2013ko martxoaren 13an, bigarren konklabe-egunean zehar egindako bortzgarren bozketan “habemus papa” ahozkatuz, jaiotzez Jorge Mario Bergoglio izenako kardenal jesuitak Frantzisko papa bezala aukeratua atera zen. Segidan aipatu zen beartsuetaz oroituko den papa izanen zela eta hortaz Frantziskoren izena hartu izan zula, Asisko Franzisko sainduaren omenez edo oroizapenean (frantziskanotarren sortzailea otoitza, txirotasuna, ebanjelizazioa eta sorkuntzaren babesa aldarrikatzen dituztenak). Baina nazioarteko komunikabide batzuek ( BBC-a bezala) izena (lehenegoa aita saintu batendako) Francisco de Asís-i seinalatu zuten biztartean, bertze batzuk Juan Luis Lorda, Nafarroako Unibertsitateko teologoa bezala, Bergoglio Jesusen Lagundiko (Jesusen Konpainiakoa “jesuita”) denez, akaso aita saintu berriak bere kongregazioaren aitzindaria den kidea eta santuaren izenagatik izanen dela aipatzen zuten…Xabierreko Franziskorengatik edo hobe errana (zertaz ez!) Xabierreko…eta Baztangoko (ere) Franziskorengatik!!!.

Irudia Exprai marrazkilari eta diseinatzailerena da eta bere blogatik (www.exprai.com) hartuta dago .
Jatsu-Azpilkuetatar Frantzisko, 1506ko apirilaren 17an Xabierreko gazteluan jaio zen eta aistion aipatu dugun bezala, bederen amareren familia aldetik baztandarra zen. Amak, Maria Azpilkueta Aznarez, Xabierreko “alaba” zen, Xabierreko gaztelua Aznareztarrena bai zen. Ez dago argi non jaio zen Maria, azpilkuetan? (badirudi ezez), Xabierren? edo akaso Sadaren, hango jauntxoa bai zen bere aita, Martin Azpilkueta!. Bai dakiguna da Martinek Azpilkuetarra zela (dokumentatua dago) eta urte aunitz, Baztanen aritu izan zela Nafarroko erregearen zerga kobrazaile bezala, gero kortera eraman zuten eta han, erregearen kamarlengoa izendatuko diote eta baitere Sadako jauntxoa eta ondarrian, Juana Aznarezekin (Xabierreko jaunaren alaba) ezkonduko da, Xabierko gazteluaren nagusia bihurtuz.
Martinen alaba Maria, Joanes Jatsukoa legelari nafarrarekin ezkondu zen, 1476an Nafarroako Erresumako errege-kontseiluaren presidente aukeratu zuten eta Gaztelako Erresumako armadak inbasioa burutu zuenean Erresumako kargurik inportanteenetariko bat zeukan. Nafarroa Behereko agramondar familia bateko Joanes eta Baztan ibarreko leinu-famili zahar batekoa zen Maria Azpilikueta, Xabierko gaztelua izan zuten etxea eta 1502an aita hil zitzaionean, Azpilikuetako jaurerria. Bikotea Sei seme-alabak izan zituzten; Maria Jatsu Azpilikuetakoa, Maddalen Jatsu Azpilikuetakoa (1485 inguru – 1533), klaratar moja Gandian, Ana Jatsu Azpilikuetakoa (1492- ?) 1513an gaztelua utzi eta Leireko jauna zen Diego Ezpeletakoa ezkondu zen, Miguel Jatsu Azpilikuetakoa (1495 inguru- 1542), Xabierko jauna, Joanes Jatsu Azpilikuetakoa (1497 inguru- ?) kapitaina eta Frantzisko Jatsu Azpilikuetakoa edo Frantzisko Xabierkoa (1506-1552).
