Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko Iraila

Bikingoak.

2013KO iraila

Pasaden udan (abuztuan), asteartero, etxeko gaueko lasaitasunan (haurrak oheratuak), afaria eskutan izanik  telebista aurrean eseritzen nintzen eta ematen zuten serie batekin (aspalditik), gozatu, liluratu, amestu ta…(zertaz ez) flipatzen!! nun.  Telesaila, Vikings  zen (Bikingoak) eta Michael Hirst gidoigileak The History Channel telebista katerako sortutako telesaila  da, eta kate horren seriotasunagatik, telesaila bikingoen kultura eta usadioak ahal bezain fidelki islatzea saiatzen da (hor nire txundizea). 

Irudia “vikings” telesailakoa da. http://www.historiaycine.com webgunetik atraia dago.

Vikings (Bikingoak) antzinako eskandinabiar kulturako heroi ospetsuenetako bat izan zen Ragnar Lodbrok bikingoari buruzko kondairetan oinarritua dago, kondaira hauek arras ezagunak dira Eskandinabian eta XII. mendeko  Saxo Grammaticus en (Daniar historiazailea) Gesta Danorum  (Dinamarkako historia) agertzen dire eta baita ere, telesailako protagonistaren bizitza kontatzen duten XIII. mendeko bi “saga” badire: Ragnars saga loðbrókar ( Ragnar Galtza Hiletsuaren saga)  eta Ragnarssona þáttr (Ragnar-en semeen kontakizunak). Itsasgizon honek izaera ausarteko bikingo baserritarra eta gerlaria bezala agertzen zaigu eta bere herriko esamesek dioten eta oraindik topatu gabe dauden Ingalaterrako ustezko altxorren bila itsasoratzen da. Gauza da garai haietan bikingoak ekialdera (Baltiko itsasora) abiatzen direla,  lur horiek harpilatzera eta honek mendenbaldera joan behar zela zion, eta bere herriko buruzagia den Haraldson kondeari desobedezituz eta muzin eginez,  lagun batzuekin lagunduta Eskandinaviako kostaldeetatik haratagoko herrialdeak arpilatuko ditu, Northumbriako erreinua  (gaur egun Inglaterrako ipar ekialdea)  lehenegoa izanez. Telesailan, Lindisfarne-ko monasterioa profanatzen eta arpilatzen dutela ageri da, eta hori historikoki 793ko ekainaren8 izan zen eta data horretan Europaka, lehen aldiz bikingotaz entzun eta jasango ditu.  Honek, ospe haundia emanen dio Ragnar harro ta matxinoari eta arazoak ekarriko dio bere nagusiarekin. Ondarrian duelu batean Halraldson bera hil eta konde titulua bereganatuko du, (espoiler),,,,eta denborarekin, Juntalndiako (Dinamarka ta Suezia) erregea bihurtuko da.

Drakarra, bikingoen itsatsonzi hariña. Irudia “Vikings” telesaileko da.

Bikingoak  bere draketan urtero, udaberrian itsasoratu egiten ziren, eta neguaren hasieran itzultzen ziren harrapakinez beterik. Suediarrek edo baregoek ekialdera abiatzen ziren eta gaur egungo Errusiara eta bertze ta estatu batzuk sortu zituzten; horietan garrantzitsuena Kieveko Printzerria izan zen. Barengoak Errusiako ibai bideetan barrena nabigatzen, eta 860.urtean Bosforora (Estambulera) iritsi ziren.

Norvegiarrak harrapaketa bila eta lurralde berrien bila abiatzen ziren kolono gisa etxaldetan non kokatua aurkitzeko. Islandiara iritsi ziren (870),  981. urtean Groenlandia aurkitu zuten, eta Erik Gorriak kolonizatu zuen. 1000. urtearen inguruan, haren seme Leif Erikssonk Kanadako kostaldea aurkitu zuen, eta Vinland deitu zuen (“Ardoaren Lurraldea”). Irlandara IX. mendean heldu ziren, kolonia berriak sortu zituzten han eta bertako biztanleekin nahastu ziren.

