Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko urria

Pablo Martín Melitón Sarasate Navascués, 1844ko martxoaren 10a Iruñan jaiotako napar biolin jole eta musikagile ospetsua eta ezagunaizan zen, Europa eta Amerikan zehar ibilbide arrakastatsua izanez. Guzti hori jakina da, baina bere karrera  musikala zerbait Baztanekin zerikusi zeukala, apenas ez.

Aipatzekoa da, Martín Melitón Sarasate-ren (gero denborarekin Pablo izena hartuko zun) amaren familia aldetik Baztandarra zela, ain justu bere Amatxi Mikaela Oarritxena Amaiurtarra zen, Eskortz etxean jaioa eta Eskortz etxeko Juan 0arritxena eta Maria Bautista Migeltorena jabeen alaba zena.

1DSC_6297

Eskortzenea, (Amaiur). Argazkia Pello San Millan.

Mikaela Oartxirena 1778. urtean sortu zen eta gazte izanez, Amaiur utzi eta Orbaizetara (arma fabrika punt punta zegon)  bizitzera joan zen  bere senar Francisco Navascués Urdaniztarrarekin, eta han, Orbaizetan, Sarasateren ama jaio zen, Franciska Javiera Navascués Oartxirena. Franziskak urte batzuk geroxago Iruñan Miguel Sarasate militar musikariarekin ezkonduko zen eta ezkontza hortatik 3 alaba ta seme bat ianen zuten, lehenegoa izanez Martín Melitón Sarasate mutikoa.

Aitaren lanbideagatik (musiko militarra) famila ainbertze aldiz bizitokiz aldatu behar izan zun, 1846an Sarasatek 2 urte zituela Valladoliden bizitzen ziren, Bortz urte zituela Pontevedran (hemen solfeo ikasketa hasi zun), 1850an, 6 urtekin Santiagon eta urte bat geroxago (1851an) A Coruñara bizitzera joanen dira. Hemen la Coruña bere mentorea eta mezenas izanen zena  ezagutuko du, Juana de Vega Espoz y Minako kondesa alarguna…eta doike! Baztanaekin zerikusia zeukana ta modu batean Baztan maitatzen zuna. Ezpoz y Minako kondesa, Sarasate gaztea La Coruñan kondesa berberak infanta Maria Luisari ( Isabel II.na erregiñaren haizpa) antolatutako festival batean zautu zion. Ereten da, segidan mutikoren trebetasuna txunditu ziola, baina baitere, jakitean familaren jatorria Nafar iparraldeko bailaretan zegola (Aezkoakoan, Baztanen…), eta exprexkiki Baztangoan,,,interesa piztu zizaiola gaztea urbilagotik ezagutzea, zeren astion aipatu dugun bezala, kondesa alarguna Baztan zautzen zun!!

Juana de Vega (1805-1872), Espoz y Minako kondesa. Argazkia wikipediatik hartuta dago, creative commons lizentzia.

Juana de Vega (A Coruña 1805)   1835ko martxoaren 14an  bere senarrekin Elizondora iritsi zen, ) beno senarrarekin eta honen ejerzitoarekin. Senarra, Espoz y Mina general liberal eta Isabelino zaharra zen, beraz berriz 30 urteko emakume noble gazte eta ezkon berria. Espoz y Mina gaixututa zegon eta bere ejerzitoa Zumalakarregikoarekin Belate inguruko larremearrean topatu ondoren, garaitua. Baina ammorrua zuela eta bere posiioa (Elizondo)  karlistez asediatua zegola, asedio autxi  eta Karlistek kañonekin alde egin behar izan zuten eta Lekauzen babesa hartu. Honek ekarriko du herriaren erretzea eta Espoz y Minaren basakeria, hiru lekauztar agureen fusilaketa. Elizondo askatua izan ondoren, bai jenearala ta bai bere emaztea Arizkuneneako jauregian bere etxebizitza kokatu zuten, ez zuten egun aunitz pastuko zeren gerraren aferaz eta Karlisten garaipenak  hilabete bat geroxago Espoz y Mina, liberalen Iparraldeko egerzitoaren generalitzatik dimitituk du eta Iruñan babestuko da. Baina ha lere Juan de la Vega gazteari Baztanen pasatutako egunak izugarriak izan ziren zeen bera aipatuko zun bezala, militar bizitza horren bakartasunan, egun hoietako paisajia ta klima bere Galizia maiteri oroitartzen zion eta betirako Baztan eta baztandarrak (liberalak pensatzen dut) bihotzan eraman zun.