Familiako txikia sortu eta sei urte geroago, 1512an, Fadrique Álvarez de Toledo Albako Dukearen gidaritzapean zeuden Gaztela-Aragoiko Koroaren tropek Nafarroako Erresuma konkistatzen dute, Fernando Katolikoaren aginduz eta beaumontarren laguntzaz. Azken horiek agaramontarren aurka borrokatu berriak ziren Nafarroako Gerra Zibilean. Inbasioaren ondoren zenbait nafar kontraeraso gertatu ziren, baina azkenik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaiaren bereganatze edo anexioa gauzatu zuen. Bere haurtzaroa Nafarroako Erresumaren independentzia galaraziko zuten gertakari historikoez asaldatua egon zen, bere familia gertakari horietan nahaspilatuta egon baitzen. Bere jaiotetxea Labritarren (Nafarroko erregei lealak) aldekoen bilgunea izanik, familiak porrotaren galera jasan zuen, gaztelarren mendekuaren bidez. 1516an, Xabierko gaztelua Nafarroako beste gainontzeko gotorlekuen antzera, inausia izan zen eta bere erretena estalia, Cisneros kardinalaren aginduz. Garai hontan Frantzisko gazteak, hamar urte ditu. Bere haurtzaroaz gutti edo ja dakigu, normala da pentsatzea lehehengo urteak Xabier inguruan pasatzea eta ikasketak Zangotzan egitea, “ofizialistak” Zangotzan eta Iruñan ikasketak egin zula erten dute, baina horren pruebarik ez da eta hori ulertzea zalla iten zaigu, jakinez bere aitak, Jaso doktorea, konkistaren lehengo egunetik erbesteratu zela, gaztelua “erruinetan” ta okupatua zegola, eta bere bi anaiak, bederen 1515tik asaldatze (errebeldian) jarraituan aurkitzen zirela.
Pedro Esartek bere “Francisco de Jasso y Xabier” (Pamiela 2005) liburuan dio, probarik ez izanda ezta ere, lojikoena izaten ahal zena, etorkizunean saindua izango zenaren haurtzaroa, bere amarekin (aita 1515an zendu zen) errefuxatuta leku lasaiago batean (Xabierreko gaztelu okupatua, anaiak borrokan,,,) igaroko zuela. Toki horiek izanez bai Baztan (Azpilkueta) edo Donibane Garazi, han familia bai zuen eta Urrasunen gañera, etxe propioa, Arraztoa!. Ikasketei buruz, historiatzaile baztandarrak dio ta azaltzen du, nola ta Jasotar gaztea Parisen ikasketak egin zun, garrantzia haundia izanen zula ikasketak “gure eskualdean” itea. XIII. mendetik napar nobleak bai Parisen eta bai Toulousen ikasketak egiteko aukerak zituzten. Normalki naparrak, Toulosera joatea erabakitzen zuten, Akitania zaharran izkuntza nausia gaskona zen ikasketak latinez ta Romanzean iten bai ziren (Zangotzan bezala), baña Frantzisko Paris aukeratuko zun. XVI. mendean (Frantziskoren garaian) Parisen izkuntza nausia ta beharrezkoena Frantsa zen eta garai haietan Lapurdin, frantsa ia zen izkuntza nagusiena eta aipatzekoa da Urdazubiko monastegia nafarroako erregei leiala izanez gain Lapurdirko eskuadearena zen (eliza barruan) eta pentsatzekoa da monastegi hontan (edo Bidarraikoan ere), hizkuntzaren aldetik Pariseko Sorbona unibertsitatera joateko Zangotzakoa baño aproposagoa izanen zela. Gañera, Frantzisko 19 urtekin (1525) Parisera joan zenean, morroi- laguntzaile gise (noble guztiek bezala) Urdazubiko Miguel de Landibar aukeratuko du. Urdazubiko Landibar auzoko monje gazte honek Frantziskoren Pariseko ikasketetan eta Italiako egonaldian ondoan egonen da, bederen 1537arte, gero dirudi Urdazubira bueltatu zela zeren monastegiko eta Baztango ainbat dokumentutan agertzen zaigu. Kuriositate bezala aipatu Eneko Oinaz Loiolako(Loiolako Iñigok) bai berari, bai Xabierreko Franziskori eta bai Migeleri “kantaber” bezala definitzen diela eta bertze jesuitei, ba bere jatorriz arabera, baziren; gaztelaniarrak, frantsak, Saboyandarrak…

FRANCISCO DE JASSO Y XABIER Y LA EPOCA DEL SOMETIMIENTO ESPAÑOL D E NAVARRA liburua PEDRO ESARTE MUNIAIN, PAMIELA, 2005
