorremotz familia dugu gure soñularien “kondaira ” honetan zaharrenetakoak…baina, Dorremoztarrak gaztiak zirenean,  ia bazen Anizen ospe haundiko ttunttunero bat,  Jose Mari izena zuela eta ia XX. mendearen hasmentan, lekuko zaharrenak, oño beretaz oroitzen zirenak.

4490627799_9b2f8649e2_o

XX. mende hasierako txistulariak Elizondokoplazan. Argazkia Jame Viguriak utzitakoa.

1912ko apirilaren 15ko Diario de Navarra egunkariko, “Iñaramberro” goitizenez siñatzen zuen kazetari aniztarraren “Escenas montañesas”izeneko zutabean, Anizko Joxemari shulubiterua aipatzen digu. Artikuloa hasten da erten oñok Anizko zaharrenak daukatela buruan Josemari (ez du abizenik aipatzen artikulo osoan) ttunttuneroaren soinu ederrak,eta ez zegola nork itzala iten ahal ziola…eta berotasun haundikin halaxe dio:”ezta!! gaur egungo (1912 urtean) Elizondoko txistularia, bai bai hori proposatu dutena Madrilgo konserbatorioan lan postu baterako!!!“. Iñaramberrok,  Josemari bere garaiko txistulari honenarik zela argi utzi ondoren, kazetaria gaztea zen garaiko, pasarte bat ekartzen digu. Aipatzen du, Anizko bestetako hirugarren eguna zela eta Josemarik, mutildantzak eta jotak ez zula  beti bezala eder jo, baizik (kronika dion bezala) askoz hobe, iñoz baño hobe!!. Egun artan, indar guzukin jo zun, bat bertzearen atzetik, pin pan pun!…gelditu gabe…atseden hartu gabe…hain zein nabaria, danbolinausia hurbildu zizaiola eta “ea Josemari!  zer gertatzen zaizu gaur?“galdetu ziola ta guzti!

Txistularia: – Zertaz diozu?

Danbolinausie: –ezezaguna zaude! dirudi jo behar duzun azken eguna dela!!

Txistularia: – Halaxe da, azken egune da!!

Danbolinausie:-Nola? zer diozu? zertaz?

Eta Joxemarik polsikotik atratako gutun bat emanez, erran zion: “nire semea, Montevideotik igorritakoa“. Gutunanaren data 1861ko maiatzaren 15an siñatua zegon eta erran zion bezala, Montevideon zegoen Ignazio seme nagusia, bidalitakoa zen. Kartan zion, Montevideon lana eta bizitza, orokorrean arras ongi joaten zizaiola, baina…han, jende guztia “txuntxuneroaren” semea bezala zautzen ziotela! eta berak, etorkizun oneko bizitza baterako lan ta lan ari zela, ez zizaion aproposa iruditzen goitizen horrekin zautzea izatea eta nahiago zuela, bere izen propioaz jendea deitzea eta ez, “txuntxuneroaren semea” . Hortaz erten zion aitari ttunttuneroaren ofizioa uztea, ez izateko Anizko txistularia eta berak ordainduko ziola lan horretaz jasatzen zuen dirua, zeren bere semea zen eta aunitz maitatzen zion…baina ez zuen izan nahi “txuntxuneroaren semea”.

Gutuna irakurri ondoren danbolin nausie, “ea zer in behar zun?”, galdetu zion. Txistulariak erabakia ia hartua zuela erran zion, zharra zela ia, urte auniz txituarekin ibilitakoa, atsedena hartu behar zula eta bere semeari gustua eginen ziola!

Hala izan zen, Anizko hirugarren besta egun horretan Joxemari ttunttuna jotzea utzi zun, eta Anizko txistulari bezala jasatzen zun urteko pagari uko egin zion. Joxemarik ez zun beñere gehigo joko ttunttuna, soilik noizbeinka shilubita joko zun lagun baten bat eskatuta….baina hortik atratako doñuak iñoiz ez ziren lehen bezalako alaiak izanen….Josemari ( dio artikuloko agilea) urte bazutara zendu zela, triste?…ez daki, nola ere ez dkien bere semea paga bidali zion, nola ezta ere ez daki Ignaziori, Montevideon “txuntxuneroaren semea” deitzea utzi zioten edo ez!!!

Post hau egiteko, erabili den materiala.

