1922ko ekainaren 27an, Amaiurko monolitoa Monumentoen Batzoredeari emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldira batzordekide batzuk agertu ziren, bertzeak bertze, Jukio Alatadill eta Joakin Baleztena, baita ere proiektuko egilea Serapio Esparza. Kruz Goienetxe, Amaiurko parrokoa bedeikapena eman zuen, berarekin Erratzuko apetza eta Lekauzko bi aita kaputxino ziren. Iruñetik etorritako batzorde ofizialari Amaiurko udala, Baztango agintariak eta baztandar ugari gehitu zizaien.
Hiru egun geroxago, Ekainaren 30an, Nafarroak bere independentziaren azken defendatzaileen oroimenez ereiki zuen obeliskoaren inagurazio ofiziala egin zen. Amaiur, agintariei eta bisitarie harrera egiteko eder apaindua izan arren, antolatzaileak ia ez zuten ekitaldiari buruzko publizitaterik egin. Bi urte lehenago lehendabiziko harria jartzeko ospakizunan izan zen berotasuna eta entusiasmoaren ordez, hoztasuna eta zuhurtasuna nagusiak ziren antolatzaileen artean.
Monumentoa eraikitzeko lehendabiziko proposamena.
Jimeno Jurioren arabera Amaiurko gazteluan egon zen leku berean monumentu bat eraikitzeko lehendabiziko ideia XIX. mendeko azken amarkadan Euskara Elkarteko kideen artean eman zen. Juan Iturralde y Suitek, elkarteko aldizkarian monumentoari buruzko lehendabiziko iradozkizunak argitaratu bai zun. Iturralde berak bere ideiaren berri Arturo Campioni 1908an eman zion. 1911an Julio Altadillek ekimen hori berpiztuko zun eta aipatuko zun, komenigarria izanen zela gurutze bat jartzea Nafarroaren independentziaren azken defendatzaileak omentzeko.
Urte gutxi batzutara Altadillek ideiarekin burugogor zebilen eta Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordean aurkeztu zun. Atadillek batzordea bultzatu zun (monumentuen batzordeko lehendakariordea zen) eta harrizko obelisko bat egitera animatu zien. Obeliskoaren beheko aldean, sei merindadeen armarriak jarriko ziren, eta oinarrian, elebitan, halako esaldia “Nafarroaren independentziaren azken defendatzaileei“. 1920ko maiatzaren 15an Monumentoen batzordeak aho batez onentsi zuen eta ideia aurrera eramateko batzorde bat izendatu zen.
Maiatzern 17an batzordeak Baztango alkateari gutun bat igorri zion, erranez, jakitera ematen ziotela Amaiurren Nafarroako independentziaren azken defendatzaileak oroitzeko monumentu bat ereikiko zela, baitere, laguntza ekonomikoa eskatzen zioten.
Batzordearen lenhedabiziko lana, monolitoa nola finanziatzia izan zen. Amaiurko Udalari dohaintzan eman zizan, bi m kubiko marmol eskatu zizaion, eta sosa lortzeko herri-harpidetzaz egitea erabaki zen. Harpidetzaren ekimenean Nafarroako prentsa, aunitz lagundu zuen ,eta bai “El Pensamiento Navarro”, bai “El Pueblo Navarro” eta “Diario de Navarra” egunkariak bere dohaintziak jarri zituzten herri-harpidetzaren buru buruan eta aldizka argitaratzen zuten dohaintza egilen zerrendak. Zerrenda horren buru Nafarroako Foru Diputazioa agertzen zen, Arabako, Gipuzkuako eta Bizkaiko diputaziaoak ere diru kopuru haundiak patu zuten eta Iruñako udala mila pezeta eman zituen. Eusko Ikaskuntza eta bertze elkarte aunitz bat egin zuten ekimenarekin eta herri aunitzeko udalak lanak ordaitzeko laguntza emanen zuten. Izen haundiko famili batzuk diru jarri zuten; Guendulaindarrek, Lizarragatarrak, Rodeznotarrak, etaAranatarrak eta baita ere era guztietako estamentu eta klase sozialetako jendea. Eta doike! nafar ugari, hemen bizi zirenak eta kanpoan ere! Adibide gise aipatu Buenos Aireseko Nafar Etxeak 1921an 820,20 pzta igorriko zula.
Monumentuaren proiektu eta eraikuntza.
