Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko apirila

Baztandarrak mugaldekoak garenez, muga zeharkatzea eta kontrabanduan aritzea gure izaeran dagoloa erten ahal da. Euskal Herria bitan zatitzen duen muga politiko ta fiktizio hau ezarri zutenetik, bi aldetik saltatzia gure barruan egon da (honi buruz ia aspaldi idatzi genun “plutonio edo prinzesa hemendik danatik pasa”  postan ). Baztandar aunitz aritu dira gau lanean eta kontrabanduan eta hoietako bat Juan Lorenzo Etxeberria  izan zen. Baña kontrabandista honek, bertzekin (gehienekin) konparatuz ezberdintasun bat nabarmentzen zaio, ez ezen kontrabandotan aritu baztango ta behe nafarroko mendiak zeharkatuz, ezta zamak bizkarrian eramaten…baizik itxasonzi pasten zuen kontrabandoa eta ez hego euskal herri ta Iparralde artean, baizk Arjentina ta Uruguyko muga, ixilpetan pasten zuen.

Juan Manuel de Rosas, Buenos Aires probintziko gobernatzailea.
Irudia wikipediatik hartuta dago.

Juan Lorenzo Etxeberria Bayanes 1826ko abuztuko 16an Arizkunen jaio zen. Aita, José Bautista Etxeberria eta ama, Maria Fermina Bayanes arizkundarrak zitun.  Hamasei urtekin (1842an) Buenos Airesera iritsiko da, omen zeukan osaba aberatsa baten bila. Ondarrian osaba ez zun aurkitu eta bakarrik zegola eta aurra atratzeko, Buenos Aireseko kaleetan esnea saltzen, hasi omen zen. Urte gogorrak ziren Buenos Aireseko inguru hortan, Gobernadore bezala  Juan Manuel de Rosas generala zegon eta bere polizia “La mazorca” ikara, terrorea eta sarraskiak ezartzen zuen Buenos Aireseko karriketan Rosasen aurka zegoen guztiei. 1842an Rosas generala  “Tirano ungido por Dios para salvar a la patria” bere buru izendatu zun eta La Mazorca ,bere etsai politikoak eta oposizioa persegitzen zun.

Hala zela ta Juan baztandar gazteak esne pitterrak zeramala “rositarren” sarraski bat ikusi zun aurrez aurre. La Mazorcako destakamendu baten, Curtiño “basatiak” ( Mazorkako  buruzagia) buru zela ta baztandar gaztearen aurrean gizon bat preso hartu eta lepoa moztu zioten, berari aipatuz hori pastea zizaiela Rosas generala segitzen ez zutenei. Arizkundarrak lekzioa ongi ikasi zune eta…segidan Buenoa Airesetik alde egi zun (leku  seguruago batera)  idei argi batekin, Rosas generala betirako gorrotatuko zun !!!

Arizkundarra Ramallo herrian (Buenos Aireseko probintzian) kokatu zen eta lanean googor aritu ondoren “pulperia” bat (ostatua) izatea lortu zun. Pulperia ongi joan zizaion eta irabazitako diruarekin Cañada Rican ( Santa Fe ) bere lenengo lurrak erosiko zun, “San Antonio” etxaldea (rantxoa). Politikan buru gogor sartu zen eta ekintza antirositetan parte hartu zun. 1849an Rosas jeneralak Brasilgo inperioari gerra deklaratzen dio, hau ez da ongi ikusten eta ondarrian 1850an Rosales ejerzitoaren buru zen Urquiza jenerala eta bertze opsitoreak Buenos Aireseko gobernadorearen aurka altxatzen dira. Etxeberria arizkundarra segidan batzen zaie eta bere lana Uruguayko  Lechiguanastik (Buenos Aires eta Entre Rios artean dagoen irla) kontrabanduan aritzea izango da. Altxatutako jeneralak  “Ejercito Grande” izeneko armada prestatzen ari ziren eta Arizkundarrak Uruguatik eta blokeoak saltatzen ejerzito hortarako armak, munizioak, uniformeak… kartzen zitun.

Buenos Aireseko Casa del Acuerdo de San Nicolás museoa. Argazkia lucatdis.blogspot.com. blogatik hartuta dago.