Kondesa agurea musikari gaztea bere “besotan” hartu zuen eta musikari bezala aparte zela eta urrunera iristen ahal zela ikusita, beca bat ordaindu zion. Beca horren bidez, Meliton gaztea (9 urte zitun) bere ama eta arrebekin Madrilera bizitzera joan zen eta han (kondesa ordainduta) erreinuko hiriburuko konserbatorioan ikasketak jarraitu zun. 12 urtekin Kondesaren beca aparte bertze bi lortuko zun (Nafarroako diputazioakoa eta “de la casa real”) . Hiru beka hauei esker Parisen ikasketaki segitzean lortuko du eta han Alard (Bayonakoa) biolinista haundia maixu bezala izanez. Bidain ama gaixotu eta zenduko da, Martin gaztea Bayonako konsul espaniarraren ( Ignazio Garzia Etxeberria Iruñatarra) ardurapean geldituko da. Parisen Alard haundiari liluratu ta  zoratzen dio bere arterekin eta baita ere Rossini berberari. 1857an 13 urte zuelarik ikasketak burutuak bezala eman zun ( nota maximoarekin) eta bere lehengo oporrak hartuko ditu, eta bere jaioterria zauzera (Nafarroa) etorriko da, Iruña-Elizondo-Bayona bidaia egiñez.

Pablo Sarasate, (1844 – 1908). Argazkia Wikipetdiatik hartuta dago eta lizentzia creative commons baten arduapean dago.

Bere tutorea Garcia Etxeberria bidai hau eskeini zion erranez, zautuko zula bere jatorriak, zautuko zula “Madre Pamplona” eta “Abuela Baztan“. Iruñan Irailan ibili zen, Sanfermin txikitoak ziren  eta ondoren Baionara abiatuko da (Gartzia Etxeberria han bizi bai zen) baina erdian Baztanen egun batzuk pasatuko ditu, Elizondon hain justu. Baino tutorearen lagu batzuei esker, Baztan osoa zautuko du eta nola ez, Amaiur eta Eskortzenea ere. Baztanen, zortzikoaz, karrika dantzatz, danbolinaren eta txistuaren soñuaz blaituko da, baita ere baztandaren jarreraz ,bazkariaz, etxe blasonatuaz eta paisajeaz harrapatuta geldituko zen,  etan geroxago Leon Zarate bere biografoa izan zena, idatziko du…”giro “pastoril” hortatik (baztandik) atra eta tiratu behar izan omen zizaion Bayonara joateko zeren beragatik baldin bazen han geldituko zizaigun!!!. 3 urte geroago 1860an, berriro egun batzuk pastu zitun Baztanen, kasu hontan Baionatik etortzen ziren berak eta bere tutorea eta Iruñera joaten ziren, Pablo (ia izen hori erabiltzen zun) 16 urte zituen eta ia biolinista ospetsua zen , Tulerrietako Jauregi Inperialetik (Parisen) konzertu zoragarri bat ematetik tortzen zen.

Post hau iteko erabili den materiala.

Auñamendi Eusko Entziklopediako “Pablo Martín Melitón Sarasate Navascués” biografia.

Wikipediako Pablo_Sarasate wikia.

Pepe Fdez. D’Arlasen “Pablo Sarasate y el valle de Baztan” idatzia.

Advertisements

Read Full Post »

2013ko Urriak.

 Nafar osoa, Argia Ikastolarekin taupadaz bat egin zuen pasaden Igandian (urriak 20), Nafarroako Ikastolen festa eguna den hortan, egun haundia izan zen bai Tuterako Ikastolarentzat, Nafarroako Ikastolentzat, eta oro har Ikastola guztientzat eta batez ere, euskararentzat, Erriberan eta Nafarroa osoan… Taupadaz taupadaz festa hau haunditu joan da, taupadaz taupadaz urrun gelditzen da 1981ko
 Etxarri-Aranatz-Altsasu,an ospatutako lehenego oinez xumea, eta baita ere, urrun gelditzen zaigu (adiñez ere) orain dela 31 urte ospatutako oineza, Baztanen ospatutako lehenengo eta orain artio bakarra izan den  Nafarroako Ikastolen festa-egun haundia.

