Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko maiatza

Greba

310050_518511368186363_1391535617_n

Advertisements

Read Full Post »

2103 maiatza.

Maiatzaren 18an, Elizondo herri palestinarrarekiko solidaritateko euskal hiriburua bihurtu zen, Euskal Herria-Palestina eguna ospatu bai zen. Egune, ekitaldiz beteta egon zen, jende pile bilduz, bai  James Petras eta Adel Abou Salemzen solasaldian (Arizkuneneako sabaia bete betea egonez), elkarteratzean, zikiroan (200 bazkaltiarrekin) ta arratsaldean zehar, den dena jai eta erreibindikazio giro ederrean, aipatuz garrantziatsua izanen zela Baztán deklaratzia “sionismoko libre den lurraldea”.  Larunbatan  Elizondo, Palestinako ( فلسطين)  bertze lurralde batean bihurtu zen,  Elizondoko kale, plaza ta gorapetan Palestina lurraldetako dantzak, soñuak, usainak, ikurrak eta ahotsak ikus, dastatu ta entzun ziren…

Egun guztian zehar herri honen kultura eta egoera zerbait gehigo jakin ondoren ta Palestina blogarekin lotu nahian!, galdetu nintzan;- Ziur badela Baztandar baten bat, historian zehar, zerikusia daukala Palestinarekin, blogan aipatzeko?, ta…doike! zerbaitxo bat aipatzen ahal da, eta ez baztandar batena baizik agian, post honen tituloa dion bezala 101 baztandarren “bitxikeri historikoa” edo “histerikoa” zeren nork kontatzen duen araberan, egon ziren edo ez!. Gauza da, kontatzen dela Baztandarra batzuk erdi aroan Palestinan ibiltakoak  izan zirela, hori bai! geroxago Ameriketan egongo diren bezala, esku batean ezpata ta bertzian gurutzea kristautasunarako lurrak konkistatzen eta bertakoak zanpatzen aritu ziren, cruzadetan egon bai ziren (edo hala diote).

Lehenengo baztandar “kruzatuen” aipamena (bederen datetan) Gregrorio Vera Idoateren “Navarra y las Cruzadas” (Pamplona, 1931) liburuan agertzen zaigu, Lehenengo Gurutzadan kokatuz . Liburuan irakur daiteke,  Urbano II.a aita sainduak 1095ean Mendebaldeko Europako erresuma kristau guztiei Lur Santua konkistatzea eskatu zienenean, hainbat nafar jauntxo Nafarroko On Ramiro (Antso IV. “Peñalengoa”-ren iloba) infantearekin abiatu zirela Jerusalen konkistatzera (konkistatu zuten). Nafar zalduen artean Aznar Fortúnez (Palestinan hila), Juan Cruzat, Fortun eta Sancho Iñiguez, Oteizako Aznar Garces… eta Enrike de Baztan ” con cien hidalgos bazíaneses” zeudela dio, baina dirud Vera Idoatek, berri faltsu ta okerra aunitz erabili  ta idatzi zitun beharrezkoa izanez datu horiek zuzentzea. Hortaz  Antonio Ubieto Artetak, Prinzipe de Viana errebistako “La participación navarro – aragonesa en la primera Cruzada” artikuloan, zaldunak banan banan aztertuz argitzen gaitu Veraren aipamenak zehaztasun historiko gutti daukatela. Adibide gise aipatu, Verak diola On Ramirok (Nafarroko infantea) 1095 abiatu zela Palestinara, baina jakina da Aita sainduak urte hortan  Jerusalen konkistatzeko agindu arren , Europar erregeak 1096 ta 1097an zehar abiatu ziren!, gañera 1098an On Ramiro Valentzian ezkontzen agertzen zaigu eta Jerusalen, 1099an konkistatuko zuten kruzadoak, agian pensatzekoa da Nafar Infantea 1095an erromes bezala abiatuko zela “Tierra Santara”. Ah!! erran behar Ubieto Artetak artikulo osoan, zaldunak azaltzerakoan ez dula ja aipatzen “Baztango” Enrike eta bere 100 baztandarrei buruz.

Baztango jauntxoa eta bere 100 hidalgoaren aipamena Lope de Vegaren  La Jerusalen conquistada (1609, Jerusalen konkistatua), hogei abestiz osatutako olerki liburan agertzen zaigu. Poemak, kale egin zun III. gurutzadan kokatzen digu baztandarrak eta horiei buruz halaxe dio Madrildar poeta:

Feroz negro bridon, de vivos ojos, Que con moscas de espuma el pecho arjenta

Y del dorado hierro a los enojos. En vez de resistir, galan se alienta

Como pisando ya Turcos despojos La aquina ensancahando corpulrnta.