Bi urteko gerra ondoren 1852ko otsailaren 3an Urquizaren “Ejercito Grande” garaile atratzen da “Caserosko batallan” eta Rosales tiranoa alde eta ihes eginen du. Gerra bukatuta Urquiza Arjentinako presidentea izendatu zuten (Buenos Aireseko provintzia rositarren esku zegon eta Arjentinatik banandu zen) eta Juan Lorenzo Etxeberria Bayanes arizkundarrari gutun baten bidez gerran izandako portaeraz eskerrak eta zorionak eman zion. Gaur egun gutun hori eta gerran arizkundarrak erabilitako armak Buenos Aireseko “Acuerdo de San Nicólas” museoan ikusgai dira.

Gerra amaituta Etxeberriak bere lur sailak aurrera atratzen dedikatu zen, Antonia Olaberrikin ezkondu eta lau seme-alaba izan zuten eta 66 urte zitularik (1892an) Santa Fen zendu zen.

Post hau iteko erabili den materiala.

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua.

Wikipediako “Juan Manuel Rosales” eta “batalla de Caseros” artikuloak.

Read Full Post »

2013ko Apirila.
Apirilan zehar Iruritan ospatu diren lore jokoen barne, 12an Dorrea Elkarteak antoltuta , Jauregian “Elizondoko Lore Jokoetan gizon haundi bat: Bruno Etxenike” izenpean Rosa Miren Pagolaren hitzaldia interesgarri bat izan zen Bruno Etxenikeren lanari buruz.

Bruno Etxenike Garmendia marrazki moderno batean. Irudi hau Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak

Bruno Etxenike Garmendia Urdazubiko Leorlas auzoko Karakoetxean etxean sortutako nafar idazlea eta itzultzailea izan zen. Bruno Eugenio Maria (hala zen bere izen osoa) 1820ko ekainaren 9an  jaio zen  aitaren aldetik Urdazubitarra zen (aita, aitetxi ta  birraitona Urdazubittarrak ziren) ama aldetik berriz Beratarra. Ikasketak Iparraldeko Larresoron egin omen zituen latin, grekoa eta frantsa ikasiz. Lehenego gerra karlistaren ondoren Elizondora bizitzera etorri zen, Datugarai jaurejira hain zuzen. Lehenego batian Ruiz de Aelgria arabartarrarekin esposatu zen Mikaela eta Joakin seme alabak izanez, alargundu ondoren Prudencia Meoki-rekin ezkondu zen eta hiru seme gehigo izan zituen; Bruno, Salvador eta Saturnino.

Antoine d’Abbadieren bitartez 1856. urtean. eta 37 urte zitularik Baigorriko Etxauz palacioan  ezagutuko zuen L. L. Bonaparte.  Luis Luziano Bonaparte Napoleon Bonaparteren iloba zen eta bere lanek euskalaritzaren historian berebiziko garrantzia izan dute, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. Lan horretarako Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen, hala nola Jean Pierre Duvoisin aduanetako kapitain lapurtarra (Elizondoko 1879ko Lore jokoko antolaketan ere parte hartuko du), Fray Jose Antonio Uriarte, Jose Samper apaiza, Mariano Mendigatxa, Prudentzio Hualde bidankozetarrak, Klaudio Otaegi zegamarra, Aita Ibarnegarai, Emmanuel Intxauspe kalonje zuberotarra eta Bruno Etxenike.

Euskalkien hedadura, Bonaparteren arabera. Egilea Luis Luciano Bonaparte. Irudia wikipwdiatik hartuta dago.

Napoleonek erranda! Brunok printzearen lankiderik prestuena izan zen, haren orientabide, ohar eta helburuetara zorrotz eta argitasunez lotuz eskatu zizkion itzulpenetan. Lan-metodo moduan, berriemaile horiei, Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen, izan ere. Bibliako hainbat liburu euskaratu zizkion –San Mateoren Ebanjelioa birritan, Salomonen Cantuen Cantua, Ruthen liburua, Jonasen Profezia, Apostoluaïn Apocalypsis edo Revelacioa– eta dotrina Baztango aldakira eta, bereziki, Elizondoko hizkerara, eta Berako Dotrina ere bai.

