Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko ekaina

2013ko ekaina.

1931ko uztailaren 26tik (igandia) uztailaren 27rako (astelehena) gauan, amaiurtarrek kriston eztanda batengatik iritzarri ziren. Eztandak herriko etxeak dardarazi zuten eta etxe batzuk (Iruin eta Gezamendia bezalakoak) teilatuetan harri txintxorrak (kaskoteak) nabaritu zuten. Goizean egiaztatuko zuten Gaztelu muinoan  monolitoa falta zela. 1922an  Nafarroako independentziaren azken defendatzaileak oroitzeko eraikitako monumentua dinamitatua izan zen eta soilik oinarria zutik,  zagon. Harri puskak muinoaren mazelan sakabanaturik ageri ziren. Guardia zibilak egindako informe ofizialean, aipatzen da monumentua dinamita kartutxo batzuk leherrarazi zutela. Kartutxoak 1929an tximista batek eragindako arrail batetan koatuak izan ziren, metxa 20 luze omen zuen eta horrek, aukera eman zien atentatu-egileei etandaren ondoren automobil batean ihes egiteko, automobilaren gurpilen arrastroak ikusten bai ziren. Lehendabiziko hipotesisaren arabera, eskualdez kanpoko jendea (eskualdea ongi ezagutu arren) izan zela zen eta ederki diseinaturiko plan baten arabera jokatu zutela zion.

Prentsak, Amaiurren gertaturikoaz ainbertze albiste jaso zitun eta hauekin batera era guztietako iritziak eta elkarren aurkako hitzak ere. El Pensamiento Navarro egunkarian, eztandaren biharamunian, Jose Azkarate baztandar abertzalearen hitzak bildu zitun; Nortzuk dira estsai horiek? Ez zait inport ezta aztertu ezta arakatu ere, badekitelako Leringo kondearen eta bere aliatuen (gaztelaniarrak) jarraitzaileak direla hau in dutenak, izan dira bere ondokoak, garai hauetan izan ginenaren (garenaren) oroitzapena sunntsitu nahi dutenak!!!...Euskaldunak gara eta euskadunak bezala  erronka iraingarri hau erantzutea beharra dugu!!, Zer erten du honetaz Nafarro? Nola erantzun behar du Euskadi?

 Diario de Navarratik ez zuten tardatu eratzutea: Zer dio nafarroa zuk erantzuten baizara bakarrik! jakiten ba duzu nortzuk izan diren, ba gaia amaitatuta (“finiquitado”)  bezala emanzak!  eta los secueaces del Conde de Lerin? Uste duzu Leringo kondea  napar ausart ta kementsuen heroitasuna gogoratzen duen monumentua eraisteko zuela? berak izanik horietako napar kementsua ta ausarta?..eta Euskadi ez du ja erantzun behar! ez du ezer erteko hemen, afera hontatik kanpo bai dago eta zuk galdetzekorik erez!!…

Zihurtaturik, ez zen iñoiz jakin nortzuk egon ziren ekintza  horren gibelan, eta egie erteko garai horietan “hasmentan” Nafarroaren independentziaren azken defendatzaileak omentzen zuen monolitoaren inguruan kriston tensioa bazenez…bi aldeetako edozein izaten ahal zen!!  1922an monumentua inaguratu zenetik gauz aunitz aldatu ziren, batzordean, sinbologian eta ezarri zen ikur batengatik, ia ia erranahia ta guzti aldatua izan zen!.

Monolitoaren aztarnak, Argazkia Mariano Estornés Lasa, euskomedia.org webgunetik hartuta dago

Inagurazio egunan (“Amaiurko monolitoa (inagurazioa).” postan aipatzen dugun bezala) hoztasuna eta zuhurtasuna nagusiak ziren antolatzaileen artean, hilabete batzuk lehenago Victor Pradera jaimistak aipatutakoaz  (omendutakoak, ea heroiak edo traidorak ziren). Bertze “españolista” batek, Javier Arraizak  zion; Amaiurko gazteluan  babestutako soldadu nafarren kontra soldadu gipuzkuar, bizkaitar eta arabatarrak Gaztelako banderapean egin zutenez borroka eta Monumentoen batzordeko helburua Amaiurko obeliskoa gogaidetasunaren aldeko monumentu bat izatea baldin bazen, nahikoa zela Espainako armarria zintzilikatzea!