Govierna Henrique de Baza bizarro Y Golandio de sangre, y en valor Navarro

Eran de los Baztaneses generos, Que poblaron a Bazan, y la montaña.

Defendieron con hechos gloriosos, En  llorosa perdicion de España.

Y del que a los franceses vitoriosos, Quiso su preso Rey por cuya hazaña,

En que fueron tan valientes como franco, Le dieron el tablero negro y blanco.

Cien soldados Navarros le seguian, Del valle de Baztan hidalgos todos.

Que por directa linea descienden, De la primera sangre de los godos.

Caballos ferocisimos regian, Y aunque con armas de diversos modos,

Mostraban los eficaces de los sayos, Que del sol de Bazan se llaman rayos.

Aipatzekoa da horri zahar horietako albo batean ,notatxo bat aurkitzen dela argituz Baztango Henriquea, “Casa de Baztangoa” dela “vascongadamente” Xaureguizar-rekoa!. Liburu huntako olerkiak, gaztelaniar literaturan ederrak eta ezagunak dira, baña zorroztasun historiko guttikoak. Aldetik hortatik apenas ezer jakiten ahal dugu egitan 100 “hijosdealgo” horietaz .

Baña bai dokunmentatuta dagola (bederen familiako biografia hala agertzen da) “baztandar” famili bateko zaldunak guruzadetan eta Palestinan ibili zirela, famili hori “Amaiurko” Eskorz familia zen eta Tibalt (Teobaldo) Nafar erregekin bai Palestinan, VI. gurzadan ta bai bere semearekin Tunezen VIII.an egon ziren. Escors, edo  Escorz, jatorriz Franco-Nafar abizena da eta  Nafarroako Erreinuaren eta Frantziako Erreinuaren Nobleziaren familia zaharreko kideko abizena da (Escors latin klasikoatik dator ta “Cohors-Cohortis ” cohorte militarra erran nai du). Familia honen jatorria  Akitanian (Frantzian) zegoen, eta dokumentuen arabera familiako kide zaharrena (ezagutzen dena) Bernard I d’Escors 940 urtean Saint Savin En Lavedan-eko Abadea zena da.

Famili hau Xanpana (Champagne) etxearen beso armatua izan ziren, gurutzatuak  (kruzatuak), Templeko zaldunak eta Maltakoak ere,  Xanpan-eko kondeen aginpean zegoen militar familia izan zen. Eskortz familia Nafarroara 1234an iritsi zen Xanpain-Kondeek Nafarroko-tronua heredatu zutenean edo obe errana bereganatu zuenean. Antso VII.a, Nafarroako erregea, Tuteran hil zenian, berriak akinik, Tibalt berehala Xanpainatik Nafarroara joan zen eta 1234ko maiatzen 2an, Iruñeko katedralean Nafarroako errege tituluaz jabetu zen, osabaren ondorengotza hartuz ta bere ondoan Eskortztarrak zeuden. Familia hau Tibalt I.a “Koblakaria” aginduta edo aholkatuta Amaiurren kokatu ziren, Amaiur garai hoietan bai komertzioagatik bai estrategikoaldetik hiribildu garranzitsu bazen Nafarroako erresuman eta errege berriak bere konfiantzako bat bidali zun. 1238an VI. gurutzada aldarrikatzen da Tibalt I.a  Lurralde Saindua askatzeko gurutzada antolatuko zun. Nafarroako, Xanpainako eta Frantziako nobleek osatutako 1500 zaldunen gudarostea (bere kohorte-militarrezko famili “baztandarra” buru) Palestinan iritsi zen 1239ko irailaren 1ean Akkara. Baina musulmanen aurkako lehen gudua, Gazan, urriaren 13an, porrot handia jasan zuten. Hau eta gero Gurutzatuek pixkanaka pixkanaka hasierako  hasierako indarra galduz joan zen eta Tibaltek erabaki zuen 1240ko irailean  etxeratzea.

Tibalt II.a Gaztea, Nafarroako errege eta Xanpainiako konde izan zen 1253-1270 bitarte, 1265 eta 1268 artean, mamelukoek Palestina eta Libanoko zenbait lurralde kristau; Haifa, Antiokia, Galilea eta Armenia konkistatu zituzten eta Ekialde Hurbilean anarkia izan zen nagusi. Hori zela eta Luis IX.a Frantziakoak zortzigarren Gurutzada aldarrikatu zuen eta Nafarroko erregea gurutzadetara joan zen (berriz ere bere elite militarra zen Eskortztarrak buru). Huntakoan ez ziren Palestinara iritsi baizik Tunisiara abiatu ziren eta, 1270ean Gurutzadatik itzultzean Tibalt II.a  izurriak jota hil zen Sizilian (1270), baina, Provinsen lurperatu zuten.