P. Tornariak Lizasoko hizkerara egin zuen dotrina ere Echeniquek berak kopiatu eta, ziurrenez, ahoskera Bonapartek nahi zuen grafiara egokitu zuen. Gehiagotan ere lagundu zuen Printzeari, hainbat eskuizkribu bidali zizkion Bonapartek, han eta hemen bilduak, Nafarroako iparraldeko goi-nafarrera ongi ezagutzen zuenez, sailka zetzan. Baita Nafarroako gipuzkerara itzuli, edota kopiatu eta egokitu egin zituen Urdiaingo Dotrina eta Etxarri-Aranatzeko Dotrina, erten ahal da bere Elizondoko etxetik paper mordoa helarazi ziola printzeari. Ondarrian Pritzearen lana, eskuara hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bortz azpidialekto eta berrogeita hamar barietate bereizi zituen.
Aipatu dugun bezala Etxenikek printzea, 1856an zautzen dula eta haren aginduz San Mateoren EbanjelioaApokalipsia eta Kantarik Ederrena  Baztango euskalkira itzuliko ditu, bertzeak bertze. S. Mateoren Ebanjelioaren  Baztango hizkerara itzulitako  liburua hurrengo urtean argitaratua Izango da. Bonapartek Euskal Herrira egin zituen hiru bidaietan, behintzat, Echenique izan zuen laguntzaile, nahiz Nafarroako herrietan zehar, nahiz biek atsegin zituzten ihizaldietan. Datuegaraia ere izan zuen ostatu Printzeak, eta han prestatu zuten elkarrekin Nafarroako herrietako lehenengo ibilaldia. Eta idatzi zizkion gutunetatik atera daitekeenez, kolaboratzaile zintzo izatez gain, estima handia zion eta handik aintzin lagunak izan ziren betirako . Euskal hizkuntzalari Printzea 1891ko azaroaren 3an zendu zen eta idazle Urdazubitar-Baztandarra  Iruñean 1893an hil omen zen.
Aipatzekoa da  Bruno Etxenikek ez dela izan Urdazubi herriak eukal literaturara eman duen idazle bakarra, 1556an baitere Leorlasko auzoan Axular izeneko etxean eskual literaturaen “aita” den Pedro de Agerre Azpilikueta (Pedro Axular) sortu zen eta XX. mendean 1914an Fransistegi etxean  Juan Aguirre Gaztanbide jaio zen, lanbidez nekazari ta errotazaina omen zen eta eskola haundirik ez izan arren, bere idatziak akademitarren errespetua izan zuten eta bere lanak hainbat aldizkari zientifikotan argitaratuak izan ziren.
Post hau iteko erabili den materiala.

http://dorrea.blogspot.com.es/

http://eu.wikipedia.org/wiki/Bruno_Etxenike

http://www.euskomedia.org/aunamendi/36662

http://nafarroakoistorioa.wikispaces.com

Read Full Post »

Amaiur bataiona.

Amaiur herri bat baño gehiago da, Amaiur ikur bat da, Amaiur euskaldunen izaera bat da, luzea da Amaiurko gazteluaren itzala oraindik ere Nafarroan ta baskongadan, Aste saindu hontan han gazteluko muiñoan, monolitoaren aurrean urrunditik etorritako lagun batekin eta azkenian, aunitzetan solastu dion Amaiurrez aurrez aurrez ikusi eta ulertu du zer da Amaiur, baztango herri bat aparte.
Laguna, pasaportian Ukrainia patu arren bera errusiarra sentitzen da (eta sobietar nostalgikoa ere, hori bai! orain kapitalismo kanibala zautu dula). Mijaíl (Misha) Melmik (errota erusiarrez) 8 urte darama Nafarroan eta nik lanagatik, orain dela 3 urte zautzen diotela. Segidan harreman ona in genun, zeren biei gai bat aunitz gustatzen zaigu “historia eta geo-politika” eta horren inguruan orduak pastu ditugu solas ta solas. Berari 2. gerrate mundialaz entzutea gozada bat da,  Kursko batalla nola izan zen orduak eta orduak kontatzen pasatzen ahal ditu, zenbat Tiger ba ziren, zenbat Panzer, zenbat T-34, nor izan zen Georgi Zhúkov… “frente de Esteren” friki bat dela erten diot!. Nik berzealdetik Nafarroako erreinuaz, gaztelaniarren inbasioaz…eta doike Amaiurrez eta Amaiurko gazteluaren defentsaz! ( ni bai friki!!!)!!!