Gauzak horrela zirela Javier Arraiza bera eta Jose Maria Huarte San Fernando Errege Akademiako ugazle izendatu ituten, eta horren ondorioz automatikoki, Monumentuen Batzordeko kide bihurtu ziren; bi kide berrien izendapena 1923ko ekainaren 23an izan zen eta lehenengo bileratik argi utzi zuten Batzordean lan bakar batean arituko zirela (ta gainera buru gogor); Amaiurko monumentuan, Spainako armarria jartzea!!. Ekaitza 1924ko maiatzaren 2an egindako bileran etorri zen. Arraizek eta Huartek mozio bat aurkeztu zioten lehendakariari (Arturo Campioni). Haren bidez eskatzen zuten Batzordeak behar zenari eskatzeko Espainiako armarria jar zezan lehentasunez leku batian Amaiurren eraikitako monumentuan, nafar guztien ikur gisara antzeman zedin!!. Campionek erantzun zien armarri horrekin hasierako ideia zerbait galduko zela ta, Arraizek berriz ta berriz armaria goiti armarria behiti segitu zun. Tensioak gora egin zuten, mehatxuak eta akusazio personalak izan ziren ere eta Arturo Campionek  lehendakari kargua Julio Altadillen eskuetan utzi zun. Gaia egunkarietara iritsi zen eta eztabaida biziak sortu ziren monuentuaren esanahiaren inguruan. Monumentuen Batzordeko bi fakzioen artean tensioa gero eta haundiagoa zen. Batzordearen barreneko eztabaidak halako puntu batera iritsi ziren, bilkura horren ondoren bi urtetan ez zen bertzerik egin.

1926an Nafarroko Gobernadore Zibilak (Modesto Jimenez de Bentrosa) eskua hartu behar izan zun eta Batzordeko kideekin banan banan bildu zen, gaia; Espainako armarria jartzea. Arturo Campionek ez zuen arazorik Espainako armarria jartzea, baino ez monumentuan baizik hartatik hurbil edo haren inguruko bertze edozein lekutan. Bertzalde Etayo jauna euskal probintziako armarriak kentzearen alde zegon, zeren eta, Espainiako armarria jartzen bai zen, monumentuaren hasierako ideia desnaturalizaturik geratuko zen. Bertze iriziak entzun ondoren Gobernadoreak erabaki zun, euskal probintzietako armarriak estuea eta, aldi berean monumentuaren lehentasunezko leku batean Espainako armarria jartzea.

Batzorde kide batzuk; Campion, Altadill, Etayo… batzar horretatik ondoren ez ziren bertze batzarretara hurbilduko gehiago eta baztordea utziko dute. 1926ko uztailaren 19ko bilkuran, Espainako armarria obeliskoaren iparraldeko aldean jartzea erabakitzen da, armarriari ereinotzen girlanda bat gehituko zaio eta “Plus Ultra” leloa eta “zutabeak” eramanen ditu, armarria brontzekoa izanen da. 1927ko irailaren 18an lanak bukatuta daude eta espainako armarria monolitoan ageri da (inagurazioarako ministroen kontseiluko lehendakaria Primo de Rivera jenerala egotea nahi da eta gutun-gonbidapen bat  bidaliko diote).

Azkenian, Nafarroako Erresumaren azken defendatzaileei omenaldia egiteko eta, horrenbertzez, “nafarzaletasunaren” berrespen gise sortua izan zen monumentuak, ondarrian era aunitzeko erranahia, batzuk elkarren kontraerranean daudenak  eta aurkakoak, hartuko ditu. Hasierako lotura abertzalearen ondoren, ikuspuntu españolistatik emandako interpretazioa  etorri zen, Amaiurko monolitoa anitzeko monumentua bilakatu zen ( Urte batzuk lenago zerbait antzeko-parezido gertatu zen Iruñeko Foruen Monumentuarekin eta inagurazioa ez zen sekularik egin) eta monumentu bat ezin du ongi jasan erranahiaren anbiguotasuna eta traizinatua baldin bada, nik uste guttiago…hortaz ez da zalla pensatzea bere leherketan edozein egotea!!!

1979an Amayurko Gaztelu Elkarteak, Foru Diputazioari eskatuko dio Nafarroako Erresumaren independentziaren azken defendatzaileen oroimenez eraikitako monumentua berreraiki dezala eta 1982ko urriaren 10an, igandez eta 2.000 persona bilduta monolito berria inaguratu zen. Monumentua 1922an eraikitakoa bezala izan zen, euskal probintziako arramarriakin, lelo bereakin eta hasmentako erranhaiarekin…ah!! eta iñork ez zuen faltan bota momentu batean itsatsi zizaion  brontzezko ikur puto hori!!

Post hau iteko erabili den materiala.