XVI.mendean, Nafarroa konkistatua izan zenean Eskortzatarrak leialak izan ziren Nafarroko erregeari, hasiaeran Albreten alde borrokatu zuten eta gero bere seme Enrike II.a “Zangotzarraren” alde. Amaiurko gaztelua galtzearen ondoren Eskortztarra Nafarroko hegoaldeko jabetza aunitz galdu zuten. Baztanen gelditutako Eskortzarrak baztango beretze familiako nobleekin nahastu ziren, Amaiurko Bordatarrekin, Goienetxetarrekin…eta pixkanaka pixkana abizena galtzen joan zen eta gaur egun aipatzen da (familiako biografian soilik 50 Eskortz gelditzen direla… Nafarroan Leridan ta Kadizen). Izen haundiko familia hau historiaren denboran galdua eta ahaztua izan da, baña Baztango Amaiurko herrian, Nafarroa defenditu zuten famili honen jabetza preziatuena mantentzen da, beren oinetxea (casa solariega), Eskortzenea.

 

Post hau iteko erabili den materiala:

Gregrorio Vera Idoateren “Navarra y las Cruzadas” (Pamplona, 1931) liburua.

Revista Prinzipe de Viana-ko Antonio Ubieto Artetaren  “La participación navarro – aragonesa en la primera Cruzada” artikuloa.

Wikipedia, kruzadetako, Teobaldoko eta Eskortz-tarrenen wikiak.

 

Read Full Post »

Historian zehar ez dira gutti ballara utzi dutenak eta mundu zabalera abiatu izan direnak; Etxeko  bigarrenak zirela, gosetia bazela, eskasi ta gerra zela, garai googorrak zirela edo itxaso haratagoko ” mundu berriak” aukera berriek eskeintzen zizkiela! gauza da aunitzek etxetik joan zirela. Gehienek, dirua eginik izultzeko asmoarekin, baina bertze batzuk (sosa eginda edo ez),  betirako han gelditu ziren. Eta, gelditutako horietako batzuk, kriston dirua eginez aberri berri hoietako “elitean” bihurtu ziren…Berroetako Antxorena, familia bezalaxe.

Famili honetako buru Joanes Antxorena Berroetarra dugu, 1580an Berroetako Antxorena etxean sortutakoa eta Maria Aizinena Berroetarrakin ezkondu zena. Bikote honen semea Pedro Antxorena Aizinena (1622-5-5) izanen da, Berroetan jaioa eta Tuterako Katalina Tajonar ezkondu zena. Familiako adar hau Tuteran haziko da eta hauen birbiloba (biznietoa), Pedro Antxorena Remon,1 713ko irailaren 23an Tuteran jaioa.  Pedrok 1776an Nafarroako kortetan azalduko du, bere familia Baztango Berroeta herrikoa zela eta Baztandarra denez,  “hidalgo”  famili zaharrakoa zela, eta horretaz baliatuz  Antxorena etxeko armarria berak eta bere familia erabiltzeko baimena izatea eta “hidalgoa” izanez, hauek betidanik izan duten ohorea, ospea, salbuespenak eta askatasuneaz goza dezala,  eskatuko du.

Berroetako Antxorenatarren jatorrizko etxea. Argazkia.Juan Mari Ondicol, http://www.noticiasdenavarra.com webgunetik hartuta dago.

Pedro Antxorenaren familar bat, Juan Esteban Antxorena Zundueta (Correllan 1730an bataiatua) izan zen, Antxorena hau “segundon” bat zenez  17 urtekin, etorikitzun bat  lantzeko ta sosak irabazteko “ameriketra” joan zen. Hasiera batean Rio de Plantan egon zen ta geroxago (1760an) Buenos Airesen kokatuko zen eta familiako kondaira dionez zazpi urte geroxago  pulpería (garaiko ostatu eta denetako denda) bat jarri zuen, dirudi negozioa arras ongi joan zela eta segidan hiriko “elitearekin” kontaktuak izan zitun, bere igoeran lagunduko diotenak. Horrela, ongi kokatutako familia-kriollo bateko  Josefa López de Anaya andrearekin  1775eko irailaren 4an ezkonduko zen. Bat-egite hau Antxorenatarren historioaren hasiera markatuki du. Lehen unetik, Antxorena-k erakusten du negoziotarako itzela dela eta diru aunitz eta ospea irabatziko du, hiriko kargo garranzitsuenak lortuz; alkatea, rejidorea, alfere reala eta “Real Consulado de Comerzioko” batzordekidea izanen da. Gero, bere hiru semeak ondasuna haundituko dute eta famila Arjentinako aberatsenetako bat bihurtuko da.  Antxorenatarrak XIX mendera  neurrigabeko dirutzarekin iristen dira, 1815ean, jada hainbat jabetza daukate Buenos Airesen eta udak pasatzeko hiritk kanpo kriston “kinta” (landetxea) daukate. Garai haietan Juan Manuel de Rosas generala  Buenos Aireseko probintziako gobernatzailea da eta famili “baztandarra” haren inguruan edo “itzalpean” daude, eta  gobernadoreak “aholkatuta” Buenos Aireseko ainbat lur eremu, zelai ta landak erosten hasten dire. Familia lortu zuen ondasuna izugarria izan zen, sinesteziña izanez lortutako neurrigabeko lorpena, adibide gise 1930an familako (adar ezberdiñekoak) 19 kide Buenos Aireseko Probintziako 378.094 hektaren jabe ziren.