Daniarrek berriz, egintza batzuk gogoangarriak izan ztuzten Europako Goi Erdi Aroaren historian. Daniarrek beren auzoek baino antolamendu hobea zuten, espedizio handiak prestatzen baitzituzten harrapakin eta lur bila. Haien konkistek hiru aldi izaten zituzten beti: lehenengoa, zuzeneko harrapaketa eta hondamena, oso laburra izaten zen. Bigarren aldian, estatu antolatuekin harremanetan zeudenean, zergak ordaintzera behartzen zituzten hango biztanleak; indarkeria erabiltzen zuten herritarrak beldurtzeko eta ordaintzera behartzeko. Hirugarren aldia lurraldea zuzenean ustiatzea zen: gudarosteek herrialde jakin bat beretzen zuten, eta estatu bat sortzen zuten.

Bi mendez bikingoek beldurra Europa osora zabaldu zuten, Karolingiar Inperioak daniarren eta norvegiarren erasoak izan zituen, ekialde hurbilan, ibliko dire,  Northumbria, Frantzia, Britainia, Alemania, Al-andalus, Gilbraltar, Sizilian… eta doike!!! Euskal Herrian ere!!!.  816an, Iruñean nafarren alde esku hartu zuten mairuen aurkako gudaldian. 823an eta 825ean Mundakan, Urdaibai kresal-ibaian geratu ziren (eta agian Jaun Zuriren kondaira sortuaraziz). 840an daniarrek Inperio Frankoa erasotu zuten Atturri ibaitik ta Baiona bere portua bihurtu zen eta  Akitaniaren nolabaiteko kontrola lortu zuten 15 urtetan…eta 859an  Björn Ragnarsson, eta Hasteinek ( Ragnar Lodbrok semeak,   Björn seme nagusia eta ere ezagutua  Järnsidaburdinezko besoduna”  bezala) zuzendutako 69 itsasontziko bikingoen espedizio batean Iruñeko Erresuma zeharkatu zuten eta Gartzia Eneko I.a  erregea (Eneko Aritzaren semea) atxilotu eta bahitu zuten. Naparrek, 70.000 urre-dinarreko erreskatea ordaindu zuten . Diruaren ordainketa bere osotasunean kobratuko zutela bermatzeko, erregeak, hilabete batzuen ondoren askatua izan zen eta ordainketa partziala izan zenez, bere seme-alabak utzi behar izan zituen bahitu bezala.

Ez dago argi bikingoak Iruñera nola iritsi ziren, alde batetik pentsatzen da Hasteinek  eta  Järnsidak (Ragnarsson) Andaluzian ibili ondoren ( Guadalquivir gora Sevilla harpilatu zuten)  Mediterraneoatik igo eta Ebro, Aragoi eta Arga gainditu ondoren iritsi zirela, baina teori hau ez du batere konbentzitzen eta gaur egungo ikertzaileen begibistatik ikusita Ebrotik sartzea hau, ez dute onartzen , zeren bertze arrazoi batzuen artean, bikingoak  Mus ibn Musa-ren  lurraldea gurutzatu behar izango zuten eta Tutera-ko eta Zaragozako gotorlekuak gainditu.

Bertzaldetik, indar gehiago dauka Bidasoa ibaitik sartu izandako teoria. Txingudiko bokaletik gora ibaian eta ibaia nabigagarri bihurtzen zen tokian drakarra hartu  (ez da ahaztu behar bikingoek itsasontzi arin batzuk erabiltzen zutela) ibaitik atra eta lurretik eramaten zirela bizkarrean lurrerako zailtasunak salbatuz , eta hala dirudi iritsi zirela Iruñara! Oiasso eta Iruña arteko galtzada erromatar zaharra erabiliz.

Aurkitutako Drakarra. Argazkia “Una sopa azul” blogatik hartuta dago.

Aipatu behar erromatar galtzada zahar hori ia Estrabónek (geografo eta bidaiari erromatarra) eta Ravennako Anonimoa zerbait aipatzen dutela eta pentsatzen da bi herri horiek lotzen zuen galtzada Oiassotik hasi Baztanen sartu (Arizkuraño), Elizondo, Berroeta Almandoz, Belate zeharkatu, Ulzamako aranantik pastu  eta Lantzera  (mehategiak baziren) iritsitz, Iruñaraño luzatzen zela. Ez da arraroa imaginatzia Ragnarren semeari eta bere bikingoek  Baztango lurrak zeharkatzea Iruña arpilatzeko asmoarekin, eta norbaitei, pasarte hau ezinezkoa ikusten badu, erten ahal zaio prueba zehatz bat badela (Baztan-Bidasoa ibaian ibili zirela), zeren Iruneko errepide berrie iten ari ziren lanetan (N-121),  Endarlatzaren inguruan,  IX. mendeko drakar bikingoko baten  hondarrak aurkitu ziren. Drakarra 2008ko eguberritan zehar, Berako Alkaiaga poligono industrialeko pabiloi batean ikusgai egon zen eta  itxasontzi bikingoa, zaharberritzeko asmoa bazenez, urtarrilaren 8tik aurrera, publikoarentzako sarbidea itxi zen.