Argazkia Pello San Millan.

Mishak “amaiur” konzetpua ez zun ulertzen, nere ballarako herri bat da? gaztelu bat? kortetan dagoen “talde” politiko bat, euskal mitologiako jainko bat edo Ama-Lurra…eta nik jo ta jo; Amaiur herri bat baño geiago da, amaiur…askatasuna, elkartasuna da, gogoak, indarra dira, amets bat (gaztelu bat nazio inbatsotzaile baten kontra), zubi bat eta euskal herriaren defentsa adierazten du. Hortaz  2011ko Espainiako hauteskundeetan Euskal Herriko alderdi gehienak (Ezker Abertzalea, Aralar, EA eta Alternatiba) izen-ikur horrekin euskal herria “defenditzeko” koalizioa osatu zuten, baña bai lehenagotik ere, Euskal Herria defenditu zuten giza-seme talde batek ,Amaiur hitza-ikurra  erabili zuten! Gerra zibilan izan zen eta Eusko Gudarosteko 19. batallonaren izena omen zen, Amaiur batallona!!!

Eusko Gudarosteko 19. Amaiur batallona, E.A.J alderdiko batallon bat izan zen, batallona  Mundakan zeukan akuartelamientoa eta bere komandantea Rufino Rezola zen. Nazionalak altxatu bezain pronto batallona osatu zen eta hasi hasieratik (Jasotarrek eta Medranotarrek bezalaxe) euskal herria defenditu zuten. Gerra hasierran Orduñako frentean aritu ziren nazional ejerzitoa gelditu nahian,  baita ere, Euskal herritik kanpo ibili ziren bertze euskal batallonekin batera (Asturiasen) nazionalen posizioak erasotzen.

Gerrako gertakizun hau Oviedo inguruan izan zen eta berriki Nabarraldeko 74. Kazeta aldizkarian Eduardo Renobales historiatzailea eta “ANV, el otro nacionalismo” liburuaren egilearen eskutik notizia izan nun.

1937ko otsailaren erdialdera Eusko Gudarosteko ainbat  konpañia ezberdiñak autobusaz, Oviedoko ingurura eramanak izan ziren, hiri hontan batzen erresistentzia faxista poltsa bukatzeko asmoarekin. Konpañia hotiek, UGT2 batallonako sozialistatak, EAE-ANVko Eusko Indarra konpainia eta jelkiden Amaiur batallona ziren eta haien buru euskal erresistentzia emanen duen  faxismoaren aurkako lehenengo irudi militar garrantzitsuena zegon,  Kandido Saseta  Komandantea.

Aipatzen zen soldaduak  ondo hornituta eta prestatuta zihoazela, baina egie da bakarrik joan zirela ez zeuden ez abiazioagatik ezta artilleria astunagatik lagunduta. Faxistek ondo ziurtatutako posizioak zeukaten,  metrailadore-habietan kokatuak, posizio nagusi batean eta beharrezko hornikuntza (suministroak)  Oviedoko hiriarekin ongi ziurtatuta. 21aren goizaldean Nalón ibaia gurutzatu behar zuten, neguko euriengatik ibai arras hazia tortzen zen eta ingenieruak azkartasunarekin eta segurtasunarekin tropak ibaia zeharkatzeko eraiki beharizango luketen pontoia, ez zegoen. Dirudi puntu horretatik  zehazki pasatzea edo gurutzatzeaezinbesrtzekoa zela, naiz eta nazionalak Areces-etik hurbil egon, toki altuan eta tiro-lerro on ta seguruan. Erten da zozketatu zela nortzuk izanen ziren lehenengoak pastuko zirenak eta ANVeko Eusko Indarra-koei ukitu zizaiela  ( Eduardo Renobales dio berak irukarri dula gudari ekintzaileen testiguntzak  Saseta komandatea eskatu ziela beraiek joatea aurrean, ba gehienan fidatzen zen tropa bai ziren). Eusko Indarra  agindutako Areces-eko posicioak hartu zitun, Amaiur batallona alboan izanda. Gertaerak indargabetzea nahi izan arren,  erasoa ez zegoen ondo planifikatuta, ezta ere gudariek ez zuten estaldura nahikoa ez ordena militarra ezta ere beharrezko entrenamendua egokituta. Saseta-k aginte-postutik joan behar izan zuen hiru aldiz “frenteko lerrora” (linea de frente) eta horietako batean bere esaldi historikoa erran zun  “Ze salsa ederran sartu digute asturiarrak”  (En menudo fregau nos han metido los asturianos). Komandantearen halako jarrerak, beti bere gizonen zoriaz arduratuta eta batallaren aurrean egonda  frankotiratzaile bat tiro in eta frentean hil zen.