Parisko ikasketetara bueltatuz, erran behar, han bere lagun-mina izango zena topatuko zula; LoiolakoEneko (Iñigo), etorkizunean San Inazio Loiolakoa izanen dena. Parisko garai zail eta gogorretan Inazio Loiolakoak ez zuen inoiz Frantzisko Xabierkoa bere buruz bakarrik utzi eta beti lagundu zion, adibidez, Xabierkoak arazo ekonomikoak izan zituenean (nafarroan bere ama “triste Mariak” familiako lurrak eta propietateak bueltazea eta berreskuratzeko gogor aritzen zen). Parisen, bertze bortz adiskiderekin batera, Jesusen Lagundiaren enbrioia osatuko da. 1534ko abuztuaren 15an, ikasketak bukatu ostean, karitate eta kastitate zina egin zuten. Frantzisko bertze bi urtez Teologia ikasten Parisen geldituko da. 1537an berriz ere Inazio Loiolakoarekin elkartzen da Italiara bidaiatzeko. Venezian, ekainaren 24an Frantzisko Xabierkoa apaiztu egiten da eta Veneziako egonaldian, itsasontziaren zain zeudela, bere adiskideekin batera inguruko herrietan predikatzen ibiliko da. Bidaiaren atzeratzea zela eta, Erromara doazte eta Aita Santuari beren burua eskaintzen diote, berak nahi duen herrialdera bidal ditzan. Handik Lisboara zuzentzen da 1540an, bere bizitzako aldi garrantzitsuena hasteko: misiolariarena! Portugaleko enbaxadorea, Portugaleko Joao I.a erregearen izenean Inazio Loiolakoari eskatu bai zion, bere gizonetako batzuk Sortaldeko Indietara bidal zitzan. Bidaia honetarako, Aita Santuak Frantzisko Itsaso Gorria, Persiar Golkoa eta Ozeaniako, eta Gangeseko bi ibai-ertzetako ordezkari izendatu zuen. Misioa hasteko Portugalera joan behar zela ta, oinezko bidai huntan Azpeitian parada bat iten du eta Loiolako Ignazioaren anaiari honen gutun bat, emanen dio, eta dokumentatuta egon ez arren pentsatzekoa da bidai horretan, familia agurtuz, azken aldiz Baztandik pasatuko zela (klandestinitatean? aipatzekoa da ez ziola ezta fideltasuna eta leialtasuna enperadoreari juratu). Hortik aintzin Frantzisko Xabierkoak bere bizitza ebanjelizatzaile guztia Portugaldar banderapean eginen du.

On Frantzisko Xabierreko gorpu ustelgabearen ainbat argazki. Irudia ortodoxiacatolica.org.mx webgunetik hartuta dago.
1552ko abuztuaren amaieran Shangchuan uhartera heldu ziren. Uharte hau txinatar eta portugaldarmerkatarien bilgunea bai zen. Ezkutuan kontinentean barneratu behar dituen txinatar itsasontziaren zain egoten dira. Urte hartako abenduaren 3an gaixotu eta hil zen Frantzisko Xabierkoa, 46 urterekin eta aipatzen dutenezhil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan omen ziren, eskuaraz. 1554ko udaberrian bere gorpua Goara (indian) iristen da Bom Jesus basilikan hobiratzen dute eta gorputza ustelgabea dagonez (santutasun seinale) hango jendea gorpua beneratzen hasten dute. 1622ko martxoaren 12an Gregorio XV.a aita santuak Inazio Loiolakoarekin batera santifikatu du eta urtekin ainbat leku eta erakundeen zaindari edo patroi izendatua izanen da; 1748an ekialdera dauden lur guztien zaindari izendatu zuten, 1904an Fede Zabalkuntza Lana erakundearen zaindari izendatu zuten, 1927an Pio X.a Aita Santuak Misioetako patroi edo zaindari izendatu zuen santa Teresa Jesus Umearenarekin batera, Nafarroako zaindaria edo patroia da San Ferminekin batera, hau dela eta, Nafarroako eguna edo jaia abenduaren 3an da ,eskaut Katolikoen zaindaria, Euskal Herriko zaindari da eta baita ere, eskuararen patroia, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izanez
Post hau iteko erabili den materiala;
“Francisco de Jasso y Xabier” (Pamiela 2005). Pedro Esarte Munian-en liburuan
eu.wikipedia.or-eko ainbat artikulo.
www.puntubi.com webgunea
Utzi erantzun bat