Amaiur 1982-2007 (Archivo Real y General de Navarra). Komisarioa Mª Rosario Lazcano.

Baztango liburutegiko, Baztan buruzko fondo lokalatik atratako El Pensamiento Navarro, La Voz de Navarra eta Diario de Navarra egunkarietako  1931ko uztailako artikuloak.

Iñaki Sagredo Garderen “El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra”(Pamiela 2009).

Read Full Post »

1922ko ekainaren 27an, Amaiurko monolitoa Monumentoen Batzoredeari emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldira batzordekide batzuk agertu ziren, bertzeak bertze, Jukio Alatadill eta Joakin Baleztena, baita ere proiektuko egilea Serapio Esparza. Kruz Goienetxe, Amaiurko parrokoa bedeikapena eman zuen, berarekin Erratzuko apetza eta Lekauzko bi aita kaputxino ziren. Iruñetik etorritako batzorde ofizialari Amaiurko udala, Baztango agintariak eta baztandar ugari  gehitu zizaien.

1922ko ekainaren 27an, atratako argazkia.Argagazkia Julio Altadill.

Hiru egun geroxago, Ekainaren 30an, Nafarroak bere independentziaren azken defendatzaileen oroimenez ereiki zuen obeliskoaren inagurazio ofiziala egin zen.  Amaiur, agintariei eta bisitarie harrera egiteko eder apaindua izan arren, antolatzaileak ia ez zuten ekitaldiari buruzko publizitaterik egin. Bi urte lehenago lehendabiziko harria jartzeko ospakizunan izan zen berotasuna eta entusiasmoaren ordez, hoztasuna eta zuhurtasuna nagusiak ziren antolatzaileen artean.

Monumentoa eraikitzeko lehendabiziko proposamena.

Jimeno Jurioren arabera Amaiurko gazteluan egon zen leku berean monumentu bat eraikitzeko lehendabiziko ideia XIX. mendeko azken amarkadan Euskara Elkarteko kideen artean eman zen. Juan Iturralde y Suitek, elkarteko aldizkarian monumentoari buruzko lehendabiziko iradozkizunak argitaratu bai zun. Iturralde berak bere ideiaren berri Arturo Campioni 1908an eman zion. 1911an Julio Altadillek ekimen hori berpiztuko zun eta aipatuko zun, komenigarria izanen zela gurutze bat jartzea Nafarroaren independentziaren azken defendatzaileak omentzeko.

Urte gutxi batzutara Altadillek ideiarekin burugogor zebilen eta Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordean aurkeztu zun. Atadillek batzordea bultzatu zun (monumentuen batzordeko lehendakariordea zen) eta harrizko obelisko bat egitera animatu zien. Obeliskoaren beheko aldean, sei merindadeen armarriak jarriko ziren, eta oinarrian, elebitan, halako esaldia “Nafarroaren independentziaren azken defendatzaileei“. 1920ko maiatzaren 15an Monumentoen batzordeak aho batez onentsi zuen eta ideia aurrera eramateko batzorde bat izendatu zen.

Maiatzern 17an batzordeak  Baztango alkateari gutun bat igorri zion, erranez, jakitera ematen ziotela Amaiurren Nafarroako independentziaren azken defendatzaileak oroitzeko monumentu bat ereikiko zela, baitere, laguntza ekonomikoa eskatzen zioten.

Batzordearen lenhedabiziko lana, monolitoa nola finanziatzia izan zen. Amaiurko Udalari dohaintzan eman zizan, bi m kubiko marmol eskatu zizaion, eta sosa lortzeko herri-harpidetzaz egitea erabaki zen. Harpidetzaren ekimenean Nafarroako prentsa, aunitz lagundu zuen ,eta bai “El Pensamiento Navarro”, bai “El Pueblo Navarro” eta “Diario de Navarra” egunkariak bere dohaintziak jarri zituzten herri-harpidetzaren buru buruan eta aldizka argitaratzen zuten dohaintza egilen zerrendak. Zerrenda horren buru Nafarroako Foru Diputazioa agertzen zen, Arabako, Gipuzkuako eta Bizkaiko diputaziaoak ere diru kopuru haundiak patu zuten eta Iruñako udala mila pezeta eman zituen. Eusko Ikaskuntza eta bertze elkarte aunitz bat egin zuten ekimenarekin eta herri aunitzeko udalak lanak ordaitzeko laguntza emanen zuten. Izen haundiko famili batzuk diru jarri zuten; Guendulaindarrek, Lizarragatarrak, Rodeznotarrak, etaAranatarrak eta baita ere era guztietako estamentu eta klase sozialetako jendea. Eta doike! nafar ugari, hemen bizi zirenak eta kanpoan ere! Adibide gise aipatu Buenos Aireseko Nafar Etxeak 1921an 820,20 pzta igorriko zula.