Mariano izetaren “Baztango txistularien kondaira”, Baztandik-o idazlana.

1912-4-15ko Diario de Navarrako Iñaramberro “Escenas montañesas” zutabeko artikuloa.

Read Full Post »

Hildakoak gurtzeko egunak pastu diren hontan, blog honetan ohikoa den bezala, eriotza inguruko errito eta tradizioarekin zerikusia daukaten bitxikeria bat ekartzen saiatzen gara, eta postaren izena horrei buruz guti zerikusia daukala dirudi arren, hiletaren inguruko tradizio zaharren hautsidurarekin azaltzen digun pasartea da Filipinaren eta Iruritako Markesaren arteko afera.

Garai batean, hileta-elizkizunen erritoa hierarkizatua zegon hiru maila ezberdiñetan; “primerakoak”, “segundakoak” eta doike hirugarren mailakoak. Maila bakoitza liturjian eta eta “pompetan”  bereizten ziren. Elizkizunen horduak ezberdiñak ziren, “primerakoak” hamaiketan hasten ziren, hamar terdietan bigarren mailakoak eta terzerako hiletak, bedrazitan edo hamarretan zeukaten hasteko hordue. Bertze ezberdintasun nabaria apezen kopurua zen, 12 primerakoentzat  eta bertzearendako zazpi edo bortz,eta terzeraakoentzat, justu just bat bazela erten ahal da…apainduraretan eta  edergarrietan ere alde haundia bazen, baita ere gurutze kopuruan, kandeletan, argizarietan…argiztapena eta dekorazioa arras ezberdiñak ziren, eta zer erran kantuetaz!.

Liturjia aldetik, hileten lehen ekitaldia, “nokturnoa” zen. Hontan goiz goizeko matutietan (maitinesak), apezak abesten zuten, salmoak irakurri eta mezak inten ziren. Primerako mailako elizkizunak, nocturno horretan hiru meza kantatzen ziren hilaren omenz eta bertze bat ondoren. Bigarren mailakoak meza bat nokturnoan  zeukaten eta bi ondoren, eta hirugarren mailakoak….nocturonan ezta bat ere.

Argi da ezberdintasun guzti hauek bere prezioa zeukatela eta primerako edo “primerisimako”  hileta horiek, soilik jauntxoen eta etxe haundien eskuetan zeudala, eta adibide gise aipatu garai batean, ohiartzun haundia izan zula Iruritan egindako Etxandia markesaren primerisako hileta-elizkizuna. Markesa Madrilen bizi eta zendu zen baina Iruritako elizan jauregiko hilobi edo ehortz-tokia zegon eta hortaz Iruritan, kristonezko elizkizunak itea. Prezioa maila batetik bertzera bikoitza zen eta garai batean gauzaz  (jeneroan) ordaintzen zen, bildotxak, oiloak, gasna, ogia… Hasiera batean famili (etxe)  bakoitzak hileten maila aukeratzeko librea zen  baina ia aurretik ezarrita zegon  (herriko sozietatearen arabera) etxe bakoitzak zeukan hileta-elizkizunaren maila.  Erran dugun bezala jauntxoak, etxe haundiak (aberats)  eta ugazabak (etxeaen jabeak zirenak)  “primerisimakoak” eta” primerakoak” zeukaten. Bigarren mailako hiletak  normalki maisterrentzat zen eta terzerakoak berriz…behartsuak zireala adierazten zuen, baina baita ere baziren ja ez zutenak eta hauek dohaineko hileta bat izatera aukera zuten.

Hileten alde ezberdin  hori baita ere eliza barne nabarie zen, eliza herriaren “estruktura soziala” irudikatzen du. Hierarkizatutako barride komunitatea elizaren barrukoaldea tradizionalki  azaldu da. Elizetan etxe bakoitzeko hilobiak zeuden eta etxe nagusietako hilobiak aldare ondoan aurkitzen ziren eta etxea gero ta xuemagoa hilobia gero eta aldaretik hurrunago zeukan.

Iruritako herria, Argazkia Pello San Millan.