Kontatutako hau ez zen izan bikingoen inkursio bakarra lur hauetan, zeren urte bat geroago espedizioa errepikatu zuten eta doike!!!…erregea berriro ere bahituz!!!.

GEHITUA (2014an)

Idatzi  ta denbora batera “Aitziber sakana” mezuz aipatu zidan bezala (behitien irakurtzen ahal da) “historiadeguipuzcoa.com blogako “Expuesto el barco vikingo hallado en el Bidasoa” artikuloa  eta guk hontarako berabili duguna Diario Vascon agertu zen Abendu 28 batean, dena gezurra izanez.

Eskermil Aitziber argitzeagatik

 

Pos hau iteko erabili den materiala.

historiadeguipuzcoa.com blogako “Expuesto el barco vikingo hallado en el Bidasoa” posta.

curiosidadesdenavarra.com webarewn “La invasion de los vikingos” artikuloa.

La red viaria romana en el País Vasco  . Magallón Botaya, Mª de los Angeles  Universidad de Zaragoza. Dpto. CC. de la Antigüedad. BIBLID [1137-4489 (1997), 8; 207-231].

Wikipediako Bikingoei buruzko hainbat artikulo.

 

Advertisements

Read Full Post »

Elbeteko Gurutze sainduaren omenekoz bestetan, mutildantzen inguruan  gertatutakoa, ohiarzun zabala izan du euskalherrian eta hainbat mediotan aipatua izan da. Ez dakit zuzen zer gertatu zen lehengoan Elbeten ez bai nintzen, soilik entzundakoaz, sarean eta sare sozialetan irakurritakoaz eta bideo baten baten ikusitakoaz…  imaginatzen naiz han gertatutakoa!…ta tristura garatzen nau, malko tristeak ta samiñak, penak eragindako malkoak, eta ez makalak! ixuriz.

Argi dago konponbidea ez dagonik. Bi aldeak bere bideak segitzen dute, ez dago (bederen ez da ikusten) bidegurtze bat biek elkartuko diena. Norabideak ezberdiñak dira, bata “tradizioa” dela ta, bertzia “garaiak aldatu” direla (azken bide  hontatik noa ni, “zuzenena” iruditzen bai zait, niri), baina bi pensamenduak ulertzen ditut, bakoitzak berea babesten du, bakoitzak bere alde iten du. Defenditzeko moduek hobeak edo okerrak (emaitzak lortzeko) izaten ahal dira, idei onak edo txarrak, baina bidezkoak dira…bederen errespetu faltatzen ez bada. Ulertzen ahal dut, bazuentzat, dantzara sartzea, ekitalde edo aktuazio “pribatu” ta itxi batean agian, errespetu faltatzea izaten ahal dela, bertze batzuentzat emakume batekin  dantzatzea ez nahi  izaten ahal da…baina bidezkoa ez zaidana iruditzen irainak, ofentsak eta ohiuak dira (bai plazan ta bai sarean), eta  hala hasterakoan, defenditzen den ideia zentzu guztia galtzen du!!! (bederen neretzat)… eta Aingeru Enpalza dion bezala, Baztango urek Hondarribiraino ailegatzen segitu behar lukete, eta ez alderantziz.

Argazkia Pello San Millan

Zortez, Elbeteko bestako gauz adierazgarriena ez dira mutildantzak, baizik zuhaitz bat. Baztango herri hontako besteetako ikur nagusia edo bertze herrietatik ezberdintzen diona, bere izarea propioa emanez, Gurutze Sainduko bezperan goratzen den txopoa (makala) da. Txopo goratzea ikusgarria eta unkigarria da, ilunabar aldera baztan zopak dastatu eta ongi afaldu ondoren, bere arbasoak in zuten bezala, plazan elbetear gazte (eta ez hain gazte) biltzen dira. Txistuaren doinuaren gibelean, lehenagotik ia aukeratue, adarrak moztue eta prestatua dagon txoporatz abiatzen dire. Gerri eta giltzurrin kolpez,  bizkarrera altxatuz plazara bueltatzen dira. Han, indarrez, pauso eta mugimendu motzak baina zeahatzak emanez, zuhaitza goratuko dute eta festak irauntzen duten biztartean, plazan zutik, tente eta harro txopoa mantenduko da.