Monumentuaren proiektu eta eraikuntza.

img012

Marrazkia Amaiur 1982-2007 liburuxkatik hartuta dago.

Batzordearen asmoa 1920ko Uztailan lanak, amaituak egotea zen (Eusko Ikaskuntzaren II. Biltzarrean barne inaguratzeko), baña ezinezkoa izan zen baña hala eta guzti biltzarraten barruan ospe haundiko ekitaldi bat egin zen, monumentuaren lehendabiziko harria jarri bai zen. Uztailaren 23an. Baztango eta Amaiur herriko banderak eta ohial zintzilikariak jarri zituzuten agintariei eta biltzarrako parte-hartzaileei harrera emateko. Hauekin batera herritarrek prozesio bat osatu zuten eta herria zeharkatuz gazteluaren muinoaren igo ziren. Bertan lau haizetara Nafarroko bandera zabaldu zuten, eta kanpain-hotsak eta suziriak izan ziren.

Monumentuaren diseinua eta lanen zuzendaritza Serapio Esparza udal arkitektoaren eskutan utzi zen eta aipa behar eskuzabaltasun haundiz uko egin ziola lanagatik kobratzia. Espartzak 7,75m-ko monumentu arkitektoniko bat sortu zun. Oinarri liso korritu bat izanen zun, ertz bertikalean lau frontetan, eta hartan bermatue gorputz prismatiko bat. Moldura konkabo bat, girlanda begetal bat, bertze moldura bat eta honen gañan obeliskoa altxatuko zen. Monumentoa eraikitzeko Alamandozko marmol zuria erabiliko zen, Altadilek zion;  zuria izanen zela, arimen zuritasuna bezalakoa eta mamolezkoa, marmola trinkoa eta gogorra bai zen, Jasotarren eta Medranotarren bihotza bezalakoa.

Monumentoaren multzoa, zorutik hirurogei zm-tara zegon hiru mailako harriz griseko eskalinata baten gainean egongo zen eta kateez osaturiko zortzi aldetako itxitegi batez inguratua. Lanen exekuzio materiala Baztanen arras ezaguna zen Martin Zabaleta argin Berruetarraren eskuan utzi zen. Lanak hurrengo bi urteetan egin ziren eta 1922ko udaberrian bukatu ziren

Eztabaida: heroiak ala traidoreak?.

Inagurazioa baino lehen monumentua omenzen zuen nafartarren inguruan, kriston eztabaida latza sortu zen,  ea heroiak edo traidorak ziren galdetuz? Eztabaidaren jatorria Victor Pradera jaimistak  1921ko urtarrilaren 6an Iruñan emandako  hitzaldi batean izan zen. Pradera “espainolista”  monumentua eraikitzearen aurka  agertu zen eta Nafarroaren eta Spainaren aurkako traidoreak deitu zien Amaiurko gazteluko defendatzaileei, zeren frantsen kausaren alden egin zutela aipatzen zun eta gañera (tiene kojones la cosa) “historioaren gerzurgiletzat” jotzen zitun bere teoriaren aurkako gutiak.

Victor Praderaren pentsamenduaren aurka, zeukan jende multzo bat azaldu zen; Arturo Campion, Julio Altadill, Rodeznoko kontea, Manuel de Aranzadi, Joaquin Baleztena, Jesus Etayo…denak monumentoaren batzordearen inguruan biltzen ziren. Praderaren hitzalditik astebetera batzordeak zenbait urrats egin zituen eta urtarrilaren 14a bildu ondoren erabaki zuten Amaiurko gateluaren defendataileak heroiak zirela, eta, horrenbertzez, merezi zuten omenaldia egin behar zitzaiela. Apaldu ez ezik, hurrengo hilabetetan giroa okertu zen, zeren sektore politiko “ez-abertzaleetako”  zenbait personak  bilduko ziren eta Batzordeari eskatuko zioten,  1922an ospatzeko Nafarroa Gaztelako Erresuman sartu izanaren IV.mendeurrena eta batzordeak lagundu zezan ospakizun hura antolatzen. Proposamena  1921ko Martxoaren 14an aztertu zen, egun hartan  eskari horren aurka protesta lau gutun irakurri ziren. Batzordekideak aho bakar batez proposamena kasu ez itea erabaki zuten!…baina ia bazterrak nahastuak izan ziren eta monumentuaren armrria eta inskripzioa zeukaten sinbologia Nafarroako  gizarteko sektore batek desadostasuna adierazi zuen, ikurrak deesegokiak zirela Nafarroako, Spainako armarria agertu behar zela.. guzti hau in zun 1922ko ekainaren 22an inagurazio egunan, antolatzaileen artean hoztasuna eta zuhurtasuna nagusia izatea.