Iruritako eliza horren adibide zehatza zen. Iruritako bi Jauregien ehortz tokiak aldare nagusiaren ondoan zeuden, bakoitzak presbiterioaren alde batean. Etxeko hilobien ordena etxe bakoitzen lehentasun  (elizan) adierazten zun, etxekoak (etxekoandrea nagusi) non exeri behar ziren adierazten zun, baita ere nortzuk ziren lehenak ogiaren ofrenda hartzerakoan eta baita ere erresponsoen otoizen lehentasuna erabakitzen zun.

Elizako posizio nagusi hori, Iruñako elizabarrutiko artxibategian aurkitzen diren dokumetu haunitzen arabera, XVI. mendetik konfriktoak sortu ditu jauntxoen etxeen artean. Gure inguru hontan ospe haundi izan zun Pedro Arretxea (Oronzko jauregikoa) Oieregiko elizan aulki nagusian exeri nahi duenean, bera bai da Bertizko administradorea (Bertizkona nausia Martin, seme-alabi gabe hil bai zen) baina  bertze jauntxoak, Reparazeako buru, ez diote uzten aulki edo lehentsun posizio hori hartzen, toki hori Bertizko jauntxoena dela erranez  eta bera  soilik administradorea denez ez dula merezi. Ondarrian Pedro Arretxea exeriko da baina hori,  baiketak, labankadak eta zaurituak izan ondoren jauntxo arteko gerra txiki bat sortuko du,….baina hori bertze baterako utziko dugu.

Baina izan zen garai bat, aspalditik ezarritako “klase” ohitura hori kulunketan jarri zela eta konflikto horiek ez ziren ia soilik jauntxoen arten ematen, dirua ez zen ia ezberdintasuna sortzen zuna, klase aberats berri bat sortu zen bai zen, Indianoak edo amerikanoak!. Emigrazioagatik jatorri xumeko dirudun “berri” aunitz bueltatu ziren eta denek! (etxea berritu edo haunditu aparte) gurasoak hiltzerakoan primera edo primerisimako hileta ordaintzen zuten eta hau, betiko jauntxoeei ez zizaion batere gustatu!! Aberatsak asertzen ziren eta ez zuten ulertzen nola etxe txiki bateko batek, bere arbasoak baino elizkizun haundiagoa (eta horrekin ohorea haundiagoa jaikoaren aurrean) eskatzen ahal zutela  eta ; -nola etxe hori eskatzen ahal du halako hileta, baina hori nin ikusi da! eta halakoak entzutea normala bihurtu zen!!… gainera gauza ez zen hor bakarrik geldizen, zertaz primerako hileta baterakin, eliza barruan bere tokia eskatzen hasi ziren.

Eta horren adibidea, XX. mendean Iruritan markesa eta eta “La Filipina” bezala zauzen zen amakumeen arten gertatutakoa izan zen. Markesa betiko famili nobleko emakume burua zen, “la Filipina “berriz, Filipinan  (hortaz izengoitia) diru aunitz indako famili bateko etxekoandrea. Honen etxea ez zeukan hilobirik Iruritako elizan eta bere posizioa, elizako azken lerrotan zegon. Hori ez zuen onartzen ahal, herriko emakume dirudunetako bat zen eta azken lerrotan exertzea barrutik erretzen zion. Gañera bere iloba Elizako apeza zen eta guzti hori aurrean exeritzeko aukera ematen ziola pensatzen zun. Dirudienez, markesa Madrilen aurkitzen zenean “la Filipina” elizako lehenengo emakumea zen, baina Iruritan markesa aurkitzen zenean bien arteko kalapitea eta iskanbila sortzen zela. Markesa bera aulkian exeritzerakoan La Filipinaern argizareak aurrean aurkitzen zitun, honek argizola edo saskia ikusi bezain pronto ostiko batez elizako bertze puntara bidaltzen zitun, famili xumeko emakumea sartzean eta bera argizareal lurrean ikustean (dirudi genio bizikoa zela) ohiak eta irainak nagusitzen ziren eliz barruan…Bi emakumen arteko eskanbila edo borroka denbora dexente iraun zuen, Azkenian apeza medio zela soluzio batera iritsi ziren. Markesa lortu zun bere tokia errespetatzea eta Filipinari, bere familaagatik ohikoa ez zen toki bat (aurrean, markesaren pixket gibelan) eman zioten…eta denek konte (apezak gehiena) egon ondoren bakea eta lasaitasuna  iritsi ziren Iruritako elizara.

Read Full Post »

2013ko urriak 28.