Amaiur batallonako gudariak, Espainiako Gerra Zibila. Bizkaia, 1937. Euskal Herria. Argazkia wikipwdiatik atraia dago el C.C lizentzia dauka

Komandatea hila, eta euskal frentean hainbertzetan eman ziren sakabanatzeak hemen ere erreproduzituko zelaren beldurra izan zen…eta halaxe izan zen, bai Asturiar laguntza taldeak ta bai batailoi sozialista ordenarik gabe  bere posizioak utziz eta  alde egin zuten, ospa horregatik lehen Amaiur bataillona  eta geroago Eusko Indarra konpañia alde egitea eta erretiratzea behartu zuten. Arazoa zaurituekin agertu zen, batzuk  Areces-eko Jauregira, eraman ziren, jauregian kanpaina-ospitale kokatu bai zuten. Gudariak  erretiratzerakoan, zaurituak geratu ziren  eta faxistak posizoak berreskuratzeko aurrera egiten zutenean begirunerik gabe  zaurituak  baionetaz pasatu zuten, biktima-kopuru  haundiagoa sortuz borroka baino.

Eusko indarrak 80 hildako jasan zituen, bikoitzeko kopurua izanez zauritutakoa eta desagertutakoak,  UGT2 21 eta 15 bajarekin Amaiur gutxiena kaltetua izan zen. Erretira hain dramatikoa ta sakabanatze nahasia izan zenez, bere efektuak arintzeko brigada asturiar baten laguntza,beharrezkoa izan zen

1937ko apirilaren 26ko Eusko Jaurlaritzako dekretuagatik, Amaiur bataiona Eusko Indarra batallonarekin (ANV.2-ekin) batera ta bertze batzukin ere Iparraldeko ejerzitoaren 5. divisioneko I. Brigadarenn barne gelditu zen. 1937ko urrian, Iparraldeko Frontea erori zen  euskal zutabe batzuk mendira joan ziren etsaiaren erretagoardian gerrilla-gerra hasteko asmoz; gainerakoek itsasontziz Frantziara ihes egin eta Kataluniatik muga zeharkatu ondoren berriro borrokan jarraitu zuten, bertze batzuk preso izan ziren, horietako haunitz fusilatuak izan ziren gerra ondoko urteetan, bertze batzuk esklabu-langile gise urteak egonen dira, horietako batzuk Baztanen; Izpegiko eta Artesiagako errepideak iten…  gau hotzak ta gosetiak Meakako, Erratzuko eta Amaiurko barrakonetan pasatzen!.

Post hau iteko erabili den materiala:

www.nabarralde.com-eko “El Prádon de los vascos”  Eduardo Renobales-en idazlana.

eu.wikipedia.org “Eusko gudarostea” wikia.