Gaur egungo San Martin Jauregia (Antxorena jauregia). Argazkia http://www.designsuites.com hartuta dago.

Antxorenatar familia, arjentinar guztiok zautzen dute, “sekundariako”  Arjentinako historiako liburutan agertzen bai dira, gobernu guztietan “itzalpean” egon dira; Rosa generalarekin, Urquizarekin, Peronekin… boterean ongi mugitzea jakin izan duen familia izan da. Antxorena famili aristrokartikoa da, Pedro Antxorena Remon,1776an lortutako “hidalgo” tituloari esker! , bere armarriarekin, bere arbasoen Berrueta etxeko armarri xakedunarekin, gañera (bere biografietan aipatzen den bezala) armarriaren  jatorri  ederrarekin, Antxorentarren arbaso bat, bere erregea frantsengatik salbatzeagatik lortutako armarria bai da (Goienetxeren bertsioa,  García Sancho Abarkak, bataila batean zehar, frantsen eskutan erotzeaz, baztandarrak  salbatu ondoren lortutakoa). Aristrokatak “zirenez” aristokrata bezala bizitzea gustatzen zizaien, Buenos Airesen hainbat jauregi zuten, hoietatik nabarmentzekoa da Antxorena jauregia (gaur egun San Martin izena duna ta 1939tik a gobernuko “Ministerio de Exteriores y de Culto-ren” egoitza dena), Europako nobleziakin ezkontzen sahiatu ziren (dukeak, kondeak…) eta familako batzuk ezkondu ziren. Antxorenatarrak belanauldiz belanauldiz, bizi ikusgarri, luxuzkoa eta arduragabekoa eraman zuten…eta famili inguruan, zarrastel ospea haundia sortu zen!!

Antxorenatarren dirutzaren inguruan “mitologia” bitxia sortu da, eta arjentinako historian zehar ainbat xelebrekeriak kontatzen dira.  José Hernández-en “El Gaucho Martín Fierro” poesi liburu ospetsuan Antxorena famila aipatzen ditu; Deablua Fausto Criollori tentazen dio, Antxorena baño aberatsagoa iten ahal diola! erranez.

Si quiere plata tendrá, mi bolsa siempre está llena ,y más rico que Anchorena con decir quiero, será.”

Baita ere, urte aunitz Arjentinan, bazen esaera bat haur mukizuentzat, eta  beti nahi dutena egiten eta eskatzen duten horietako haurrei- ¿vos que piensa, que sois Antxorena? erten zizaien!!. Bertze kontu bat da, hori erten duna Antxorenatar batek Buenos Airesetik Rio de Platara joanten ahal zela zaldi gañean bere lur jabetzatik atra gabe… Antxorenatarrak diru haundia in zuten eta diru aunitz zutenez, barra-barra gastatzen zuten ere bai, dirua eralgitzen zuten!.  Umore politikoko “El Mosquito”  egunkariak 1867an karikatura-txiste bat argitaratu zuen Antxorena baten aipatutako zarrastel-ospe hori guztiarekin, erretratatzen zion  izugarri aberatsa bezala, proposatuz Buenos Aireseko kaleek bere urre ontzekin iten ahal zirela harri adoquiñak ordez!!…

Maria Mercedes Castellanos de Anchorena, Condesa Pontificia ( Nicolás Hugo de Antxorena Aranaren emaztea. dinastias.forogratis.es webgunetik hartuta dago.