1982 urtea zen, eta garai haietan Uztailan izaten zen, hain justu 18an ,(hurrengoan, 83an Beran udazkenera pastuko da). Oinez horren irudia logotipoaren oinatz beltzak izan ziren, logotipoarenegilea Martin Garde Lekauztarra izan zen, garai hartan ikastolako gurasoa zena eta marrazki horren bidez euskararen berreskurapena pausoz pauso, oinez lortuko dela adierazi nahi omen zuen. Ibilbidea 4km zun eta Elizondo ta Lekaroz artean pasten zen. Goizeko 9etan  ireki zen eta 7arte irekia egon zen, zirkuitoan zehar baziren ostatuak, olzak emanaldi ezberdiñakin, bertsolariak, abeslariak txistulariak, txarangak, haurtzaindegia, txontxongiloak eskuaraz, herri kirolak eta artisaguak…eta doike, Bazkaria. 8ak aintzin zirkuitoa itxi ondoren  festa segitu zun Elizondoko plazan zegoen dantzaldiarekin.

Herri bazkaria ekitaldi nagusia izan zen eta 1.500 persona Pilarreko zelaian bildu ziren menu arras baztandar bat dastazeko; baztanzopak, piperrada, zikiroa (Zugarramurdiko akelarrea prestatuta), mikiroa?, izozkia eta euskal pastela….eta nola ez kafia ta kopa.

Apaitzekoa da ere, mila lagun baino gehiago aritu zirela antolaketan eta laguntzatan eta

oinez1.jpegegun inportantia izan zela baztandar guztiendako, eta hain zuzen Baztan Ikastola osatzen zuten guztiendako. Baztan ikastola orduan berrehun ta sei haur  eta bi egoitz zahar eta murritzak zitun, bata Elizondo eta bertzia Elbeten eta ikastolako hazkundea haundituz joaten zenez, egoitzak desegokiak zirenez eta institizioen laguntza ez zenik, behartuak izan ziren jai “berri” hau ospatzea. Lan haundia egin ondoren, dena ongi atera zen,
antolaketa eta giroa apartekoa izan zen, eguraldi ederra eta harekin, 12.OOO lagun hurbildu ziren ziren Baztan aldera.  Euskal Herriko txoko guztietatik etorri ziren Elizondo eta Lekaroz artean prestatutako zirkuituan oinez egitera. Garai haietan ezi ziren gaur egun ezagutzen dugun bezalako guneak, baina musika, dantzak eta jai giroa,  bazter guztietan bazen.

oinezjend.jpegJende ezaguna agertu zen , eta 12:00etan “km 0an” (Pilarren) Euskal Autonomia Erkideko lehendakaria zena Karlos Garaikoetxea eta Hezkuntzako kontseilaria Pedro Etxenike zeuden eta biok 500.000 pzta eman zuten Erkideko gobernuaren partez. Baitere zeuden, Txillardegi (Telesforo Monzonen alarguna), HB eta EAJ ko parlamentari foralak, Jose Mari Satrustegi apeza, etnologoa eta Euskalzaindiako idazkaria…gainera azken honek pregoi polemikoa bota zun, zeren  txaloak hartu bezain pronto, ziztuak ere entzun zitun, baina guzti hoien gainetik nagusiena entzun  zena “Nafarroa Euzkadi da”, “Nafarroa euskeraren alde” ohiuak eta esloganak izan ziren …eta Alsasun gertatu zen bezala  etorri ez zirenak, Nafarroako Diputazioko ordezkariak eta talde “nafarristen” ta “españolisten” (U.C.D., U.P.N., P.S.O.E. eta EKA) ordezkariak izan ziren, muzi egin bai zuten urte hortan ere.

Oinez hori ez da gaur egungoekin konparatzen ahal, ez jende kopuruan ezta ekitaldietan ezta ere daukadan oiartzunan… baina ttikiagoa eta xumeagoa izan arren 3,5 milloi pezeta biltzea lortu zen. Gaur egun ez da diru aunitz, baiño garai hartan diru nahikoa izan zen.