Read Full Post »

2013ko martxoaren 13an, bigarren konklabe-egunean zehar egindako bortzgarren bozketan “habemus papa” ahozkatuz,  jaiotzez Jorge Mario Bergoglio izenako kardenal jesuitak Frantzisko papa bezala aukeratua atera zen. Segidan aipatu zen beartsuetaz oroituko den papa izanen zela eta hortaz Frantziskoren izena hartu izan zula, Asisko Franzisko sainduaren omenez edo oroizapenean  (frantziskanotarren sortzailea otoitza, txirotasuna, ebanjelizazioa eta sorkuntzaren babesa aldarrikatzen dituztenak). Baina  nazioarteko komunikabide batzuek ( BBC-a bezala) izena (lehenegoa aita saintu batendako) Francisco de Asís-i seinalatu zuten biztartean, bertze batzuk Juan Luis Lorda, Nafarroako Unibertsitateko teologoa bezala, Bergoglio Jesusen Lagundiko (Jesusen Konpainiakoa “jesuita”) denez, akaso  aita saintu berriak bere kongregazioaren aitzindaria den kidea eta santuaren izenagatik izanen dela aipatzen zuten…Xabierreko Franziskorengatik edo hobe errana (zertaz ez!) Xabierreko…eta Baztangoko (ere) Franziskorengatik!!!.

Irudia Exprai marrazkilari eta diseinatzailerena da eta bere blogatik (www.exprai.com) hartuta dago .

Jatsu-Azpilkuetatar Frantzisko, 1506ko apirilaren 17an Xabierreko gazteluan jaio zen eta aistion aipatu dugun bezala, bederen amareren familia aldetik baztandarra zen. Amak, Maria Azpilkueta Aznarez, Xabierreko “alaba” zen, Xabierreko gaztelua Aznareztarrena bai zen. Ez dago argi non jaio zen Maria, azpilkuetan? (badirudi ezez), Xabierren? edo akaso Sadaren, hango jauntxoa bai zen bere aita, Martin Azpilkueta!. Bai dakiguna da Martinek Azpilkuetarra zela (dokumentatua dago) eta urte aunitz, Baztanen aritu izan zela Nafarroko erregearen zerga kobrazaile bezala, gero kortera eraman zuten eta han, erregearen kamarlengoa izendatuko diote  eta baitere Sadako jauntxoa eta ondarrian, Juana Aznarezekin (Xabierreko jaunaren alaba) ezkonduko da, Xabierko gazteluaren nagusia bihurtuz.

Martinen alaba Maria, Joanes Jatsukoa  legelari nafarrarekin ezkondu zen, 1476an Nafarroako Erresumako errege-kontseiluaren presidente aukeratu zuten eta Gaztelako Erresumako armadak inbasioa burutu zuenean Erresumako kargurik inportanteenetariko bat zeukan. Nafarroa Behereko agramondar familia bateko Joanes eta  Baztan ibarreko leinu-famili zahar batekoa zen Maria Azpilikueta,  Xabierko gaztelua izan zuten etxea eta 1502an aita hil zitzaionean, Azpilikuetako jaurerria. Bikotea Sei seme-alabak izan zituzten; Maria Jatsu Azpilikuetakoa, Maddalen Jatsu Azpilikuetakoa (1485 inguru – 1533), klaratar moja Gandian, Ana Jatsu Azpilikuetakoa (1492- ?) 1513an gaztelua utzi eta Leireko jauna zen Diego Ezpeletakoa ezkondu zen, Miguel Jatsu Azpilikuetakoa (1495 inguru- 1542), Xabierko jauna, Joanes Jatsu Azpilikuetakoa (1497 inguru- ?) kapitaina eta Frantzisko Jatsu Azpilikuetakoa edo Frantzisko Xabierkoa (1506-1552).