Post hau iteko erabili den materiala.

Amaiur 1982-2007 (Archivo Real y General de Navarra). Komisarioa Mª Rosario Lazcano.

Read Full Post »

Erratzuko aduanan administrari zen Fernando Astizek, 1913ko ekainaren bortzeko Diario de Navarrak argituratutako “La catastrofe del baztan” izeneko artikuloan, hala zion urte hortako ekaina 2 Erratzun gertatutakoaz:

Goizeko lehenbiziko orduetan euri pixka bat egiten zuen eta  urrunean trumoien bat aditzen zen […] zortziak eta erdiak inguru izanen zen,  Izpegiko erreka estua begiratzen ari nintzenean deskribatu ezin den zerbait ikusi nun. Erreka osoa hartzen zuen,  Auzatik beheiti abiadura haundiz bloke sendo baten gisan animaliko olatua heldu zen, 14 metro altuerako pareta. Herrira heñdu zela konturatuta izututa gelditu nintzen. Instan batean gertatu zen . Bloke hura herrira ailegatu, etxe bat bota zuen gero bertze bat eta zubia ondotik. Eta azkar jaisten segitzen zuen eta etxeetara ailegatzerakoan desegiten zuen. Izugarria zen txikizioa, ordu eskas batean dena erraustu zuen. Herrian beldurrezko ohiuak aditzen ziren. Izpegi eta Xorroxindik heldu ziren urek alialeko burrunba egiten zuten, eta asots horrekin batera erortzen ari ziren etxeena, eta jendea abisatzeko karabineroak eta guardia zibilak fusilekin botatako tiroenak elkartu ziren. Jendea goitiko pisuetara igotzen zen, azienda ikuiluetan itotzen zen…Ezin da deskribatu. Auzatik itsatsoa heldu zela ematen zuen; hain euri gutxi egiten zuen…

Horren ondoren, hondamendia! Kalteak berehala gelditu ziren agerian; Zubipunta (Zipunt) etxea falta zen (zortez urak etxea eraman baino pixket lehen etxekoek ondoko etxera lehiotik lehiora pasatzea lortu zuten)  Elizaldea eta ondoko Uhaldea  baitere, Elizako absidea, Aroztegia etxeko puske bat eta  frontoiaren zati bat ere falta ziren. Aroztegiko zubia (gaur egungo Sumusua zubia ezagutzen dena ) txikitua zegon. Txikitu baño lehen trabatu zen putzu bat egiñez , urak herri barna sartuz,  Aduana aldera eta berehala goratuz . Berekoetxearen etxe erdie falta zen eta Etxezurian bertze erdia, Marimartinea etxearen estalpea, Albantzeneak eta

Baigorriko dantza taldea, uholdearen hondamendia antzezten, Uholdearen mendeurrenean (Erratzun). Argazkia Pello San Millan.

Laguneneak kantoi bana falta zuten. Herriaren sarreran  (Izpegi aldera) zegoen Motzainea desagertu zen eta Etxenikea ondoan zegon Sasternea ere (hauek Zubipuntarekin batera ez ziren iñoiz berreraiki izanen), guztira 12 etxe izan ziren kaltetuak. Herriko etxeak aparte, hainbertze borda kaltetuak izan ziren. Auzatik etorritako erauntsiak Gorramenditik Bearzunera zabaldu zen eta bailara txiki hauetan, bai Aritzakun aldean eta Urritzaten kalteak  izugarriak izan ziren eta erreka ondoko borda gehienak txikitu ta hondatu ziren; Sumusuko borda, Urbakurako errota, Iputzeneko borda, Etxenikeko borda…

Izpegiko bidea suntsitua zegoen, herriko komertzioak deustan gelditu ziren, uholdeak belai osoak eraman zituen, landak harriz beteta ziren eta hazienda gehiena ito zen. Txoko guztietan hazienda hila agertzen zen, izurriteak izateko arriskua sortuz. Erratzu babesgabetasun haundia izan zuen,  hain ikaragarria zen dena bazirudiela Erratzu desgertua zegola, baña zorionez…ez zen hildakorik  izan.