Zuhaitzak gurtzea jatorrizko ohiture paganua  eta tradizio zaharra da. Hemen eta munduko edotzein kulturetan zuhaitzak gurtu izan dira eta bertze ohiture paganoak bezala, kristautasuna berganatu izan du.

Bitxia da Elbeteko bestak (irailak 14)  Gurutze Sainduaren goraipamena-ren (Exaltación de la Santa Cruz) omenez izatea, kristauetzat gurutzea, “bizizaren arbola” irudikatzen bai du. Irudikapen hau, gurutzearen bertze bestatik (Maiatza 3) dator, erromatarrentzat data hau zuhaitzaren eguna zen (udaberri erdian) eta kristautasuna, festa paganoak borratu nahian, zuhaitza, kristok hil zen gurutzean bihurtu zen. Elbeten erten ahal

Berroeta 2009. Argazkia Pello San Millan

da “betidanik” txopa goratu dela,baina egia erteko, berreskuratutako tradizio bat da, zeren dirudienez gerra zibileko urtetan ohiture galdu izan zen.

Elbete aparte, Arizkunen ere txopoa altxatzen da San Juanetan eta Pentekostesen Berroetan, Baztanik kanpo Zubietakoa da ezagunena eta azken urte hauetan, txopo beharrian pago bat da goratzen dutena.

Arbolak herriko bestetan, arbolak gure bizitzan, arbolak gure inguruan…Naturaren barruan bizi izan garen herria gara. Herriek arbolari ematen dioten sinbologia izugarria da. Badire zuhaitzak bi edo hiru mila urte bizi daiteke. Etxe bateko hainbat belaunaldi pasa daitezke etxeko atariko zuhaitza bera ikusiz. Hortaz jartzen da arbola (hagina) etxe atarietan, etxeari mila urteko bizitza eman nahi diozula adierazteko. Baitere normala da  arteak eta giltxaurrondoak patzea. Giltxaurrondoagatik erten da etxetik urrun ezin dela bizi. Erranairu zahar batek dio “giltxaurrondoak etxeko errietak entzun behar dituela“. .Ta zer erran haritzari buruz?. Haritza izan da gehien erabili den zuhaitza egurretarako, eraikuntzantan  eta baita ontzigintzan. Beraz, normala da haritza gurtzea, Euskal Herriko arbol ezagunena haritza izatea, ez da kasualitatea!!!.

Malkoa eta Malkoa etxe rurala (Elizaintzinekoborda). Argazkia Pello San Millan.

Gernikako arbola, da Euskal Herrian famatua, baina gure bailaran ere dugu “gure” zuhaitz ospetsu eta ezaguna (bederen Arizkungo alde huntan). Ez da haritz bat, ezta hagina, ez da pago zahar bat ezta etxeko giltxaurrondoa, udareondo (Pyrus communis) bat da eta izen propio du, Malkoa!!! (udarearen motagatik, udare ttiki batzuk ematen bai du).

Malkoa Arizkungo San Blas auzoko Elizaintzinekobordan  (Gaur egun Malkoa etxe rurala) dago. Urteez kargatuta bakarti eta isil altxatzen den basa-udareondo itzel eta zahar bat da. Belardiaren erdian landatua loreontzi batean bezala bai Malkoa eta bai bertze zuhaitz aunitz ikuste ahal dira. Zuhaitz hauek ez daude halabeharrez hor, gizakiak  nahita utzi die eta oño bere funtzioa betetzen dute; animalien aterpean eta babesa, udako egun beroetan hazienda bere itzalak bilatzen dute,  neguan,  euria indarrarekin erortzen denean, bere koparen azpian, geldirik oso geldirik babesten dira…

1DSC_3891

Malkoak. Argazkia Pello San Millan.