Familiako txikia sortu eta sei urte geroago, 1512an, Fadrique Álvarez de Toledo Albako Dukearen gidaritzapean zeuden Gaztela-Aragoiko Koroaren tropek Nafarroako Erresuma konkistatzen dute, Fernando Katolikoaren aginduz eta beaumontarren laguntzaz. Azken horiek agaramontarren aurka borrokatu berriak ziren Nafarroako Gerra Zibilean. Inbasioaren ondoren zenbait nafar kontraeraso gertatu ziren, baina azkenik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaiaren bereganatze edo anexioa gauzatu zuen. Bere haurtzaroa Nafarroako Erresumaren independentzia galaraziko zuten gertakari historikoez asaldatua egon zen, bere familia gertakari horietan nahaspilatuta egon baitzen. Bere jaiotetxea Labritarren (Nafarroko erregei lealak) aldekoen bilgunea izanik, familiak porrotaren galera jasan zuen, gaztelarren mendekuaren bidez. 1516an, Xabierko gaztelua Nafarroako beste gainontzeko gotorlekuen antzera, inausia izan zen eta bere erretena estalia, Cisneros kardinalaren aginduz. Garai hontan Frantzisko gazteak, hamar urte ditu. Bere haurtzaroaz gutti edo ja dakigu, normala da pentsatzea lehehengo urteak Xabier inguruan pasatzea eta ikasketak Zangotzan egitea, “ofizialistak”  Zangotzan eta Iruñan ikasketak egin zula erten dute, baina horren pruebarik ez da eta hori ulertzea zalla iten zaigu, jakinez  bere aitak, Jaso doktorea, konkistaren lehengo egunetik erbesteratu zela, gaztelua “erruinetan” ta okupatua zegola, eta bere bi anaiak, bederen 1515tik  asaldatze (errebeldian) jarraituan aurkitzen zirela.

Pedro Esartek bere “Francisco de Jasso y Xabier” (Pamiela 2005) liburuan dio, probarik ez izanda ezta ere, lojikoena izaten ahal zena, etorkizunean saindua izango zenaren haurtzaroa, bere amarekin (aita 1515an zendu zen) errefuxatuta leku lasaiago batean (Xabierreko gaztelu okupatua, anaiak borrokan,,,) igaroko zuela. Toki horiek izanez bai Baztan (Azpilkueta) edo Donibane Garazi, han familia bai zuen eta Urrasunen gañera, etxe propioa, Arraztoa!. Ikasketei buruz, historiatzaile baztandarrak dio ta azaltzen du, nola ta Jasotar gaztea Parisen ikasketak egin zun, garrantzia haundia izanen zula ikasketak “gure eskualdean” itea. XIII. mendetik napar nobleak bai Parisen eta bai Toulousen ikasketak egiteko aukerak zituzten. Normalki naparrak, Toulosera joatea erabakitzen zuten, Akitania zaharran izkuntza nausia gaskona zen ikasketak latinez ta Romanzean iten bai ziren (Zangotzan bezala), baña Frantzisko Paris aukeratuko zun. XVI. mendean (Frantziskoren garaian) Parisen izkuntza nausia  ta beharrezkoena Frantsa zen eta garai haietan Lapurdin,  frantsa ia zen izkuntza nagusiena eta aipatzekoa da Urdazubiko monastegia nafarroako erregei leiala izanez gain Lapurdirko eskuadearena zen (eliza barruan) eta pentsatzekoa da monastegi hontan (edo Bidarraikoan ere), hizkuntzaren aldetik Pariseko Sorbona unibertsitatera joateko Zangotzakoa baño aproposagoa izanen zela. Gañera, Frantzisko 19 urtekin (1525) Parisera joan zenean, morroi- laguntzaile gise (noble guztiek bezala) Urdazubiko Miguel de Landibar aukeratuko du. Urdazubiko Landibar auzoko monje gazte honek Frantziskoren Pariseko ikasketetan eta Italiako egonaldian ondoan egonen da, bederen 1537arte, gero dirudi Urdazubira bueltatu zela zeren monastegiko eta Baztango ainbat dokumentutan agertzen zaigu. Kuriositate bezala aipatu  Eneko Oinaz Loiolako(Loiolako Iñigok) bai berari, bai Xabierreko Franziskori eta bai Migeleri “kantaber” bezala definitzen diela eta bertze jesuitei, ba bere jatorriz arabera, baziren; gaztelaniarrak, frantsak, Saboyandarrak…