Argazkia J.L. Tor eta bere blogatik jltor.blogspot.com.es hartuta dago.

Udazken hontan ( Urriaren 28an) Elizondoko Kasinoak (Circulo de la Unión elkartea)  eta Jorge Oteiza Museo Etnografikoak lehenego margo lehiaketa antolatu zuten. Lehiaketan hamasei margolarik parte hartu zuten ( Javier Igoa Alzugarai lesakarra nagusitu zen) eta horien artean, lagun bat bazen. Lagunarekin solasian (Tor), aipatzen zidan lehen aldiz izan zela kalera atratzen zela margotzera eta experienzie bazala arras interesgarria eta pozgarria iduritu zizaiola, baina baita ere aipatu zidan pena ematen ziola bertako margolari edo margotzale gutti izatea lehiaketan eta izandakoak ia ia “profesionalak” edo lehiaketetan eskarmentu haundikoak izatea. Baina hala izatea edo ez, gauza da Tor-eri bere kaballetekin, margokin eta Antxitoneako zubia margotzen ari zela ikustean…burura etortzen zitzaidan irudia (ainbertzetan aipatu dut errextasuna daukadala gauzak imaginazeko), orain dela 102 urteko irudia zen, eta margolari bezala, laguna ordez, Dario de Regoyos artista ospetsua irudikatzen nun…bere kaballetearekin, bere margoarekin eta lagun margotzalea bezala… Antxitoneako zubie margotzen, “El ultimo rayo” izeneko pinturan ain zuzen!!.

El ultimo rayo, Dario de Regoyosen (1857-1913) azken lana dela dirudi (bederen azkenetako bat), 1911 margotu zun  eta Udazkeneko arratsalde gorri bateko azken izpiak Txokoto gainean azaltzen digu, protagonista izanez Muniarteko (Antxitoneako) zubia.  Regoyosetik erten dute, estatu Espainiarrean inpresionismoa sartu zuena izan zela. Ribadesellan (Asturiasen) sortutako artista, San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak. 1880an Parisa joan zen eta Bruselara, gero. Han Ensor, Rodin eta Signakekin batera, ohiko arauen kontra zegoen eta lenago L’Essor eta gero XXak” (vingtistes) taldeko kidea izan zen Bidaia ugari egin zituen, Euskal Herrira, bertzeak bertze, europar pintore eta idazleekin batera; 1888an Espainian zehar egindako bidaian La España Negra bilduma egin zuen. Lan horretan Espainiako eta Euskal Herriko irudiak, dramatiko aunitz, agertzen dira, batez ere.

Lehen lanetan iluntasuna nagusia bazen ere, inpresionismoaren eraginez kolore argiagoak eta biziagoak erabili zituen gero. Oso erakusketa garrantzitsu eta arrakastatsuak egin zituen Euskal Herrian eta Europako bertze zenbait herritan eta aipatu dugun bezala Baztan ta Bidasoa ainbertzetan margotu zuen, 1898an Donostian bizitzera joan bai zen eta 1895 eta 1919 artean “Bidasoako Eskola” izeneko biltzen zun espiritu plenairistatako (pintura al aire libre) margolari ezberdiñen taldearen sortzailetako bat izan zen eta “eskola” horretako hurrengoen belaunaldien “aita” (Gaspar Montes Iturrioz-ekin batera) eta irudia ere.

Bidasoako eskola, astion aipatu dugun bezala, Baztan-Bidasoa ibaiaren geografia ingurua “al aire libre” margotzen zuten margolariak biltzen zun “eskola” edo taldea zen eta jakituak diotenez lau belaunaldi izan dire osatu dutenak “Bidasoako eskola”. Lehengo belaunaldia, XIX. mendeko erdialdean sortutako pintoreak osatu zuten eta belaunaldi horren lehen urteetan  Bidasoaren bokalean oinarritu zen. Ibaiak Darío Regoyos (Irun aldean), Daniel Vázquez Díaz (Hondarribian) eta Ricardo Baroja (Bera) bezalako pintore ezberdiñak erakarri zun. Hauen influentziaz lehen belaunaldiko aintzindari bezala, guttienez puntuako lau pintore aurkitzen dira, bere joera kostumbrista, inpresionista edo post impresionismo generoen jarrantzaileak zirenak: José Salís Camino (Santoña, 1863 – Irun, 1927), Vicente Berrueta Iturralde (Irun, 1873-1909), Javier Ziga Etxandi (Iruñea, 1877-1960), eta Francisco Etxenike Anchorena (Elizondo, 1880-1948).