Ta garaiko prensan agertzen zen bezala “Baztan xerri buztan? ba bueltak eman ondoren uztan

oinezxakilixutout.jpeg

Argazkiak eta datuak “Baztan ikastola 25 urteurrena 1970/1995” liburutik artuak daude.

 

Read Full Post »

Emilio Guitierrez Gamero (1844-1936) kazetari, jusista, ekonomista idazle eta politikari liberal espainarra zen. Kortetako diputatua izanez, Amadeo I-ren abdikazioaren ondoren (1873), Errepublikaren alde  botoa eman zuen. 1874ko urtarrilaren 3an Pavia generalak  kongresuan sartu eta hauek deseginez estatu-kolpe bat eman zuen errestaurazio monarkikoa ezartzeko asmoarekin.  Gertaera hau egoera zalla batean patzen zion liberal errepublikatzale politikoari, zeren garai hoietan ere III. gerra karlista burutzen ari zen eta monarkiaren  berrezartze hau, karlistei bere nahiak eta helburuak berpizten zien.  Monarkia ezarri beharzen, Alfonsinoak Alfonso de Borbon erregea izatea nahi zuten, Karlistak “vaskongadetan” eta Kataluina nagusi zirela  Don Karlos errege ohikutzen zuten, Emilio Gutierrezi berdin zizaion, ez Alfonso ezta Karlos,! baiana gauza zen bizitza konplikatu zizaiola Madrilen eta handik (espainatik), alde egin behar zun…baino lehenago afera bat konpondu beharko zun eta “afera” hori solbentatzeko karlisten lurretara joan beharko zen, hain justu Iruñatik iparraldera dagoen herri batera, hain justu…Elizondora! eta herri hartan gizon batekin kontaktuan patu eta zerbait emanen zion.

Emilio Guitierrez Gamero (1844-1936). Argazkia gansoypulpo.com literatura web horritik atraia dago.

Gizon hori “Elizondoko gizona” bezala zautoko da edo hobe errana hala agertuko da, urte batzuk geroxago Emilio Gutierrez Gamerok berberak idatzitako  “Mis primeros 80 años”  liburu sortan. Idazlearen memori liburu hauetako 2. tomoko VII. kapituluan, Elizondoko bidaia eta konpondu behar zuen afera umorez kontatzen gaitu.

Istorioa hasten da erten, Elizondora joan behar zela eta Elizondoko alderdikide (liberal) batekin garrantzi haundiko gestio in behar zula eta horretarako Pamplona-Baztan-Urdax bidea hartu behar zula eta desgraziaz bide ta inguru hori Karlistek okupatuta daukatela, txakur karlistaz beteta dagola eta karlistak nagusiak direla. Aitortzen du bidaia beldurra ematen diola, ta galdetzen da, zer pastuko zaio Karlosen menpekoak jakiten badute zein da bere afilazio politikoa?, zer gertatzen ahal zaio elizondoko gizonari bera harrapatzen badiote?…Baina Nafarroko egunkari bateko zuzendariaren laguntzari esker eta Lizarraga general Karlistari zuzendutako karta bat eramateko aitzakiarekin…gutti pensatuz eta begiak itxiz, abenturara abiatua zen!!

Trenez Iruñara iritsi zen eta han garraioa “txar” baten billetea hartuz Elizondora idei argi batekin abiatu zen, Elizondoko afera “konpondu” eta ondoren muga pasatu!.  Goizeko zazpiak ziren , hotza kristonekoa eta garraioa (karrikotxea deitzen dio)…txarra! Ahal zun moduan egokitu zen, berarekin apez bat zijoan (eliz gizona baino gerrillero antza gehigao zula dio), baitere mutil altu ta muxugorri bat, mutiko koxkor bat, eta pare parean hiru emakume, bata loro haundi batekin “viva Don Carlos septimo” ohikuatzen zunarekin.  Textoa umorez et tufaz personaiak eta bidaia azaltzen du, ” la mal llamada diligencia” nafarroko fantsiako parajean zehar lortzen zun mugimenduarekin apezaren sotana eta mutikoaren pantaloiaren artean kokatu zidaten eta azkenian modorran sartuta, loa hart nahi izan nun, nahiz etainfernuko ibilgailu horren mugimenduagatik sortutako astinaldi batean, lepoko hezurra hausteko beldurra izan arren”