Baitere kontatzen da, Fabián Gómez  Antxorenak 1880an inguru Madrilen bizi zela, segidan gastatzailea ospea zuela zabaldu zen eta Madrilen zuen luxuzko jauregitik irteten zen bakoitzean, eskaleek sosa eskatzen erasotzen zioten. Orduen  amarru bat bururatu zizaion eta zerbitzari bat bere arroparekin janzten zun etxetik atratzerakoan. Goiz bat eskaleak Antxorena-z mozorrotutako zerbitzariaren inguruan bildu ta metaketa (aglomerazioa) hain handia zenez, zerbitzaria hil zutela. Handik aintzin Fabianek izan zen limosna instituzionalizatu zuena, bulego  bat sortuz, astero eskaleak joateko soldata kobratzeko. Clara Cobo Tomas Esteban Antxorenaren emaztea, bere bitxikeriengatik baitere ospetsua izan zen: bere jantziari dagokionez eskularru-pare bera ez zen inoiz jartzen eta bere etxera lorezain bat zetorren geleetetako loreak egunero aldatzera, bertze Antxorena bat Europara bidaiatzen zuen bakoitzan zerbitzariak eta sukaldariak eramteaz gain, behiak eta oilarrak eramaten zitun, goizero esne eta arraultz freskoak izateko…

Halakoak hainbertze kontatzen ahal dira; “vajilla”  berri bat estranatu ondoren txakurrei jolasteko ematen zietela, familiako bati behartsu batek erran zioenean ez zuela ezer ahoara eramateko Antxorenatarra belarra jateko eratzun ziola, erten da. Antxorenatarara zendu zenean, baita erediote,  herritarrek belarra boatzen zutela hileta-martxa pasatzerakoan…agian gauz batzuk gezurra izanen dira, baña zeukaten dirutza eta erakusten zuten  harrokeriaz, pentsatzekoa da kontakizun guzti hauen gibelian benetako zerbait badela!!!.

Post hau iteko erabili den materiala:

Los Anchorena de Berroeta” Diario de Noticiasko artikuloa. Lander Santamaria (2011 -4-11).

www.oocities.org– webguneko, Historia de Argentinako “Grandes familas” atala.

Agencia informativa Ciriaco Coutiño blogeko “¿familia Anchorena por que no hablar de ellos?” posta.  

Wikipedia, Anchorena familia eta familiko wikiak.

Read Full Post »

Iruritako bestak.

2013ko maiatzak.

Maitzan Iruritako Salbatore bestak, balleko lehenak eta agian horregatik, onenak! edo bederen gogo haundikin hartzen direnak!!!.

Ai, Iruritako bestak!… lehenengo mozkorrak, lehenengo zigorrak (berandu etxeratzeagatik), lehenengo amodioak eta desamodioak…ta guzti hortaz, huntakoan blogaren protagonista Iruritako bestak eta bere egitaragua, baina ez gaur egungoa baizik aspaldikoak…XX. mendeko 20 hamarkadako egitaraguak!!.

1920ko Maiatzaren 12ko data duen  Diario de Navarrako artikulo batek, berriki izan behar diren Salbatore bestako egitaragua aipatzen digu.  Bestak lau egun iraungo dute eta ekitaldiz beteta egonen dira, hau da: musika, meza, suziriak eta luzeko partidoak. 12ren arratsaldean (festeen hasiera) Berako lau musikari, kaletik barna herritarrei kalejira alaiekin animatuz ibiliko direla dio. 13an Igokundearen egunan (Ascensión), goizian derrigorrezko (hala patzen du) dianak , hamarretan meza “solemne” (nausia, ospetsua). Eguitaraguan aipatzen da meza “Mariano Aldave, gure parroko maitagarria” emanen dula  eta kaperako koroa On Conrado Felipe zuzenduta ta organoan “Misa  Pontifical de Perossi” abestuko dutela, eguerdian eta arratsaldean musika plazan “Berako lau” musikarien eskuz eta gauan, suziri ikusgarriak. 14an diana ta musika aparte nabarmenzen da goizeko luzeko partidua, jende aunitz esperatzen da zeren Iturralde haundiak ta hiru iruritar gehiago Elizondoko lau pelotarikin neurtuko bai dira. 15 ondarreko eguna eta berdin dena, dianak, musika eta berriz ere luzeko partidua.

Irurita. Argazkia Mena argazkilarien artxibokoa da.

