2013ko martxoak
Bertze egunian seme-alabarekin etxe inguruko basotxoan (Errotabereko egiak) pasaietan giñela aspalditik entzun gabeko (bederen nik) txori-kanta entzun genun. txoriaren txioka arras ezaugarria zen ta guri sumatu bezain pronto mututu eta “kukutu” (ezkutatu) zen, kukua beti ezkutuka ibiltzen bai da, sekulan ez da gizakiaren aurrera azaltzalduko eta bere kuku kantaz (klikatu enzuteko kukuaren kanta) konformatu behar.
Cuculus canorus “kukua“, Cuculidae familiako hegazti espeziea da, 32 cm inguru izaten du luze, gorputzaren gaineko aldea eta paparra gris urdinxka, azpikoa aldiz zurixka eta zerrenda ilunak ditu. Izaeraz bizia eta eta errex izutzen da, udaberrian hasi eta uda ondo aurreratu arte kanta berbera errepikatzen du eta hain justu kanta hori espezie honen ezaugarri nagusienetako bat da, hortik tortzen baizaio hegazti honen izena, kukua!! eta ez soilik eskuaraz baizik europako hizkuntza gehienetan ere; cuckoo ingeleraz, kucku alemaniarraz, cucut katalaniarraz, cuco galegoz ta portugesez, coucou frantsaz eta abar…. .
Kukuaren eta bere kantuaren inguruan sineskeria aunitz dago, nagusiena berarekin udaberria karzen dula da. Antzinakoentzan martxoko Ama Birjina egunen (martxoak 25, udaberriko ekinozioa) izaten zen udaberriko lehen eguna. Kukuaren etorrerak lur-soroak neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen, negua joan zela, alegia. Hain zuzen ere, Ama Birjina Martxoko egunetik hasi eta 15 eguneko tartean kukuak ez jotzea, gaitz handi eta beldurgarria zen, adierazten bazuen kukurik ez izanik udaberririk ez zetorrela. Beraz, Andra Mari Martxoko egunetik hasi eta ondorengo 15 egunetan kukua ageri ez bazen,erten omen zuten “bederatzi idi-pareri gurdia lotu eta bere bila joan behar omen zen Erromako zubira (ortzadarra).
Kukua da denboraren gurpilaren ardatz eta mugarri. Izan ere, kukua udaberriarekin batera dator, bizitza berriarekin batera, eta udaberri bukaeran badoa,eta halaxe diote erranairu zahar batzuk: “kukuek erramun egunan kuku, San Pedrotan mutu” edo “Kukua Ama Birjina Martxoko egunean hasten da kantatzen Erromako zubian eta San Pedro biharamunean mututzen. Sinbologiz beteta dago kukua eta udaberria, Kukua negua Afrikako hegoaldean igarotzen du eta iparraldea (europa) epeltzean 9.000 kilometroko bidaia egiten omen du, hauxe da udaberrian bueltatzen zaigu. Erromako zubia ortzadarra da, urtaro honeko ezaugarri argi bat, euri eta eguzkiko egunak bai dira eta martxoko amabirgiña, ekinozioa, erlijioak kristautasunatutako ospakizun edo tradizio jentila da eta elizaren inguruan aipatzen dute data hortan Ama Birjina haurdun geratu zen eguna omen dela. Izan ere, egun hortatik Eguberri egunera (abenduak 25) bederatzi hilabete daude, Udaberria bizi berriaren urtaroa da, baita Elizarentzat ere.
Udaberria, bertzalde, bizi berri baten esperantza-iturri dugu eta zertaz ez! zorte hobearen itxaropena ere.
Antzinakoentzat bizimodua nekatuz atera beharra zeukaten bitartean, kukua, berriz, kolpe zorrik jo gabe bizi zen (eta hala bizi ohi da gaur egun ere). Ez egitearren kabiarik ere ez du egiten, arraultzak bertze hegazti txikiagoen kabietan jartzen ditu (hala nola kaskabeltz edo txantxangorriak). Kukuak, zeuden arraultzak kabitik kanpo bota ondoren berea jartzen ditu (kolorez eta tamainuz, hautatzen dituen espezieetakoen antzerakoak); horrela, hegazti txikiek berea bezala errutzen eta elikatzek dute kuku txita. Sinbologiarekin jarraituz, aintzinako baserritarrek (ta gaurko gehienok) seme-alabak aurrera atratzeko eta etxeko lapikoa egunero betetzeko ardurarekin estututa bizi ziren (garen) biztartean, kukuak, berriz, txantxangorria eta txepetxa zituen inude, aistion (arestian) aipatu bezala haien kabietan, ezkutuka, arrautza bana errun eta kukukumeak hazteko ardura auzokoari katiatzen zion, kukuaren ardura bakarra eguzkitan gozo-gozo jarrtzea eta kuku han eta kuku hemen jotzea izanez.
Eta jakina, aintzinako gizakiak kukuaren inbidiatan”hi bizi haiz, hi“. Beraiek ere hartuko lukete beraientzat halako bizimodua, baina lan in behar zen, udaberian landatu eta erein behar ziren soroak (gaur egun, baratzak prestatzen hasten gara egun hauetan) eta kukua ez bazen enztuten (etorri ez zelako) negu luzea izanen zen eta soroak prestatue edo ereindu gabeak baziren, akaso hurrengo negurako ez zegoen elikagairik izanen eta berriz enzuten bazen urtea estuasunik gabe pasatuko zuten. Eta, hain zuzen honen inguruan aterako zen herritarren usteak: udaberriko lehen kukuak sakela “bero” duzula harrapatzen bazaitu, ondo joko dizu eta urte osoan ez duzu diru estuasunik izango baña sosik ez baduzu…urte osoan ere ez duzu izanen!!.
Erran behar Erramu igandeko pasaietan kukua entzun nuenean sakela zulatuak nituela eta ezta zentimorik nuela eta okerrena dena, nik pasaietan eta baratzea prestatu gabekoa!!!
Post hau iteko erabili den materiala.
http://www.erabili.com webguneko “kukuak kuku” artikuloa.
wikipedia.org “kuku europarra” wikia.
Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” , (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006). Lander Santa Mariaren “El kuku trae la esperanza de vivi” artikuloa.
Utzi erantzun bat