Dirudi lokartu zela zeren aipatzen du, iskanbila ta zalaparta haundi bat irizarri  ziola, aldarria errepidetik desfilatzen zuten ongi uniformatutako gazte talde bat sortzen zun,  eta Emiliok trufaka idazten du: “kanta guztiak loroak botatzen zuen vivas berdiñakin akitzen zuten. Hori bai! loroa baño argiago”

Nora doa jende hori? Galdetzen du.

a Batirse! Erantzun zion harro mutil errubioak.

Gizajoak! seguru hoietako batzuk ez dutela herri hauetara bueltatuko, seguru ez dutela berriro bere amak ikusiko, seguru…

– Ze inporta da, erlijioaren gatik hilko dira!  Moztu zion gazteak!

Ai ama! jende hauek ez dakite zer dago gerraren atzean, nahasten dute dena, berezi behar dire erlijioa eta gibelean dauden interesak, politikok, ekonomikoak eta dinastikoak…pensatu zun, eta hori azaltzen saitu zen …baina ikusita ze fanatismoarekin erantzun zioten mutila, “apeza-gerrileroa”, mutikoa eta hiru emakumeak, ixiltzea erabaki zun, eta ea espio bezala hartuko zioten beldurrarekin, bidaio osoan ez zun ahoa ireki gehigo.

Elizondora iritsi zen eta posada “txar” (garraioa bezala) batean ostatua hartu zun, Etxeko andria gela “dexente bat eskaini zion eta erran zio karta emateko jangelan biharamunean Lizarrara abiatzen ziren hiru ofizial karlista aurkituko zula. Dirudi posadako andrea generalaren abizena eta Lizarra nahastu zula eta Emiliok karlisten konpañia uko egin zun eta atsalde guztia gelak zeukan lehoian Baztango paisaje ederra begiztatzen pasako du, zeren liburuan natura, eguzkia, zuhaitzak, gaztaiondoak haritzak, zerua, basoak, mendi altuak,,,deskribatzen du eta toki eder hortan gerrare puta horren izua, edo izugarrikeria sumatzea, pena haundi batean murgiltzen diola azaltzen du.

Biharamunean, Elizondora ekarri zion gestiona solbentatuko du, biltzen da ixilppean ” Elizondoko gizonarekin” eta honek bertze aldean “autre coté” zerbait  eramateko emanez (liburuan ez du aipatzen), Dantxarineara abiatuko da, muga igaro eta Frantzian (Parisen) urte dexentez biziko da errefujiatu gise.

Bitxia da, pasarte osoan Emiliok “Elizondoko gizonaren” izena edo identitatea ez aipatzatea eta eztaere zeretan oinarritzen zen solbentatu behar zue afera, bakarrik dio gestionak “pecuniarioak” (diruzkoak) zirela eta honik pensarazten digu, Baztandar liberal dirun batek diru kopuru bate eman ziola bertze aldean erabiltzeko…bai berarentzat Frantzian bizi berri bat hasteko edo alderdiarentzat…jakintzak zuk!!

Post hau iteko erabli den materiala.

Mis primeros 80 años. Tomo 2 “La españa que fue, clio en Pantuflas“. Emilio Guitierrez Gamero. Aguilar S. A. Ediciones (1860).

Read Full Post »

Maiora abizenaren jatorria, Baztango Ziga herriko izen berberako jaureagian edo palazion dugu. Maioratarrek aspaldiko (eta aspalditik) famili noble eta jauntxoa izan zen, Zigatik zabalduz  Nafarro osoan, Gipuzkuan (Azpeitian, Seguran…) kokatu ziten eta baitere Txilen.

1513an (Nafarroako konkistaren ondoren) Mayora-ko jauregia leinu etxe bezala agertzen da eta bere nagusia, Martín Mayorak, kuartel-ordainketako “remisionado” zaldun-jaun bezala.  Zaldun ” remisionaduak” ia erdi arotik Nafarroan bazen jauntxo milizia antzeko bat zen eta ikusita ze urtetan sartua izan zen eta urte berean (1513)  kuarteleko ordainketetaz exentua izanez, argi dago, Mayoratarrak behamondarrak zirela eta noren alde borrokatu zuten,…hau da, gaztelaniarren alde doike!.