Bortz egun geroxago (1920-5-19), egunkari berberan bestetako kronikatxoa agertzen zaigu eta gazetariak idatzia hala hasten da; “Ohi ez bezalako alaitasunarekin eta jateko, edateko ta erretzeko mota guztiko artikuloen iaialdearekin eta intzidenterik  izan gabe, burtu dira Iruritako jaiak”. Arlo erlijiosoan aipatzen du, elizako kaperak beti bezala (ohituta digun bezala) arras ongi abestu zuela Perossiren “meza Pontifiziala”. Berako “lau” musikariak ta herriko txistulariak primeran ibil zirela eta ez batzuk ez bertziak ez zutela herritarrei ezta minutu bat utzi atseden pixkat hartzeko aukerik!!. Baña interes haundiena sortu zuen ekitaldia…pilota partidua dela aipatzen digu eta honekin, bere iritzi propioa (eta egunkarikoa) azaltzen du, erranez “modernismoaren” aferagatik gauzak aldatzen ari direla ballara hunten eta ez dula ulertzen nola partidu baten inguruan meza batean baño (gañera Perossiren “meza Pontifiziala” kantatuta) jende gehiago biltzea!!. Lasai geldituta eta egunkariaren “linea editoriala” argi geratuz, partidua nola izan zen azaltzen digu gazetariak. Aipatzen du, partiduan Nabarmendu zen pilotaria ez zela izan Iturralde irurtarrak baizik Iribarren izeneko Elizondoko gaztia, eta hunek bakarrik bere sake harrigarriarekin estutasunean eta airean jarri ziela Iruritarrei eta ti-ta batean bera soilik lehendabiziko lau okoak in zula. Baña iruritakoak lortu zuten erreakzionatzia eta beraiek badakiten moduan jokatuz lortu zutela Elizondarrei hartzea eta ondarrian 8 jokuetara berdintzea. Bazkaltzeko ordue zenez partidua geldiarazi zen, atsaldean segituz. Amaitzeko nabarmendutako jokalariek aipatzen du eta Mariano Iribarren elizondarraren  sakiarekin, batera azpimarratzekoa dela dio baitere ere Migelito Andueza Iruritarra zeren partidu guztia elizondarraren sakeak restatzen aritu bai zen eta bien artean “errepetablearen” txaloak lortu zituzten.

Bi artikulo hauek Baztango liburutegiko “fondo lokaleko” 1920-25 urteko prensa artikuloak biltzen dituan liburan aurkitzen ahal dira eta ez dira bakarrak (urtez urtez besteetako albisteak agertzen dira)!  Adibide gise 1925eko jaietako kronika aipatzen dugu. 1925ko maiatzaren 28ko data duen artikuloa (baitere Diario de Navarra-koa”) gauz berberak azaltzen digu, nola jooanak izan diren bestak, zenbat edan, jan ta erre den lau egun iraun dutela, meza nausie Arraiozko erretorea eman zula, botatako suak ikusgarriak izan zirela, Berako musikoak beti bezala primeran ibili zirela (txandakatuz txun-txun klasikoa  kalejira alaiekin) eta doike partidua!

Partidua aldetik, aipatzen da ez zela izan partidu ona eta zaleak ez zirela konten gelditu, bi talden indarrak (Irurita-Elizondo) arras ezberdiñak izan bai ziren eta Elizondo aldetik Irribarren “atsegiñak” dena eman zuen arren (bere kideak ez zioten ja lagundu) aurrean zeukan aurkariak; San Vizente, Meltxor, Azkarraga eta Lezaun iruritarrak gehiago izan ziren.

Pilotako partidua aparte jai hauetan bertze kirol ekitaldi bat izan zen, lehenaldiz Iruritako Salbatore bestetan herri laisterketa edo krosa antolatu zen eta kriston arrakasta izan zun. Gazte kopuru dexente apuntatu ziren bestetako azken eguneko lasterketarako eta 3km korritu ondoren, J. Santxotena, Urrutia, L. Santxotena  eta Ustariz gazteak izan ziren helmugara iritxitako lehenengoa lauak

Bitxia da, gaur egun Iruritako bestetan oraindikan (ziklismoaren ordez, orain dela gutti berresuratuta) krosa izatea egitaraguan eta edatea eta jatearekin batera erten ahal da ia ia 90 urte hunet gauzak gutti aldatu direla, beno agian mezaren presentzia guttiagora joan da? baño hala bada aspaldiko kazetari bat zion bezala “modernismoaren-gatik” izanen da!!!

Read Full Post »

2013ko Apirila

CEINek baimenik gabe kolokatutako garai bateko ikasleak omenzen zuen monolitoa. Argazkia Pello San Millan.

Berriki (apirilak 28an), desagertutako Lekauzko kolegioko ikasle-ohiak bere elkartearen asanblea orokorra izan zuten ta datak zirela ta  kolegioko elizan ezarritako lehenego harriaren 125. urteurrena ospatu zuten. Guzti hau ta kasualitatearen nahita, ikasle ohien monolitoaren kentzearekin koinziditu izan du.

Ikasle ohiak omentzen duen monolitoaren kentzearekin polemika antzu (esteril) ta ergel bat sortu da (batzuk zerbait idatzi dute honi buruz). Antzu diot zeren iñorat ez digu eramaten, jakinda monolitoa CEINek ( Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra) udal-baimenik gabe Lekarozko campusa den eremu publikoan bere kabuz eta bere ardurapean jartzea erabaki zuela (hortarako tokiz aldatu) eta bertzaldez Ahaztuak 1936-1977 takdea bezalako elkarteak monolitoari buruz errandakoarekin; “ikur frankista reziklatu bat dela“, garai ilun ta gris bateko ikasle ohiak omentzen bai du, ez da ulertzekoa, harri “pila” hori kentzeagatik halako polemika sortzea. Ggañera ikusita, zenbat interes kulturalezko gauzak kolejiotik, desagertu, eraman, lapurtu… izan direla, kolejioa expoliatua edo obe errana “autoexpoliatua” izan bai zen.