Malkoa udareondoa, inguruko historia eta mende hauetan pasatu diren jendeen begiralea izan da, zuhaitz zaharra da baina ongi zaindua dago. 2006ko udako gau eder batean adar handi bat puskatu zizaion, zuhaitza zatituta gelditu zen eta gaur egun zuhaitzaren nagusia den Balentinek, Malkoa mimatzea eta zaintzea beharrezkoa zela, konturatu zen. Harrezkero pasatu dute hainbat urte eta nahiz eta apur bat zaharragoa izan, irmo eta eder mantentzen da, udaberritan lore zuriez zipriztinduta agertzen da eta uda bukatzera doan hontan, bere adarrak malko ttikiz beteta ageri da….eta ttikiek izan aren ez dire makalak, malko horiek!!!

Post hau iteko erabili den materiala.

www.malkoa.com webgunaren informazioa (Malkoa etxe ruralaren webhorria).

www.gaur8.info webguneko Jakoba Errekondorik egindako elkarrizketa (2008-3-7).

www.noticiasdenavarra.comeko Lander Santa Mariaren “Un árbol, una tradición” artikuloa (2013-9-14).

Read Full Post »

Erten dute Elizondoren jatorria (Elizondo primojenioa) Etxaide auzuan dagola, izen berako erdi aroko dorre  (gaur egun desagertua) baten inguruan, erdi aroko bertze herri aunitz bezala, muino baten gainean eta pixkanaka pixkana eta garai lasaietan zabalduz (edo jautsi) joan zena. Herria ibaia ondoko lurrak noiz beregantu zun ez dakigu baino bai dokumentatuta dago (Fernando Cañada eta Roberto Ciganda-ri esker, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak eskatuta), 1397ko urtean ia ibaiko zati hortan (txokoton) errota eta bere presa bat bazirela.  Errotaren lehen aipamena urte hortako maiatzaren 22koa da eta erten du Carlos III.na ” Noblea”  Toda Martínez de Medrano andreari  Elizondo-ko auzotarrek orduararte Koroari errotagatik ordaintzen zuten zerga (Aragoiko 80 florin) ematen diola. Gainera ere badakigu (Fernando Cañada eta Roberto Ciganda-ri esker), 1416ko abuztuaren 4an sute batek “Elizondoko “puske” haundi bat erre eta kiskaldu zula  eta,berreraikitzeari laguntzeko, errege berak salbuespen moduan urte hortako inposizioak bertan bera utzi zula.

Txokotoko presa. Argazkia, Pello San Millan.

Gero, aipaturiko txostenaren arabera (Fernando Cañada eta Roberto Ciganda-rena), XV mende horretan zehar Toda Martínez andreko ondorengoei, elizondarren ordainketa desagertzen da.  Aro Modernon eta XX mendeko erdira arte errotaren jarduera irina ehortzea dela dokumentatzen da. Bere jabetasuna “porcionistas-talde” haundi batena izanez. Titulartasuna moduan (XVI. – XVII. mendeetan) “auzotar guztiek bere zatiaz (porziona) gozatzen zuten”, zatiaren berezitauna, errotaren “porziona”etxearekin lotuta zegoela zen eta ez banako titular bateri.

XIX mendean,a errotak bere jarduerarekin jarraitzen du, hau da iringiliea izaten eta porcionist-ek 1823 urtean eraikinaren erabateko berreraikitza hasiko dute, gaur egun oñik  Ziga plazan, Ribot Etxearen ondoan mantentzen dena altxatuz, eta baita ere “betiko” presa egoera berriarako egokitu eta hobetuko da. XIX.mendearen bukaeran (1890) Baztanen izan zen lehenego zentral hidroelektikan bihurtu da eta Iñarra zentrala bezala zautua izanen da. Elizondo izanez,  Nafarroako lehenengo herria, argindarra publikoarekin eta aipatzekoa 1897an errotan sortutako elektrizitatearekin Elizondoko 48 lampara argitzen zitula dohainik eta hala segituko zun 1930 artio, Elektra de Elizondo (argia kudatzen zuen elkartea)  pribatizatua izan bai zen (sozioak).

Errota zaharraren “Txokotoko” presa Elizondoko “ikurra” edo herriaren “ikonoa” da. Gaur egun eta “beti” ikusi da kanpotarrei eta bertakoei ohikoa den presaren argazkia atratzen, eta  ia  XX. mendeko lehen posta-txartelek erakusten ziguten Txokotoko presa Muniarteko zubitik atraiak edo Antxitoneako (baita ere izen horrekin zautua) zubi… zaharretik atraia! zeren zubia, uharka eta errota bezala erreformak izan arren, jatorria Erdi Arokoa izatea posible da.