Batzordearen asmoa 1920ko Uztailan lanak, amaituak egotea zen (Eusko Ikaskuntzaren II. Biltzarrean barne inaguratzeko), baña ezinezkoa izan zen baña hala eta guzti biltzarraten barruan ospe haundiko ekitaldi bat egin zen, monumentuaren lehendabiziko harria jarri bai zen. Uztailaren 23an. Baztango eta Amaiur herriko banderak eta ohial zintzilikariak jarri zituzuten agintariei eta biltzarrako parte-hartzaileei harrera emateko. Hauekin batera herritarrek prozesio bat osatu zuten eta herria zeharkatuz gazteluaren muinoaren igo ziren. Bertan lau haizetara Nafarroko bandera zabaldu zuten, eta kanpain-hotsak eta suziriak izan ziren.
Monumentuaren diseinua eta lanen zuzendaritza Serapio Esparza udal arkitektoaren eskutan utzi zen eta aipa behar eskuzabaltasun haundiz uko egin ziola lanagatik kobratzia. Espartzak 7,75m-ko monumentu arkitektoniko bat sortu zun. Oinarri liso korritu bat izanen zun, ertz bertikalean lau frontetan, eta hartan bermatue gorputz prismatiko bat. Moldura konkabo bat, girlanda begetal bat, bertze moldura bat eta honen gañan obeliskoa altxatuko zen. Monumentoa eraikitzeko Alamandozko marmol zuria erabiliko zen, Altadilek zion; zuria izanen zela, arimen zuritasuna bezalakoa eta mamolezkoa, marmola trinkoa eta gogorra bai zen, Jasotarren eta Medranotarren bihotza bezalakoa.
Monumentoaren multzoa, zorutik hirurogei zm-tara zegon hiru mailako harriz griseko eskalinata baten gainean egongo zen eta kateez osaturiko zortzi aldetako itxitegi batez inguratua. Lanen exekuzio materiala Baztanen arras ezaguna zen Martin Zabaleta argin Berruetarraren eskuan utzi zen. Lanak hurrengo bi urteetan egin ziren eta 1922ko udaberrian bukatu ziren
Eztabaida: heroiak ala traidoreak?.
Inagurazioa baino lehen monumentua omenzen zuen nafartarren inguruan, kriston eztabaida latza sortu zen, ea heroiak edo traidorak ziren galdetuz? Eztabaidaren jatorria Victor Pradera jaimistak 1921ko urtarrilaren 6an Iruñan emandako hitzaldi batean izan zen. Pradera “espainolista” monumentua eraikitzearen aurka agertu zen eta Nafarroaren eta Spainaren aurkako traidoreak deitu zien Amaiurko gazteluko defendatzaileei, zeren frantsen kausaren alden egin zutela aipatzen zun eta gañera (tiene kojones la cosa) “historioaren gerzurgiletzat” jotzen zitun bere teoriaren aurkako gutiak.
Victor Praderaren pentsamenduaren aurka, zeukan jende multzo bat azaldu zen; Arturo Campion, Julio Altadill, Rodeznoko kontea, Manuel de Aranzadi, Joaquin Baleztena, Jesus Etayo…denak monumentoaren batzordearen inguruan biltzen ziren. Praderaren hitzalditik astebetera batzordeak zenbait urrats egin zituen eta urtarrilaren 14a bildu ondoren erabaki zuten Amaiurko gateluaren defendataileak heroiak zirela, eta, horrenbertzez, merezi zuten omenaldia egin behar zitzaiela. Apaldu ez ezik, hurrengo hilabetetan giroa okertu zen, zeren sektore politiko “ez-abertzaleetako” zenbait personak bilduko ziren eta Batzordeari eskatuko zioten, 1922an ospatzeko Nafarroa Gaztelako Erresuman sartu izanaren IV.mendeurrena eta batzordeak lagundu zezan ospakizun hura antolatzen. Proposamena 1921ko Martxoaren 14an aztertu zen, egun hartan eskari horren aurka protesta lau gutun irakurri ziren. Batzordekideak aho bakar batez proposamena kasu ez itea erabaki zuten!…baina ia bazterrak nahastuak izan ziren eta monumentuaren armrria eta inskripzioa zeukaten sinbologia Nafarroako gizarteko sektore batek desadostasuna adierazi zuen, ikurrak deesegokiak zirela Nafarroako, Spainako armarria agertu behar zela.. guzti hau in zun 1922ko ekainaren 22an inagurazio egunan, antolatzaileen artean hoztasuna eta zuhurtasuna nagusia izatea.
Post hau iteko erabili den materiala.
Amaiur 1982-2007 (Archivo Real y General de Navarra). Komisarioa Mª Rosario Lazcano.
Utzi erantzun bat