Adibide gise aipatu, monolitoaren jatorrizko tokitik ez urrun Jorge Oteizak Aita Llavaneras-en omenez indako eskultura zegon, gaur egun Zangotzako kaputxinoen monastegian aurkitzen da. Lehenago bibliotekako liburuak ( Iruñako San Antonio liburutegira) eraman ziren baitere museoko eta laborategiako gauzak, elizako irudiak eta retabloa. 2007an elizako ezkilak eta erlojua izan ziren alde egin zutenak (ebasteko intenzioak uxatzeko argudioarekin), ezkilak Lizarrara eta erlojua… norbaitek jakinen du.

Monolitua bere jatorrizko tokian. (argazkia Pello San Millan)

“Auto-expoliatutako” gautz aunitz edo gehienak, donazioak ziren eta horietako asko gañera ,baztandarrak donatutakoak (hortaz expolio hitza erabiltzen dugu kakotxen artean) lur sailatik hasita, liburuekin segika eta zenbait urre eta zilar piezak ere bai.

Donatzaileen artean baitere kanpotarrak baziren (kanpotarrak ta dirudunak) eta Lekaroz-eko ikastetxearen historioan ongileetatik (benefaktorea) ongileena, María Dionisia de Vives y Zires,  Pastranako dukesa (1823-1892) izanen da.  Eulogio Zudaire aitak , bere ” Nuestra Señora del Buen Consejo 1888-1988″, lan merezidunean ia aipatzen du emakumearen eskuzabaltasuna kolegioarekiko. Zudairek dio, Aita Llevaneras-ak (fundatzaileak) eskatuta, dukesa andereak  garaiko 125.000 pezeta bidali zuela kolejioaren eraikiña iteko eta ez hori bakarrik! inaugurazioarako oparitxo bat diali zun ta guzti!!!. Oparia kriston lanpara izan zen “araña centrala”, Lyon egiña eta bera bezala, bakarra estatuan zena . Inagurazio festan zinzilikatu zen, goizeko hiruetan eta meza pontifikala baino lehen. Zugarramurdiko Fray Bernardok  kotoi bolboraz lanpararen laurogeitahamabi estearina-bujiak piztu zituen (animali-koipearen deribatua). Baitere ospakizun liturgiko horretan Pastrana-ko Dukesak ere, oparitutako urreko tizua ( urre edo zilarhariekin ehotako seda oihala) estrenatu zen.

Dukesaren bertze donazio bat eliz dorreko erlojua izan zen, bitxikeri bezala aipatu Elizondoko elizaren antzekoa dela (L. D. Odobey Cadet, de Morez frabricante berbera), faktura 1.671 franko izanez ( %5 ko deskontuarekin) eta frisoan MARIA DIONISIA / IN HONOREM B. MARIE VIRGINIS DE BONO CONSILIO… Año 1895 idatzia agertzen zen, da.

Baina,  guzti hau aparte dukesaren donazio garranzitsuena (bederen diru aldetik gaur egun) kuadro bat izan zen, benetako kuadro bitxi bat. Margolan honen existenzia Alberto Fernández D”Arlas y de la Peña Arte Ederretan  doktorearen ikertze lanei esker jakin dugu. Dionisia anderearen donatutako kuadroa  George Washington-en erretrato eder bat bat zen. Margolana  C. W. Peale margolari amerikar prestigiotsuarena zen, 1779 datatua zegon eta bere neurriak ikusgarriak ziren; 2,438 m bider 1,562m. Kuadroa Estatu Batuetako lehen lehendakaria, gorputz osoko eta tamaina naturalera, irudikatzen zun eta izenburu izanez: “George Washington Princeton-en “.

Alberto Fernández D”Arlas kuadroaren istorioa ikertu ondoren badakigu erretratoa Independentziaren gerra bete-betean(1775-1783) enkargatua eta egiña izan zela. Pennsylvaniako Gorteko Batzordeak  George Washington-i (orduan  Armada Kontinentaleko komandante nagusia ) irudikatuko zion gorputz osoko  koadro bat egitea akordioa hartu zun. Garaiko erretratugile amerikar onenari eskatu zitzaion, Charles Wilson Peale (1741-1827) eta 1779an burutu zun. Kuadroa kristoneko  arrakasta izan zun eta hainbat erakundetarako  halako zazpi gehigo egin zuen Peale-k 1779 eta 1781 biztartean.