Hortik aintzin Mayoratarrek erlazio estu bat izen dute konkistadorearekin, eta honen adibide gise, Martin Maiorako ondorengo bertze Maioratar Martin elizgizonaren bizitza da. Martin de Mayora abadea, noiz sortu zen ez dago argi, baina bai 1639an Elizondon zendu zela badakigu. Familiako “segundon” bat zenez, apaiz karrera in zun eta Urdazubiko San Salbatore monastegiko abadea bi alditan (1624/1627an eta 1633/1639an)  izatera iritsi zen.

Slbatore monastegia. Argazkia http://www.urdax-dantxarinea.com webgunetik hartutaa dago.

Konkistan garaian Urdazubiko monastegia Nafarroko erregei leala izan zen eta ez da ahaztu behar garai haietako abadea, Juan de Orbara  erreinuaren independetzian defenditzen Amaiurren egon zela, eta Monastegiak 1526ko uztailaren 10an jasan zuen sutea, agramondarrei eskainitako laguntzaren ondorioz izatea (“ofizialki akzidente batengatik sua piztu zen) eta gaztelaniar eta behamondarrak gibelian egotearen susmoa izatea. Susmoa izan edo ez, hala izan edo ez gauza da hortik aintzin, Urdazubiko abadeak famili behamondar ingurukoak izanen zirela eta hoie artean bat, Martin Maiora izan zen.

Martin Urbazubiko abade bezala Nafarroako kortetan aritu zen, Luis Bravo Nafarroako “virreya-ren” aginduta, monastegian, mugak frantsengatik defenditzeko asmoarekin hainbat “baztandar” tropak bildu zitun, baitere Flandesera abiatzen ziren soldadu (terzioak) talde batzuk ostatu eta aterperatu zitun. Gerra garaiak zirenez bai Flandesen eta bai Frantziakin (Richeliu 1635an gerra deklaratuko die espainako Austriei), Martin Mayora espio sare haundi bat antolatuko du, Urdazubiko monastegia sare horren burua izanez.  Monastegian, abadeak Europako berri ta informazio guztiak jasotzen zitun, erten da sare hori Elba ibaiatik (alemaniako ibai) Eskaldara ibaira (Belgika)  eta Ardenasetik (Belgika) Pirineotara zabaltzen zela. Espio sareari, Valparaisoko markesak (Nafarroako virrey berriak) “interpresa Pirenaica” izena patu zion. Interpresaren informazioakin espainolak Ziburu, Zokoa, Urruña eta Donibane Lohizuen konkistatu zuten, baina 1637an Nocherako dukea “plaza” horiek utzi behar izan zun babesi gabe, gerizperik gabe eta barrik bai zegoen eta iparraldetik alde egin zunean Martin Mayoraren Monastegian babestu ziren.

Martin Mayorak lortutako informazioa garrantzi haundikoa izan zen Austriatarretzan eta bere zerbitzuagatik opari gise, 300 dukado (urtero) pentsioa aman zioten, baina pentsio horretaz gozatzeko apenas izan zun denbora zeren aistion apiàtu dugun bezala, 1639an Elizondon zen du zen.

Martin Mayora ondorengo monastegiko abadea Lorenzo de Iturria elizondarra (monastegiko abadea ere bi alditan,1639tik 1642ra eta 1647tik 1650era) izan zen eta honek Felipe IV.ari eskatu omen zion Mayoraren pentsioa zeren monastegiak hainbertze milizien pasa eta frantsen aurkako gerraren ondorioz 1636ko sutea jasa ondoren, gelditzen ziren 8 fraideak (gerra hasi baino lehen  20tik gora baziren) ez zuten Monastegia aurrera iten ahal.

Post hau iteko erabili den informazioa.

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua.

www.urdax.es web gunea.

“El Monasterio premonstratense de San Salvador de Urdax: Génesis y evolución Histórico-Artística1” . MARÍA TERESA LÓPEZ DE GUEREÑO SANZ, Revista Prinzipe de Viana.

Read Full Post »