Muniartea Zubia. Argazkia Pello San Millan.

Zubia Elizondoko bi ibai aldekoak elkartzen ditu, besarkatzen digu. Zubia Elizondo eta auzoa bat egitea lortzen du eta zubi hortan, orain dela 60 urte inguru Fernan Fernandez auzokidea bultzatu ta sortutako (gaur egun bere hiloba Mintxo segitzen du buru belarri ta lan lan bestak aurrera atratzeko) Txokotoko bestak  ospatzen dira eta zubia besten ardatza eta jai gune ederra da!…eta gainera ze hobe, zubi gainean zikiro goxoa dastatzea primerako begibistarekin!…doike, Txokotoko uharka ederra ta bakarrarekin!

Post hau iteko erabli den materiala.

http://www.noticiasdenavarra.com-eko Lander Santa Mariaren “La historia de la presa del molino de mi pueblo” artikuloa (2012/09/07).

legislacion.vlex.es-ko “txokotokomonumentuak inbentariatua” ebazpena.

patrindustrialquitectonico.blogspot.com.es-ko Diana Sanchez Mustieles-en “La presa y el puente de txokoto” artikuloa.

Read Full Post »

Gorramundi.

Abuztuan eta irailan (iraila 7 arte) Gorramendiko zaintzako etxolan, Thierry Albide artista elizondarraren  (Madrilen finkatua) Gorramundi izeneko instalazioa-erakuketa ikusteko aukera izan zen.  Artista baztandarrak, artearen bidez (gollage, fotokonposaketak…)  eta etxola “arte-kontenedor” edo arte espazio bat bihurtuz, Gorramendiren “mundua” eta esentzia erakusten digu: artzaintza, putreak, hezurrak… eta doike base amerikanarra!

Argazkia Pello San Millan.

Gorramendiko base Amerikanarra…nahiz eta gaur egun aztarn batzuk gelditu (hormigon plantxak Gorramakilen) ez da apenas  han izandatakoaz nabaritzen; antena erraldoiak, hainbat pisuko eraikinak, kontrol dorreak, pabellonak…
W-6ari 877 Squadron Warning Control izena zeukan eta egie erteko 20 urtetan zehar  (1978an instalazioak bat-batean dinamitatu ondoren desagertu arte) misterioz inguratua egon zen, zeren iñoiz ez zen argi azaldu
han egiten ziren jarduerak edo aktibitateak.

45073_525256000818058_1183781473_n

Argazkia fazebookeko “gorramendi USAF Menbers 1989-5 Comm det” taldetik hartuta dago.

Basea (bailaran zauzen zen bezala) 1954an sortu zen. Urte haietan Europa ta mundua “Gerra hotza” izenako garaian bizi zen. Gerra hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzok eta “gerra” honek liskarrak eta tentsio une eta guneak sortaraziko ditu, bereziki Asian. AEBko gobernuak SESB blokeatzeko asmoarekin bere mugetatik kanpo Base militarrak sortzearen politika aurrera eramango du. Horien artean eta gune estrategikoa izanik, Espainian, eta bere eginkizuna aurrera ateratzeko Francorekin zenbait hitzarmen sinatuko ditu, nagusienak 1953ko irailaren 26koa, Madrileko hitzarmen izenarekin ezagutuak izanen direnak eta gaur egun isilpeko eta norainokoa ziren jakiterik ez direnak…eta agian, liskar bat sortzeko batzen ondorioak imajina ezinak zitezkeenak.
Base militar bat, armada baten “jabetza zuzeneko” eremua da, eta bertan materiala eta gizonak nahiz entrenamendurako eta ekintzetarako azpiegiturak biltzen dira. Sarbidea debekatua dago eta soilik baimendutako pertsonak (militarrak eta euren familiak, edo eta edonolako lana burutzen duen pertsonala zibila) sartzerik du.

BASE Gorramendi

Argazkiaren egilea Zaldua. Argazkia “fabricante de saliva” blogetik hartuta dago.

