Elbeteko Gurutze sainduaren omenekoz bestetan, mutildantzen inguruan gertatutakoa, ohiarzun zabala izan du euskalherrian eta hainbat mediotan aipatua izan da. Ez dakit zuzen zer gertatu zen lehengoan Elbeten ez bai nintzen, soilik entzundakoaz, sarean eta sare sozialetan irakurritakoaz eta bideo baten baten ikusitakoaz… imaginatzen naiz han gertatutakoa!…ta tristura garatzen nau, malko tristeak ta samiñak, penak eragindako malkoak, eta ez makalak! ixuriz.
Argi dago konponbidea ez dagonik. Bi aldeak bere bideak segitzen dute, ez dago (bederen ez da ikusten) bidegurtze bat biek elkartuko diena. Norabideak ezberdiñak dira, bata “tradizioa” dela ta, bertzia “garaiak aldatu” direla (azken bide hontatik noa ni, “zuzenena” iruditzen bai zait, niri), baina bi pensamenduak ulertzen ditut, bakoitzak berea babesten du, bakoitzak bere alde iten du. Defenditzeko moduek hobeak edo okerrak (emaitzak lortzeko) izaten ahal dira, idei onak edo txarrak, baina bidezkoak dira…bederen errespetu faltatzen ez bada. Ulertzen ahal dut, bazuentzat, dantzara sartzea, ekitalde edo aktuazio “pribatu” ta itxi batean agian, errespetu faltatzea izaten ahal dela, bertze batzuentzat emakume batekin dantzatzea ez nahi izaten ahal da…baina bidezkoa ez zaidana iruditzen irainak, ofentsak eta ohiuak dira (bai plazan ta bai sarean), eta hala hasterakoan, defenditzen den ideia zentzu guztia galtzen du!!! (bederen neretzat)… eta Aingeru Enpalza dion bezala, Baztango urek Hondarribiraino ailegatzen segitu behar lukete, eta ez alderantziz.
Zortez, Elbeteko bestako gauz adierazgarriena ez dira mutildantzak, baizik zuhaitz bat. Baztango herri hontako besteetako ikur nagusia edo bertze herrietatik ezberdintzen diona, bere izarea propioa emanez, Gurutze Sainduko bezperan goratzen den txopoa (makala) da. Txopo goratzea ikusgarria eta unkigarria da, ilunabar aldera baztan zopak dastatu eta ongi afaldu ondoren, bere arbasoak in zuten bezala, plazan elbetear gazte (eta ez hain gazte) biltzen dira. Txistuaren doinuaren gibelean, lehenagotik ia aukeratue, adarrak moztue eta prestatua dagon txoporatz abiatzen dire. Gerri eta giltzurrin kolpez, bizkarrera altxatuz plazara bueltatzen dira. Han, indarrez, pauso eta mugimendu motzak baina zeahatzak emanez, zuhaitza goratuko dute eta festak irauntzen duten biztartean, plazan zutik, tente eta harro txopoa mantenduko da.
Zuhaitzak gurtzea jatorrizko ohiture paganua eta tradizio zaharra da. Hemen eta munduko edotzein kulturetan zuhaitzak gurtu izan dira eta bertze ohiture paganoak bezala, kristautasuna berganatu izan du.
Bitxia da Elbeteko bestak (irailak 14) Gurutze Sainduaren goraipamena-ren (Exaltación de la Santa Cruz) omenez izatea, kristauetzat gurutzea, “bizizaren arbola” irudikatzen bai du. Irudikapen hau, gurutzearen bertze bestatik (Maiatza 3) dator, erromatarrentzat data hau zuhaitzaren eguna zen (udaberri erdian) eta kristautasuna, festa paganoak borratu nahian, zuhaitza, kristok hil zen gurutzean bihurtu zen. Elbeten erten ahal
da “betidanik” txopa goratu dela,baina egia erteko, berreskuratutako tradizio bat da, zeren dirudienez gerra zibileko urtetan ohiture galdu izan zen.
Elbete aparte, Arizkunen ere txopoa altxatzen da San Juanetan eta Pentekostesen Berroetan, Baztanik kanpo Zubietakoa da ezagunena eta azken urte hauetan, txopo beharrian pago bat da goratzen dutena.
Arbolak herriko bestetan, arbolak gure bizitzan, arbolak gure inguruan…Naturaren barruan bizi izan garen herria gara. Herriek arbolari ematen dioten sinbologia izugarria da. Badire zuhaitzak bi edo hiru mila urte bizi daiteke. Etxe bateko hainbat belaunaldi pasa daitezke etxeko atariko zuhaitza bera ikusiz. Hortaz jartzen da arbola (hagina) etxe atarietan, etxeari mila urteko bizitza eman nahi diozula adierazteko. Baitere normala da arteak eta giltxaurrondoak patzea. Giltxaurrondoagatik erten da etxetik urrun ezin dela bizi. Erranairu zahar batek dio “giltxaurrondoak etxeko errietak entzun behar dituela“. .Ta zer erran haritzari buruz?. Haritza izan da gehien erabili den zuhaitza egurretarako, eraikuntzantan eta baita ontzigintzan. Beraz, normala da haritza gurtzea, Euskal Herriko arbol ezagunena haritza izatea, ez da kasualitatea!!!.
Gernikako arbola, da Euskal Herrian famatua, baina gure bailaran ere dugu “gure” zuhaitz ospetsu eta ezaguna (bederen Arizkungo alde huntan). Ez da haritz bat, ezta hagina, ez da pago zahar bat ezta etxeko giltxaurrondoa, udareondo (Pyrus communis) bat da eta izen propio du, Malkoa!!! (udarearen motagatik, udare ttiki batzuk ematen bai du).
Malkoa Arizkungo San Blas auzoko Elizaintzinekobordan (Gaur egun Malkoa etxe rurala) dago. Urteez kargatuta bakarti eta isil altxatzen den basa-udareondo itzel eta zahar bat da. Belardiaren erdian landatua loreontzi batean bezala bai Malkoa eta bai bertze zuhaitz aunitz ikuste ahal dira. Zuhaitz hauek ez daude halabeharrez hor, gizakiak nahita utzi die eta oño bere funtzioa betetzen dute; animalien aterpean eta babesa, udako egun beroetan hazienda bere itzalak bilatzen dute, neguan, euria indarrarekin erortzen denean, bere koparen azpian, geldirik oso geldirik babesten dira…
Malkoa udareondoa, inguruko historia eta mende hauetan pasatu diren jendeen begiralea izan da, zuhaitz zaharra da baina ongi zaindua dago. 2006ko udako gau eder batean adar handi bat puskatu zizaion, zuhaitza zatituta gelditu zen eta gaur egun zuhaitzaren nagusia den Balentinek, Malkoa mimatzea eta zaintzea beharrezkoa zela, konturatu zen. Harrezkero pasatu dute hainbat urte eta nahiz eta apur bat zaharragoa izan, irmo eta eder mantentzen da, udaberritan lore zuriez zipriztinduta agertzen da eta uda bukatzera doan hontan, bere adarrak malko ttikiz beteta ageri da….eta ttikiek izan aren ez dire makalak, malko horiek!!!
Post hau iteko erabili den materiala.
www.malkoa.com webgunaren informazioa (Malkoa etxe ruralaren webhorria).
www.gaur8.info webguneko Jakoba Errekondorik egindako elkarrizketa (2008-3-7).
www.noticiasdenavarra.comeko Lander Santa Mariaren “Un árbol, una tradición” artikuloa (2013-9-14).
Utzi erantzun bat