Olatuak  (5 m.koa) Erratzutik Sunbillara 18 zubi desegin zituen (batzuk erromatar garaiatik zutik zeudenak), Lamiarritako zubitik ezin zen pasa eta Erratzuko herria bi egunez isolatuta gelditu zen, telefonoa, telegrafoa eta argi indar exkasa susituta gelditu ziren. Ekainaren 4an kamineroak bide mehar bat ireki zuten eta Elizondorako bidea librea gelditu zen.

Ekainak 5an, Erratzuko alkatea (Julian Agirre), zinegotziak, herriko medikua eta Aduanako administraria (Fernando Astiz) siñatutako telegrama bat igorri zuten. Telegrama zion; “ Hondamenditik hiru egun pasa direnean, ez da iñongo laguntzarik jaso. Larrialdeko laguntza behar dugu. Familia hauniz miseria gorrian daude. Ez dago deus. Herria txikitua. Desastrea hondotik ikusi behar da sinesteko

Iruñara berria ailegatu bezain fite kalteak baloratzeko eta berreraikitze lanak hasteko bidaia antolatu zuten. Ekainaren 6an Erratzura Agustin Carbonell  Gobernadore Zibila, Diputazioko bideen arloko zuzuendaria, Diario de Navarrako zuzendaria (Garzilaso) Lino Plaza arkitekto lekauztarra eta osasunbideko ikuskari orokorra Jimeno doktorea, iritsi ziren. Uholdearen inguruko berria zabaldu zenean laguntza toki guztietik iritsi zen. Aberatsak sosa patu zuten, jende xumea berriz beren eskulana. Jende andanada hurbildu zen herria konpontzera, erten da lehendabizikoak ondoko herritarrak izan zirela, Arizkundarrak, Azpilkuetarrak ta Amaiurtarrak. Beranduago berria zabaldu ahala, Lesaka, Etxalar eta Beratik, hala nola Trenbideko langileak bere pala ta pikotxekin etorri ziren!. Bertizaranako udalak 9 langile igorri zun baitere ailegatu zen jendea auzolanetara Iruritatik, Urdazubitik eta Zugarraurditik. Lehendabiziko egunetan 300 pertsona inguru ibili ziren herria garbitzen eta berreraikitzen. Baitere Donostian “akuartelatuta” zegoen “Zapadoren erregimentua” ailegatu zen eta mikitarrak auzolanetan aritzen ziren jendeekin batera, bideak konpondu, hondatutako landak bete eta  lurzoruak mugatzeko paretak ereiki zuten, militar hauek uztailaren 13arte egonen ziren Erratzun.

Uholdeak Baztanen Erratzu-Elizondo 1913 liburuaren azala. Liburua 20 €tan salgai dago Foto Mena argazki dendan,

Autoendako bidea ireki zenean hainbat autoritaten bisita hartu zuen herria, Uranga eta Beunza diputadoak, Madriletik etorrita Herri Lanen zuzendari nagusia, Zorita jauna…Ekainaren 22an Elizondo, Erratzu eta Doneztebeko kalteak bertatik ikusteko txango bat antolatu zuten. Atzerritik, Otsondotik barna turista aunitz autoz Erratzura ailegatu ziren hondamendiaren arrastoak kusteko, bisitariak herrian sartu bezain fite beldurtuta gelditzen ziren urak suntsitutakoa ikusterakoan.

Denbora luze behar izan zuten urak suntsitutakoa berreraikitzeko, baina are denbora gehiago behar izan zuten beren buruetatik ikara aldentzeko. Ikara oroimenan gordetuta  belaunaldiz belaunaldiz kontatu diren istorioetan pastu da, ehunka belarriz entzuna, ehuka ahotz errana, ehunka begiz irudimenean ikusia eta ehun urte gero…”Uholdeak Baztanen Erratzu-Elizondo 1913” izeneko liburu eder batean bilduak.

Ehun urte pastu dire Erratzu urpean utzi zuela uholdearen gertakizuna, eta mendeurrena gogoratzeko Erratzutarrek ekitaldiz betetako asteburua antolatu zuten, mendeurrenari merezi duen garrantzia emanez, lan ikaragarri in dute, informazio aunitz bildu dute eta bildutako informazio hori bai, Apezetxean izan den “Begirada atzera Begira, Baztago uholdea” izeneko erakusketan aurkitzen ahal zen (Mena argazkilarien artxiboko argazkiak Elizondon ikusgai izanen dira ere)  eta baita ere, astion aipatutako “Uholdeak Baztanen Erratzu-Elizondo 1913” liburuan. Liburua  Felix Menaak Martin argazkilariak 1913an ateratako argazki ikusgarriaz beteta dago, baitere garaiko prensan argitaratutako berriak, lekukoek kontatutako istorioak agertzen dira. Erratzuko herria, Erratzuko San Pedro eliza eta Elizondoko Mena argazkilariak  elkarlanean atratako liburua, Baztango etxeetako apaletan egotea, benetan merzi du!