Baztango “abisu krontrol” basea, bailarako eta oño independentea zen Amaiurko herriko lur eremutan ereikiko da, hortarako bai Baztango bailarari eta bai Amaiurko herriari lurrak desjabetuko (expropiatuko) diote. Basea 60 hektareako zabalera zuen; Itzulegi (720 m.), Gorramendi (1.071 m.) eta Gorramakilen (1.086 m.) eraikinak izanen ditu eta Otsondotik 11 kilometroko errepide batetatik heltzen zen bertara. Eraikin nagusienak Itzulegiko “kokalekuan” zeuden. Bertan eraikin blokeak (bi solairukoak gehienez, guneak pairatzen dituen haize bolada indartsuak jasateko modukoak) zeuden. Militar zuzendaritzako egoitzak eta mota guztietako zerbitzu guneak, benetako gune autonomoa zen. Gorramakilen ordez, erraldoi ziren radarreko bi pantail eta giroskopikoak ziren esfera batzuk zeuden. Instalazio hauekin ( Troposcatter Comm System)  Europako “airezko trafiko guztia kontrolatzen zen eta etengabe Alemaniako Ramsteinen zeukaten kuartel orokorrarekin, Zaragozakin, Torrejón de Ardoz (Madril) eta menpekoak zirenetik, Morón (Sevillan) eta Cádizeko Rotakoarekin komunikazio zuzena zuten, erten da Gorramendi-ren estaldura 555 millatara heltzen zela. (Ingalaterratik Soller-eraino Mallorka eta  Cadizeko Rota-raino).
Teorikoki basearen funtzionamendua “bateratua” zen, hots, hispano-estatubatuar, baina praktikan Espainiako Aireko Armadaren eginkizunak inguruko segurtasuna mantentzean eta zainketetara mugatzen ziren. Gorramendiko basea militarraren eginkizuna handia nahiz laburra izan zuen, 20 urte exkas.  Aurreneko erdiak benetako errendimendua izan zuten  eta gainontzekoak, bilketetakoak, utzikeria eta hondamendikoak izanez, bereziki ia pare parean, Artzamendiko gailurrean antzeko base frantsesa eraiki zenetik.

393297_525265534150438_1498288045_n

Argazkia fazebookeko “gorramendi USAF Menbers 1989-5 Comm det” taldetik hartuta dago.

Basearen esistentziak kultura-talka nabarmena ekarri zuen Baztango bizitza xume, erraz eta xamurrean. Ate barrura (basean) Estatu Batuetako edozein herri batean bezala bizi ziren eta dolarra txanpon nagusia zen.  USAF-etako (aireko indar iparramerikarreko) helikopteroak egunero iristen ziren Torrejón de Ardoz-etik edo Zaragozatik, postarekin, eguneko prentsa amerikarrarekin eta bere familien soldaduek jasotzen zituzten paketeekin. Baina soldaduak ere uzten ziren Elizondon eta bertze herrietan ikustea; Mendi ostatuan, Giltxaurdin beisbol era jokatuz, txikleak haurrei ematen zieten, amerikan-baztandar bikoten baten bat sortu zen…

2013ko abuztuan, 40 urte ondoren han ibilitako soladadu amerikanar batzuk bueltatu ziren, Paul Beskow, Tom Shoquist, Gary Thompson, Bob Chavez, Dave Murray, Ned Burkhalter, John Quertier, Erwin ‘Chi Chi’ Ruiz… haiek guztiek bere soldadutza hemen in zuten, garai ezberdinetan bere gazteriako urte batzuk bailara hontan pastu zuten, 40 urte geroago Gorramendiko ingurua ibili zuten berriz, Gorramakileko aztarnekin zirrara hundia sentitu zuten…eta guztiek bere egonaldiaren eta experienziaren oroizapen onenak dituzte nahiz eta batzuk, arras “bizarroak” izan ziren…OVNIen  gertakariak bezalakaoak, bi “eman” ziren eta horietako batean Bob Chávez lekukoa izan zen…baina hori bertze istorio bat da.

Post hau iteko erabili den materiala.

eu.wikipedia.org-ekoGerra_Hotza” wikia.

Lander Santa Mariaren Fabricante de saliva blogeko “La base militar de Gorramendi” posta.

La Tarcoteca contrainfo blogako “Pasado y presente de las bases” posta.

Diari Vasco-ko, Alicia Del Castilloren “La base americana de baztan” artikuloa.

Read Full Post »