Bigarren belaunaldia Bernardino Bienabe Artia (Irun, 1899 – Etxalar, 1987), Gaspar Montes Iturrioz (Irun, 1901-1998), Ignacio Etxandi (Donostia, 1912-1953), Julio Caro Baroja (Madril, 1914 – Bera, 1995), Juan Larramendi Arburua (Bera,1917-2005) eta Menchu ​​Gal (Irun, 1919 – Donostia, 2008)  osatu zuten. Bigarren belaunaldiarendako garrantzi haundia izan zun 1936ko gerratea, zeren gerra hau hainbat pintore sakabanatu zun eta soilik  Gaspar Montes Iturrioz gelditu zen Irunen Bidasoako inguruak margotzen. Belaunaldi honetan Montes Iturrioz “enbor” gise hartzen ahal da eta berriz, Mentxu Gal eta Juan Larramendi belaunaldiko “adarrak”, beraiek bai izan ziren margolari giltzarriak (bisagra)  belaunaldi berriekin.

Errota zaharra, Errazu. José María Apezetxea oleoa. Irudia euskomedia.org webgunetik hartuta dago.

1938 tik aurrera Montes Iturrioz ( Bidasoako frantziskanoa”) ainbat ikasle izan zitun eta aunitzei,  bere pasioa zen pintura paisajistikoa oro har, eta Bidasoa ibaiko estuarioa bereziki, ezarri zien. Hirugarren belaunaldi hori, 1926 eta 1946 urte biztartean sortutako margolariak osatzen dute;  José Gracenea Aguirregomezkorta (Irun, 1927), José María Apezetxea (Erratzu, 1927), Ana María Marín (Elizondo,1933), José Mensuro (Madrid, 1935), Amaya Hernandorena Albea (1936),  Juan Mari Navascués (Donosti), Jesús Montes Iribarren (Irún,1940), Ana María Urmeneta (Elizondo,1944), José Luis Noain (Madrid, 1944), Javier Sagarzazu Garaikoetxea (Hondarribi,1946)  eta Juan Carlos Olaetxea (Bera, 1946).  Baitere belaunaldi margolari plenairista hontako kidea bezala Ismael Fidalgo Blanco (Vázquez Díaz-en estiloaren jarratzailea) sartze ahal da, zeren Bidasoa-Baztan honetan indako bisiten arabera, ainbatetan paisajea hauek margotu izan zun. Eta Ismael Fidalgo erakarrita Alberto Gómez Etxarte eta Marcelino Bañales bizkaitarrak eta  Eloy Erentxun eta José María Rezola gipuzkuarrak aipatzenahal dira, batzuetan edo aldizka Baztan Bidasoako paisajiak margotu bai dute.

Oño, Bidasoa-ko eskolaren espirituarekin jarraitu zuten (jarraitzen dute) XX mendeko bigarren erdialde gora jaiotako margolariak eta “laugarren belaunaldia” osatuko dutenak: Iñigo Arzak Vesga (Hondarribia, 1954), Xabier Soubelet (Lapurdi, 1953) Tomás Sobrino Habans (Elizondo, 1953) Kepa Arizmendi (Elizondo, 1957 – Baiona, 2009), Fernando Gorostidi (Elizondo, 1958) , Leopoldo Ferrán Muñoz (Irun, 1963), Diana Iniesta Benedicto (Sabadell)…eta agian, azken honek Erratzun margotzen erakusten duen haur eta gazteetako baten bat, Bidasoako eskolako bortzgarren belaunaldia aurrera atra edo osatuko du.

Post hau iteko erabili den materiala hurrengo tokitik atera izan da.

Wikipediako Escuela_del_Bidasoa wikia.

Wikipediako Dario de_Regoyos wikia.

Centro artistico del Bidasoa bloga.

Pepe Fdez. D’Arlasen “Darió de Regoyos, el ultimo rayo” idatzia.

www.unav.es webguneko “La escuela del Bidasoa y la pintura de paisaje baztanés” idazlana. Dr. Francisco Javier Zubiaur Carreño. Museo de Navarra.

Read Full Post »