Post hau iteko erabili den materiala.

Uholdeak Baztanen Erratzu-Elizondo 1913. (Erratzuko herriko Batzarrea,  Erratzuko San Pedro eliza, Foto Mena Elizondo, 2013)

“1913ko uholdeak” erreportajea. (Ttipi-Ttapa aldizkaria, 591. zenbakia, 2013 Maiatzaren 30.)

“Estanpas Baztanesas IV” erreportajea. (Lekauzko kolegioaren errebista 1971)

Ekainaren 10an

Read Full Post »

Negua dirudin maiatza bukaera  hontan, berriz ere Belateko tunelak itxiak daude. Negu luze, grixa, euritsu ta hotz honetan (ude pastu de?) goizero Belate portu lainotsue pastu behar izan dut eta erran dudan bezala negua dela dirudi, hain justu Abendua eta errepide kaxkakarra ikusita, aspaldiko abendua, agian 1512koa? jajajaja!

1512ko Azaroaren 30an Nafarroako erregen (Albreteko Joanes III.na eta Katalina) ejerzitoa, Napartarrez, bearnendarrez eta gasconez osatua Iruñako sitioa altxatzen dute (erreinua errekupertzeko lehenengo saikarera izan zen Gaztelania inbaditu zuenetik) eta Baionarantz abiatzen dira Belate-Baztan bidetik.  Alba dukearen ejerzitoa (Iruña ta Nafarroa  konkistatu zuen buruzagia) bere atzetik doaz. Franko-napar ejerzitoa arras ahul dago eta Belate elurrez pastu beharko dute. Han, eta kondizio hoietan, gertatuko da Belateko batalla bezala ezagutzen dena. Hasteko erran ez zela izan batallarik ez ja eta gudua edo batalla hitza eraman arren, egun hortan gertatutakoa, soilik, giputxi-gaztelaniarren erasoaldi traidore eta koldar bat izan zen (denborarekin gertatutakoa haundituko dute, ohorea, autsarkeria, battalla ia mitikoan bihurtuz). Dirudienez  ejertzitoaren retaguardia (alemaniarrez osatua zegona) ezin zebila gudarostea garraiatu eta erretaguardia horretan Iruñako sitioan erabilitako artilleria zijoan. Hauek kañonen martxa mansoagoarengatik pixkanaka pixkana bakarrik gelditzen dira eta ikusterakuan bere atzetik zebilela Karlos Gongora beaumondarrak zuzendutako Gaztelako Erresumaren aldeko tropek, alemaniar mertzenarioak izaki, sakabanatu eta ihes egin zuten kanoiak bertan utzita. Gongorak atzeratutako ehuneko batzuk eta kañonak harrapatu eta lortutako banderak Iruñean azaldu zituen. Gaztelako Erresumaren aldeko ejerziton gipuzkoarrak nagusi ziren. Batalla honen ondoren gipuzkuarrek, kañonak beregatuko dute bere armarrirako eta kristonezko batalla baten ondoren lortu zutela irabaztea eta artilleria harrapatu zutela kontatuko digute .Ikuspegi militarretik begiratuta, Belatekoa garrantzi urriko gertakizuna da, ez zen gudu ikaragarria baizik sarraski bat kanoiak harrapatzeko eta kañoi horiek Gipuzkuako historioan garrantzi haundia izango zuten. Gaztelako
erregina Joana Eroak, Belaten gertatutakoaren “ohorez” oparitutako die gipuzkuarrei eta Gipuzkoako armarriaetaan izanen dire 1979 arte, urte horretan  Gipuzkoako Foru Aldundiak kanoiak
armarritik kentzea erabaki bai zuen, nahiz eta baina orain gutti arte (2012an)  Zizurkil herria bezalaxe mantentzen ziren

Batalla honi buruz hainbat bertsio ezberdiñak daude, batzuk garaikoak ta bertze batzuk ondorengoak, baña hori bai denak  garaileen aldetik kontatua.