George Washington Princeton-en. Egilea Charles Willson Peale. Irudia crative comons lizentzia dauka eta wikipediatik hartuta dago.

Zazpi hoietako kuadro batzuk, kolonoei  ingeleseitik independentzia lortzeko lagundu zieten herrietako kokatutako enbaxadetara bidali ziren, horien artean Spainan ezarritako enbaxadan. Oraindik gerran egonez, Washingtonek izendatu zuen Spainan enbaxadore bezala bere estatu-politikari nabarienen; William Carmichael (1739-1795). Denbora haietan, Gortetan eragin handiko politikaria Pastranako IX. dukea ( baitere Infantado-ko XIII. Dukea) zen. Dukea, pintura-bildumagilea  zen eta nahiz eta ez jakin nola, (opari gise bere ofizio onengatik, enbaxadorearekiko laguntasunagatik edo erosi zuelako) koadroa bere pinakoteka baliotsuaren parte izatera pasatu zen. Aipaturiko pinakoteka, jaraunspenagatik (herentziaz), Manuel Toledo Lasparre (1805-1886tako) Pastrana-ko  XII. Dukeari iritsi zizaion, Dukea  María Dionisia de Vives y Zires Lekarozko kolegioko ongilea izango zenarekin, ezkonduko zen. Senar emazte bikote honek seme-alabarik ez zuten izan eta arras erlijiosuak zirenez, erabaki zuten hainbat elizei, kombentu eta bereziki ikastetxe erlijiosoak sorreraztea laguntzea (Lekauzko ikastetxea hoietako bat izanez). Laguntza horretarako, bere ondare neurrigabea, garaiko 24 milioi pezeta eta pintura-bilduma handia erabili zuten. Izan zen beraz, 1885an dukea hil baño lehen, Peale-ko, “George Washington, Princeton-en ” kuadroa aita Llevanerasi eman ziotela, Baztan izeneko ballaran sortu ta ereiki behar zuen ikastetxea laguntzeko (Chanmartineko kaputxinoen ikastetxerako, Rubens-en “El Jardín del Amor” kuadro ospetsua oparitu zuten).

Kuadroa, urte dexente batzuk egon zen kolegioan eta 19ooenko lehengo hamarkadan P. W. French & Co etxeko arte martxante bat kuadroren pista segituz, Lekarozko kolegiora iritsi zen eta kuadro erosiko zun (hortarako bai zegoen). Ez dago arrastorik zenbat ordaindu zen baina P. W. French & Co etxea 1919an Insley Blair bankero amerikarrari saldu zion. Ameriketako lehenengo presidentearen erretratoa bankeroaren familian egon zen 2006artio, urte hortan Blairtarrak familiako bertze ondare-ondasun batzuekin batera New Yorkeko Christie enpresaren bidez enkantera atera zutela. Enkanteko irteerako estimatutako prezioa  10 eta 15 milioi dolar bitartekoa izan zen! Eta Lekauz-ko ikastetxeko Pastrana-ko Dukesaren “oparitxu” hura, L. Pickett arte merkatariak, 2006ko urtarrilaren 21an  21,3 milioi dolarretan (17,3 milioi euro inguru, 2.872 milloi pezetetan) erosi zun.

Kuadroak artutako prezio “astronomikoa”, artistaren kalitatearen apartez, margolana daukan sentimendu historikoaren baliogatik izan daiteke. Sentimendu historiko hori, Lekarozko kolegioaren kasuan, bai kaputxinoen aldetik, kolegioko arduradurengatik eta bere ingurkoeen aldetik, azken urteetan eta aspalditik! desagertuta zegoen eta ikastetxea  botaia izan baño lehen, eraikiña 2002-03an abandonatua izan zenean, eduki kultura guztitik hustua utzi zuten; Alonso Canoren kristoa, Oteizaren eskultura, Aita Donostiaren gela-museoa bere partiturekin, bere biolina ta pianuarekin, Mendizabalek bere izena daukan “desamortizazioa” firmatutako mahia, Natur zientziako museo ikusgarri ta bitxia (baztandar abeltzain ta baserritar aunitz emandako elementuekin osatua),  Lakoizketaren hazi ta belar bilduma, Aita Donostiak donatutako Cavaille Coll-Muti organoa, Dukesaren lanpara eta erretabloa…guzti hori Baztandik alde egin du…eta eskuak burura eramaten dugu, harrizko monolito grix batengatik! ai ene….

Post hau iteko erabili den materiala:

http://www.noticiasdenavarra.com-eko José F. D”Arlas historiatzailearen washington el cuadro de lekaroz vendido en 17 millones (2010-5-3) artikuloa.

LECAROZ Colegio ”Nuestra Señora del Buen Consejo” (1888-1988) liburua (.pdf.en dago). Eulogio Zudaire Huarte

Read Full Post »