FRANCISCO DE JASSO Y XABIER Y LA EPOCA DEL SOMETIMIENTO ESPAÑOL D E NAVARRA liburua PEDRO ESARTE MUNIAIN, PAMIELA, 2005

Parisko ikasketetara bueltatuz, erran behar, han bere lagun-mina izango zena topatuko zula; LoiolakoEneko (Iñigo), etorkizunean San Inazio Loiolakoa izanen dena. Parisko garai zail eta gogorretan Inazio Loiolakoak ez zuen inoiz Frantzisko Xabierkoa bere buruz bakarrik utzi eta beti lagundu zion, adibidez, Xabierkoak arazo ekonomikoak izan zituenean (nafarroan bere ama “triste Mariak” familiako lurrak eta propietateak bueltazea eta berreskuratzeko gogor aritzen zen). Parisen, bertze bortz adiskiderekin batera, Jesusen Lagundiaren enbrioia  osatuko da. 1534ko abuztuaren 15an, ikasketak bukatu ostean, karitate eta kastitate zina egin zuten. Frantzisko bertze bi urtez  Teologia ikasten Parisen geldituko da. 1537an berriz ere Inazio Loiolakoarekin elkartzen da Italiara bidaiatzeko. Venezian, ekainaren 24an Frantzisko Xabierkoa apaiztu egiten da eta Veneziako egonaldian, itsasontziaren zain zeudela, bere adiskideekin batera inguruko herrietan predikatzen ibiliko da. Bidaiaren atzeratzea zela eta, Erromara doazte eta  Aita Santuari beren burua eskaintzen diote, berak nahi duen herrialdera bidal ditzan. Handik Lisboara zuzentzen da 1540an, bere bizitzako aldi garrantzitsuena hasteko: misiolariarena! Portugaleko enbaxadorea, Portugaleko Joao I.a erregearen izenean Inazio Loiolakoari eskatu bai zion, bere gizonetako batzuk Sortaldeko Indietara bidal zitzan. Bidaia honetarako, Aita Santuak Frantzisko Itsaso Gorria, Persiar Golkoa eta Ozeaniako, eta Gangeseko bi ibai-ertzetako ordezkari izendatu zuen. Misioa hasteko Portugalera joan behar zela ta, oinezko bidai huntan Azpeitian parada bat iten du eta Loiolako Ignazioaren anaiari honen gutun bat, emanen dio, eta dokumentatuta egon ez arren pentsatzekoa da bidai horretan, familia agurtuz, azken aldiz Baztandik pasatuko zela  (klandestinitatean? aipatzekoa da ez ziola ezta fideltasuna eta leialtasuna  enperadoreari juratu). Hortik aintzin Frantzisko Xabierkoak bere bizitza ebanjelizatzaile guztia Portugaldar banderapean eginen du.

On Frantzisko Xabierreko gorpu ustelgabearen ainbat argazki. Irudia ortodoxiacatolica.org.mx webgunetik hartuta dago.

1552ko abuztuaren amaieran Shangchuan uhartera heldu ziren. Uharte hau txinatar eta portugaldarmerkatarien bilgunea bai zen. Ezkutuan kontinentean barneratu behar dituen txinatar itsasontziaren zain egoten dira. Urte hartako abenduaren 3an gaixotu eta hil zen Frantzisko Xabierkoa, 46 urterekin eta aipatzen dutenezhil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan omen ziren, eskuaraz.  1554ko udaberrian bere gorpua Goara (indian) iristen da Bom Jesus basilikan hobiratzen dute eta gorputza ustelgabea dagonez (santutasun seinale) hango jendea gorpua beneratzen hasten dute.  1622ko martxoaren 12an Gregorio XV.a aita santuak Inazio Loiolakoarekin batera santifikatu du eta urtekin ainbat leku eta erakundeen zaindari edo patroi izendatua izanen da; 1748an ekialdera dauden lur guztien zaindari izendatu zuten, 1904an Fede Zabalkuntza Lana erakundearen zaindari izendatu zuten, 1927an Pio X.a Aita Santuak Misioetako patroi edo zaindari izendatu zuen santa Teresa Jesus Umearenarekin batera, Nafarroako zaindaria edo patroia da San Ferminekin batera, hau dela eta, Nafarroako eguna edo jaia abenduaren 3an da ,eskaut Katolikoen zaindaria, Euskal Herriko zaindari da eta baita ere, eskuararen patroia, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izanez

Post hau iteko erabili den materiala;

Francisco de Jasso y Xabier” (Pamiela 2005). Pedro Esarte Munian-en liburuan

eu.wikipedia.or-eko ainbat artikulo.

www.puntubi.com webgunea

 

www.euskomedia.org/aunamendi/ee63924

Read Full Post »