Garai hartako kronikari gaztelarren bertsioak bata  Correa-rena da,  Albako dukearen kronista zena eta 1515ean argitaratuaizan zena. Kontatzen digu nola, Lizaurko jaunak, nafar-gaskoien armadaren erretreta hirurehun baleztariekin erasotzen ari zen gipuzkoar nobleetako bat, Belatetik gertu, egun batzuk geroago Iruñeko harresiak ondoratzeko erabilitako artilleriaren zati bat zuten alemaniar talde bat aurkitu zuela. Alemaniar erasotzen ari zirela pentsatuzz ihes egin zuten baina bi artillero utzi zituzten. Artilleroek gipuzkoaren aurka tiro egin bazuten ere, lurrean etzan eta balak saihestu zituzten. Hurbildu zirenean, Lizaurrek utzitakoa ikusi eta Espainia, Espainia! oihukatzen hasi zen. Laster beste noble gipuzkoarra, Berastegiko jauna, hurbildu zen. Lizaurrek artilleria eman zion iheslariak erasotzeko. Hauek gosez eta hotzak akabatzen ari zirela, errexa egin zizaien hiltzea eta mila baino gehiago hil zituzten

Geroago oinaztarren (oñazintarren) buruzagia eta Hondarribiko gaztelauaren alkatea zen Diego Lopez Aiarakoa etorri zen eta Albako dukeari eskatu zion berrehun mando bidaltzeko kanoiak Iruñera eramateko.

Bertze garaiko bertsioa Fernando Katolikoaren idazkaria zen Martin Angueriak errandakoa da. Honek dio, gobernadore eta kapitain jenerala zen Juan Silvak errekrutatutako 3.000 gipuzkoar eta arabarrek, ihesean zen armadari bideaistea agindu ziela. Haietako berrogeita hamarrek aurreratu eta,nafar-gaskoien armadako alemaniara talde bat aurkitu zuten. Hauek gosez eta hotzak akabatzen ari zirela, aurka egin gabe joan eta hamar kanoi utzi eta beste batzuk amildegira bota zituztela.

1518an, Gipuzkoako ahaide nagusiak bere buruari merezimendu osoa eman zioten. Belaten Joanes Labritekoaren aurka ari zela, gehiengoak ihes egin eta artilerria frantziarrei utzi nahi bazuen ere, gipuzkuar nagusiak eta bere aliatuek aurrea hartu eta arriskutsua bazen ere, “frantziarrei” artilleria kendu zieten. Erregeak ahaide nagusiei eta Gipuzkoa osoari eskertu zion armak.

XIX. mendeko historialari gipuzkoarra zen Pablo Gorosabelek honela zioen: Fernando Katolikoak Logroñotik 1512ko abenduaren 1ean idatzitako eskutitzean eskatu zion Gipuzkoari bertokoak bere etsaien bidea haustea. Ezin zen jende asko bildu, gehienak jadanik erregearen alde edo Ingalaterraren alde borrokatzen ari zirenez. Hala ere, 3.500 lagun bildu (horietakoak 1.500 inguru Alberto Perez Errezilgoak zuzendutako tolosarrak) eta Lesaka eta Bera zeharkatu ondoren, abenduaren 7an Elizondo inguruko Belatera iritsi ziren.Abenduaren 13an frantziar armada mendean hartu zuten, 12 kanoi eta hildako ugari lortuz.

Belateko batalla, Jerónimo de Larrearen errelievea 1600. Irudia http://www.euskomedia.org web gunetik hartuta.

512ko abenduaren 7an gertautakoaz kontatua izan dena egitakoa gutti dauka eta ez zena kontatua egie borobila da. Ongi badakigu Diego Lopez Ayalaren soldaduak (oñazintarren buruzagia) kañonak bereganatu ondoren eta alemaniar akabatu ondoren Belate eta Almandoz inguruan ibili zirela eta egun horietan  eskualde hau kriston basakeria  pairatu zuen gipuzkuarren eskutik . Belateko monastegia sakeatua izan zen, lapurtua, expoliatua, Almandoztarrei ganadua lapurtu zieten eta balorezko gauzak ere eraman…gaur egun oraindik “historia ofiziala” erraten du, sakeoaren egileak “frantsak” izan zirela nahiz eta garai haietan Nafarroako  Obispoak hilabete batzuk geroago exkomunioia aurkeztu zun Monastegia sakeatu eta basakerien egileei, hau da, Lopez de Ayala eta oñazinotarrentzan exkomunioa aladarrikatu zun!

Post hai iteko erabili den informazioa.

Belateko batalla, wikipedia.

Belatetekoa eta Zizurkilgoko armarria, barrena.zizurkil.eu

-los-canones-de-belate artikuloa. Joseba Asiron Saez. nabarralde.com

Read Full Post »